Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa
Sabin Etxean ospatu zuten jeltzaleek EAJren garaipena, EBBko Andoni Ortuzar buruan buru.
Sabin Etxean ospatu zuten jeltzaleek EAJren garaipena, EBBko Andoni Ortuzar buruan buru.Marisol Ramirez - Argazki Press

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako batzar nagusien gobernagarritasunak EAJren esku izanen dira ia ziur. Jeltzaleek Bizkaian sendo jarraitzen dute, Araban indarrez sartu dira eta EH Bildurekiko lehia irabazi dute Gipuzkoan. EH Bilduren eta EAJren arteko hegemonia lehian EAJ nagusitu da. EAEko batzarkide kopurua hauxe da: EAJk 54 ditu, EH Bilduk 39, PSEk 21, Podemos/Ahal Duguk 20. PPk 17, Irabazik eta Ciudadanosek (C´s) bana. Azken biek Araban baino ez dute ordezkapenik lortu. Iraganeko ordezkaritzak kontuan hartuta PSE eta PP alderdiak dira galtzaileak, PP erabatekoa. EAJz beste garailea Ahal Dugu da, indarrez sartu baita lurralde historikoetako hiru gobernuetan.

Araban PP izan da bozkatuena

PPk lortu du boto gehien Araban, alabaina, EAJk alderdi popularrak baino eserleku bat gehiago bereganatu du: 13 batzarkide jeltzale  izanen dira 12 popularren aldean. Datu esanguratsu bat: PPk 35.484 boto jaso ditu Gasteizko udal bozetan eta Batzar Nagusietan berriz, 34.406. Maroto efektuak ez du eragin bera izan foru gobernuen ordezkariak hautatzerakoan. Antza, PPko Javier De Andrés ahaldun nagusiaren agintaldia amaitu da. EH Bilduk boto eta batzarkide kopurua berritu ditu, baina ez du lortu espero zitekeen igoera. Bistan denez, Ahal Duguren agerpenak murriztu du bere garatze egingarria. Ahal Duguren emaitzek indar berri horren sendotasuna berretsi dute.

Ramiro Gonzalez jeltzalearekin garai berria heldu da Arabara. Halere, EAJk akordioa lortu beharko du, joko politikoa oso irekita dago. EH Bilduk (11 eserleku), Ahal Duguk (8) eta Irabazik (1) 20 batzarkide batzen dituzte. EAJk, PSEk eta C´sek, berriz, 19. Badago datu azpimarragarri bat: Bizkaian eta Gipuzkoan ez bezala, Irabazi eta C´s indarrek batzar nagusietan sartzea lortu dute. Bestalde, eskuinaren eta ezkerraren arteko lehian agertoki politikoa zabaldu da. PSEren eta PPren jarrerek seinale berriak ekar litzakete euskal politikara, EAJk Madrilekiko itun politikaren bidea argitu lezaketenak.

EAJ are nagusiagoa Bizkaian

Bizkaia da jeltzaleen berezko lurraldea. Azken hamarkadan Bizkaiari esker atxiki izan du EAEko hegemonia politikoa eta berriz ere     hautesleek berretsi diote nagusitasuna eta politikarako zentraltasuna. Unai Rementeria izanen da ahaldun nagusi berria. Hala ere, badago datu esanguratsu bat: Bizkaian abstentzioa 1,5 igo da duela lau urteko hauteskundeekin alderatuta. Hegoaldeko beste hiru lurraldeetan ez bezala, herritarren parte-hartzeak behera egin du. EAJk 23 batzarkide lortu ditu. Bat irabazi du, baina ia 4.000 boto galdu. EH Bilduk eserleku bat eta 15.000 boto inguru galdu ditu. Araban gertatu legez, garapen bidea moztuta geratu zaio une batez. Ahal Duguk jasotako botoek eragina izan dute bilakabide horretan dudarik gabe. Iñaki Uriartek zuzentzen duen indar berriak ia 82.000 boto jaso du lehen aldikoz eta 6 batzarkide izanen ditu politikan eragiteko. PSEk jipoi galanta jaso du, bi batzarkide galdu ditu, baita ia 30.000 boto ere bere berbetan berezko duen lurraldean. Ahal Dugu sartzeak berebiziko eragina izan du, ageri denez. PPrena erabateko porrota izan da. Bera da alderdi galtzaileena: 8 batzarkide izatetik 4 izatera pasa da, 35.000 herritarren sostengua galduz. Bistan denez, EAJk ziurtatuta dauka aginte makila, haatik, lurraldeen arteko itunen beharrean –udalerrietako itunak barne– PP eta PSErekiko politiketan bere nagusitasuna nola erabiliko duen ikuskizun dago, baita oso interesgarria egon ere. EH Bildu eta PSE Bizkaiko politiken erabaki nagusietan ez dira izango, baina ezkerreko politikak aldarrikatzen segitu behar dute. Ezkerreko politikaren ikuspuntu batetik, ezkerreko politikak gauzatzerakoan, EH Bilduk, PSEk eta Ahal Duguk 24 batzarkide dituzte, EAJk baino bat gehiago. EAJren eta PPren arteko sintonia izatea edo ez izatea adierazgarria izanen da oso, baita adierazgarria ere, bere burua ezkerreko alderditzat duen PSEk etorkizuneko politika nola gauzatuko duen ikustea. PSEren nahiz PPren geroa ez da batere samurra antzematen.

Jeltzaleek hegemonia kendu diotE EH Bilduri Gipuzkoan

EAJ Gipuzkoan beste inon baino nabarmenago izan da irabazle. 18 batzarkide izanen  ditu, duela lau urte baino lau gehiago. 32.000 boto irabazi ditu. Markel Olanok berreskuratu du ahaldun nagusiaren kargua. EH Bildu galtzaile atera da EAJrekiko hegemonia lehian. 5 batzarkide eta 15.000 boto gutxiago ditu. PSEk eutsi dio zeukan ordezkaritzari. Gainerako euskal lurraldeetan jasan dituen boto galerak ikusita, batzarkide bat baino ez duela galdu esan daiteke, boto kopuru bertsua jaso baitu Gipuzkoan. Hainbat udalerritan jaso duten sostenguak berretsi diote lurralde honetan baikor agertzeko. Antza, Ahal Duguren emaitzak eragin handiagoa izan du EH Bildun PSEn baino. PP izan da guztiz galtzaile Gipuzkoan, lau batzarkide zituen eta bakarrarekin geratu da. Ia 25.000 boto galdu ditu. Estatuko Gobernua zuzentzen duen alderdia dela kontuan harturik, PP indar marjinala izatera pasa da. Ezker politikaren ikuspegitik, lurralde honetan beste inon baino are interesgarriagoa dago politikagintza. EH Bilduk eta Ahal Duguk 23 batzarkide dituzte EAJren 18en aldean. EAJk eta PSEk 27 batzarkide dituzte eta  euren arteko akordioaz Batzar Nagusiak osatuko dira arazorik gabe, baita Foru Aldundiaren gobernagarritasuna ere. Hala ere, PSEren apustua, hau da, ezkerraren espazioan kokatzen omen den alderdi sozialistaren politika EAJren eskutik eramateak izanen dituen ondorioak inoiz baino eraginkorragoak izanen dira alderdi sozialistaren bilakabidean. Ez alferrik, Ahal Dugu indar berria heldu da, baita geratzeko heldu ere.

Abstentzioa handia izan da

Abstentzioa %35 ingurukoa izan da EAEko Batzar Nagusietan. Nafarroan ez bezala,  –Foru Parlamenturako hautesleen %72k eman du bozka– datu adierazgarria izan da bozka eman gabe geratu den hautesle kopurua. Alderdi batetik besterako botoen joanarazte posiblea baino, hainbat boto-emaileren abstentzioa ere kontuan hartu beharko litzateke. Halaber, EAEko hiru lurralde historikoetako emaitzek utzitako gogoetagaien artean hauek nabarmendu daitezke: EAJ eta EH Bilduren arteko lehian jeltzaleak garaile jalgi dira. Eusko Legebiltzarreko datorren urteko hauteskunde bitartean –udazkeneko Espainiako Kongresurakoak tartean–, emaitza hauek EAJk Madrilera begirako politika orokorrean aurrerapauso bat ematera behartzen du nolabait. EH Bilduk berriz, egin duen autokritikaren funtsa zein den argitu beharko du. PPk eta PSOEk inoizko une estuena bizi dute Euskal Herrian eta Podemos/Ahal Duguk politikaren aldaketarako giltza eskuratu du.


Interésache pola canle: Udal eta foru hauteskundeak 2015
Uxue Barkos
“Nafar gizartean aldaketa sakona gertatu da”

Nafarroako Parlamentuko zarata politikotik at, Uxue Barkos lehendakariak gizartea lasai dakusa. “Kalera ateratzen bazara, jendea lasai ikusten duzu, lasaitasunez hartzen dute azken lau urteotan  gizartean gertatu den aldaketa sakona”, adierazi du Barkosek,... [+]


2018-12-14 | Mikel Asurmendi
Aldaketaren aldeko politika gauzatzen jarrai liteke Nafarroa Garaian

Nafarroako Foru hauteskundeak maiatzean izanen dira. EiTB Focusek egindako inkesta baikorra da oro har, gaur egun, Nafarroako Gobernuan ari den koalizioarentzat. Iruñeko Udalean ordea, egungo gobernuaren jarraipena kolokan liteke.


Ahal Duguko zuzendaritzaren kontrako bide legalak hartuko dituela iragarri du Laura Perez parlamentariak

Nafarroako Ahal Duguko bozeramaile ohiak bere kontra abiatutako prozesua salatu, eta aldaketa arriskuan ez dagoela azpimarratu du.


2017-10-12 | Andoni Mikelarena
‘Euskara Ofiziala Nafarroa Osoan’ kanpaina abiatu du Kontseiluak

Eremu mistoko hainbat herritan egingo dute kanpaina. Herritarrak instituzioei zonifikazioarekin amaitzeko eskabidea egitera bultzatu nahi dituzte.


2017-09-06 | Guaixe .eus
Nafarroako Parlamentuak Altsasuko auziko fiskaltzaren eskaerarekin “erabateko desadostasuna” azaldu du

Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak ferietako liskarragatik auzipetutako gazteen kontra fiskaltzak egindako zigor eskaeren aurka egin du.


2017-07-11 | Xalba Ramirez
Nafarroako Plan Energetikoaren barruan Castejóngo zentralak eraistea eskatu du Sustrai Erakuntzak

Nafar Gobernuak energia plan berria aurkeztu du “2030 Ikusmuga Plan Energetikoa” zirriborroan. Energia berriztagarrien erabilpena %21etik %51ra handitzeko asmoa duen arren, planak Castejóngo zentral termikoak ixteari buruz ez duela ezer esaten salatu du... [+]


Nafarroako Gobernuak AHTa gera dezan eskatu dute EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak

Hainbat sindikaturekin batera egindako agerraldian Nafarroako Gobernuari galdegin diote Madrilekin mantentzen ari den negoziazio eteteko eta "tren soziala zehazteko", herritarrei "parte hartzeko aukera" emanda.


2017-06-13 | Xalba Ramirez
Nafarroako Foruzaingoak jada ez ditu gomazko pilotak erabiliko

Foruzaingoaren jarduna eraberritu eta gomazko pilotak ez erabiltzeko erabakia bururaino eraman dute, Ertzaintzak eskainitako bi prestakuntza ikastaro jasoz eta material berria eskuratuz.


PSNk ikurrinaren aurkako eskuinaren manifestazioan parte hartuko du

UPN, PPN eta Ciudadanosekin batera parte hartuko du PSNk ekainaren 3ko manifestazioan. Nafarroako bandera defendatzeko aitzakiarekin egin dute bat deialdiarekin. Alderdiaren militante batzuek desadostasuna adierazi dute.


Nafarroako AHTa blindatu nahi du Geroa Baik

Nafarroako eta Espainiako Gobernuek AHTaren inguruan “ez-betetze klausulak” sinatzea proposatu du Iñigo De la Serna Barne Ministroak. Manu Aierdik ontzat hartu du proposamena: "Izugarri ona iruditzen zait ardura duena behartzea sinatutakoa... [+]


Iruñeko Udala krisian dagoela diote Podemosek, Aranzadik eta Ezkerrak

Mugikortasun planak sortu ditu desadostasunak. Ostegun goizean Podemosek, Aranzadik eta Izquierda-Ezkerrak agerraldia eginen dute. Joseba Asiron alkateak desadostasunak onartu ditu baina harrituta azaldu da udal gobernuaren krisia dagoela entzutean.


Nafarroako Ikurren Legea bertan behera utziko dute

"Zigortzailea eta murriztailea" den legea bertan behera utziko dute Gobernua babesten duten lau alderdiek. 2003. urtetik dago abian Ikurren Legea, baina orain, Udalen autonomiaz baliatuta, udalerri bakoitzak erabakiko du zein ikur jarri erakunde ofizialetan.


2017-02-16 | ARGIA
O Goberno do cambio substituirá á actual lei de símbolos en Navarra
O Goberno foral derrogará a Lei de Símbolos, en vigor en Navarra desde 2003, despois de que o catro forzas que a sustentan (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos e Esquerda-Ezkerra) así o acordaron. Ademais, anunciaron un proceso participativo para a creación dunha nova lei que non... [+]

2017-02-07 | ARGIA
Egungo ikurren legea ordezkatuko du aldaketaren gobernuak Nafarroan

Nafarroan 2003tik indarrean dagoen Ikurren Legea baliogabetu egingo du foru gobernuak, hura sostengatzen duten lau indarrek (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra) hala adostu eta gero. Zigorrik eragingo ez duen lege berria sortzeko prozesu parte hartzailea iragarri... [+]


Euskararen Lege berria idazteko “oinarriak” entregatu dizkio Kontseiluak Nafarroako Legebiltzarreko presidenteari

Vascuencearen Legearen 30. urteurrenean Kontseiluko idazkari nagusiak esan du "ospatzeko deus ez dagoela, gehiago dagoela lege horrek utzitako ondorio latzen inguruan ohartarazteko”. 


Eguneraketa berriak daude