Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Kutsa nazazu, mesedez

Umorezko posta txartela, soldaduak burdel batean irudikatzen dituena.
Umorezko posta txartela, soldaduak burdel batean irudikatzen dituena.

Lodz (egungo Polonia), 1917ko martxoa. Alemaniar okupatzaileek prostituzioa arautzea erabaki zuten, fronteko beste hainbat tokitan alde batekoek zein bestekoek egin bezala. Astero azterketa medikua pasa behar zuten prostitutek, eta tarifa finkoak ezarri behar izan zituzten: gau osoak 30 marko balio zuen; gauez bizpahiru ordu eman nahi zituenak 20 marko ordaindu behar zituen; ordubete nahikoa zuenak, aldiz, hamar marko; eta tarifa merkeena egunekoa zen, hamar markoren truke prostitutarekin nahi adina denbora eman baitzezaketen goizeko 9etan hasi eta arratsaldeko 6ak bitartean.

Gerra eta prostituzioa elkarri lotuta joan dira beti. Eskaera handitzen denez, negoziorako onak dira gatazkak. Baina eskaerak gora egin ahala sexu langileen lan baldintzek behera egin ohi dute: higienea, bezeroak, baliabideen eskuragarritasuna... Sexu bidez kutsatzen diren gaixotasunentzat haztegi ezin hobea.

Atarian aipatu bezala, Lehen Mundu Gerran ere agintari militarrak kutsatze arriskua txikitzen ahalegindu ziren. Haien mendeko soldadu askok, ordea, kontrako bidea hartu zuten. Gerra Handiaren izugarrikeriek soldadu/prostituta binomioaren ordura arteko logika irauli zuten: sexu bidezko eritasunak zituzten prostitutak garestiagoak ziren astero azterketa medikua gainditzen zuten neska osasuntsuago haiek baino. Eskaera eta eskaintzaren legeak ezarri zituen prezioak beste behin. Izan ere, prostituta gaixoen eskaera izugarri hazi zen, soldaduek, sexua baino gehiago, gaitz benereoak erosi nahi zituztelako. Kutsatuta, gaixotasunagatiko baimena emango zieten eta ez ziren lubakietara itzuliko.

Horrenbestez, prostituzioa zerbitzu bikoitza eskaintzen hasi zen: sexua eta frontea saihesteko aitzakiak. Eta geroz eta bezero gehiago sexuaren partea baztertzen hasi ziren, zuzenean infekzioaren bila joateko. Hala, merkatu higuingarri eta etekintsua sortu zen: gonorrea zornea, esaterako, potetxoetan bilduta saltzen zuten, soldaduek zuzenean genitaletan igurtzi zezaten. Eta prostitutak ez ziren hornitzaile bakarrak; tuberkulosoek espektoratutako mukien eskaerak ere gora egin zuen, adibidez. Edozer gauza zen frontera joatea baino hobea.


Interésache pola canle: I. Mundu Gerra
Case todo ten prezo

Filadelfia (EEUU), 11 de xullo de 1838. Nace John Wanamaker, un empresario que logo terá unha gran influencia no mundo da mercadotecnia. Empezou a traballar na área comercial co seu cuñado aos 22 anos. Ambos abriron entón unha tenda e o negocio foi crecendo aos poucos.

En... [+]


Castañas polo Estado de Israel
Londres, 2 de novembro de 1917. Arthur James Balfour, secretario de Acción Exterior de Gran Bretaña, escribiu unha carta ao dirixente da comunidade xudía Lionel Wakter Rothschild para que a enviase á Federación Sionista.Este escrito, denominado Declaración Balfour,... [+]

Cen anos despois, continúa a ameaza das armas químicas
Hai un século, en xullo de 1923, os españois utilizaron por primeira vez o chamado iperita ou gas mostaza contra a poboación civil de Arrife. Antes, as potencias da Primeira Guerra Mundial tiñan a arma química ben probada contra os soldados. As consecuencias deste uso son... [+]

Globos inflados de interese
Lisboa, agosto de 1709. O sacerdote Bartolomeu de Gusmão realizou unha innovadora exhibición na Casa das Indias, fronte á corte de Juan V de Portugal e o despegamento dun globo de aire quente.

Publican unha novela de Louis -Ferdinand Céline desaparecida fai case 80 anos
Nun momento no que somos testemuñas dunha guerra que puxo a tremer o mundo, este xoves publicouse no Estado francés unha novela ambientada na primeira gran guerra do século pasado. E non calquera novela: Guerre (Guerra) é unha das obras inéditas do escritor Louis -Ferdinand... [+]

Kiev ou Kyiv?
A finais do século XIX, cando se estableceron as regras do ucranio moderno, un deles dicía que o nome da capital era en ucrania, e que a súa forma latinizada, é dicir, o exónimo a utilizar polos países occidentais era Kyiv. Pero na maioría dos recunchos do mundo... [+]

Mazás de Cézanne e Keynes
John Maynard Keynes era, ademais de creador dunha das teorías macroeconómicas máis importantes do século XX, unha apaixonado da arte e membro de Bloomsbury.

Desgraciado 'Dublineses'
Dublín (Irlanda) 1904. O escritor James Joyce (1882-1941) comezou a escribir unha colección de relatos que máis tarde se titularía Dubliners (Dublineses). O libro completouno nun tres anos, pero non conseguiu publicalo inmediatamente. Aínda está en mans do señor ou do... [+]

Aprendendo da segunda onda
Bermeo (Bizkaia), novembro de 1918. A denominada gripe española causou na localidade guipuscoana 23 mortos en menos dun mes por gripe a en todo o país. É a segunda onda da pandemia neste outono de 1918.

2020-11-19 | Julen Azpitarte
Wu Ming kolektiboaren 'Proletkult' nobela
Marxismo martetarra

Wu Ming literatur kolektiboaren Proletkult (2018) “objektu narratibo” berriak sozialismoa eta zientzia fikzioa lotzen ditu, Sobiet Batasuneko zientzia fikzio klasikoaren aitzindari izan zen Izar gorria (1908) nobela eta haren egile Aleksandr Bogdanov boltxebikearen... [+]


Legezko abortuak 100 urte

Sobietar Batasuna, 1920ko azaroaren 18a. Sobieten Gobernu Zentralak abortua legeztatzeko dekretua onartu zuen, historian lehenengoz. Handik aurrera, librea izateaz gain, doakoa ere izango zen. Urte batzuetan behintzat.


Moskuko Plaza Polita

Moskuko Plaza Gorriaren izena nondik datorren pentsatzean bi aukera bururatu ohi zaizkigu...


Potemkin, fikzio eta errealitatearen artean

Krimeako konkista zuzendu zuen militarrak, Ukrainako gobernadore Grigori Potemkinek (1739-1791) Katalina II.a erreginari aurkeztu zizkion herri idilikoak faltsuak omen ziren. Hortik dator “Potemkin herria” esamoldea.


Eguneraketa berriak daude