Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Erabakitzeko eskubidea udal mailakoa ere bada

  • Azaroaren 23an erreferendumera deituta daude Usansoloko herritarrak. Oraingoz Galdakaoko auzoa dena udal bihurtzea gura duten esan beharko dute. Emaitza ez da juridikoki loteslea izango, baina bai politikoki esanguratsua. 2012tik udal berrien sorrera galarazten duen araua aldatzeko prest agertu da Bizkaiko Foru Aldundia, Usansolok udala izateko borondatea adierazten badu. 1983tik Euskal Herrian sortutako 36.a litzateke. Bitartean, zer gertatuko ote da Igeldon?   

Igeldotar eta usansolotarren arteko elkartasun ekitaldia, 2013an. Argazkian, bi herrietako ordezkariak ageri dira Igeldoko udaletxe bihurtu litekeen eraikineko balkoian.
Igeldotar eta usansolotarren arteko elkartasun ekitaldia, 2013an. Argazkian, bi herrietako ordezkariak ageri dira Igeldoko udaletxe bihurtu litekeen eraikineko balkoian.

Wikipediari sinestera, Euskal Herriak 685 udalerri ditu. Horietatik 35 azken hiru hamarkadetan sortuak dira, orrialdea pasatuta agertuko zaizuen koadroak xehe azaltzen duenez. Oso litekeena da Bizkaiko Usansolo, gaur-gaurkoz Galdakaoko auzoa dena, zerrendara gehitzea datorren urtean, edo agian hurrengoan. Prozedura hauek, badakizue, denbora behar dute.

Erratzeko beldurrik gabe esan daiteke usansolotar gehienen borondatea, azaroaren 23ko kontsulta ez-loteslean berretsi beharko dutena, udal bat sortzea dela. Horren froga argia da  Usansolo Herria plataformak aise irabazi zituela azken udal hauteskundeak Usansoloko distrituan. Haien hauteskunde programak hitz bakarra zuen ardatz: desanexioa.

Herritarren nahia ez da nahikoa ordea, bestela aspaldi izango zuen Usansolok bere udaletxea. Baina oraingoan, badirudi hainbat urtez segregazioa gauzatzea galarazi duten oztopoak desagertzear direla, Bizkai Buru Batzarreko Itxaso Atutxak, Bizkaiko ahaldun nagusi Jose Luis Bilbaok eta Galdakaoko alkate Ibon Uribe jeltzaleek azken hilabeteetan agertutako prestasuna ikusirik. Galdakaoko Udalak eta Usansolo Herria plataformak prozedurari buruz dituzten desadostasun nabarmenek nekez eragotziko dute Bizkaiak beste udal bat edukitzea, aipatutako hirurek hitzari eusten badiote.

Behin Usansolo Galdakaotik bereizita, oraintxe epaile baten esku dagoen Igeldoko auziari irtenbidea ematea besterik ez litzateke faltako Euskal Herriko udal mapa ixteko, goragoko erakundeetatik administrazio egituraren erreforma sakonen bat etorri arte behintzat –baliteke luze gabe hala gertatzea Frantziako Estatuan, baina hori beste historia bat da–.  

1980ko hamarkadako desanexio eztanda

1970eko hamarkadaren erdian sortu zen Desanexioaren Aldeko Herrien Koordinadora, batez ere Erandioko zenbait herritarrek bultzatuta. Mugimendu haren sortzaileetako batek, Txetxu Aurrekoetxeak, adierazi digunez, koordinadoraren sustatzaile nagusiak Txorierri bailara bizkaitarreko herriak izan ziren (Erandio, Loiu, Derio, Sondika eta Zamudio), eta haien ekimenari esker batu ziren Bizkaiko eta Gipuzkoako beste herri batzuk: Iurreta, Mendaro, Lasarte…

Txorierriko bost herriak frankismoan behartu zituzten Bilbon txertatzera. Horretarako bi arrazoi zituen diktadurak, Aurrekoetxearen esanetan. Bata, ideologikoa: Espainia Handiak hiri handiak behar zituen. Beste arrazoiak handitasunarekin zerikusia du halaber, baina prosaikoagoa da: hirigintza-planak gauzatzeko lurra behar zen. Bilbokoa ez zen Euskal Herriko kasu bakarra izan, baina bai esanguratsuena.

Desanexioen aldeko koordinadorak helburua lortu zuen hein handi batean, bistan dena. 1982ko abenduaren 22an Eusko Jaurlaritzak bost udalerriok Bilbotik desanexionatzeko dekretua sinatu zuen. Jaurlaritzak emandako era horretako dekretu bakarra izan zen; handik aurrerako guztiak aldundien eskutik etorri dira. Bide batez esan dezagun desanexio masibo hori ez zela bakarra izan; 1987an, lau herri aldi berean bereizi ziren Gernikaz. Historia Bilbokoaren berdintsua da. Beste askoren desanexioa banaka etorri zen, eta batzuen kasuan udala sortu bai baina ezin esan desanexioa egon zenik. Kontuak kontu, 30 udalerri sortu ziren Euskal Herrian 1983 eta 1993 bitartean.

Araban bat ere ez, Iparraldean bat

Azpimarratzekoa da aipatutako denbora tartean, eta gerora ere, ez dela egon desanexio edo segregaziorik Araban, eta Ipar Euskal Herrian bakarra izan dela. Ez bereizketarik, ezta eskaririk ere. Iparraldeaz den bezainbatean, Frantziako Estatuak duen arazo bat hartu behar da kontuan: udal inflazio izugarria. Europar Batasun osoko udalen ia erdia Frantzian dago (36.000 inguru!), eta Parisek ez du gehiago nahi. Ez dago udalerri berriak sortzea debekatzen duen legerik, baina bai balizko eskaerekiko printzipio orokor bat, zeinaren aplikazioa prefetei baitagokien: eskarioi ezetz erantzutea.

Bizkaiko eta Gipuzkoako desanexio olatua Arabara iritsi ez izanak badu bere azalpena, Iñaki Moro EHUko Geografia irakasleak dioskunez: “EAEko hiru lurraldeetan Araba da udalen lur komunal gehien mantendu dituena; horrek ahalbidetu du entitate txikiek kudeatze gaitasunari eutsi ahal izatea hainbat arlotan”.

Beharrik ez, nahirik ez. Denboran oso atzera egin gabe, Eskoziako eta Kataluniako kasuek erakutsi dute burujabetzari buruzko eztabaidan gero eta garrantzi handiagoa duela nork berea kudeatzeko eskubideak, ohiko nortasun elementuekin batera. Hala bada nazio osoen kasuan, zer esanik ez udal mailan. Usansolon bezala Igeldon, “metropoliak” eskaintzen dien arreta eskasa da zutabe nagusietakoa bereizi nahi dutenen diskurtsoan. Eta hala ere desanexio prozesuetan nortasun osagaia egon badago, distantzia fisikoak edo tradizio historikoak emana, sarritan biek.  

1983an hasitakoa burutzeko urrats bi falta

1980ko hamarkadako desanexio eta segregazio oldeak bakea ekarriko zukeen Euskal Herriko udal banaketari dagokionez, baldin eta hiru kasu ez balira geratu konpontzeke: Igeldo, Usansolo eta Itziar. Hirugarrena bideratu egin da azkenik, itziartarrek eurek, Debako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako trabez gogaituta, amore eman zutelako 2000ko hamarkadaren hasieran. Udala lortzeko nahia alboratuta, Debaren barruan udal-auzo bihurtzeko borrokari ekin zioten duela urte batzuk, eta hori ere denen gustukoa ez izan arren badirudi helburua gauzatzear dela.

Usansolo eta Igeldoko gatazkek gaurdaino iraun izana ulertzeko, berriz, ezinbestekoa da legedian izandako zenbait aldaketa azaltzea. EAEn, aldundiek dute eskumena udal berrien sorrerari dagokionez. Euri askotxo bota du 1983ko lehen desanexio haietatik, eta hainbat foru arau sortu dira segregazioak –“desanexio” hitza ez duzu aurkituko arauotan– burutzeko baldintzak ezartze aldera. Usansolon eta Igeldon udala sortu nahian dabiltzan taldeak kexu dira bai Bizkaian bai Gipuzkoan nahi hori oztopatzeko ad hoc sortuak direla arauak.

Igeldoko Itxas Aurre elkarteko Jose Ignacio Galparsorok gogorarazi digunez, 1990ean hasi ziren bertako hainbat herritar Donostiatik bereizteko aukera aztertzen. Lau urte geroago galdeketa egin zuten, eta gehiengoa udala sortzearen alde agertu zen. “Handik gutxira foru arau berria egin zuten, preseski Igeldoren kontra, inola ere bete ezin ditugun bi baldintza dituena: bata, gutxienez 2.500 biztanle izatea [1.000 inguru ditu Igeldok], eta bestea jatorrizko udalarekin adostea; baina Donostiako Udalak sekula ez du igeldotarron nahia onartu nahi  izan”. Gaur egun indarrean dagoen araua 2003koa da, eta bi baldintza horiek mantentzen ditu.

1995ean, Igeldo bereiztearen aldekoek argudiatu zuten euren prozedura araua sortu baino lehen hasi zela, eta beraz haren aurreko baldintzak ezarri behar zitzaizkiola. Urteotan arrazoia eman diete bai EAEko Auzitegi Gorenak bai Madrilgoak, baina horrek ez die balio izan: 2010ean, azkenik, Aldundiak dekretuz ezetsi zuen desanexio eskaera, 1986an indarrean zeuden baldintzak kontuan hartuta.   

Bizkaian erabateko debekua 2012tik

2012ra arte, oso antzekoak ziren Gipuzkoako eta Bizkaiko foru araudiak, 2.500 biztanleen baldintza barne. Baina urte hartan, Gernikako Batzar Nagusiek arau berria onartu zuten, oraindik indarrean dagoena. Arau horrek debekatu egiten du Bizkaian udal gehiago sortzea. Usansolo Herria (UH) plataformako Monika Menak uste du aldaketaren helburua oso zehatza zela, “Bizkaian abian dagoen desanexio prozesu bakarra gurea da eta”. UH saiatu egin zen arauak xedapen iragankor bat jaso zezan, zeinaren arabera epe bat zabalduko baitzen lehendik martxan zeuden prozedurak burutzeko, baina ez zuten helburua lortu.

Arau hori egongo ez balitz, edo aipatutako xedapena erantsiko balitzaio, Usansolok aukera bikaina edukiko luke Galdakaotik bereizteko, aurreko foru arauek ezarritako baldintza guztiak betetzen baititu. 5.000 biztanle inguru dauzka, Galdakaoko erdigunetik behar bezain urrun dago eta ekonomikoki bideragarria da berriki EHUk egindako azterketa baten arabera. Izan ere, harrigarriena da oraindik udal ez izatea, kontuan hartua 1988an hasi zirela helburu hori lortzeko ahaleginak.

Menak azaldu digunez, 1990eko hamarkadaren hasieran hiru azterketa egin ziren Usansolo independentearen bideragarritasuna neurtzeko. Bi aldekoak izan ziren, baina hirugarrenaren ezezkoak prozesu osoa geldiarazi zuen. Azterketa negatibo hura EAJrekin harreman estua daukan abokatu bulego batek egin zuen.

Ondorioa hamabost urteko impassea izan zen. 2011n, desanexio nahia indarberritu eta UH plataforman gorpuztu zen. Udal hauteskundeetan ezusteko emaitza lortu zuten: zinegotzi bi eta gehiengo zabala Usansolon. Hurrengo urtean, udal berriak eratzeko debekua ezarri zuen Aldundiak. Une honetan, UHk foru arau berriaren aurkako helegitea dauka aurkeztuta Espainiako Auzitegi Gorenean.

Iñaki Lasagabaster EHUko Administrazio Zuzenbide katedradunak bere iritzia eman digu arau horretaz: “Berez, ez zait txarto iruditzen halako arau bat ezartzea desanexio eskaerarik ez bada aurreikusten. Gainera, administrazioa arrazionalizatzeko balio du. Beste kontu bat da martxan dagoen prozesu bat gelditzea, hori herritarren kontrako neurria litzateke. Aldundia jabetu da egoerak ezin duela honela jarraitu, eta adierazi du araudian moldaketak egingo dituela usansolotarren borondatea errespetatze aldera”. Zuzen dabil Lasagabaster. Jose Luis Bilbaok ez ezik, EAJk eta Galdakaoko Udalak adierazi izan dute prest daudela Usansoloren segregazioa ekar lezakeen prozesu bat abiatzeko –erakundeen kasuan– eta babesteko –alderdiarenean–.

Prozesu horren lehen urratsa foru araua aldatzea litzateke, eta azkena herri galdeketa bat egitea. Horretarako entrenamendua aste honetan bertan izango dute usansolotarrek, UHk azaroaren 23rako antolatu duen erreferendumean. Galdera, hauxe: “Usansolo udalerria izatea nahi duzu?”.

Emaitzek ez dute balio juridikorik izango, baina bai politikoa. “Galdakaon, Bilbon eta Madrilen Usansoloren nahia zein den entzutea gura dugu”, dio Monika Menak. Ibon Uribe Galdakaoko alkateak esan du ez duela erreferenduma oztopatuko, baina babestu ere ez, prozedurak bestelakoa izan behar lukeelako. UHren eta Uriberen arteko ika-mikak zeresan ugari eman du azken askeotan, baina ez du ematen horrek Bizkaiko 113. udalerriaren sorrera oztopatuko duenik.

Bi hilabetez udal izan zen herria

Bizkaia 113.enera bidean, eta Gipuzkoan 89.aren jaiotza etenda. Ondo ezagunak dira Igeldon aurreko neguan gertatutakoak: galdeketa bidez gehiengoak segregazioaren alde bozkatu ondoren, Foru Aldundiak dekretuz agindu zuen Igeldoko udal berria eratzea, baina aurtengo otsailean EAEko Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zuen dekretu hori, Donostiako Udalaren helegiteari men eginez. Bi hilabetez udal izan ostean auzo izatera itzuli zen Igeldo, eta Itxas Aurre elkarteko kideak, hala nola herritar gehienak, atsekabez ari zaizkio orain epailearen behin betiko ebazpenari itxaroten.

Zergatik Igeldoren kasuan EAJk ez du Usansolorekiko agertu duen jarrera bera?, galdetu du publikoki Itxas Aurrek. Hona Sabin Etxearen erantzuna: “Usansolon eta Igeldon argi ikusten da bi eredu daudela. Bata, Gipuzkoako Aldundiak aurrera eraman duena, inposizioarena, BBNNetan beren buruari emandako legeak ez errespetatuz eta Igeldori balio gabeko galdeketa batekin iruzur eginez. Eta bestea, EAJk Usansolon proposatzen duena: legearen barruan galdeketa bat egitea”.

1983tik Euskal Herrian sortutako udalak

1983ko urtarrilaren 1ean Bilboko bost auzo desanexionatu zirenetik, beste 30 udal sortu dira Euskal Herrian, ia denak 80ko hamarkadan eta 90ekoaren hasieran. 1994tik bost udal berri besterik ez dira eratu, eta bakarra XXI. mendean: Ziortza-Bolibar.

35 udalerri berrietatik, hamasei Bizkaian daude, bederatzina Gipuzkoan eta Nafarroan, eta bat Baxenabarren. Betiere bereizketa baten ondorioz sortutako udalez ari gara, ez elkarketaz sortutakoez. Bereizketa horietako asko desanexioak dira, baina badira zatiketak ere, tamaina bertsuko udalak eman dituztenak. Leaburu-Gazteluk, esaterako, erdibitzea erabaki zuen 1995ean; zazpi urte lehenago, hiru zatitan banatu zen Iruerrieta, Gipuzkoan ere bai.

Nafarroan, udal berri gehienak Iruñerriko zendeen zatiketaz jaio dira. Zendea esaten zaie Iruñea inguruan sortutako bost herri bilguneri (udal izaera dute): Zizurkoa, Oltzakoa, Galarrekoa, Izakoa eta Antsoaingoa. Azken hori ez da existitzen dagoeneko; 1991n, Antsoain eta Berriozarrek zendea utzi eta udal bilakatu ostean, geratu ziren gainerako herriek Berriobeiti eratzea erabaki zuten.

Bitxia da zendeetatik bereizi diren udal gehienak, behin sortuta, zendea bera baino biztanletsuago izan direla. Esaterako, askoz populazio handiagoa dute Barañainek eta Zizur Nagusiak euren jatorrizko udala den Zizurko Zendeak baino, hura ez baita 4.000 biztanlera iristen. Barañain, izan ere, zerrenda honetako udal populatuena da, Erandioren ostean. Aldea hain nabarmena ez bada ere, gauza bera gertatu zen Beriain eta Orkoienen kasuetan.

http://www.argia.eus/fitx/irudiak/udalerriak.jpg


Interésache pola canle: Erabakitzeko eskubidea
2024-11-18 | Leire Ibar
O 7 de xuño, Gure Esku organizou unha manifestación baixo a lema 'Herri Libre-Euskal Herriak erabaki!' baixo a lema
Convocaron unha mobilización en Bilbao en xuño de 2025 para "reivindicar dereitos como nación e imaxinar en marcha un pobo no seu conxunto". O movemento insistiu na necesidade de traballar "entre todos e en colaboración" para construír "unha Euskal Herria libre e cohesionada"... [+]

Erabakitzeko eskubidearen alde egin dute EH Bilduk eta EAJk Araban ere

Bizkaian eta Gipuzkoan egin bezala, EAEko estatus politiko berriak Euskal Herria nazio gisa aitortzea eta erabakitzeko eskubidea jasotzea eskatu dute Arabako Batzar Nagusietan alderdi abertzaleek.


2024-10-17 | Julene Flamarique
Gure Esku mostrará o “pobo que somos” o 16 de novembro cun maratón de vídeos
A iniciativa presentouse o pasado mes de xuño en Donostia-San Sebastián. Ademais do maratón musical, este mércores programáronse espectáculos en directo en Pamplona/Iruña, Donostia-San Sebastián, Bilbao e Vitoria-Gasteiz. Estarán doce horas “representando Euskal... [+]

Gure Esku presenta a dinámica ‘Un pobo libre’
A iniciativa a favor do dereito a decidir anunciou o sábado no Kafe Antzokia de Bilbao os retos dos próximos dous anos. “Queremos un pobo libre, queremos crear movemento, queremos pór en marcha o pobo e impulsar a colaboración”, sinalaron.

2024-03-04 | Ahotsa.info
Piden en Pamplona que se respecte o autogoberno de Navarra e a vontade democrática dos cidadáns
En resposta á convocatoria realizada polos 120 alcaldes que fixeron público e asinado o manifesto "Defender Navarra", produciuse unha concentración no Paseo Sarasate de Pamplona o sábado pola tarde. O Tribunal Supremo ha denunciado que a revogación da transferencia da... [+]

As estradas enchen de símbolos vascos na Volta a España este fin de semana
As asociacións Gure Esku e Nafarroa Berriz Altxa organizaron iniciativas para o paso da carreira por Euskal Herria. Queren reivindicar o "dereito a decidir de Euskal Herria" e cuestionar, entre outras cousas, as "fronteiras artificiais".

A proposta de Urkullu recóllese con frialdade en España sen pechar portas
O lehendakari Urkullu propón unha convención constitucional para profundar no debate do autogoberno no Estado español e facer un auténtico recoñecemento do estado plurinacional.

Un ertzaina manda a tres persoas a "coller da popa" por pedir que se exprese en eúscaro
Tres mulleres dirixíronse en eúscaro a uns ertzainas preguntando por un restaurante. Unha das policías respondeulles que sabía eúscaro pero que non o utilizaría, e envioulles a "tomarllo da popa". Pedíronlle a placa ao ertzaina e a policía ensinoulles o dedo central.

EH Bildu e EH Bai convidan a mostrar “que non somos nin franceses nin españois” no Tour de Francia
Os partidos políticos independentistas queren demostrar que, aproveitando que o tres primeiras etapas da carreira realizaranse en Euskal Herria, hai un pobo dividido en dous estados. Os portavoces reúnense en Hendaia para comunicalo.

2023-06-20 | Hala Bedi
Gure Esku reivindica o dereito a decidir de Treviño
O domingo denunciouse a "anacrónica" situación que viven os habitantes de Treviño.

2023-05-25 | Euskal Irratiak
Frantziako Tourra kari, Euskal Herria mundura ekimena abiatu du Gure Eskuk

Frantziako itzuliak duen nazioarteko oihartzuna baliatuko du Gure Eskuk, 'Euskal Herria mundura' izeneko ekimenarekin. Tourreko lehen hiru etapak osoki Euskal Herritik pasako direla baliatuta, "inoiz egin den ikurrinik erraldoiena" zabalduko dute, eta 4.000... [+]


Eguneraketa berriak daude