Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Kazetaritza ikasketek ez dute profesionaltasuna ematen, jakin-minak eta praktikak baizik"

  • Zuzendaria aspaldi hil zuten, kargu hierarkikoak ez dituztelako maite. Ez dute alderdi politikoen ez enpresa pribatuen sostengurik. Ezta nahi ere, boterea ezbaian jartzen jarraitu nahi dutelako. Herri mugimenduekin baino, herri mugimenduan egiten dute lan. Horregatik elkartu gara Madrilgo Patio Maravillasen, hanka bat kulturgune okupatuan eta bestea Diagonal egunkariko erredakzioan duen Gonzalo Garate Prietorekin.


26 de marzo de 2015
“Ez dakit zein puntutara arte den desiragarria errealitatea zein den ezartzeko moduko rol hegemonikoa edukitzea. Interesgarriagoa da errealitateari buruzko ikuskera konplexuagoa sortzea, ikuspuntu anitzen bidez”, uste du Garate Prietok.
“Ez dakit zein puntutara arte den desiragarria errealitatea zein den ezartzeko moduko rol hegemonikoa edukitzea. Interesgarriagoa da errealitateari buruzko ikuskera konplexuagoa sortzea, ikuspuntu anitzen bidez”, uste du Garate Prietok.

Gizarte mugimendua duzue oinarri eta helburu. Nola artikulatzen duzue harreman hori?

Kazetaritza kokatuaz [periodismo situado erabili du gaztelaniaz] hitz egitea gustatzen zaigu. Guk informatu ez ezik eragin nahi dugu. Hedabide handiek saltzen duten objektibotasun faltsutik ihes egiten dugu. Parte hartzen dugu. Ekidistantzia alboratu eta barrutik hitz egiten dugu, albistearen protagonistei ahotsa emanez. Informazioa lehen eskutik lortzen saiatzen gara. Batetik, maila pertsonalean, lankide asko gizarte mugimenduko kideak dira. Bestetik, maila kolektiboan, mugimenduen sarean txertatuta dago Diagonal eta horrek ahalbidetzen digu informaziora azkar eta zuzenean heltzea.

Berehalakotasunaren aroan, sakontasunaren aldeko apustua egiten duzue.

Hori izan da beti gure nahia: analisidun informazio sosegatuaren bitartez albiste hutsetik harago joatea. Aurrez ezarritako soluzio hertsiak alboratu eta ariketa intelektualerako denbora hartzera behartu dugu gure burua. Ez dugu albiste soiletan oinarritutako kazetaritza egin nahi, irakurketa pausatuaren bitartez munduan gertatzen denari buruz hausnarketa kritikoa egiteko gonbita luzatu nahi dugu, ikuspuntu kokatua eskainiz. Polifonia sortzen saiatzen gara, batez ere ika-mika eragiten duten aferetan. Webgunearen bidez egunerokoari heltzen diogu, baina egunkarian analisia eta sakontasuna dira nagusi.

Profesionalizaziorako jauzia kasu askotan prozesu traumatikoa izaten da. Nolakoa izan da zuen esperientzia?

“Salto Handia Aurrerantz” deitu genion Molotov-etik Diagonalera pasatzeko prozesuari. Horrek ekarri zuen erronka berri hori begi onez ikusten ez zuten zenbait pertsonak proiektua uztea, baita beste berri batzuen etorrera ere. Molotov autogestionatutako proiektu kontrainformatiboa zen, “egizu zuk zeuk” filosofian oinarritutakoa. Gizarte mugimenduetako kideek beraiek ematen zuten gertatzen zenaren berri, ez zuten zertan komunikazioaren profesionalak izan, beraiek sortzen zituzten albisteak. Diagonalek bi subjektu horien arteko uztarketa bilatzen du: ekintzaile militantearen eta komunikazioaren profesionalaren artekoa. Batuketa horrek ez dio zertan zorroztasuna kendu behar kazetaritza lanari.

“Gizarte mugimenduetan parte hartzen duenez, ikuspuntu eta begirada lerratua izango du” dioen traba hori desagerrarazteko lan egin behar dugu gaur egun ere. Horixe da azken urteotan Diagonalen bizi ditugun borroka eta tentsioa: egunetik egunera are profesionalagoak izaten saiatzea.

Unibertsitateko karrerak ematen al du profesionaltasuna?

Korporatibismo izaera handia duten lanbide liberaletako afera klasikoa da hori: haien lan-eremuan inor sar ez dadin saiatzen dira defentsiban jarrita. Kazetaritzan ere gertatzen da. Kazetaritza ikasketak egin izanak ez du profesionaltasuna ematen, ofizioa, jakintza eta jakin-mina izateak baizik. Eta horrek, jakina, praktikak ematen dizu. Hamar urteko ibilbidean profesionaltasun espazio bat sortzen asmatu dugu. Errenta, lan ordaindua eta kotizazioa bermatu ditugu Diagonalen lan egiten ari garen 13 lagunentzat, kazetaritza ikasketak izan ala ez.

Gobernuaren azken neurriak bereizketa hori sakontzera datoz, ordea.

Diagonalek ez du bere burua kokatzen kazetaritza herritarraren barruan, baina ukaezina da figura hori oso bizirik dagoela. Gaur egun manifestazio batean telefono mugikorra aldean duen edozein bilakatu daiteke komunikatzaile. Edonork du eskura bere ikuspuntua zabaltzeko edo poliziaren errepresioa agerian utziko duen kasu baten berri emateko aukera, adibidez. Horrek status quo eta establishment delakoari zuzenki eraso egiten dio, eta ikuspuntu horretatik ulertu behar dugu sistemaren erreakzioa. Kazetari “onak” eta “txarrak” bereizteko Gobernuak hedabideen sektorerik korporatibistenarekin akordioa egin izana, txaleko identifikatzailea bezalako neurriak adostuz, kontrolean sakontzeko saiakera da. Edonola ere, irekita dagoen eztabaida da. Kalean informatzen ari den jendearen aurkako poliziaren erasoak etengabeak dira. Mendebaldeko demokrazia ei den sistema batean kasu onartezinak dira horiek, hainbat txostenek salatu duten moduan.

Posible al da hedabideen hegemonia iraultzea aurretik aldaketa politikorik egin gabe? Ala alderantziz da?

Etengabeko tentsioa da. Elkarloturik daude. Halere, ez dakit zein puntutara arte den desiragarria errealitatea zein den ezartzeko moduko rol hegemonikoa edukitzea. Interesgarriagoa da errealitateari buruzko ikuskera konplexuagoa sortzea, ikuspuntu anitzen bitartez horrenbeste itzal izango ez duen begirada izatea.

Daukagun arazorik handienetakoa da zenbait proiektu politikotako harrokeria. Haien espaziotik bakarrik dena aldatzeko gai direla uste dute eta hori ezinezkoa da. Sistemaren korapilo batzuk askatzeko baliagarriak izan daitezkeen gaitasunak dauzka espazio bakoitzak, eta soilik horien guztien batuketaren bitartez lortuko da egiturazko eraldaketa.

M15 mugarria izan da, baita esparru komunikatiboan ere. Nola bizi izan duzue?

Mugimendu edo, zenbait egilek deitu bezala, giro horren agerpenak gainezka egin digu. Errealitatea eta gizarte mugimenduak analizatzeko genituen egiturak, egun batetik bestera, goitik behera erori eta iraungi zitzaizkigun. Proposamen eta ekimen erauntsi batek gaina hartu zigun. Guk hori bizi genuen gizarte mugimenduen parte izanik, beraz egin kontu gainerako hedabideei zer gertatu zitzaien. Mass mediak askoz galduago zeuden eta horrek posible egin du gure burua berrantolatu eta, arian-arian, gertatzen zenari buruzko analisi fin eta landuagoa egin ahal izatea.

Saturazio informatiboa nabaria da, baina aldi berean gizarte mugimenduen presentziak hedabide nagusietan hutsaren hurrengoa izaten jarraitzen du. Gauzak horrela, zentzurik al du lizentzia pribatiboak erabiltzeak?

Jakina ezetz. Gure apustua Creative Commons-en (CC) logikan lan egitea da argi eta garbi. Harrigarria da hedabide handiek lizentzia libreei buruz duten erabateko ezjakintasuna. Sare sozialetako edo Diagonal bezalako hedabideetako argazkiak erabiltzen dituzte baimenik eskatu gabe. CC eta doakotasuna nahasten dituzte. Informazio libreak ez du zertan doakoa izan behar. Zabalpena, kopiak eta nahasteak sustatzea ona da, baina atzean lan handia dago, izan musikan, bideogintzan, testuetan edo arte adierazpenetan. Aitortu eta aintzat hartu behar da lan hori. Horrexegatik oso interesgarria da CC lizentziek, eta kultura librearen munduak oro har, sustatu duten ideia: “Lizentzia askea duen edozer erabiltzen baduzu, antzeko lizentzia libre bat baliatu beharko duzu zure moldaketa zabaltzeko”.

Kazetaritzan norekin duzue harreman ona?

Diagonalen anaiatzat sentitzen dugu Kataluniako La Directa astekaria. Nolabait esatearren, gure kontrapartea da Herrialde Katalanetan. Bestaldetik, Diagonalen oso antzerakoak diren zenbait proiektu daude gaur egun eta, eraginkortasun politikoa eta hedapena hobetzeko, indarrak batzearen alde gaude. Hori dela-eta Públicok paperezko edizioa ixtean hainbat langilek sortu zuten La Marea kooperatibarekin, Diario.es hedabidearekin eta Mongolia aldizkariarekin harremanetan gaude. Hiruok elkarlanean Filtrala sortu dugu. Informatikari batzuek garatu duten plataforma da. Ustelkeria kasuak salatzeko moduko informazioa duten pertsonek segurtasun osoz, arriskurik izan gabe, zabaldu dezaten. Elkarlanaren bidea hobetsi dugu, sarri hedabide “txikien” artean dagoen lehia gainditzeko. Elkar hartu behar dugu eta elkarri lagundu.

Noraino heldu nahi duzue?

Diagonal, eta komunikazioa orokorrean, eraldaketa sozialerako tresna gisa ulertzen dugu. Esan gabe doa, eragiteko gaitasun handia izan nahiko genuke eta askoz jende gehiagorengana heldu. Ezagutzen gaituztenak gizarte mugimenduetan edota kazetaritza alternatiboan inplikatuta daude edo gertukoak dira nagusiki. Nekeza da harago joatea baliabide ekonomiko urriak izanik. Madrilgo Complutense Unibertsitateko soziologo Jesús Ibáñezek, El País egunkariaz ari zela, esan zuen: “Komunikabide handiak errealitatea sortzeko tresnak dira, ez bazara haietan agertzen, ez zara”. Haiek dira erabakitzen dutenak nor den errealitatearen parte eta nor ez. Horregatik, Diagonalen lana da errealitate hori zabaltzea eta handitzea. Gero eta pertsona gehiagok izan dezan hedabide handiek ezkutatzen duten beste errealitatearen aurpegien berri.

Publizitate kooperatiboa

Diru sarreren %10 gutxi gorabehera publizitatetik lortzen dute. “Gure balore antzekoak babesten dituzten enpresak dira Diagonalen iragarkia jarri dezaketenak. Horregatik gure publizitatearen gehiengoa da kooperatibena eta ekonomia sozialaren eremuan aritzen diren enpresena”.

Autogestioa, kooperazioa eta asanblearismoa ipar

Hamabostean behin egunkari bat kaleratzen dute eta egunero www.diagonalperiodico.net webgunea berritzen dute. 5.000 harpidedun inguru dauzkate Espainiako Estatu osoan banatuta eta sare sozialetan komunitate trinkoa osatu dute: 105.000 lagun Facebooken eta 72.000 Twitterren. Egunkaria Madrilen kioskoetan saltzen da eta hortik kanpo liburu-denda, gaztetxe eta gune alternatiboetara jo beharko du irakurleak. Bi erredakzio-orde dituzte Sevillan eta Asturiasen. 13 laguni ematen dio soldata hilero, baina kolaboratzaile sare nasaia da haien zutabe nagusia. Martxoaren 14an ospatu dute haien 10. urtebetetzea, jai giroan (argazkian).


Interésache pola canle: Prentsa
Israel adopta medidas para afogar o xornal 'Haaretz', crítico co Goberno, co obxectivo de acabar con el
O Goberno israelí ha adoptado esta medida en resposta a unhas declaracións do editor do diario, Benjamín Netanyahu. "O réxime de Netanyahu é cruel e está a facer apartheid", dixo o editor de Amos Shock nunha conferencia ofrecida en Londres hai un mes, ás 10:00.

Israel prohibe o Ao Jazeera, o maior medio de comunicación internacional en Gaza
O Estado sionista estableceu a prohibición acusando a Hamas de ser un instrumento. Ao Jazeera nega as acusacións e denuncia o desexo de silenciar as voces críticas. Varias asociacións internacionais han criticado o “ataque á liberdade de prensa”. A prohibición é de 45... [+]

Iñaki Soto. O xornalismo de redacción
"O futuro do noso Pobo e da linguaxe irán xuntos"
Gara cumprirá este ano 25 anos. Non foi fácil. A pesar da medida da revolución tecnolóxica, as barreiras arbitrarias acordadas polos xuíces dos tribunais españois han condicionado o día a día. Un milagre, segundo o director Iñaki Soto, mostrando realidades para cambiar... [+]

O Goberno de Israel propón castigar ao xornal Haaretz
Sholomo Karhi, ministro de Comunicación do Goberno de Israel, non lle gusta o xornal israelí Haaretz, que está a traballar a guerra e ameázalle con quitar todas a publicidade e subscricións que están baixo o seu control. O sindicato israelí de Xornalistas solidarízase... [+]

Morre Joseba Intxausti, historiador e promotor da cultura vasca
Morre Joseba Intxausti Rekondo (Segura, 1936 - San Sebastián, 2023), antigo director da revista Jakin, investigador da historia social do eúscaro e promotor da cultura vasca. Escribiu numerosos libros e artigos na súa vida e impulsou a creación de diversas asociacións,... [+]

Seis anos de cárcere á xornalista guatemalteca Zamora, que destapa a corrupción
José Rubén Zamora é coñecido por traer á luz casos de corrupción. Século Vinte e un, fundador dO Periodico e O noso Diario. Foi encarcerado en xullo do ano pasado, cinco días despois de que Alejandro Giammattei presentase un caso de corrupción relacionada co presidente.

2023-06-08 | Ilargi Manzanares
O primeiro ministro de Australia pide a liberación de Julián Assange
“Basta”, dixo o primeiro ministro australiano, Anthony Albanese, no noticiario de Democracy Now!, e pediu a suspensión do caso de Julián Assange. O fundador de Wikileaks leva catro anos no cárcere Belmarsh de Londres esperando a extradición para ser xulgado en EE UU... [+]

Exipto libera a Hisham Abdel Aziz, xornalista do Ao Jazz tras catro anos en prisión
Foi detido en 2019, acusándolle de pertencer a unha banda terrorista. Dous xornalistas da mesma cadea de televisión seguen encarcerados en Exipto.

Día Internacional da Liberdade de Prensa
Oito xornalistas xa foron asasinados este ano polo seu traballo
Segundo o Índice Mundial de Liberdade de Prensa de 2023, o ambiente xornalístico é "malo" en sete de cada dez países do mundo, destacando as consecuencias dos falsos contidos na liberdade de prensa. Oito xornalistas foron asasinados en todo o mundo en 2023, son centos detidos... [+]

Para avanzar cara atrás
Koldo Izagirre recolleu no libro que acaba de publicar con ARGIA as importantes crónicas publicadas na prensa vasca entre 1869 e 2000. É o título dun cabalo nun campo de escape. Desde cronistas pouco coñecidos até plumas coñecidas, o autor recuperou unha infinidade de... [+]

Texas Observer seguirá aberto coa axuda do Fediverso
Texas Observer é un medio de comunicación progresista sen ánimo de lucro estadounidense, creado en 1954. No outono de 2022, cando Elon Muskiz adquiriu Twitter, fixéronse populares entre os afeccionados ás redes sociais libres e descentralizadas pola creación dun servidor... [+]

Twitter ás preguntas da prensa responde automaticamente á emoja
En novembro de 2022, cando Elon Muskiz comprou Twitter, publicou máis da metade do seu persoal, incluíndo case todo o equipo de comunicación. Desde entón, as solicitudes de información dos xornalistas non recibiron resposta. Agora cambiouse a situación nun cadáver... [+]

Otsaileko lehen osoko bilkuran onartu nahi dute Espainiako Kongresuan ‘Mozal Lege’ berria

Dagoeneko erreformaren %96 adostuta dute Espainiako Kongresuan erreforma lantzen ari diren alderdiek, eta datorren astean akordio batera iritsiko dira, El Plural.com-en irakurri dugunez.


2022-05-12 | ARGIA
Outras dúas xornalistas son asasinadas en México
Os xornalistas Yesenia Mollinedo e Johana García foron asasinados este luns en Veracruz tiroteados no exterior dunha tenda no seu coche. Nos últimos tres anos o Goberno mexicano ha contabilizado 1.945 ataques contra os traballadores da prensa.

2022-04-13 | ARGIA
Amnistía Internacional pide un xuízo xusto para Pablo González
O xornalista lembrou que está en prisión desde o 28 de febreiro e pediu para el un proceso con todas as garantías xudiciais, entre elas a de ser o avogado que el elixa e a posibilidade de comunicarse coa súa familia.

Eguneraketa berriak daude