Amiantoa, asbestoa ere deituriko mineral kantzerigenoa, enpresa eta etxebizitzetan erabili izan da –oraindik zenbait tokitan erabiltzen da– eta hiltzaile isila izaten ari da, batez ere hura arnastuz biriketako minbizia sortzen duelako. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, urtean 107.000 pertsona hiltzen dira amiantoa arnasteagatik. 125 milioi langile inguruk mineral hiltzaile horrek kaltetzeko arriskua dute. 2030 urtera arte aurreikusten da 300.000 pertsona hilko direla Europar Batasunean.
Euskal Herria ez dago isolaturik. Amiantoa erabili izan den 175 enpresa daude. 2008tik Hego Euskal Herrian erregistraturiko datuak ditugu: 150 langile-ohi hil dira dagoeneko. Aurtengo urtarrilean bost lagun hil dira: CAF enpresan lan egindako bi eta Astilleros Españoles, Industrias Químicas del Urumea eta Kaefer Bizkaian lan egindako bana. CAFeko langileek ordubeteko geldialdia egin zuten joan den astean, hildako lankideak oroitzeko. Beasaingo lantegian jadanik 25 pertsona hil dira eta Irun eta Zaragozako lantegietakoak batuz 60 dira amiantoak CAFen hildako langile ohiak.
Euskadiko Amiantoaren Biktimen Elkartearen eta sindikatuen lanari esker, ahanzturatik erreskatatu dituzte biktima horiek. Euren senideek zailtasun handiak dituzte askotan Osakidetzak ez duelako onartzen laneko gaixotasuna denik. Eta enpresatan ere euren eskubidea diren kalte-ordainak jasotzeko oztopo ugari izaten dituzte. Auzitegietara jo behar izaten dute biktimok; tramitazio geldoa eta efikaziarik gabekoa. Hori saihestu zatekeen administrazioak onartuko balu konpentsazio-funts bat osatzea, Europako beste herrialde batzuetan egiten den bezala. Bankuak kiebratik erreskatatzeko arazorik ez badago –60.000 milioi euro eman dizkiote Bankiari–, zergatik ez dira amiantoak hildako langileak “erreskatatzen” euren senideei indemnizazioak emanez?
Afortunadamente, a maioría das empresas industriais comezan a entender, tras as numerosas sentenzas condenatorias, que unha pequena exposición ás fibras de amianto, sen unha protección respiratoria axeitada, é suficiente para causar unha enfermidade pulmonar grave que causa... [+]