Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Jende batek Diario Vasco irakurtzeari utzi eta gu jarraitzen gaitu orain"

  • Gipuzkoan periodikoa erosi duzula esaten baduzu, gehienetan ez dizute galdetuko zein den ere, hainbestekoa da batek besteei ateratzen dien aldea. El Diario Vascok lortu du lurraldeko hedabide hegemonikoa izatea, bere publikoak haren ildo editoriala neutraltzat jotzeraino –nahiz eta gauza jakina den izparringi bakar batek ere ez duela lortu munduan kualitate horren jabe izatea–. Nagusitasun mediatikoa lehiatuko dioten proiektuen faltan, 2014arekin batera troll bat sortu zen, El Diario Fatxo eta geroztik periodikoaren eguneroko markajea egiten du. Beharbada Euskal Herrian eragin handiena lortu duen trolla da, saretik kalerako saltoa ematea ere lortu baitu. Zer, nola, zein helbururekin? Egitasmoaren arduradunek ondorengo elkarrizketan azaldu dute.

Niña Coyote eta Chica Tornado taldearen kontzertua, atzean 'El Diario Fatxo'-ren kartelarekin. Hainbat herritako jaietan agertu dira antzekoak, modu estraofizialean festen esponsor bihurtzeraino.
Niña Coyote eta Chica Tornado taldearen kontzertua, atzean 'El Diario Fatxo'-ren kartelarekin. Hainbat herritako jaietan agertu dira antzekoak, modu estraofizialean festen esponsor bihurtzeraino.Batiste Ezeiza
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

El Diario Fatxok bere burua troll gisa definitzen du ala zerbait zabalagotzat?

El Diario Vasco trolleatzen dugu, hor ez dago dudarik. Halere, egiten duguna ez da trolleatze hutsa, modu klasikoan ulertzen den trolleatzea. Gu ez gatoz eztabaida lehertzera, beren mezuari buelta ematera baizik, eta bide batez, barre pixka bat eragitera. Ironia eta kritika erabiliz, bere burua neutraltzat aurkezten zuen eragile bat bere lekuan jarri nahi izan dugu herritarren aurrean.

Zertan desberdintzen da El Diario Fatxo Twitterren dauden beste parodia-profil batzuetatik?

Lurralde bateko botere faktiko indartsuenetako bati egurra emateko sortutako ekimena dela gurea, eta hori ardura handia da. Funtzio bat betetzen dugu eta lana da hori. Horretarako antolaketa oso garrantzitsua da.

Zein izan zen inspirazio iturria?

Umiltasunez diogu, ez dugula gurea bezalako beste eragilerik ezagutu gu sortu aurretik. Ez behintzat horrela hedabide batekin guk daukagun jokabidea duen inor. Urtebetean gure bidea asmatzen joan gara. Helburu txikiak jarriz, baina horiek lortzeko lan eginez. Gerora konturatu ginen La Retaguardia kontua existitzen zela La Vanguardia egunkaria kritikatzeko –eta egun ziber-lagunak gara–, baina oso bestelakoa da kontua. Eta gure ondoren, fenomeno txiki bat izan da, kontu asko sortu dira boterearen hedabideen mezua agerian uzteko. Horrekin oso pozik gaude, batez ere El Chorreo Español eta Diario de Pattarrarekin [El Correo eta Diario de Navarraren edukiak parodiatzen dituzte, hurrenez hurren]. Frankismotik hedabideak nahi bezala erabili dituzte, euren burua neutraltzat aurkeztuz, herritarren %1aren interesak defendatzen zituzten bitartean. Nahikoa da beste %99a geure arteko liskarretan trabatuta edukitzeaz.

Zein da El Diario Fatxoren helburua? DV desagerraraztea, haren irakurleen artean kritikotasuna sustatzea, egunkari hori nolabait “erreformatzea”?

Diario Vascok Gipuzkoan duen eragina hutsaren hurrena izatea lortzea.

Lehenago ere egon izan dira El Diario Vascoren irudi publikoa auzitan jartzeko kanpainak: 1990eko hamarkadan, adibidez, ez zen zaila zenbait girotan “Diario Vasco: egi gutxi, gezur asko” zioten pegatinak ikustea. Zer aukera berri eskaintzen dituzte sare sozialek horrelako kanpainak martxan jartzeko?

Sare sozialek ematen digute aukera jarraikortasuna emateko ekimenari. Egunero mezua elikatzeko. Egunero beren egunkaria irakurri eta beren posizioak agerian uzteko, aukeratzen dituzten hitzak nabarmentzeko, esan gabe buruan sartzen dizkiguten kontu guztiak identifikatu eta agerian uzteko. Eta noski, ateratzen ez dituzten albisteak zein diren identifikatzeko. Sare sozialek, gainera, publiko oso zabalarengana helarazteko aukera ematen digute.

Iruditzen zaizue lortu duzuela berez Diario Vascoren kontra egon zitekeen jendeaz gain beste irakurlego bat konbentzitzea?

Bai, inguruko jende dexentek esan digu gure ekimenari esker Diario Vasco irakurtzeari utzi diola, edo orain konturatzen dela zelakoak sartzen dizkieten beren irakurleei. Hori oso pozgarria da. Eta horrela jarraitu behar dugu, tipula geruzaka pixkana zuritzen.

Kazetari gisa zalantza sortzen zait: gauza bat da edozein mediok argitaratzen duena aztertzea eta kontraesanak ateratzea, baina, zergatik hedabide jakin batekin bakarrik (eta hainbeste)? Zergatik jo Diario Vascoren aurka eta beste hedabide batzuk ez auzitan jarri?

Diario Vasco Gipuzkoan sinbolo bat da. Boterearen, status quoaren, frankismoaren, manipulazioaren, kapitalismoaren, patriarkatuaren, hipokresiaren, manipulazio historikoaren eta beste gauza askoren sinboloa. Eta mundu hobe bat amesten dugulako, sinboloak identifikatu eta eraitsi behar dira.

Horrez gain, Diario Vascok ikaragarrizko eragina zeukan gure gizartean. Berea zen egia bakarra eta hori amaitzea benetan beharrezkoa zen. Egun oraindik agenda markatzeko indar handia du eta laster horri helduko diogu. Ezin gaitu eskuin muturreko egunkari batek horrenbeste baldintzatu.  

Hedabide baten sinesgarritasuna El Diario Fatxo bezalako ekimen batetik kolokan jarri nahi izatea ez al da paradoxikoa? Hau da: anonimotasunetik eta konspirazio itxura elikatuz funtzionatzen duzue; egunkarian “sator” bat daukazuela esan izan duzue behin baino gehiagotan, adibidez. Klandestinitate horrek ez al du ekimenaren aurka jokatzen? Jendeak esan dezake Diario Vasco agian ez dela sinesgarria, baina zuek ere ez…

Hedabide batentzat sinesgarritasuna da izan dezakeen gauzarik preziatuena. Gu horrek jartzen gintuen sutan: horrenbeste gezur eta erdi-egia esaten zituen egunkari honek nola izan zezakeen horren irakurketa akritikoa? Zein erraz manipulatzen zuen gizarte honen pentsamendu orokorra, benetan txundigarria zen. Eta oraindik ere hala jarraitzen du, baina geroz eta gehiago kostatzen zaio. Horregatik erabaki genuen bere sinesgarritasunari eraso egin behar geniola lehenik.

Ez dugu uste gure anonimotasunak sinesgarritasuna kentzen digunik. Hitzek ez, ekintzek ematen diote bakoitzari sinesgarritasuna, eta gure komunitateak ongi ikusten du zer lan altruista den egiten duguna. Gure denbora librean egiten dugu guztia, gure baliabide xumeekin, baina maitasun handiarekin.

Eta ez ahaztu Diario Vascok ordezkatzen duena Gipuzkoako jenderik boteretsuena da. Segurtasun neurriak mantendu behar ditugu. Lurralde honetako boterearen sinboloa ari gara kolokan jartzen eta ez gara hain inuzenteak.

“Horren atzean Bilduko jendea dago”, esan zidan lagun batek duela ez asko. Zer erantzungo zeniokete?

Hemen atzean jende asko dagoela, bakoitza bere aita eta bere amarena. Harrituko zinatekete zenbat jendek egiten dituen ekarpenak pribatuan, zenbat irakurketa, kartel eta informazio. Zenbait ideiatan bat egiten dugula Bildurekin? Noski. Baina batez ere, Diario Vascok sinbolizatzen duen horren aurka gaude.

Nori zuzenduta daude El Diario Fatxoren mezuak: egunero erosten dutenei, tabernan irakurtzen dutenei, oso zalea izan ez arren, kontrako jarrerarik ez duen jendeari? Hau da, egunkariak daukan publikoaren segmentu zehatzen bat du xede zuen lanak?

Hasieran asmoa egunkariaren sinesgarritasuna auzitan jartzea zen, eta horretarako bere irakurleengana jo genuen zuzenean. Orain pixka bat finkatu gara, jende askok Diario Vasco irakurtzeari utzi dio eta gu jarraitzen gaituzte. Gure komunitatea da hori eta asko maite ditugu. Jende hori da ahoz aho, txingurri lana eginez, gainontzeko jendeari Diario Vascok zer egiten duen azaltzen diona, eta gure lana da egunero argumentuak ematea, arrazoiak, sare sozialak erabiliz milaka sukaldetara zuzenean sartzen den mezu horri buelta ematen laguntzeko.  

Asko ari gara hitz egiten sarean egiten duzuen lanaz, baina beharbada irakurleek ez dute ezagutuko. Egin duzuen ekintzaren bat kontatuko zenukete?

Gure trolleatze onenetako bat ondokoa izan da: Diario Vascora iritzi artikuluak bidaltzen genituen, batzuk Bilduri egurra emanez eta besteak Bilduren alde. Ikusten genuen egurra ematen ziotenak bakarrik argitaratzen zituztela, baina horretaz berandu konturatu ginen, alegia, ezin genuen frogatu. Orduan, bururatu zitzaigun artikulu bat idaztea esanez atez ateko hondakin bilketa zerrikeria hutsa zela. Argitaratuko zutela bagenekien, eta esaldi bakoitzeko lehen hizkiarekin DIARIOFATXO idatzi genuen. Gainera artikuluaren sinatzaile gisa frankismo garaian haurrak lapurtzen zituen moja baten izena jarri genuen. Barre asko egin genuen.

Saretik kalera salto egin du El Diario Fatxok. Irudian, Donostiako Amara auzoko bizikletentzako erreiaz Diario Vasco egunkariak argitaratu izan dituen albisteez trufatzen den pankarta.

Interneti esker boterean dagoena –kasu honetan botere mediatikoa– trolleatu nahi duen ekimen batek zabalkunde handiagoa lor dezake, baina, mugak ere ba ote ditu? Sumatu al duzue zuen komunikatzeko moduak zenbait herritarren artean etsaitasunik piztu ote duen?

Sareak bere mugak ditu noski, baina espazio librea da eta doakoa. Jende gaztearengana heltzea da lehen helburua, egunkaria irakurtzen dutenen artean belaunaldi mozketa eragiteko. Pegatinekin asko trolleatu ditugu, milaka atera ditugu eta Gipuzkoa osoan banatu dira.

Horrez gain, udako kanpaina egin genuen –herriko jaietan pankarta umoretsuak egiteko eskatu genion jendeari–, geure burua aurkezteko asmoz, erabiltzen dugun izenarekin berarekingauza asko esaten baitiogu jendeari. Hainbat herritan kalean kartelak jartzen ditugu eta astero berritzen ditugu, Oñatin esaterako –bide batez, aupa Oñati!–.

Etsaitasuna? Beno, beren interesak kolokan ikusi dituzten horiei ez die grazia handirik egin gure ekimenak. Zer egingo zaio!

Zer paper betetzen du umoreak zuen komunikatzeko moduan? Mota diferentetako mezuak ikusi dizkizuegu: eduki politiko oso esplizitua dutenetatik ironia asko daukatenetara. “Trollak bai, borroka ere bai”? Zein da irizpidea une bakoitzean mezu mota bat edo bestea erabiltzeko?

Umoreak asko laguntzen du mezua zabaltzen: imajinatu Diario Vascoren manipulazioak modu serio-serioan salatuko bagenitu. Ez genuke daukagun eraginaren laurdenik ere. Txisteek gauza larriak jolas modura aurkezten laguntzen dute, eta horrela, publiko zabalagoarengana heltzen gara.

Gipuzkoako politika ez da –ez zen?– sekulako pasioak pizten zituen gaia, nahiz eta, noski, herritarren bizimodua baldintzatzen duten erabaki asko eremu horretako erakundeetan hartu. Zentzu horretan, kontrapropaganda egitea zailagoa da El Diario Fatxorentzat? Errazagoa litzateke, adibidez, irakurle guztientzat identifikagarriagoak diren esparru politikoak gaitzat hartuko bazenituzte?

Gure kritikak pedagogia egiteko ere baliagarriak dira. Adibidez, Zubietako errauskailuaren gaia. Diario Vascok ordezkatzen duen lobby errausle porlanzalearen ikaragarrizko manipulazioa jasan behar izan dugu Gipuzkoan. Eta gol itzela sartu ziguten, herritarren gehiengoa birziklatzea proposatzen zuen edozein ekimenen aurka jarriz. Hori ikaragarria da. Egun badugu funtzio sozial bat, eta gaiarekin matrakan jarraitzen dutenez, beren albisteak baliatzen ditugu atez atekoaren aurka egon zitekeen jende mota bati begiak irekitzen laguntzeko, esateko: “aizu, zergatik zaude atez atekoaren aurka? Diario Vascok dioelako zikina dela? Ez al zara konturatzen errauskailua eraiki nahi dutela?”.

Trollak neutralizatzeko badago lema bat, “ez eman jaten”, alegia, ez erantzun dioenari. Zuen kasuan bete ote da? Berriki egunkariko zuzendariordea ikusi nuen El Diario Fatxoren txio bati erantzuten: interlokuzioa onartzeak esan nahi ote du, zuen presentzia onartu eta kontra-argudiatzera behartuta sentitzen hasi direla?

Trolla ez elikatzearen hori ongi dago trolla isolaturik badago, inork ez badio kasurik egiten eta ez badu eraginik. Baina ez da gure kasua izan sekula. Jendea gurea bezalako ekimen baten zain zegoen, hasieratik ikusi genuen, eta berehala iritsi ginen milaka jarraitzaile izatera. Eta orduan, dagoeneko zaila da zer egin erabakitzea. Erantzungo diegu? Ez? Baina tira, bai, gurekin sartzen dira, eta horrek asko pozten gaitu ;-)

Informazio gehiago:

Troll politikoei buruzko erreportajea: Iritzi publikoaren izar anonimoak.

Sabino Arana kontuko kideekin elkarrizketa: "Zuzentasun politikoan gehiegi sinesten ez dudala agerikoa da"


Interésache pola canle: Internet
2025-02-28 | Sustatu
Webtest.eus: webguneen segurtasuna autoebaluatzeko tresna

PuntuEus-ek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. Webtest.eus izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.

 


Tecnoloxía
Evolución consciente

Que debo saber? Con quen debo relacionarme? Onde debo vivir? Con estas responsabilidades, os seres humanos estamos no camiño de vivir a idea dunha boa vida no seo das nosas sociedades. Si non sabemos responder correctamente, por medo a quedarnos nas marxes.

A semana pasada,... [+]


2025-01-16 | El Salto
Amazon súmase á onda ultra e modera as súas políticas de protección dos dereitos das persoas LGBTQ e negras
Varias empresas cambiaron as súas políticas de pluralidade e inclusión para dar a benvida ao novo goberno de Donald Trump.

2024-12-23 | Julene Flamarique
Detectan en Alemaña unha canle de Telegram con 70.000 participantes para compartir consellos sobre como violar ás mulleres
Máis de 70.000 homes de todo o mundo participan nun grupo de chat para falar sobre como drogar e violar ás mulleres. Dous xornalistas da radio pública alemá ARD levaron a cabo durante un ano unha investigación e demostraron que nalgúns casos as vítimas eran as súas... [+]

Tecnoloxía
Esgotando a creación humana?

Sabemos que a intelixencia artificial está a representar moitos campos no ser humano: confort, velocidade, eficiencia... Fixéronnos crer que o esforzo humano é un obstáculo nas necesidades de velocidade deste mundo capitalista. As agresións para reducir as nosas... [+]


2024-11-15 | Gorka Julio
S2 - Recuperar e reinventar redes

O 15 de novembro celebraremos en Errenteria-Orereta as tres xornadas organizadas polos diferentes axentes que conformamos Euskal Herria Digitala. Trátase dun taller de autodefensa dixital feminista e unha charla sobre a dixitalización democrática.

Os membros de DonesTech... [+]


As mellores fotos de Wikipedia en 2023: imaxes espectaculares da natureza
Wikimedia Commons recompila os arquivos de licenza libre que se utilizan en Wikipedia: imaxes, fotos, audios, vídeos… Neste momento forman unha colección xigantesca de 110 millóns de arquivos. En 2006 comezaron a elixir as mellores fotos do ano. Os de 2023 foron elixidos... [+]

2024-11-01 | Sustatu | Sustatu
Wikipedia Necesidade e proxecto de liberar a AA dun contido incorrecto (pero non de todo AA)
WikiProject inicia o proxecto AI Cleanup en Wikipedia: "A limpeza da Intelixencia Artificial", por dicilo dalgunha maneira. Os wikilaris voluntarios comezaron polo momento en inglés, francés e alemán nesta iniciativa creada para detectar e, en caso de erro, eliminar os... [+]

2024-10-30 | Axier Lopez
Marta G. Franco
"Seguimos coa inercia nas redes sociais comerciais, pero non estamos a conseguir bos resultados"
Algoritmos que promoven o odio, aplicacións deseñadas para xerar adicción, plataformas que ven ás persoas non como receptores de publicidade, redes sociais que nos tratan como mercadorías... Parece que ultimamente só recibimos toxicidade de Internet, pero non sempre foi... [+]

Non os móbiles, pero o Chromebook si?
“Dicímoslles aos mozos que pasen menos tempo diante da pantalla, e ao mesmo tempo obrigámoslles no centro a conectarse aos dispositivos dixitais”. O movemento Off puxo de relevo a necesidade de pór freo aos procesos de dixitalización nas escolas e de reflexionar sobre o... [+]

2024-10-08 | Sustatu
15 terabytes de dominios .eus para arquivos públicos
A Biblioteca Nacional de España e a Biblioteca Dixital de Euskadi Euskariana colaboraron, por segundo ano consecutivo, na recompilación dun amplo bloque de contidos baixo o dominio .eus. En máis de 13.000 dominios, almacenáronse grandes lotes de páxinas cun total de 15... [+]

Vividos nun congreso de linguas minorizadas de Wikipedia
A semana pasada tiven uns días de vacacións. Eran unhas vacacións, pero foron dedicadas a unha afección que dedico unhas horas, investidas nun congreso: xornadas nunha sala dun mesmo hotel e durmida no hotel pola mañá e pola tarde. Quedaban unhas poucas horas para coñecer... [+]

Traballando por unha Internet democrática e soberana
Internet foi ao principio un espazo de liberdade, pero hoxe en día converteuse nun territorio controlado ao alcance das grandes empresas. Neste contexto, a necesidade de recuperar Internet para lograr a soberanía tecnolóxica e o benestar común é cada vez máis perentorio... [+]

2024-09-17 | Sustatu
Concurso para mellorar artigos sobre cultura vasca en Wikipedia
Ikusgela é un dos proxectos da Wikipedia en eúscaro, unha iniciativa para a creación de material didáctico audiovisual, e vaise a comezar o novo curso publicando unha nova selección de vídeos para o departamento de cultura vasca. Á hora de facer isto déronse conta de que... [+]

Eguneraketa berriak daude