PPk gobernatzen duen Arabako Foru Aldundiak 2015erako aurrekontuak aurkeztu ditu eta euskaran %24ko murrizketak proposatu ditu, alegia, 227.500 euro gutxiago. Zifra zehatzak ondokoak dira:
Euskaltzaindiak eta Eusko Ikaskuntzak aurtengoaren erdia jasoko lukete, bakoitzak 50.000 euro.
Araba Euskarazi %40 murriztuko lioke diru-laguntza, hau da, 10.000 euro gutxiago izango lituzke.
Arabako Bertsolari Elkarteak 15.000 euro jasoko lituzke, 2014an baino 10.000 euro gutxiago.
Euskararen erabilera eta sentsibilizaziorako programak diru-laguntzaren %57 galduko luke.
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak %20 galduko luke.
Euskarazko argitalpenek %33 galduko luke.
Astelehen honetan egingo dituzte Kanadako Komunen Ganberarako hauteskundeak, Trudeau lehen ministro ohia ordezkatu duen Mark Caneyk data aurreratu ostean. Liberalen lidergo aldaketak kontserbadoreei aldea nabarmen murriztea eragin du, eta inkesta gehienek bozetan garaile irtengo... [+]
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak abizenen grafia euskaratzeko kanpaina abiatu du. Adin txikiko seme-alabak dituzten gurasoei egiten zaie deia bereziki, gurasoek deitura euskatuz gero, automatikoki 18 urtez beherako seme-alaba horiei ere euskaratuko baitzaie.
Sare sozialetan argitaratutako argazkiaren bidez ezagutarazi du erasoa Ordiziko alkate Adur Ezenarrok. Bere sexu izaerarekiko "harrotasuna eta ohorea" berretsi du, eta azken aldiko "oldarraldia" salatu du.