Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Sega, erreminta moderno hori

  • Indarrean dator berriro sega. Betiko dailu zaharra, kodaina. Ez bakarrik itxura ekologista cool bat ematen duelako. Asko ohartu dira belarra ebakitzeko, pentze handietan irabazten dion segamakina handiaz landa, eskuzko lanabes zaharrak ez daukala konkurrentziarik. Sinplea da, merkea, isila eta… eraginkorra.

Mary Montes, AEBetako Hego Kalifornian sega ikastaroak ematen dituena, dailua arraizten
Mary Montes, AEBetako Hego Kalifornian sega ikastaroak ematen dituena, dailua arraiztenOne Scythe Revolution
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Astialdietan baratzezaina den lagun kaletar bat, gorpuzkeraz zein sasoiz batere Olasagasti ez dena, 2013ko larunbat goiz batez errezelatu zen aitaginarrebak lagatako sega zaharra hobeto zihoakiola emazteak erositako desbrozadora berri-berria baino: froga egiteagatik hasirik belar sail handiagoa moztu zuen batere zaratarik gabe, gasolina erre kiratsik gabe… eta, harrigarria, gehiegi nekatu gabe, aitzurrean arituta baino askoz gutxiago. Mundu osoko jende askok frogatua du gauza bera. Horregatik dator modan sega.

Tresna zahar xumea da sega, dailua eta kodaina ere deitua. Izen guztiak euskarak auzokoei hartu dizkie, lanabesa ere inportatua baita. Diote adituek gaur Turkia den eremuetan bizi zen Eszita herriak sortu zuela. Kasualitatea ez da izango ingelesez jende horiek eta tresnak izen bera eramatea: Scythe. Erromatarrek berenganatu zuten. Europan X. mendetik aurrera zabaldu zela dirudi. Aurretik igitaiak egiten zituen lanak burutzeko.

Ondo begiratuz gero, dailua igitai handi bat da. Mende luzez aziendentzako belarra mozteko usatua, garia eta garagarra uztatzeko bezala. Igitai handi eta konplexuagoa: burdinazko ahoaz gain dauzka kirtena, eskuentzako helduleku bat edo bi eta ahoa kirtenari lotzeko metalezko uztaia eta xafla txiki bat. Lana ere ezberdin egiten da igitaiarekin eta segarekin.

Dantzan aritu behar duzu segan: bi zangoak zabalik eta belaunen gainean bermaturik, aurrean duzun belar-koska xerratan bezala ebaki behar duzu bi eskuetan lurzorua doi-doi ukitzen duela darabilzun burdinazko xaflarekin, besoen eta gerriaren mugimendua baliatuz… Ikasi egin behar da. Hasieran segaren muturra lurrean sartuko zaizu, edo ebakitzeko xerra handiegi markatu duzulako trabatuko, pittin bat kostatuko zaizu eroso aritzeko neurri egokiko maila hartzen, edo zelaian bizarrak geratuko zaizkizu gero beste kolpez moztu beharko dituzunak. “Segan ari haiz, ez aitzurrean” entzungo diozu erakustaileari.

Patxada bat eskatuko dizu segak, belazea pazientziaz mailaka eta xerraka moztu behar duzulako. Baina pixkanaka erritmo batean sartuko zara, fite aurkituko dituzu sega-kolpeei egokituko zaizkien doinuak. Ohartzerako, segaren erritmoarekin batera inguruko hotsen jabe ere egin zara, basoko okila edo haizearen aldaketa sentitu dituzu, edo ingurutik pasatzen den autobia, belazea lurrintzen duten usainak ere bai. Gasolinazko motosegarekin zigorra den malda bera dailuarekin gerta daiteke estresa baretzeko lasaigarri. Aurkituko dituzu segan jardutea Zen ariketarekin parekatzen dutenak. Segaren mistika.

Teknologia apala, eraginkortasun handia

Oro dauka iraunkor segak. Oro apal: prezio, teknologia, gastu, kutsadura. 100 euro ingurutan eros daitekeen segak mantenua merkea du. Aho hilgarria duen xafla zorroztu sarritan, segaldia etenez arnasa hartzeko. Arraitzaren hotsak ere badu bere zera. Eta usatuaren poderioz burdina loditu zaionean, pikatu egin behar da; onena lehen bezala mailu eta ingudez egitea omen den arren, gaur askok  prentsa berezi batez egiten dute. Gainerakoan, ez gasolina, ez olio, ez mekaniko, ez bujia… Urte luzeko bizia du segak.

Teknologia apaleko tresna izanik baditu bere martingalak. Dailua hobeto edo traketsago dantzatu aldea dago, prefosta. Ongi arraiztea, zorroztea alegia, hori ere funtsezkoa, eta ahoa kamustu zaionean pikatzea, mailuz jotzea. Lanabesa segariaren edo erabili beharreko eremuaren arabera diseinatzea ere bai. Diseinatu? Gakoa segak kirtenarekin bat egiten duen tarte horretan datza.

Gipuzkoako Asteasun Florentino Maioz ezaguna da neurrira prestatutako segak nahi dituztenen artean. Harengana jotzen omen dute herri kiroletan dabiltzan askok. Segaren burdina bera komertzioetan erositakoa da. Maiozek tresnaren ipurdi edo opo aldea goritu eta manipulatuko du, segariaren gerriera eta egin beharreko lanera egokitzeko. Ez da berdin lan egiten zelai ordokietan eta malda gogorretan, batek zutikago nahi du, besteak kolpe bakoitzean maila zabalagoa harrapatu, urliak indar gutxiago eginez aritu nahi du, hau apusturako lanabes efikazaren bila dabil, beste hura bere bizkar zahartuari egokitutakoaren bila.

Asteasuko segagileak aitona izan zuen segalari famatua, Florentino Maioz hura ere, badu sarrera entziklopedietan. 2015ean biloba arotzak tresnak prantatzen ditu besterentzako. Berak egiten ditu kirtenak etxeko lizarrez. Burdinazko pieza txikiak forjari lagun batek. Sega-ahoak, aldiz, Austriatik ekarriak dira.

Gurean famatuak izan omen ziren Bellota markakoak, Patricio Echeverriarenean Legazpian eginak. Fini, bai marka eta bai ‘euskal sega’, esateko modu bat da, orain etortzen direnak baino aho zabalagoa zuena. Oraindik ere ba omen dira segalariak haiek atxikitzen dituztenak, norgehiagokatarako altxor moduan, gure belarretarako egokiagoak direlakoan. Florentinok dio ez duela lortu Austrian berak nahi bezala kopiatzea hemengo ereduak. Ez aipatu hemen Txinatik ekarritako kopiarik.

Ekologi gaietan ezaguna den Paul Kingsnorth britainiarrak idatzi du segaren aldean desbrozadorak dena duela kalteko. Moto baten arrabotsa, kea eta kiratsa, erregai fosilen egarri beti, arriskutsuagoa, saila ebakitzen ez azkarragoa, lanerako gogaikarriagoa... Orduan, zergatik gailendu zaio traste nardagarri hori?

“Ez motosegak hobeak direlako, baizik eta teknologiarekiko gure jarrerak horretara garamatzalako. Kontua ez da eraginkortasuna, erlijioa baizik: konplexutasunaren erlijioa. Progresoaren mitoak makinaren itxura hartu du. Plastikoak hobea dirudi zurak baino. Asko mugitzen direnak geldoak baino. Burrunbatsuak hobe isilak baino. Konplikatuak hobe sinpleak baino. Berria hobe zaharra baino. Gu ohartu ala ez, hori da erosten duguna”.

Baina sasi garbitzeko makina isilik ez baitute oraindik asmatu, gero eta jende gehiago ari da itzultzen betiko segara. Alde batera utzirik herri kiroletako parafernaliak, segan ikasten hasi dira baratzegintzan hasi diren kaletarrak, gurasoengandik heredatutako lursailen bat garbi mantendu nahi dutenak,  baita herri-lanetan ari diren enplegatu publikoak ere Europako zenbait udalerritan.

Euskal Herrira ere iritsiko da albistea. Bizikleta hiri moderno batentzako aurrerapena izan zitekeela erakutsi zen moduan, noizbait ohartuko gara Honda eta Stihl sega motordunena ere moda kontua izan dela. Teknologia konplexuzko eta gastu handiko tresnak mitifikatzearen ondorio agian pasakorra. 

Igitaia, sega eta... generoa

Sega emakumeen baztertzaile? Britainia Handian bederen hala gertatu zela dio Simon Fairliek “Notes on the History of the Scythe and its Manufacture” artikuluan. XVIII. mendea arte gari, garagar eta bestelako laboreak igitaiz ebakitzen ziren: esku batez eutsi, bestearekin ebaki, biekin sortatxoa osatu eta aurrera. Igitaiez gizonekin buruz buru lehiatzen omen zuten emakumeek. Alegia, gizonak bezain gai zirela lurjabeen soroetan jornala irabazteko. Sega sartu zutenean, guk ezagutzen dugunaren bi halako pisua duen dailu ingeles zamatsua gainera, gizonak geratu ziren segalari emakumeak paga merkeagoko gradura jaitsiz, bilketa lanetarako. Muturreko bat gehiago emazteen autonomiari. Perfekturik ez dago ezer, ezta sega ere.


Interésache pola canle: Laborantza
ANALISIA
EH ez da salgai, legedia ere ez

Lurraren alde borrokan dabilen orok begi onez hartu du Frantziako Legebiltzarrak laborantza lurren babesteko lege-proposamenaren alde bozkatu izana. Peio Dufau diputatu abertzaleak aurkezturiko testua da, eta politikoa eta sentimentala juntaturik, hemizikloan Arbonako okupazioa,... [+]


Laborantza lurren zaintzeko Peio Dufau abertzaleak aurkeztu legearen alde egin du Frantziako Legebiltzarrak

203 diputatu alde eta hiru aurka agertu dira martxoaren 11 gauean egin bozketan. Higiezinen agentziak haserre agertu dira, eta bi salaketa aurkeztu ditu FAIN Frantziako Higiezinen Federazio Nazionalak Europako Batzordean. Bata, lege-proposamenari esker botere gehiago jasoko... [+]


2025-02-25 | Euskal Irratiak
Laborantzaren orientazio legea: garaipena eskuinarentzat, porrota ingurumenarentzat

Laborantzaren Orientazio Legea pasa den astean ofizialki onartu du Frantziako Parlamentuak. Ostegunean Senatutik pasa da azken aldikoz. Iazko laborarien mobilizazioen ondotik, aldarrikapenei erantzuteko xedea du lege horrek. Aldiz, ingurumenaren aldeko elkarteek azkarki salatzen... [+]


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


2025-02-17 | Garazi Zabaleta
Xüxenka
Comercio colectivo xestionado por pequenos agricultores de proximidade en Maule
O hostal Euskalduna de Maule leva anos traballando cos pequenos produtores de casas de Zuberoa e cando compraron un edificio fronte ao hostal da capital fíxolles unha proposta a eses mesmos agricultores: por que non abrir a tenda dos produtores de proximidade? “En 2022... [+]

2025-02-10 | ARGIA
Tractores nas rúas de Vitoria, Baiona e Tafalla durante o aniversario das últimas protestas
As protestas de Vitoria-Gasteiz foron convocadas polas asociacións Treviño e Álava, as de Tafalla por Semente e Belarra e as de Baiona por 'agricultores da Cordilleira dos Pireneos'. Todos denunciaron a competencia derivada do acordo de comercio Mercosur e o exceso de impostos... [+]

O ELB advirte de que segue sendo a primeira forza de Ipar Euskal Herria, cun 48% dos votos
Este 6 de febreiro contabilizáronse os votos para a cámara de cultivo do departamento. No departamento que reúne a Bearn e Iparralde, a FDSEA, promotora da agroindustria, segue sendo a primeira forza, pero perdeu forza: Pasou do 54% ao 46%.

2025-01-29 | Kelo Arribas
Soberanía alimentaria e resistencia ao xenocidio
Loita dos agricultores en Palestina
Hoxe en día, en Gaza hai un cesamento do fogo e non sabemos até cando vai durar, mentres a masacre, as anexións, a colonización e as violacións de dereitos humanos de todo tipo persisten no resto de territorios ocupados. O que lerás a continuación non son casos illados,... [+]

2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Cultivo do País Vasco Norte
EHLG cumpre vinte anos sen estruturas públicas no horizonte
Ainhize-Monjolos celebrou o fin de semana o vinte anos da Asociación de Cámara de Agricultura de Euskal Herria. O 15 de xaneiro de 2005 creouse a ferramenta para promover o desenvolvemento dos cultivos de Lapurdi, Baixa Navarra e Zuberoa, iso si, que quere ser sostible e... [+]

O Parlamento de Navarra insta o Goberno de España a non implementar un acordo de libre comercio entre a UE e Mercosur
No escrito proposto por Zurekin, explícase que o novo acordo entre as principais entidades mercantís de Europa e América do Sur suporía a anulación de aranceis, prexudicando especialmente aos pequenos produtores locais. UPN, EH Bildu, pp e Vox votaron a favor da moción,... [+]

2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


2025-01-13 | Garazi Zabaleta
Caserío Urteaga-Urkulegi
Verduras, froitas e carne, diversificación como base da produción
Urteaga e Urkulegi son dúas caseríos veciños de Itsaso (Gipuzkoa), que hai anos uníronse e puxeron en marcha un proxecto conxunto. “Xuntamos os dous caseríos e iniciamos o proxecto de produción, e desde o ano 2011 traballo con total dedicación”, explica Gorka Sasieta,... [+]

2025-01-09 | Julene Flamarique
A Euskal Sagardoa, formada por Gipuzkoa, Bizkaia e Álava, esténdese cara a Iparralde
O proxecto da Denominación de Orixe Vasca recibiu axudas europeas para desenvolver un plan estratéxico para 18 anos. O norte xa se uniu, e tanto Treviño como Navarra comezaron a dar pasos.

Cheiro de bocas de cultivo
Renováronse as manifestacións dos campesiños en todo o Estado francés. A pesar das reivindicacións dos diferentes sindicatos, a primeira que se escoitou e que foi convidada nos principais medios de comunicación foi a FNSEA "dominante". Que ten que vender? Unha multitude de... [+]

Eguneraketa berriak daude