Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Zabortegi bat berreskuratzeko modu onena

  • Zangozan landatutako 1.000 horiekin, dagoeneko 20.000 zuhaitz inguru dituzte Nafarroako ikastolen Oinez Basoek. Argia Egunean (Usurbilen iazko irailean) eginiko hazi eta buztin bolak izan ziren zabortegiko lurrak berreskuratzeko argiazaleon ekarpena.

Goiko irudian, landare aromatikoak lur kutsatuetan sustraitzen. Eskuineko tira-txinak jaurti zituen Argia Egunean egindako nendo dango bolak. Eskuineko orrian, Zangozako Oinez Basoko kideak, Baztango Oinez Basoko kideekin. Eta gaztetxoak nor bere landarea
Goiko irudian, landare aromatikoak lur kutsatuetan sustraitzen. Eskuineko tira-txinak jaurti zituen Argia Egunean egindako nendo dango bolak. Eskuineko orrian, Zangozako Oinez Basoko kideak, Baztango Oinez Basoko kideekin. Eta gaztetxoak nor bere landareari izena jartzeko ilusioz.

Zerua argi eta giro gozoan ageri zen La Celada eremua urtarrilaren 17an. Migak, txistorra eta ardoarekin indarrak hartuta ekin diote auzolanari. “Auzolan”, bati baino gehiagori entzun diot hitz hori euskaraz, hitz hori bakarrik, “en auzolan” deklinatuta. Eremua zehaztuta dago, eskarmentu handien dutenek zuloak eginak dituzte, landareak prest daude... haurretatik aitona-amonetara, lan jostagarria da egin beharrekoa, landarea zuloan sartu eta aitzurraz buztinez ongi inguratzea. Bi orduan helburua betetzat emango dute, 1.000 zuhaixka landatzea. Aurten bertan 3.000 landare sartzera iristea da, ordea, Zangozako ikastolaren Oinez Basoaren proiektua. 3.000 horietatik 1.350 herritar eta enpresek babestu dituzte, oraingoz. Izan ere, Oinez Basoek aukera hori eskaintzen dute, 10 eurorekin landare bat gehitzea guztion ondare izango den basoari. Munduko edozein txokotatik zuhaitz bat babestu nahi duenak www.oinezbasoa.com webgunean du aukera. Proiektuko kideek aitortu digutenez, ikastolaren eta euskararen alde laguntzarik eman ez duten hainbat enpresek dezenteko ekarpena egin dute, ingurumenarekiko zorrak arintze aldera. Ilusio handiz seinaleztatu dute gaztetxoek eurek babestutako landarea, zurezko oholak marraztuz. Batzuek landaketan eta besteak margolanetan ari diren bitartean, ekintzarako gogotsu dabiltzan gaztetxoek euren kasa ekin diote tira-txina erraldoian nendo dango bolak jaurtitzeari. Ez dute lehen aldia. “Makurtu zaitez asko, indar handiagoz botatzeko. Nik txikixeago bat hartu dut, hobeto eusten da”...

Zabortegia berreskuratzetik baso jangarrira

Zangozakoa Nafarroako ikastolek martxan jarririko laugarren Oinez Basoa da (Arbizu, Tafalla eta Tuterakoa dira besteak). Nafarroa Oinezek eragiten duen aztarna ekologikoa orekatzeko modu bat da, eta eskola bizidun bat ere bada basoa, bere horretan. Zer ikasgela hoberik?

Nafarroa Oinez antolatzen duen ikastolak basoa martxan jartzeko aukera planteatzen duenean, saiatzen dira euren basoa besteengandik bereizten. Iker Armentia Zangozako ikastolako kideak azaldu dizkigu landatu berri den baso honen ezaugarriak: “Zangozako zabortegi zaharrean gaude. Duela 8 urte itxi zen zabortegia, eta gure Oinez Basoaren helburuetako bat gune hau berreskuratzea da. Zaborraren gainean nahiz eta lur geruza handia botea dagoen, behean dagoen zaborraren ondorioz lur honetan kutsadura handia dago. Beraz, landatu ditugun landareak bertara ongi egokituko direnak dira: gutxi eskatzen dutenak, txikiak, ur askorik behar ez dutenak: Ezkaia, erromeroa, salbia...” landare aromatikoek egingo diote aurre, beraz, lurrean han-hemenka irteten diren hodi beltzetatik kanporatzen diren gasei. Zabortegiko lurrak berreskuratzeaz gain, beste bi ildo ere izango ditu Zangozako proiektuak. Armentiak jarraitu du azaltzen: “Zangozan baratzea lantzeko ohitura handia dagoenez, hemendik hurbil dagoen 1.500 metro koadroko beste eremu batean baso jangarri bat landatuko dugu. Eta hirugarren hanka bat ere badu proiektuak: hemengo herri denak batzen dituztenak ibaiak dira. Eta inguruotako bi ibai nagusiak, Irati eta Aragoi, Zangozan elkartzen dira. Ibai handi horien ertzetan txorientzako etxolatxoak jarriko ditugu”.

Hurrengo basoa, Baztangoa

Zangozara auzolanera etorri dira beste Oinez Basoetako kideak ere. Jakin-min handienaz ikastera, aurten Nafarroa Oinez festa hartuko duen Baztango lantaldea. Eurena da landatuko den hurrengo Oinez Basoa. Eta bosgarren honek ere bere ekarpen berezia egingo duela azaldu digu Baztango kide Manolo Lizardik: “Baztanen lur eremu osoaren %80tik goiti komunala da. Guk Baztango Batzar Nagusiari eskatu diogu toki berezi batean, kostaldera ematen duten lurretan, Oinez Basoa egiteko aukera eta baimena eman digu”. Antolaketa komunalaz gain, sartuko diren landareak izango ditu bereizgarri: Karpea edo pago-lizarra (carpinus betulus) eta erramu portugaldarra edo loroa (prunus lusitanica). “Loroa erraten dioguna, Nafarroan aurkitzen ahal den toki bakarra Baztanen dago, Urritzateko eskualdean. Eta Iberiar Penintsulan gutxitutako landare bat da. Eta pago-lizarra berriz, Pirinioetatik beheiti Iberiar Penintsula osoan, basa bakarrik aurkitzen ahal da Bortzirietan, Igantzi eta Arantza artean”.


Interésache pola canle: Nendo Dango
Masanobu Fukuoka: lasto izpi batean datza iraultza
Ez bakarrik pozoirik eta ongarri sintetikorik gabe, soro-baratzeak goldatu eta jorratu gabe lantzea aldarrikatu zuen Masanobu Fukuokak, nekazaritza naturalaren aitzindariak. Laborantzak naturarekiko errespetuan eta gizakiaren garatze espirituzkoan oinarritu behar duela zioen.

2015-01-14 | Estitxu Eizagirre
Larunbatean 1.000 zuhaitz landatuko dituzte Zangozako Oinez Basoan

Nafarroako Ikastolen Elkarteak eta bertako ikastolak antolaturik, Zangozako zabortegi zaharreko lurra berreskuratuko du basoak, “La Celada” deituriko parajean. Bertan jaurtiko ditugu Argia Egunean haziz eta buztinez eginiko nendo-dango bolaxkak ere.


2014-09-18 | Estitxu Eizagirre
LUZ Día
Un día de vida nos valores de ARGIA
Sustentabilidade, paridade, territorialidad, vasquismo e participación. Estes son o cinco valores que tivemos en conta á hora de acordar o programa, de buscar os nomes que se poñan en escena, de elixir os alimentos que serviremos… Aquí tedes o que poderás gozar o 27 de... [+]

LUZ Día
‘Nendo Dango’: grans de luz para axudar á nai a revivir á terra
Mesturar as sementes de árbores, matogueiras e outras plantas en arxila e compost, envolvelas en pequenas bólas e sementalas. O Nendo Dango que practicaremos no Día da Luz é tan agradable como calquera outro xogo e, ademais, pegaremos unha nova respiración ás terras que os... [+]

Hasi Nendo Dango atelierrerako haziak biltzen

Nendo Dango tailerra dago antolatuta, beste hainbat ekitaldiren artean, irailaren 27ko ARGIA Egunerako Usurbilen. Teknikaren zehaztapenak “Hazitik hasita mundua oihantzeko” kronikan azalduta daudenez, hona laburpena.


2014-07-23
Día ARGIA 27 de setembro en Usurbil
Unha festa para coñecer ARGIA, moi nosa
Euskaltzaleak, lectores de ARGIA, traballadores, colaboradores, subscritores, bloggers, seguidores de redes sociais... en definitiva, o Día ARGIA que recuperaremos este ano permitiranos coñecer á comunidade que nos une ao redor de ARGIA e pasar un bo día. Estamos a preparar... [+]

Nengo Dango
Hazitik hasita mundua oihantzeko

Noizbait basoz beteta egon zen ludia berriro oihanez beztitu beharra dago, edonork dakienez. Itsasoaz gain, zuhaizpeetan datza bioaniztasuna, klimaren erregulazioa eta elikadurak ekoizteko beharrezkoa den lurzorua bera. Masanobu Fukuokak asmatutako “Nendo Dango”... [+]


2011-10-30
Nendo Dango: hazitik hasita mundua oihantzeko

Noizbait basoz beteta egon zen ludia berriro oihanez beztitu beharra dago, edonork dakienez. Itsasoaz gain, zuhaizpeetan datza bioaniztasuna, klimaren erregulazioa eta elikadurak ekoizteko beharrezkoa den lurzorua bera. Masanobu Fukuokak asmatutako “Nendo Dango”... [+]


2008-12-21
Masanobu Fukuoka: lasto izpi batean datza iraultza

Ez bakarrik pozoirik eta ongarri sintetikorik gabe, soro-baratzeak goldatu eta jorratu gabe lantzea aldarrikatu zuen Masanobu Fukuokak, nekazaritza naturalaren aitzindariak. Laborantzak naturarekiko errespetuan eta gizakiaren garatze espirituzkoan oinarritu behar duela zioen.


Eguneraketa berriak daude