Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Frackingaren hondamena

  • Ondoren datorren artikulua, neurri handi batean, Ekologistak Martxan elkarteak 2013an argitaratutako Haustura hidraulikoaren hondamena txostenean oinarrituta dago. Testuari beste iturri batzuetako pasarteak gehitu dizkiogu; besteak beste, The Oil Crash blogekoak eta David Hughes geologoaren Drill, baby, drill txostenekoak. Hondamena energiaren ikuspuntutik aztertzen da, baita ekonomiarenetik ere. Biak lotuta daude, bistan dena. Energiaz den bezainbatean, fracking bidez lortutako baliabideen itzulera tasa (EIT) baxua nabarmendu behar da: erauzketa lanetan erabiltzen den energia unitate bakoitzeko lortzen den ordaina txikiegia da, eta ez du egindako inbertsioa justifikatzen. Hala ere, ezin ukatu frackingaren bidean mozkinak lortzerik izan denik, burbuila lehertu bitartean behinik behin. Testuaren bigarren zatian azaltzen dira haustura hidraulikoaren inguruan egindako espekulazio operazioak.


24 de xuño de 2015
Vaca Muertako hobia, Argentinan. Repsolek iragarri zuenean bertako erreserbak 22.000 milioi petrolio baliokide upelekoak zirela, YPFren (enpresaren argentinar atalaren) akzioak %7 igo ziren. Baina Repsolen asmoa ez zen behin ere izan hobia ustiatzea, ahal
Vaca Muertako hobia, Argentinan. Repsolek iragarri zuenean bertako erreserbak 22.000 milioi petrolio baliokide upelekoak zirela, YPFren (enpresaren argentinar atalaren) akzioak %7 igo ziren. Baina Repsolen asmoa ez zen behin ere izan hobia ustiatzea, ahalik eta preziorik onenean saltzea baizik. Lortu ez bazuen, Argentinako Gobernuak enpresa desjabetu zuelako izan zen.Frackingargentina.org
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hainbat mito eraiki da hidrokarburo ez konbentzionalen inguruan: erregai fosilen urritasunerako konponbidea direla, klima aldaketa leuntzen lagunduko dutela... Beharbada, energiaren alorrarekin zerikusia dutenak dira ulertzeko zailenak. Ondorengo lerroetan galdera honi erantzuten saiatuko gara: gas ez konbentzionala erauztearen aldeko erabakia egokia da energiaren ikuspuntutik?

Petrolioaren gailurra eta haustura hidraulikoa

Petrolioaren gailurra errealitate bihurtu da honezkero. Ez dio axola orain dela urte batzuk gertatu zen, zenbait ikerketak diotenez, edo ekoizpena denbora batez konstante mantenduko den oraindik. Gas naturala ere gailurrera iritsiko da hamarkada gutxi barru. Gertakari horien ondorio bat da hidrokarburoak ezin direla iraganeko erritmo berean erauzi. Hori dela eta, petrolioaren industriak lehen ekonomikoki bideragarriak ez ziren hobietara jotzen du. Ez konbentzionaletara, alegia.

“Ez konbentzional” adjektiboa ez dagokio produktuari berari (gas zein petrolio), hura erauzteko erabiltzen diren teknikei baizik. Haustura hidraulikoa (frackinga) da teknika horietako bat. Horrelakoen garapen masiboa hidrokarburoen txorrota nola edo hala irekita mantentzeko saiakeratzat hartu behar da, horren kostu ekonomiko, ekologiko eta soziala lehengoa baino askoz handiagoa izanda ere.

Haustura hidraulikoaren hondamen energetikoa

Energi itzulera tasa (EIT) esaten zaio iturri jakin batetik lortutako energiaren eta berau lortzeko erabili den energiaren arteko harremanari. Zenbat eta EIT handiagoa, orduan eta energetikoki errentagarriagoa da iturri hori: inbertsio energetiko berak energia gehiago jartzen du jendartearen eskuetan.

Ez da lan samurra fracking bidez erauzitako gasaren EIT kalkulatzea. Ez dago neurketa zuzen gaurkoturik, baina zeharkako metodoak erabil daitezke, errendimendu energetikoa errendimendu ekonomikoarekin erkatuz besteak beste. Metodo horiek agerian uzten dute baloreak oso baxuak direla. AEBetako gas ez konbentzionalaren produkzio kostuak Errusiako gas konbentzionalarenak baino zortzi aldiz handiagoak direla kontuan hartuz, eta errusiar gas konbentzionalaren EIT, gutxi gorabehera, 20:1 dela jakinik, arbel-gasarena 2:1 eta 3:1 bitartean egon daitekeela jo dezakegu. Bat gastatu bizpahiru lortzeko. Kontuan izan behar da hidrokarburo baten ustiapena ekonomikoki errentagarria izateko, EIT 10etik gorakoa izan behar da normalki.

Iraultza industrialaren hastapenetan, ikatzaren energia-errendimenduari esker, 50:1eko EIT lortu zen, baina ez mundu osoan, Europa eta Ipar Amerikako herrialde industrializatuetan baizik. Haiek bihurtu ziren metropoli, eta Lurreko beste eskualde asko, haien kolonia. Metropoli-kolonia binomioaren EIT 10:1etik pixka bat gorago zegoen. 50:1-aren abantailak, eta gerora ikusi zenez, desabantailak ere bai, munduko aberatsek baino ezin zituzten dastatu.

EIT globala, etengabeko jaitsieran

Petrolioaren aroa hasteak 100:1era altxarazi zuen EIT (munduaren alde pribilegiatuan, esan gabe doa). Gainazaletik oso hurbil zegoen erregaia, energetikoki errendimendu handikoa zen... Merke antzean eskuratu eta prozesa zitekeen petrolio hura, eta horrek azaltzen du hain EIT gizena. Energia kopuru izugarri horiek eskueran izateak eragin zuen, eta ez beste ezerk, gaur egungo mendebaldar batentzat hain “berezkoa” den bizi estiloa.

Arazoa da bizi estilo horri eutsi bakarrik ez, areagotu egin dugula, baina EIT ez dela garai bateko 100:1a. Apurka, gainazaletik hain hurbil ez zeuden eta hainbesteko purutasuna ez zeukaten hidrokarburoak erauzten hasi baikinen, besteak agortu ahala. Energia bera lortzeko energia gehiago xahutu behar, aldi berean kontsumoa etengabe hazten den bitartean. Gaur egun, petrolioaren EIT, mundu osoan, 20:1 ingurukoa da, eta jaisten segitzen du. Hidrokarburo konbentzionalak –merke eta erraz lortzen diren horiek– gainbeheran daudela, handitu egin da ez-konbentzionalen portzentajea hidrokarburoen guztizko kopuruan: 1965ean %3 ziren, gaur egun %20.

Haustura hidraulikoa eta espekulazioa

Ikusi dugunez, frackinga ez da, inondik inora, etorkizunerako irtenbide energetikoa. Baina hori agerikoa izan arren, kalkulatutako erreserbekin jolastea oso errentagarri suerta dakieke enpresa batzuei. Esandakoaren kasu paradigmatiko bat Vaca Muertako (Argentina) petrolio eta gas ez konbentzionaleko hobiarena da. Repsolek iragarri zuenean bertako erreserbak 22.000 milioi petrolio upel baliokidekoak zirela, YPFren, alegia, enpresaren argentinar atalaren akzioak %7 igo ziren. Baina Repsolen asmoa ez zen hobia ustiatzea –oso diru gutxi inbertitu zuen bertan–, ahalik eta diru gehienen truk hartaz libratzea baizik, xede horrekin 142 bilera egin izanak argi uzten duenez. Operazioa ez zen burutu Argentinako Gobernuak YPF desjabetu zuelako.

Aipatutakoa ez da adibide bakana. Hidrokarburo ez konbentzional hobi bat eskuratzen duten enpresa askok batu egiten dituzte bertako erreserbak eta askoz erraz eta merkeago ustiatzen diren hobi konbentzionaletakoak. Hala, petrolioa eta gasa luzerako dituztelako fikzioa eraikitzen dute, hobi berriek dituzten arazoak arbuiatuz.

Analista askok ohartarazi dute horretaz. Haustura hidraulikoaren booma subprime hipotekenarekin konparatua izan da; orduko hartan, zabor hipotekak arrisku gutxiagokoekin nahasi eta den-denak kalifikazio gorenekoak bailiran saltzea izan zen iruzurraren muina.

Hori nahikoa ez, eta sarri askotan hobietako erreserben hasierako estimazioak, zalaparta handiz iragartzen direnak, gehiegizkoak dira, eta azkenean izugarri apaldu behar izaten dira.

2011n, EIA agentziak estatubatuarrak (Energy Information Administration) onartu behar izan zuen AEBetako ekialdean dagoen Marcellus eremurako emandako aurreikuspenak handiegiak zirela. Aurreikusitako 410 bilioi oin kuboetatik, AEBetako Geologia Zerbitzuak eremua aztertu eta gero, 84 besterik ez ziren geratu. Hau da, aurreikusitakoaren %20 baino ez. Are puztuagoa izan zen Poloniarako egindako kalkulua: 187 bilioiko aurreikuspenetik 1,3 bilioi besterik ez ziren geratu. %99 baino gehiagoko jaitsiera! Eta hori, kontuan hartu gabe Poloniako gasak ez duela balio erregai modura, nitrogeno gehiegi baitu. Bertan zebiltzan enpresek alde egin dute, negozio ametsak atzean utzita.

Fracking-gasaren burbuila

Hidrokarburo ez konbentzionalen zenbait hobi oso emankorrak dira, baina halakoak portzentaje txiki bat besterik ez dira. Oro har, gainbehera azkarra izaten da. David Hughes-en Drill, baby, drill txostenean irakur daitekeenez, eta AEBetako esperientziari begira, urtero 42.000 milioi dolar inbertitu behar dira putzu berriak ireki eta gas fluxua bere horretan mantendu ahal izateko. Larriena da lortzen den gasaren balioa inbertitutakoa baino txikiagoa dela: 2012an, esaterako, 32.500 milioi dolar. Hortik ondorioztatu daiteke haustura hidraulikoa zorigaiztoko negozioa dela ekonomiaren ikuspuntutik, ingurumenarenetik eta energiarenetik ez ezik.

Deborah Rogers finantza-analistak, 2013an plazaratutako txosten ezagun batean (izenburua ezin esanguratsuagoa da: Antolatua izan zen gas naturalaren prezioaren beherakada?), agerian utzi zuen Wall Streeteko finantza-enpresek buru-belarri sustatu zutela arbel-gasaren ustiaketa, eta horren ondorioz gasaren prezioa ekoizpen prezioaren azpitik kokatu zela. Jaitsiera horren ondorioz frackinga egiten zuten enpresak erakargarri bihurtu ziren inbertsiogileentzat. Finantza-bitartekariek mozkin izugarriak irabazi zituzten fusio eta erosketa operazioei esker.

Fracking-petrolio eta fracking-gas aurreikuspenak izugarri handitu ziren testuinguru hartan. Rogersen arabera puzketa %100 eta %500 bitartekoa izan zen, erauzketa egiten hastean ikusi ahal izan zenez. Horrek erakusten du finantza-negozioa sendotasunik gabeko oinarri fisiko baten gainean bermatu nahi dela.

 

Eta Energi Itzulera Tasa 1:1 baino gutxiago balitz?

Hainbat analistak uste dute hidrokarburo ez konbentzionalen EIT negatiboa dela, faktore guztiak kontuan hartuta. Bestela esanda, 1:1 baino txikiagoa. Iritzi hori du, berbarako, Valladolideko Unibertsitateko (Espainia) Carlos de Castro fisikariak (ikus Larrun 179, 2013-9-29). “Normalean, EIT kalkulatzean ez da kontuan hartzen ingurumenari egindako kalteak konpontzeko bai guk bai ondorengo belaunaldiek erabili beharko dugun energiaren kostua”, dio De Castrok.

Oro har, espainiar fisikariak uste du erregai fosilei egozten zaizkien energi itzulera tasek ez dutela errealitatea behar bezala islatzen. Bestela esanda, ez dio asko axola petrolio gordin konbentzionalak 10etik gorako EIT edukitzeak, azken buruan jendarteak erabiliko duen produktu eratorriek, autoetan sartzen dugun gasolinak edo dieselak esaterako, askoz txikiagoa baitute (aipatutako adibideen kasuan, 3-5 bitartekoa, kalte ekologikoak kontuan izan gabe ere), ageriko arrazoi batengatik: gordina fintzeko prozesuan ere energia xahutzen dugu.

Gasik ez, emadazu petrolioa mesedez

Gas naturalaren falazia handiena da petrolioa ordezkatzeko balio duela. Honezkero dituen erabilerez gain (labe industrialak, findegiak, etxeko beroa), gas naturalak petrolioa ordeztu dezake zenbait aplikaziotan; esate baterako, gasolinazko motor bat gasez elikatu daiteke moldaketa txiki batzuk eginda. Baina aukera edukitzeak ez du esan nahi aldaketa gauzatzen ari denik. Eta ez da gauzatzen azpiegituretan egin beharreko inbertsioak eskergak liratekeelako. Gasa garraiatu eta biltegiratzea garestiagoa eta konplexuagoa da petrolioa garraiatu eta biltegiratzea baino, eta bigarren horretarako azpiegitura, gainera, badugu dagoeneko. Krisi ekonomiko betean oso arriskutsua da hamarkada batzuk barru arte amortizatuko ez diren inbertsio handiak egitea. Inbertsiogileak, bistan da, ez dira apustu hori egiten ari. Europan gas naturala etorkizunerako hautu ona dela pentsatzea norbere burua engainatzea da. Besteak beste, gas berriak konkistatu behar lukeen merkatua automobilarena delako, baina Europan gehiengoa dira diesela erabiltzen duten autoak, eta horiek ezin dira egokitu gasa baliatzeko. Auto salmenta hondoratuta dagoen honetan, nekez pentsa daiteke kontsumitzaileen kopuru esanguratsu bat kotxez aldatzeko prest egongo denik. Eta esportatzea ere ez da ideia ona; balizko erosleenganako gas-hodi bidezko loturarik gabe, likidotze eta birgasifikatze planten prezioak ordaintzerik ez dago.

Ez dugu gasik behar, petrolioa behar dugu. Espainian, 2008tik 2011ra petrolio kontsumoa %19 jaitsi zen, prezio altuengatik, baina gasarena ere %10 jaitsi zen. Gure jendarteak petrolioarekiko mendekotasuna du, eta hura gabe gasak ez digu balio, ez daukagu gasa aprobetxatzeko azpiegitura egokia. Izan ere, munduan erauzten den gasaren %20 in situ erretzen da, besterik gabe airean barreiatzeak leherketa arriskua areagotzen baitu, eta ekonomikoki ustiatzeak kontsumo guneetatik hurbil edo gasbidez ondo konektatuta dauden lekuetan baino ez du zentzurik. Petrolioa ateratzeko frackinga egiten den lekuetan ere, gasa erre egiten da.

(The Oil Crash blogeko Frackinga: errentagarritasun energetikoa, ekonomikoa eta ekologikoa artikulutik hartua).

 


Interésache pola canle: Frackingaren arriskua
Hasi da AEBetako Greenpeace desagerrarazi dezakeen epaiketa

Greenpeaceko kideak Dakota Acces oliobidearen aurka protesta egiteagatik auzipetu dituzte eta astelehenean aztertu du salaketa Dakotako auzitegiak. AEBko Greenpeacek gaiaren inguruan jasango duen bigarren epaiketa izango da, lehenengo kasua epaile federal batek bota zuen atzera... [+]


As denuncias interpostas pola empresa de oleodutos Dakota Access poderían acabar con Greenpeace, en EE.
Energy Transfer Partners reclama preto de 900 millóns de euros á organización ecoloxista estadounidense Greenpeace polos danos causados nas protestas contra o oleoduto en 2016 e 2017. “Si fracasase neste xuízo, Greenpeace podería quedar fóra da loita pola xustiza... [+]

Dilema do gas natural en Holanda: estamos dispostos a pechar o foso de Groning?
Coa crise enerxética nos Países Baixos creóuselles unha encrucillada: pechar un dos maiores xacementos de gas natural do mundo, tal e como estaba previsto, ou mantelos abertos seguindo as presións europeas? No contexto da guerra de Ucraína, as elites están a romper a... [+]

2021-08-27 | Arabako Alea
O Goberno Vasco mantén o recurso para a exploración de gas en Vitoria-Gasteiz
Cinco meses despois de que se anunciase oficialmente que se oporía á exploración de gas no pozo Armentia-2, o Goberno Vasco non desestimou o recurso contra a decisión do Concello. EH Bildu e Eguzki pedíronlle que a suspenda.

Chega o gas “fracking”, un combustible fósil sucio e destrutivo
Como venderon algúns grandes medios de comunicación, as novas tecnoloxías permitíronnos ter moito máis gas natural que até agora. “Revolución silenciosa” di. Pola contra, nos lugares onde se está procedendo á extracción deste gas “novo” aprendeuse que non é... [+]

2020-12-23 | Z. Oleaga
O Concello de Vitoria-Gasteiz nega permiso para investigar si hai gas no pozo Armentia-2
Os técnicos municipais han determinado que o Plan Xeral de Ordenación Urbana (PGOU) non autoriza a realización de sondaxes para investigar a existencia de gas. A conselleira vasca de Desenvolvemento Económico, Sustentabilidade e Medio Ambiente, Arantxa Tapia, deixou aberta a... [+]

2020ko uda hartan COVID-19a zabaldu zen, klima zoratu... eta fracking-ak porrot egin zuen

COVID-19ak eragindako anabasaren zalapartak eta klimaren aldaketak hedabideetan uzten dituen irudi beldurgarri bezain espektakularrek estalita, gutxi hitz egiten da petrolioaren krisiaz, tartean fracking-aren gainbeheraz. Bestela esanda, herritarrak ari daitezkeela eztabaidan... [+]


PODCAST #19 | Asasinan a TioBad, trobador contra o fracking e a corrupción
Rapero era un mozo TíoBad coñecido en Sayula de Alemán (Veracruz, México) e o seu eco chegou moito máis lonxe, até os Estados Unidos, en México. Denunciaba en verso aos dirixentes que se reúnen cos narcotraficantes, aos asasinos de xornalistas e activistas, e ao fracking... [+]

2019-12-19 | Z. Oleaga
O movemento Fracking Ez alerta do risco de reactivación do fracking e da responsabilidade das institucións vascas
A empresa pública Hidrocarburos de Euskadi (SHESA) recibiu o visto e prace do Ministerio de Medio Ambiente do Goberno español para iniciar as obras do pozo Armentia 2. Fracking Ez afirmou que a concesión da licenza para perforacións é competencia do Goberno Vasco, a... [+]

2019-11-27 | Hala Bedi
O Goberno español autoriza a extracción de gas en Vitoria-Gasteiz
O estudo de impacto ambiental realizado pola Dirección Xeral de Biodiversidade e Calidade Ambiental de España foi favorable á extracción de gas no pozo Armentia-2, xa que segundo o informe a sonda non producirá efectos adversos no medio ambiente. Así, o Ministerio do... [+]

Petición de 110 anos de cárcere para dous activistas que declararon sabotaxes contra un oleoduto en Estados Unidos
Dous activistas que confesaron haber saboteado ao oleoduto Dacota Access foron condenados a 110 anos de cárcere e centos de miles de dólares de cárcere polos abusos sexuais a menores. Trátase das sancións máis duras que se pediron nas últimas décadas aos activistas... [+]

2019-04-26 | Jon Torner Zabala
Para os activistas anti-fracking, o dono do equipo ciclista Ineos (Sky) é "o diaño"
Varios grupos ecoloxistas, entre eles os anti-fracking, mostraron o seu malestar pola compra da escuadra británica Sky, por parte da compañía petroquímica INEOS. Ademais, anunciaron que levarán a cabo protestas na Volta a Yorkshire.

2019-03-25 | ARGIA
O Goberno de Corea do Sur recoñece que o terremoto 'Pohang' de 2017 foi causado polo fracking
O goberno do país recoñeceu que o terremoto de Pohang, que o 13 de novembro de 2017 afectou a varios pobos de Corea, entre eles o que lle dá nome, foi causado por unha estación xeotérmica que experimenta técnicas de extracción de combustibles mediante fracking, cando o... [+]

2019-03-22 | ARGIA
Un xuíz suspende as perforacións de fracking e petróleo en Estados Unidos, citando por primeira vez o cambio climático
Un tribunal federal estadounidense suspendeu temporalmente as perforacións para a produción de gas e petróleo nunha superficie de 121.000 hectáreas en terreos federais do estado de Wyoming. A sentenza sinala por primeira vez que cando o Departamento de Interior aprobou a... [+]

Eguneraketa berriak daude