Eusko Jaurlaritzak 2008ko Kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideei buruzko Dekretuaren betetze mailaz ikerketa egin berri du.
Hona emaitzetako batzuk:
- %44k ez du araudia ezagutzen.
- Enpresen %22k baino ez du betetzen dekretua.
Sektoreak dekretuaren betetze mailaren arabera:
- Finantza erakundeak, %50.
- Merkataritza-kate handiak, %35,3. - Garraioak, %25,5.
- Posta eta komunikazioa, %16,7.
- Energia, %7,1.
- Merkataritza oro har, % 6,3.
Merkatal guneak, % 3 eta hipermerkatu eta supermerkatuak, % 1.
- Etxebizitza, % 2,4.
Enpresen %70ak uste du euskararen erabilerak onurak dituela enpresarentzat. Aldiz, %25ak baino ez dauka euskara planen bat abian.
Enpresen %67arentzat euskara erabiltzeko oztoporik handiena langileak euskaldundu beharra da.
Enpresen %75ak ez dauka euskararen alde egiteko neurriak hartzeko asmorik.
Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak, emaitzak ikusita, aitortu du bide luzea dagoela egiteko. Alabaina, ez dirudi abiada motela kezka iturri denik. Hala adierazi du berak: “Arauak egokiak eta eraginkorrak dira gure egoerarako, egungo errealitatearen aurretik daude, bide erakusle dira, eta progresibotasunaren printzipioa baliatzen dute”.
Eusko Jaurlaritzak hizkuntza politika positiboak egitea hobesten du enpresak euskararen erabilerara gerturatzeko, eta uste du Administrazioa bera baino gizartea dela hizkuntza eskubideak betetzen direla ziurtatzeko modurik eraginkorrena.