Herriari zerbait ekarri dioten emakumeak ezagutarazteko asmoz jarri zituzten martxan duela bost urte Mariasun Landa Sariak Errenteria-Oreretan. Martxoaren 8aren bueltan banatu ohi dira. Eta, pixkanaka, erreferentzialtasuna hartzen ari da herriko idazle ezagunenetarikoaren izena daukan zita. Eredu interesgarri eta imitagarria beste herrientzat ere, urtero-urtero lortzen baitu historia nagusiak, ofizialak, gizonek idazten duten horrek hanka puntetan pasa dituen pertsonak lehen planora ekartzea.
Historia berreskuratzeko ariketa? Bai, baita gehiago ere. Zeresana duten emakumeen lana nabarmenduz, gaurko eta biharko emakumeek egiten dutenari ere merezi duen aitortza emateko aukerak biderkatzen baitira. Gertatutakoa berridaztea bezainbat da historia berria idazteko oinarriak jartzea.
Kalitatezko bederatzi lan aurkeztu dira aurten eta epaimahaiak bi sari eta bi aipamen berezi banatu ditu. Adineko emakumeen historiak izan dira protagonista 2015eko edizioan, Agustina Otaolarena esaterako. 1931n jaioa, 15 urterekin hasi zen erraketista profesional gisa jokatzen, familiako zenbait kideren pausoak jarraituz –lau osaba ere zeregin horretan aritzen ziren–. 1967an erretiratu zen frontoietatik, 41 urterekin eta garai hartako jokalari garrantzitsuenetarikoa bihurtuta. Non zegoen gordea nobela eder baterako ere emango lukeen historia hori? Ez, ez da kontu berria gizonezkoek egiten duten kirola argazki handitan argitaratzea, emakumeen balentriak albiste laburren tarterako utzita.
Kontatuak izatea merezi duten historiak dira. Formatu laburreko testuak (6.000 karaktere artekoak) saritu dituzte martxoan, baina aurtengo irabazleen artean badago arnas luzeagoko lanak idazteko aukera eman dezakeen lehengairik ere.
O 15 de novembro celebraremos en Errenteria-Orereta as tres xornadas organizadas polos diferentes axentes que conformamos Euskal Herria Digitala. Trátase dun taller de autodefensa dixital feminista e unha charla sobre a dixitalización democrática.
Os membros de DonesTech... [+]
Euskal Herriko Neska* Gazteak sareak agerraldia egin du asteburu honetan Oreretan subjektu politikoa aldatu duela jakinarazteko. Hemendik aurrera, sareak Euskal Herriko Gazte Feministak izena hartuko duela iragarri dute.
Larunbatean 44 urte bete dira espainiar polizia batek Francis tiroz hil zuela Oreretan. Josu Santamarina Francisen hilketaz eta Euskal Herriko LGTB mugimenduaren sorreraz mintzatu zaigu, ohi duen bezala, mimo handiz prestaturiko kolaborazio berri honetan.