Basoa sekulako janari ekoizlea eta berebiziko biltegia da. Bertan “hartu eta jan” da lelo zabalduena. Sarrienik, hartzea da arazoa. Basotar ugarik hartu ez, harrapatu egin behar baitu, eta maiz, harrapatu eta hil, baldin eta jan nahi badu. Landareak inor hil beharrik gabe elikatzen dira. Lurretik sustrairatu eta airetik hostoratzen dituzte beharrezko gaiak. Zeregin horretan, era guztietako adiskideak dituzte. Onddoak dira ezagunenak.
Onddoek gure begietan arras ezberdinak diren bi zati dituzte: lurpekoa eta lur gainekoa. Lur gainekoa “fruitua” da, guk bildu ohi dugun perretxikoa. Lurpeko eta lurrazaleko hifa edo harizpiek basoko bizitzako urrats garrantzitsua osatzen dute: hildako hondar organikoak ostera bizitzaren ziklora bideratzen dituzte. Onddoek jariatzen dituzten entzimek abiatzen dute, berriro, sekula bukatuko ez den katea. Hondarrak desegin eta landareentzako elikagai bihurtuko dira. Elkarlanaren adibide da basoa. Elkarlana kaosean. Basoa iraupenaren eta biziaren oihana da. Batzuek aurrera egitea lortuko dute, eta beste batzuk hondar bilakatuko dira. Hondar hori ere beharrezkoa da. Onddorik ez legoke hondarrik gabe, eta, onddorik gabe, landarerik ez.
Onddoaren eta landarearen arteko loturari “mikorriza” deitzen zaio. Mycos (onddoa) eta rhizos (sustraia) hitz grekoek argitzen dute esanahia: sustraietako onddoa. Nahitaezko elkarlana osatzen dute: onddoek jakiak eta ura, eta landareek karbohidratoak eta bitaminak, eskuratu eta eskaintzen dizkiote elkarri. Ezagutzen diren landareen %95ek mikorrizaren bat osatzen dutela diote. Elkarlan guztietan bezala, bakoitzak bere gustuak eta aburuak ditu. Onddoak landarea aukeratuko du, eta landareak, onddoa. Horregatik, belaze garbian ez dugu esnegorririk topatuko, ezta pagadian udaberriko zizarik ere. Bizi, esnegorria pinuarekin biziko da; ziza, berriz, belarrarekin.
Hori da landatutakoan landare asko hiltzearen arrazoietako bat. Muintegian lur “antzuan” hazten da landarea, eta, onddorik gabe, ikaragarrizko ongarriketak eta zaintzak behar izaten ditu. Lurrera aldatzen dugunean, sustrai soilak ditu, onddorik gabe... Eta aparteko zaintzarik gabe... Gero eta gehiago erabiltzen dira onddoak landare ekoizpenaren lagungarri gisa. Merkeago eta landare hobea.
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Kutsatzaile kimiko toxikoak hauteman dituzte Iratiko oihaneko liken eta goroldioetan. Ikerketan ondorioztatu dute kutsatzaile horietako batzuk inguruko hiriguneetatik iristen direla, beste batzuk nekazaritzan egiten diren erreketetatik, eta, azkenik, beste batzuk duela zenbait... [+]
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.
Do mesmo xeito que coa axuda dos artistas vivimos o florecimiento de Euskal Herria, tamén nesta ocasión, co seu impulso, sigamos facendo o camiño xuntos, dando o apoio necesario aos presos políticos, exiliados e deportados vascos
O lector xa sabe que a Asociación Harrera... [+]