Donostiatik igaroko da Europan Klimaren krisia gainditzeko borroken ikur bilakatu den Bizi! mugimenduak antolatutako Alternatiba itzulia. Ekainaren 5ean. Aukera baliatuta, alternatiba sozio-ekonomikoak bilduko dituen ekimena antolatu dute, festa giroan, bestelako bideak badirela ikusarazi eta elkarlana sustatzeko.
Klimaren aldaketaren arriskuez eta hori eragozteko alternatibez herritarrak ohartarazteko mobilizazio zabala antolatu da Bizi! mugimenduaren inguruan, Europan gutxitan ikusten den bezalakoa. Aurtengo ekimen nagusia tamden bidez Baionatik Parisera bidea egingo duen Alternatiba Itzulia da. Ekainaren 5ean Donostiatik da igarotzekoa, eta horren aitzakian, Alternatiben herrixka antolatu dute Gipuzkoako hiriburuan. Hurrengo egunean izango da ekimena, ekainaren 6an, larunbatez. Bizitza erdigunean kokatzen duten proiektuen topagune izateko bokazioa du. Antigua auzoko Matia kalea ardatz hartuta, egun bakarrean makina bat hitzaldi eta jarduera egingo dituzte. Denera Donostialdeko 50 eragilek hartuko dute parte.
50 eragile horien artean, bakoitzak bere erritmoan eta ahal duen neurrian egingo du ekarpena. Batzuk egunean bertan soilik hartuko dute parte, eta beste zenbait aspaldi ari dira lanean larunbatekoa festa eta aldarrikapen egun handia izan dadin. Antolaketaren ardura nagusia Saretuz izeneko Donostiako kontsumo kontziente eta eraldatzaileko sareak hartu du. Bertako kide da Maider Sagredo Eskudero, eta Alternatiben Herrixkak hiru helburu jakini erantzuten diela dio: egoera klimatiko larriaren mezua zabaltzea, trantsizio sozial eta ekonomikorako deia egitea, eta Donostialdeko alternatibak ikusaraztea. Bestalde, aldarrikapena eta festa bateragarriak direla azpimarratzen du: “Gaia serioa izateak ez du esan nahi ongi pasa ezin dugunik. Jai giroan elkartu eta gozatu egin nahi dugu”. Ez du uste, gainera, egun isolatu bakarreko ekimena izango denik: “Eragileon eta pertsonon artean sinergiak ari dira sortzen, eta horrek etorkizunean elkarlanean jarraitzeko aukera emango digu”.
Matia kaleak zeharkatzen dituen plazak eta Txantxarreka Gaztetxea izango dira gune nagusiak, egitarau oparoarekin: alternatiben azoka, kale-animazioa, artisau azoka, haurrentzako jolasak, tailerrak, erakusketak, dokumentalen emanaldiak… Mahai-inguruek ere izango dute beren tartea. Goizaldera elikadura burujabetza izango dute mintzagai, eta bazkalaurretik “jaiak eta jasangarritasuna”, EHZ, Donostiako Piratak, Gora Iruñea eta Eguzkizale konpartsako kideen parte-hartzearekin. Bazkaldu Antiguako Frontoian egingo dute. Ez edonola, gainera: Alternatiben Herrixkaren balioei jarraiki garaiko eta bertako produktuekin osatutakoa menua dastatuko dute. Hori bera da, izan ere, larunbatean frogatu nahi dutena: egunerokoan egiten ditugun gauza gehienak modu jasangarriago batean egin daitezkeela. “Zer eraginkorragorik hori erakusteko egunero gutxienez hirutan egiten ditugun otorduak baino?”
Alternatiben Herrixkaren ardatz nagusietakoa klimarekiko ardura bada ere, parte hartuko duten eragileek ez dute naturarekiko harremana soilik lantzen. Alternatibaren kontzeptuari zentzu zabalenean heldu diote, merkatuaren aldean, pertsonak erdigunean jartzen dituzten proiektu guztiak bilduz. Horren erakusle, arratsaldean ekonomia sozial eraldatzailearen inguruan solastuko dira OlatuKoop, Fiare, Emakumeen etxea eta Emaus Gizarte Fundazioko kideak.
Emausen dabil lanean burubelarri Olaia Larruskain Mendiola, baita Alternatiben Herrixka antolatzeko lanetan ere. Dioenez, euren lan ildo nagusien artean dago “ekonomia solidarioa” esaten diotena, eta bat egiten dute Donostiako topaketaren helburuekin. “Argi adierazi nahi dugu ekonomia sozial eta solidarioa alternatiba erreala dela”. Elkarlana eta proiektuak gizarteratzea ere estrategikotzat jotzen ditu Larruskainek. “Alternatibak badaude sektore gehienetan: kontsumoan, produkzioan, finantzetan, zerbitzuetan, zaintzan… Garrantzitsua da herritarrok horiek denak ezagutzea; jakitea erabaki ekonomikoekin gizartean eragin nahi badugu, badagoela non aukeratu”. Alternatiben Herrixkaren gisako ekimenek horretan paper garrantzitsua dutela deritzo, “unibertsitatean, adibidez, ekonomiarekin oso gertuko lotura duten graduak ikasten dituztenek ere maiz ez baitute bestelako ekonomia eredu honen berri izaten”.
Ekainaren 6an Donostian egingo denak Donostialdeko eragile eta proiektuak bilduko ditu soilik. Hala ere, aurrerapen bat besterik ez da izango, urriaren 24an Alternatiben Herri nazionala egingo baita Bilbon, 2013an Baionan egin zenaren parekoa. “Donostian Saretuz-ek jada egina zuen bidea, eta bazegoen lanerako prest zegoen jendea ere. Horregatik erabaki genuen Bilbokoaren aurretik bertan beste bat egitea”. Hala dio Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren sustatzaileetako bat den Unai Oñederrak. Makina bat eragile eta sindikatu sozialen arteko elkarlanarekin eta proiektu parte-hartzeaile bati esker euskal gizartearen alternatiba izan nahi duen Programa Soziala osatu dute. Haiek ari dira Bilboko Alternatiben Herria antolatzeko lanetan, “eskubideak aldarrikatzeari, alternatibak sortzea gehitu behar baitzaio”. Oñederraren arabera: “Beti gabiltza marginal izatetik egiazko alternatiba bihurtzeko ahaleginean. Donostiako eta Bilboko topaguneek horretarako parada emango digute”.
Ekainaren 5ean abiatuko da Baionatik pelotoia, Alternatiba Tour, baina hilabete lehenago Ingalaterrako Todmorden herrian burutu du prologozko etapa: maiatzaren 3an, “Alternatiba Todmorden”, non eta mundu osora Transition Town eredua zabaldu duen hartan. 2013an Iparraldeko Bizi! Mugimenduak Baionan antolaturik, klimaren krisia gainditzeko borroken ikurretako bat bihurtu da Alternatiba Europan.
Azken prestaketetan ari dira, dagoenekoz dozena erdi bat bilkura zabal antolatuta Frantziako Estatuko 50 hiritatik iritsitako ordezkariekin. Ekainaren 5, 6 eta 7an Euskal Herriko lurretan ibiliko dira itzuliko txirrindulariak, ardatz dauzkatela Baionan eta Donostian egingo diren Alternatiba herrixkak. Eta hortik irailaren 26an Parisko helmugara iritsi artean, jira eta bira 5.000 kilometrotan zehar, herritarrak berotzen udazkenean hiriburu hartan klimaren krisiaren inguruan burutu beharreko COP21 gailurrean munduko agintariei presio egin diezaieten.
Lehendik lanean ari ziren talde ekologisten aldamenean estilo ezberdina eta lanerako indar berria ekarri ditu Bizi! gazteak, Manu Robles Arangiz Fundazioaren babesarekin. Baionan duen talde nagusiaren aldamenean lekuko txikiagoak sortu ditu, tartean Larrun, Barnealde eta Zuberoakoa. Azken udal hauteskundeetan eztabaidatzeko “Lan Tresna Kutxa” interesgarria zabaldu ostean, hautetsien hiru laurdenek trantsiziorako oinarrizko neurriak onartzea lortu zuen.
Frantziako Estatu mailan, Baionako Alternatiben Herrixkak adina oihartzun emango zion Hexagono osoko kamioilariak eco-taxe edo kutsaduragatiko zerga pagatzearen kontrako matxinadan ari zirenean Bizi!-k horrelako zerga baten beharra defenditu eta kamioi bidezko garraioaren salaketa ausarta egin izanak.
2014an, Lapurdiko Zokoan egindakoaren parean, Alternatiba izenez (euskarazko “b” hizki eta guzti) 35 gehiago antolatu ziren Frantziako Estatu osoan barrena, urrutienekoa antipodetako Tahitin. Orain izen bera eramango du Parisko klimaren gailurrean bildu agintariei ausardia eta irmotasuna eskatuko dien Europako mobilizazio handietako batek. Trantsizio klimatikoaren aurtengo irudi nabarmenetakoak izango dira hiru eta lau txirrindulariz osatutako tamden erraldoiak.
Aldaketa klimatikoaren saihesteko bideak marrazteko eta justizia klimatikoaren alde lan egiteko gunea izan da Baiona Ttipia, asteburu guztian zehar. 15.000 herritar batu dira, hausnartzeko, alternatibak deskubritzeko zein garatzeko, eta nola ez, benetako aldaketak exijitzeko... [+]
Urriaren 5ean, ostiralarekin, Donostiatik igaroko da Alternatiba Tourra. Ekainaren 9an Parisen hasi eta 5.800 kilometro egin ondoren Baionan asteburuan amaituko den bizikleta itzuliak klimaren aldeko bizkortzea du helburu, eta horretarako ekonomia eraldatzailea ezinbesteko dela... [+]
De Baiona a Bilbao: poucas persoas podían esperar que o visto en Baiona o 6 de outubro de 2013 puidésese repetir dous anos despois en Bilbao o 24 de outubro de 2015. Eu mesmo en ARGIA escribín: “Estou convencido de que a partir de agora o Día da Alternativa vai ser unha... [+]
60.000 pertsona baino gehiagok hartu dute parte Parisen Alternatiba Itzuliak larunbat eta igandean antolatutako ekitaldietan.
Urriaren 24an egingo dute Alternatiben Herria ekimena Bilbon. Finantzaketarako crowdfunding kanpaina jarri dute abian antolatzaileek: 21.050 euro lortzea dute helburu, baina lortu beharreko gutxieneko kantitatea 12.180 euroan jarri dute.
Asteartean Flandriago Gantetik pasa ondoren, asteazkenean Frantziako Estatuko Lille hirira iritsi behar du ekainaren 5ean Baiona eta Donostian abiatu zen Alternatiba Itzuliak. Normandian barrena gero Bretainiarantz jarraituko du kostaz kosta Bordeleraino jaitsita Paris alderako... [+]
Ekainean Baionan hasi eta Pariserako bidea bizikletaz egiten dabil Alternatiba Itzulia, irailaren 26an iristeko. Abenduan ospatuko den COP21 klimaren gailurraren aurrean jendartea mobilizatu nahi dute martxarekin. Fessenheimgo (Frantzia) zentral nuklearrean egindako azalpenen... [+]
Larunbatean, ekainak 13, Tolosatik pasa ostean, Mediterraneora bidean doa Baiona eta Donostian 5ean abiatutako Alternatiba Itzulia. Astelehenean Carcasona (Carcassona okzitanieraz) hiri historiko famatuan ibiliko da, asteartean ukituko du itsasoa Narbonan eta heldu den... [+]
Urriaren 24an Alternatiben Herria egingo dute Bilbon. Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartak planteatutako erronka da Alternatiben Herria.
Ostiralean aldi berean Donostiatik eta Baionatik abiaturik, Bizi! eta Attac elkarteek antolatutako Alternatiba Itzulia Paue ondoko Leskarre herrira iritsi zen astelehenean eta asteazkenean, ekainak 10, Banhèras de Bigòrran edukiko du helmuga. 5.000 kilometroz goiti... [+]
Maiatzaren 20an, asteazkena, Bizi! mugimenduak bere kideak bilduko ditu, ekainaren 5ean Baionatik abiatu eta irailaren 26an Parisen bukatuko den Alternatiba Itzuliaren azken albiste eta xehetasunak eskainiz mobilizazio handirako bihotzak berotzeko.
Bizi! mugimenduak 2013ko urriaren 6an Baionan arrakastaz antolatutako Alternatiba (“Alternatiben herrixka”) dagoenekoz Hexagono osora hedatu da. “B” hizki eta guzti, inkluso batzuetan euskal kutsuko tipografia atxikiz, “Alternatiba” izeneko... [+]