Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Zuritzen

Lehengo astean egindakoa da argazkia. Platanus x hispanica, platanoa da; zurinak jotako platanoa. Oidioa ere deitzen zaio zurinari. Udaberriko gaitza da batez ere. Gaitza indarrean ikusteak oraindik udaberri giroa dugula adierazten du. Onddo batek sortzen du; hezetasun apur bat behar du, baina batez ere beroa eta lehorra eta euria elkarri txanda kenduz ari direnean hedatzen da. Hosto gainean, axalean zabaltzen den lizun zuria da. Non edo han hau ikusiz gero, baratzerako alarma jotzen ari zaizu: han kuiak, kuiatxoak eta luzokerrak zaindu, zurin-berak dira. Sufrearekin, propolioarekin, esnekiekin edota bikarbonatoarekin tratatu.


Interésache pola canle: Zurinak
Eguneraketa berriak daude