Hauteskunde bezperan Errekondok Hernaniko Karabeleko Elkartean aurkeztu zuen liburua: “Nahikoa da politikari bati galdetzea zer jaten duen eta non erosten duen, bultzatzen duen eredua ulertzeko” egin zuen gogoeta. Beti ditu ateak zabalik liburuaren bidelagunetako bat den Karabeleko proiektuak. Bertako langile Oier Iurramendik erakutsi digu bisitariok aurkituko duguna: Hasteko, Agifes-eko (buruko gaixotasunak dituztenen Gipuzkoako elkartea) 10-15 kide baratzean lanean. Baratzeok terapia zentro dira. Horrez gain, ekodenda aurkituko dugu. Bertan saltzen duten denak du ziurtagiri ekologikoa: landareak, lurrak, substratuak... herri baratzeetan dabiltzanek behar duten moduan. Eta ikergunea ere zabalik izango dugu. Barietateak aztertzeko dagoen premiari erantzunez, Karabelekora mundu zabaletik ekartzen dituzte landareak, bertan ekoitzi eta prozesua aztertzeko. Lasai jo dezakegu barietate bitxiok ezagutzera. Azkenik, 1,5 hektareako baratze honek ematen duenaren inguruan kontsumo taldea sortu dute. Munduko barazki bereziak ere iristen dira erabat ekologikoa den otarrera.
Irabazi asmorik gabeko Karabeleko Elkarteak lau erakunde ditu hanka: Agifes, Blasenea mintegi ekologikoa, Kimubat paisaia lantzen duen enpresa, eta Ernetuz SLL (bertako hiru langileek daramate ekodenda eta baratzeko eguneroko lana).
Informazio gehiago:
O movemento de campesiños de Iparralde e do Estado francés serviunos para pór en primeira liña as realidades da beneficencia dos campesiños e do comercio inxusto a nivel mundial. A protesta, liderada polos sindicatos FNSEA e JA, tiña dúas vertentes principais: as axudas... [+]