Grezia igarotzen ari den egoera, burujabea den beste edozein herrik ere igaro dezake. Beraz, orain badakigu. Igandeko erreferendumeko emaitza edozein izan zitekeen, baina ondorioa iguala. Funtsezkoena da Europako Batzordea, Nazioarteko Diru Funtsa eta Europako Banku Zentrala barne dituen Troikak, herri eta gobernu guztiak otzan nahi dituela, bere politika austeriziden eta murrizketa sozial nahiz laboralen menpe.
Nahi dute Europa bat euren tankerakoa, merkataritzara emana. Horretarako xantaia erabiltzen dute, joko zikina, asfixia ekonomikoa eta terrorea, herritarrek euren politikak onar ditzaten. Greziarrengan izua zabaldu nahi izan dute esanez erreferendumean EZ ateraz gero –Troikaren politiken kontrakoek defendatzen zutena– kaosa eta hondamena etorriko zela herrialdearentzat, baita Eurogunetik ateratzea ere, egia ez den arren.
Erreferendumaren aurreko egunetan fronte guztiak zabaldu dituzte euren politika basati eta antisozialen aldeko botoa jasotzeko. Fronte politikoan Europako gobernu guztiak aritu dira –baita Eusko Jaurlaritza ere– Troika babesten, bere boterearen beldur antza. Finantzen esparruan burtsak jarri dituzte martxan, kapitalismoaren espresio gorena, gorantz eta beherantz manipulatuz biztanleria larritzeko ezezkoaren aurrean. Medioetan ere, telebistak, irratiak eta prentsak orokorrean, Troikaren planteamenduak bideratu ditu esklusiboki, eta ondorioz herritarra presionatu dute BAI botatzera joan dadin. Alferrik baina, Greziarrek planto egitea erabaki baitute.
Azkeneko hauteskundeetan ezkerrak irabazi zuen Grezian. Herri heleniarrak amets egiten du, ez Europatik ateratzeko baina aldatzeko; merkatuaren Europa desegin eta herrien Europa eraiki ahal izateko: sozialagoa, justuagoa eta solidarioagoa. Beraz, “amets egiten uzten ez diguten bitartean”, gure lagun Periko Solabarriak zioen moduan, “ez diegu lo egiten utziko”, ez Troikari ezta hura babesten dutenei ere. Horretan ari dira greziarrak.
En 2021 comezamos a escoitar as primeiras noticias sobre o proxecto Guggenheim Urdaibai… O deputado xeral, Unai Rementeria, díxonos que si ou si. Para reforzar as súas palabras, deixou “blindados” 40 millóns de euros cando se construían os museos. Pois ben! Atópanse... [+]