MARY SHELLEY :: Frankenstein
Itzulpena: Iñigo Errasti
Susa, 2014
Boris Karloff-ek eman zion izaki beldurgarri honi irudia zinemako pantailetan, 1935ean, XX. mendean hainbeste hedatu zen munstroari aurpegia ipiniz, eta euskaraz iaz argitaratu zen liburuko azalerako hartu dute denok ezagutzen dugun argazkia. Lehen plano bat agertzen zaigu aurrez aurre, bi irudi gainjarrirekin, batean beherantz eta bestean zuzen begiratzen gaituela, nolabaiteko ezinegona piztuz irakurlearengan. Era berean, bizitza eman zion elektrizitateak gurutzatzen du bere lepo zabala alderik alde.
Baina, Iñigo Errasti itzultzaileak dioskun moduan, Frankensteini ospea antzezlanek eta pelikulek eman badiote ere, Mary Shelleyk idatzitako liburu bat da bere jatorria. John Polidori, Lord Byron, Percy Shelley eta Mary Shelleyk elkarri egindako erronka izan zuen oinarri: beldurrezko istoriorik onena zeinek idatziko zuen? Mary Shelley 18 urte zituela hasi zen lana idazten eta handik bi urtera argitaratu zuen. Lau urte geroago taularatu zuten lehenbizikoz gaur egunera heldu den mitoa sortzen lagunduz.
Jainkoen modura jokatu nahi izatea eta sortu duzunarekiko ardurarik ez hartzea daude narrazio honen muinean. Anbizioak eta handinahiak bultzatu zuten protagonista izaki bat sortzeko grina sentitzera eta “kreazioaren misterioak” argitzeko asmoak bultzatu zuen bilaketan. Baina behin egitasmoa lortuta, abandonatu eta arbuiatu egin zuen, eta horrek ezbeharrak eta min handiak ekarri zizkien batari zein besteari. Azpititulua “Prometeo modernoa” da, sua jainkoei lapurtu zien izaki mitologikoa, XIX. mendean oso erabilia izan zen irudia (Goethe, Byron, Shelley...), elektrizitatearen laguntzaz gorpua bizitzara bueltatzen duen gizakia delako, jainkoen boterearen ebaslea.
Sortutako izaki honek ez du izenik eleberrian, gerora bere sortzaileari lapurtu zion antzezlan eta pelikuletan: Victor Frankenstein. Liburuan Adanekin eta Satanekin konparatzen du bere burua, eta aingeru eroria, deabrua, munstroa eta sorkaria dira bera izendatzeko bertan agertzen direnak. “Onbera eta zintzoa nintzen; zorigaitzak bihurtu nau deabru”. Nobela gotiko, erromantiko eta zientzia-fikziozkotzat jo izan da, izaki beldurgarri honek bere bakardadeaz gogoeta egiten du eta zoriontasuna desio du, eta hori lortu ezin duela ulertzean bere sortzailearengana doa justizia edo mendeku bila.
S. T. Coleridgeren Marinel zaharraren balada eta egilearen ama izan zen Mary Wollstonecraft-en A Vindication of the rights of woman lanen erreferentziak topa daitezke, besteak beste, zorigaiztoko bidaiariaren bakardade mingarria edota emakumeen heziketaren aldeko aldarria eta etxekoandrea familiaren sostengu emozionala izan beharraren pisua eta sakrifizioa dakartzatela. Horrekin lotuta, oso interesgarria da lan hau ikuspegi feministatik aztertzea, amatasunaren eta “bizia sortzea”ren gaiari beste modu batean begiratzeko proposamen gisa. Misoginia literarioaren eredu argia ere bada, egilea bere garaian ospetsua izan zen arren, gerora ahazturan utzi baitzen, eta egun ere badaudelako literatur irakasle, kritikari eta ikerlariak Mary Shelleyren izena ezkutatu eta mito garaikide honen meritu eta itzala beste batzuei aitortzen dietenak.
Irakurle, El jovencito Frankenstein edo La familia Monster badira Frankenstein mitoari buruz ezagutzen dituzun lanak, jatorrizko lana ezagutzera gonbidatzen zaitut, negu gorrian sutondoan kontatzen diren beldurrezko ipuinak gustoko badituzu, honekin gozatu ahal izango duzulako eta sorpresa atsegina hartu.
108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]
1999an sortu zuten Udalbiltzaren sortzaileetako bat izan zen, eta erakundeko lehen presidente izendatu zuten urte berean. Ondarroako alkate izan zen hiru agintalditan, eta hango udalak eman du albistearen berri.
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.
Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]
EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]
Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.
Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".
"Amorru handiko eguna" dela adierazi du Zabarteren bikote Noboak, emazteak epailearen aurrean deklaratu berritan. 2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean... [+]