Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Ikurrina beti egon da txupinazoan eta aurten ere egongo da"

  • Iruñea Nafarroako Estatuaren hiriburu nahiko luke, baina pozarren da Nafarroako Foru Komunitateko Iruñeko alkate izatearekin. Lau alderdien adostasuna kudeatu beharko du eta arte berezia aldaketaren alkatea izateko. Oraindik ere sinesgaitza, baina bai, egia da. Aldaketaren Iruñea bor-bor da Sanferminetan ospatzeko.

Sanferminetako prozesioa:
Sanferminetako prozesioa: "Alkateak hor egon behar du eta hor egongo da"
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

San Ferminetako txupinazoa aurten nolakoa izango den ikusmin handia dago hirian: Juanito Etxepare, La Veleta peña, Orfeoia...
Txupinazoak balio sinboliko handia du herritarrentzat eta UPNk beti jokatu izan du modu baztertzailean gai honekin. Aurrera begira formula parte-hartzailea bilatu nahi dugu, herritarrei protagonismoa emango diena. Aurten tarteko bidea egin beharko dugu eta aipatu dituzun horiek hor daude.

Baina zuk botako duzu edo beste norbaitek?

Nik pertsonalki ez dut protagonismorik nahi, baina EH Bilduk azken urteetan izan du bazterketa maila bat eta berak izan beharko luke protagonismoa.

Era batera ala bestera, ikurrina txupinazoko osagai tipikoa da. Udaletxean egongo al da ikurrina nonbait?

Egongo da bai, beti egon izan da, edo udaletxean edo kanpoan edo bietan. Aurten ere egongo da. Hori bai, era ofizialean egoteko Nafarroako Sinboloen Legea aldatu behar da. Bitartean, badira formula anitz nafar askok ikurrina propio bezala sentitzen dutela adierazteko.

Festa parte-hartzaileagoak aldarrikatzen dira kalean. Nola egiten da hori?

Sanferminak horrela sortu ziren. Azken urteetan UPN saiatu da Sanferminei hesia jartzen, jaia instituzionalizatzen; hori baliatzeaz gain, UPNk tentsioa sortu du. Buelta eman nahi diogu horri. Hor dira Sanferminetako Mahaia edo Entzierroaren Mahaia, gaur egun lorontzi gisa eta guk berriz aktibatu nahi ditugu. Nola aktibatu daitezke Sanferminak peñei edo Gora Iruñeari bizkarra emanez? Hori guztiz okerra da.

Zu fededuna zara?

Ez.

Nola hartuko du parte udalbatza berriak Sanferminetako prozesioan?

Gaur egun hiria laikoa da eta Sanferminak hiriaren jaia dira, beraz, jaiak birdimentsionatu behar dira. Prozesioa ez da bakarrik erlijio ekitaldia, badu bere dimentsio soziala eta, beraz, zinegotziek askatasuna izan behar dute bertan egoteko ikuspegi sozialagatik edo erlijioagatik. Alkateak hor egon behar du eta hor egongo da; hori bai, meza eta halakoak beste kontu bat dira.

Irakurri dizut bizitzan batzuetan moderatua izan behar dela eta beste batzuetan muturrekoa. Zuri zer dagokizu orain Iruñeko alkate gisa?

Bi osagaiekin jokatu beharko dut, baina batez ere hiriaren alkatea izan behar dut, bozkatu nautenena eta bozkatu ez nautenena. Jakitun gara herritar askok ez gaituela bozkatu beldurragatik, UPNk landutako apokalipsi horregatik, eta benetan nahiko genuke hurrengoan bozkatzen gaituenak inongo beldurrik gabe egin ahal izatea.

Geroa Bai, Aranzadi eta Ezkerra udal gobernuan nahi dituzula aipatu duzu. Egongo dira?

Bai. Orain arteko elkarrizketetan lau agirirekin ari gara eta bi onartu ditugu, bata kode etikoaren ingurukoa eta bestea inbestidurari dagokiona. Beste biak programari buruzkoak dira eta adostasun maila oso handia dugu. Ñabardurak eta desadostasunak jorratuko ditugu aurrerago.

Lan egiteko moldeei dagokienez, udal sailetan alderdietako jendea nahasteko asmoa omen duzue.

[Harridura keinua] Ez dut uste nik hori esan dudanik…

Nik Aranzadiko herri batzar batean entzun nuen.

A, hori bai, haiek hori nahi dute eta. Sailen artean zeharkakotasuna egon behar duela uste dugu guk ere, batez ere azken legealdian sailak gune itxi gisa aritu direlako, haien arteko batere koordinaziorik gabe. Adibide gisa, behin udaletxeak hiru ekitaldi antolatu zituen egun berean Gaztelu Plazan.

Beraz, posible ikusten duzu sail bateko zinegotzia alderdi batekoa izatea eta zuzendaria beste batekoa?

Bai, posible lirateke halako zeharkakotasunak, baina horrekin batera oso garrantzitsua da gobernukideen arteko konfiantza eta koordinazioa. .

Gardentasuna negoziazioetan. Aranzadik hiru molde aipatu ditu: edo publikoak izatea, edo streemingez, edo akta adostuez. Zer uste duzu?

Hor bi mutur dira: batetik, hainbat osoko bilkura eta batzorde jadanik streemingez igortzen dira eta, bestetik, beste lan talde batzuen bilerak sekretuak dira. Bien tartean badira aukera zabalak jakiteko une bakoitzean nola ibili behar dugun. Askatasunez lan egiteko ezin zara eztabaidan ibili kamara batekin gainean. Garrantzitsuena da oso argi gera dadila zer adostu den. Aktak adostutakoak eta denok sinatutakoak badira, nahikoa da. Hara, nik ez nuke arazorik bestela ere egiteko.

Erregimen aldaketak egiteko lehengo jendea ere erabili behar omen da. Zuk zer uste duzu? Noraino?

Guk gure lan egiteko estiloa eta filosofia eramango ditugu udaletxera. Gure desadostasuna Udala kudeatu dutenekikoa da, baina jakitun gara, Udaletxean balio handiko pertsonak dira eta horiek baliatu nahi ditugu. Soseguz sartu nahi dugu udaletxean. Pertsonak bere balioagatik hartuko ditugu aintzat, ez pentsamolde politikoagatik.

Udaltzaingoa bereziki nabarmendu da errepresio lanetan. Udaltzain horiek hor izango dituzu. Nola eman buelta egoerari?

Udaltzaingoaren barruan orain harremanak oso zapuztuak daude. Yolanda Barcina, Enrique Maya eta Simon Santamariak [udaltzain buru ohia] elkarbizitza jota utzi dute. Orain udaltzain batzuk gure alde egongo dira UPN kanporatzea lortu dugulako. Eta alderantziz, beste batzuk UPNrekin eroso ziren eta mesfidantzaz hartuko gaituzte. Bi sektoreei zera adierazten diegu, lasaitasuna eta bakea nahi ditugula, eta barruan elkarlanerako giroa lortu behar dugula. Ondoren, epe ertainera, behar dugun udaltzain ereduaz hausnartu behar dugu.

Nafarroan asko hitz egiten da PSNk aldaketan izan behar duen lekuaz. PSN noraino eta nola sartu behar da Udaleko aldaketan?

Azken urte luzetan aldaketarako aukera bat izan denean PSN aurka agertu izan da eta UPNren alternatiba izatetik UPNren makulu izatera pasatu zen. Beraz, argi geratu da ez direla aldaketarako baliagarriak izan. Susmoa dut oraingoz ez dutela norabidez aldatu. Eskatu diegu bilera bat datorren legealdiaz lasai hitz egiteko eta ukatu egin digute, hurrengo egunean, aldiz, UPNrekin bildu ziren.

Eta PSNko kideekin informalki izandako kontaktuetan, bestelako zantzurik izan duzue?

Hauteskunde kanpaina termometro ona izan zen hori ikusteko. Hautagaiek toki askotan egiten dugu topo eta hor argi geratu da, bai jarreretan bai esandakoetan, gaur egun bi bloke direla: batetik UPN eta PSN, eta bestetik Geroa Bai, Aranzadi, Ahal Dugu, Ezkerra eta EH Bildu. PSNk oraindik lehengo erregimenarekin egiten du amets.

1998an Tomás Caballeroren hilketa gaitzetsi zenuen. Orain ere ETA gaitzestea eskatuko dizute askotan. Nola erantzungo duzu?

Orain arte esan dudana. Oso bestelako egoeran, 1998an ere bortizkeriaren aurka egin nuen. Idazki bat aurkeztu zidaten eta sinatu nuen, eta orain berdin sinatuko nuke. Hori oso argi daukat. Baina garbi dut, halaber, bortizkeria mota asko egon den garai batetik gatozela. Zorionez orain beste garai batean gaude, baina itxi behar dugu ongi aurrekoa: biktimak, erreparazioa, memoria… Jendeak kalean gelditzen nauenean langabezia, etxegabetzeak eta halakoez galdetzen dit, ez garai bateko bortizkeriez-eta.

Etxegabetzeak aipatu dituzula, Udalaren etxeak nola erabiliko dituzue?

Udalak baditu 200 bat etxe hutsik eta familiak kalean geratzen ari diren garaian hori guztiz ezmorala da. Etxebizitza negozio gisa ikusi da, baina eskubidea da eta, beraz, etxebizitzaren arazoari oinarri horretatik abiatuta helduko diogu.

Goazen Iruñeko Alde Zaharrera. Bertako bizilagunak oso kezkatuta daude auzoa tabernen parke mediatikoa bihurtu delako. Nola helduko diozue gaiari?

Garai batean ikusi zen saturazio hori eta tabernak irekitzeko moratoria bat egon zen. Gero El Corte Inglés sortu zen eta horrekin batera 1.858 denda itxi ziren Iruñean. Nola arindu, beraz, Alde Zaharrak zuen itxura utzia? Tabernak irekiz. Hori egin zen. Gainera, lizentziak eman dira kontuan hartu gabe tabernak metatzen ari direla. Ikusiko da, baina orain agian moratoria bat behar da aztertzeko ongi gaia eta ikusteko tabernak non behar diren eta non ez; lizentziak ere berraztertu beharko dira ikusteko lokalak haren arabera erabiltzen ari diren.

Garrantzitsuena da mahai bat sortzea ikusteko nola uztartu behar den jendeak aisialdirako duen eskubidea eta auzotarren eskubideak. Denak balio duen aisialdi eredua bultzatzen ari gara, iskanbila kalean, kaleak zikinak… tartean badira bestelako ereduak.

Yamaguchiko alkate berriari nola azalduko diozu zer izan den eta zer den Iruñea?
 

Bere izenetik hasita, Iruñeak hiria esan nahi du. Horrek adierazten du bere garaian erreferente bat bezala sortu zela bere inguruan. Gero, gure estatu propioa izan genuenean, hiri hori hiriburu bilakatu zen eta euskaldunen artean inoiz ez zen zalantzan jarri Iruñeak zuen lehentasuna. Nafarroak bere independentzia galdu zuenean kontakizun hori moztu egin zen eta Europako hirietan erreferente bat izatetik, pasatu zen estatu baten bigarren edo hirugarren mailako hiria izatera. Inguratu zuten harresiez eta  400 urtez bere hazkundea galarazi zuten: debekatua zegoen harresietatik kanpo eraikitzea. Harresi fisiko horiek bota ziren, eta orain, garai batean izan ginena izateko, diren harresi ideologikoak bota behar ditugu. Hau da Iruñeaz nik egiten dudan kontakizun historikoa.

Historia hurbilera joz, Iruñeko kaleak izen eta sinbolo frankistez beteak daude oraindik. Nola jokatuko duzue?

Premiazko lanetakoa da hori.  Borondate politiko kontua da, horretarako ez da behar sekulako aurrekontua. Borondate politikorik ez delako egon ez zaio aldatu izena Rodeznoko Kondearen Plazari eta honek, Francoren lehen Justizia ministroa zela, 50.000 pertsonen heriotza-zigorra sinatu zuen. Hori hala mantentzea biktimei eta memoria historikoari egiten zaien sekulako erasoa da.

Eskuin mediatikoa lepoan izango duzu legealdian zehar. Iruñean botere handia dute. Beldurrik?

Ez. Nik orain erregimenaren begirada baino, aldaketaren alde dagoen jendearen begirada sentitzen dut eta hori sekulako erantzukizuna da. Kalean jende askok galdetzen dit: “Egingo duzue ongi”? Zama hori bai sumatzen dut. Demokrazia ezarri zenetik ez dugu halako aukerarik izan Iruñean eta gauzak ongi egin behar ditugu.

Historia zubi, ikastolatik alkatetzara

Iruñeko Alde Zaharreko  Mañueta kalean jaio zen 1962an   eta bi seme-alaben aita da. 1991tik da San Fermin ikastolako irakasle. Artearen Historian lizentziatu zen eta arlo horretan da doktore Nafarroako Unibertsitatetik. Bere garaian Itoizko Urtegiaren aurkako mugimenduan aritu zen. Oraintsuago Nafarroako konkistaren V. mendeurreneko dinamikan ibili da buru-belarri Nabarralde eta Nafarroa Bizirik elkarteetan, Euskal Herri osoan atzera aurrera. Hainbat argitalpen ditu eta Auñamendi entziklopediako kolaboratzaile da ondare historiko-artistiko gaietan. Igandero Iruñeko kaleei buruzko Adios Pamplona izeneko atala egiten du Diario de Noticias egunkarian.


Últimas
2024-11-27 | Julene Flamarique
O Concello de Barakaldo utiliza "unha lingua que non é o eúscaro" nunha campaña
A asociación de eúscaro Sasiburu denunciou que o Concello de Barakaldo fixo un uso "humillante" do eúscaro. Tras a publicación da denuncia, o Concello borrou a versión en eúscaro da campaña. Sasiburu pediu que se poñan os medios necesarios e a clemencia pública dos... [+]

2024-11-27 | Leire Ibar
Máis de 180 axentes adhírense á mobilización por garantir o dereito á vivenda
O 14 de decembro o Sindicato Socialista de Vivenda do País Vasco e a Rede Sindical Vasca de Vivenda organizaron unha mobilización nacional contra o negocio da vivenda en Bilbao. Son case 200 os axentes que se solidarizaron co caso.

2024-11-27 | Julene Flamarique
As obras do TAV na CAV atrásase polo menos até 2027
O Goberno Vasco prevía que o Tren de Alta Velocidade estará listo en 2027 cando finalice o tramo Astigarraga-Hernani en febreiro de 2024. Agora, o Goberno Vasco ha iniciado a licitación das obras do enlace de Arkaute, que puxo a disposición da empresa Euskal Trenbide Sarea,... [+]

Benito Lertxundi retírase
O cantante oriotarra de 82 anos ofrecerá o seu último concerto...

2024-11-27 | Castillo Suárez
Da perseveranza

Son un dos máis bonitos recordos que teño no corazón. Naquela época estaba a facer Filoloxía Vasca e fomos a unha sociedade de Arbizu a un concerto de Ruper Ordorika. Alí estaban Rikardo Arregi Diaz de Heredia e Juanjo Olasagarre. Non me atrevín a dicirlle a Arregi que... [+]


2024-11-27 | Onintza Enbeita
Aran Calleja. Compositor de música de películas
"En música, as mulleres estamos a facer un gran traballo para que nos vexan"
Ás mulleres creativas que lle rodean sorpréndelle que o teñan, pero el tivo a síndrome do impostor durante moitos anos. Pero a permanencia ensinoulle que fixo moitas cousas ben. En 2021 gañou o Goya do Estado español con Maite Arroitajauregi pola música da película... [+]

Proba da excelencia de Francis Williams

Londres 1928. Á Vitoria and Albert Museum chegou un cadro moi especial: no cadro aparece un home negro, con perruca e levita, rodeado de libros e instrumentos científicos. Así foi catalogado no Museo: “Singular retrato satírico que representa un experimento errado na... [+]


2024-11-27 | Mikel Zurbano
Trumpkonomía

Non é tarefa fácil definir o que traerá o novo mandato de Estados Unidos no ámbito económico. O eixo da nova estratexia económica será a peculiar unión entre o liberalismo e o proteccionismo para o sector exterior. A pesar do que ocorreu en Estados Unidos de forma... [+]


Lúa de Valencia

Recentemente, ante a pregunta sobre en que consistía a emerxencia climática, un científico deu a excelente resposta: “Mire, a emerxencia climática é esta, cada vez ves no teu móbil máis vídeos relacionados con fenómenos meteorolóxicos extremos, e cando te dás conta,... [+]


2024-11-27 | Mati Iturralde
Lémbroos

En 2006, Baltasar Garzón, entón xuíz estrela, sufriu unha especie de revelación e redactou unha práctica que garantía os dereitos dos detidos por terrorismo. O mesmo xuíz viu pasar pola súa sala a centenares de detidos incomunicados, moitos deles con evidentes signos de... [+]


Luís González Reyes
"Es imprescindible superar o capitalismo de decrecimiento"
A Fundación Sustrai Erakuntza realizou a finais de outubro en Pamplona unhas xornadas sobre o decrecimiento. Alí pronunciou o seu discurso Luís González Reyes (Madrid, 1974). Baseouse no libro publicado en 2023 xunto a Adrián Almazán: “Decrecimiento: do que ao como... [+]

Tecnoloxía
Porque recibir é dar

A evolución que tomou Internet nos últimos 15 anos, unido ao seu modelo tecnolóxico e de negocio, fainos pensar que é unha ferramenta para incrementar os peores aspectos da humanidade. En todo o mundo creáronse axentes que non están satisfeitos con esta idea. Traballan... [+]


Eguneraketa berriak daude