IRUÑEKO aldaketaren espaloietan ez dago besterik: plazan, eskola atarian, kontsumo taldean, Alde Zaharreko egunean… poza dariola dabil Nafarroako gehiengo instituzional berria. Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakari izango da, Joseba Asiron Iruñeko alkate eta Nafarroako udal garrantzitsu gehienak aldaketaren esku geratu dira. Baikorrenean ere, duela urtebete ez zegoen halako eszenatoki oparorik irudika zezakeen herritarrik.
“Txiripaz”, aipatzen da Ciudadanosi parlamentaria lortzeko falta izan zaizkion 250 botoei aipu eginez. Eta ez da arrazoirik falta, baina berdin litzateke “txiripaz” errejimenaren aldekoek 300 boto gehiago lortu izan balute eta 50 botok garaipena eman izan balie. Kontua da parra zirela blokeak eta pilotak alde batera egin duela.
Baina zorteaz gain, badira arrakasta hobeto azaltzen duten hainbat klabe ere. Seguruenik, horien artean garrantzitsuena Ahal Dugu eta udaletako herri hautagaitzena da, hauek indar berri erabakigarriak ekarri dituztelako aldaketaren blokera. Beste batzuk ere badira: eskuinaren banaketa, kanpainan aldaketaren ideia era bateratuan saltzea, Geroa Baik kanpainaren zati handia Barkosengan oinarritu izana, Geroa Baik asko hobetu eta EH Bilduk bereari eutsi izana, Ahal Duguk Ezkerra (EB-Batzarre) irentsi ez izana…
Hori guztia mahaiaren gainean jarrita argi antzematen da “txiripa” gutxi dagoela hemen; areago, Nafarroan ematen ari den gizarte aldaketa da egoera berriaren oinarrian dagoena, aurreko hauteskundeetan ere apurka islatzen joan izan dena.
Eta orain zer? Alaitasunaren bor-borretik zuhurtziara egin du herritarrak. Jakitun da aurrera begira dagoen desafio gaitzaz, pluraltasuna elkarrekin kudeatzeko dagoen kultura eskasaz, NaBairen desadostasunen zirko mediatikoa begien bistan da oraindik... Eta porrotarekiko izua agertzen da orduan: “Eta lortzen ez bada?”.
Horrexegatik, Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerraren erantzukizuna egundokoa da. Itzela den bezala aldaketaren alde egiten duten mugimendu sozial eta herritarren erantzukizuna. Instituzio, alderdi eta mugimendu sozialen arteko komunikazio kanal zabal eta irekiak beharko dira esperimentuak iraun dezan, egongo diren adostasun, desadostasun eta gatazkak behar bezala blindatu eta bideratzeko.
Gaur egun inoiz baino gehiago, politikan ez da bakarrik zer, nola baino. Horregatik, sortuko den egoera berria ezin da izan ohikoa, hau da, Gobernuak egin eta herritarrek edo mugimendu sozialek txalotu edo gaitzetsi. Ez da kontua orain gobernantza esperimentu iraultzaile eta erabat berritzailea deskubritzea, baina inpresioa dut herritarrak eta alderdiak kezkatuago daudela programarekin, honi lau urtez nola eustearekin baino. Eta gobernuak iraun eta aldaketaren kultura finkatuko bada Nafarroan, beharko da berrikuntza dosi bat aldaketaren eragile guztien arteko komunikazio eta jardunean.
UXUE BARKOSEN bilera erronda amaitu da eta, entzundakoaren ondoren, orain hari dagokio esatea gobernua nola eratuko den. PSNk gobernutik kanpo egon behar duela pentsatzea erabat logikoa da. Oso garbi dago bera giltzarri izan dela UPNren aroaren biziraupenean eta, gainera, gobernu berrian egoteak berau modu desegokian baldintzatzeko giltza ematea litzateke. Ez da hori orain PSNri dagokion tokia.
Egia da, alabaina, ona litzatekeela PSNren oinarri soziala neurri batean edo bestean aldaketan integratzea, eta hori bakarrik egin daiteke PSNren bidez. Hor dago erronka: integratu haren oinarriaren ikuspegi soziala, baztertu PSNren aparatoaren zentralismoa eta boterekeria. Gobernuko sailik eraman gabe ere, haien inguruko eduki, proiektu eta pertsonak izan daitezke aldaketaren parte. Horretan asmatzen bada asko egingo da Nafarroako gizartea hobeto ordezkatzeko eta Espainian datozen hauteskunde orokorretan eman daitekeen aldaketari begira jartzeko, batez ere bake prozesuari begira.
Hori guztia oso garrantzitsua bada ere, funtsezkoena aldaketaren 26 eserlekuen arteko indarren elkar ulertzea da, gobernua teknikoki era batera ala bestera eratu. Haiek dira aldaketaren motore, bereziki Geroa Bai, EH Bildu eta Ahal Dugu, eta hiru familia handi horien artean asmatzen ez badute, aldaketak porrot egingo du. Hain garbi, hain gordin.
Itxaron zerrendak gutxitzeko Osasunbideak hartutako estrategiak gaitzetsi ditu Plataformak
Mahai Orokorreko sindikatuek salatu dute Gobernuak utzikeriaz jokatu duela ordezkaritza sindikalarekin negoziatzerakoan, horren adibidea da Estatutu berriaren negoziazioan ezarri duen blokeoa. Gobernua Mahai Orokorrean gai horiek guztiak negoziatzera esertzeko ahalegin ugari eta... [+]
Haurreskolara beharrean, 0-3 urte bitarteko umea zuzenean ikastetxera bidaltzea, Haur eta Lehen Hezkuntza osoa (12 urtera arte) hartzen dituen zentro berera. Hori da Nafarroako Hezkuntza Sailak Burlatako Hilarion Eslava ikastetxean martxan jarriko duen proiektu pilotua eta... [+]
Maite Nosti diputatuak kargua utzi du alderdiarekin izandako desadostasunengatik, eta horrek kide bakar batekin utzi du alderdi faxista, talde mistoan sartzera behartuz.
Astelehenean abiatu da sindikatuak deitutako greba eta apirilaren 6 arte luzatuko da. Lan-gainkarga salatu eta baldintzak hobetzeko eskatu dute, baita mediku egoiliarrei karrera profesionala aitortzea ere.
33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]
Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]
Seme-alabek eskolan dituzten ratioekin kezkatuta, Arartekoari kexa helarazi zion guraso talde batek, eta orain zuzenean Parlamentuari egin diote eskaera, “legez berma dadin gure seme-alaben hezkuntzaren kalitatean oinarrizkoa den neurria, unean uneko aurrekontuez edo... [+]
Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]
En Osasunbidea 11 médicos gañan 230.000 euros ao ano, unha das prácticas 18.000 euros
Eh Bildu pediu este xoves ao Goberno de Navarra, no pleno do Parlamento de Navarra, que investigue e corrixa esta situación. UPN e pp sumáronse á petición, e o Departamento de Saúde... [+]