Testua: GUS JIMENEZ / Irudiak: NÚRIA FORTUNY :: Moradero
Haur eta Gazte Literatura
Elkar, 2014
Hauxe da, oker ez banago eta liburuan ageri den informazioaren arabera, Gus Jimenezen lehen lana. Alde horretatik ez dugu idazlearen aurreko erreferentziarik, eta horri gehitzen badiogu liburuaren izenburuak ez duela aparteko pistarik ematen... zaila gertatzen zaigu liburuaren nondik norakoa jakitea. Núria Fortuny ilustratzaile katalanaren irudiak, aldiz, fantasiako mundu batera eramaten gaituela dirudi. Bestalde, kontrazaleko testuak ederki laburtzen du nobelatxo honen muina.
Jimenezek gaur egun ohikoa den egoera batetik abiatzen du istorioa, neskatila batek amari gutun bat igortzen diola, harrituta, oso-oso urrutitik datorren eskutitza delako, fakturek eta propagandak gure gutunontziak betetzen dituzten garai honetan gutun bat, “Oso urrutitik dator, hegazkinean etorri da”.
Gutun horrek June eta Neliseren bizitza aldatuko du zeharo. Neliseren aitak idatzitako testuari esker neskatoak aita baduela deskubrituko du; amak, aldiz, urtetan desagertutako gizonaren berri izan.
Lehen kapitulu labur horien ondoren Moradero uhartera iristean, hango bizitzaren berri emango du Saalek, Neliseren aitak. Eta kontaketa horrek betetzen du liburuaren zatirik handiena, eta kontaketaren ondorioz ulertu ahal izango dugu zergatik ez zen bueltatu Saal alaba jaiotzean, zergatik eman dituen urte batzuk desagertuta, zergatik iritsi den hain berandu Moraderotik bidalitako eskutitza.
Eguneroko bizitzaz eta gauza guztiak korrika eta presaka egiten ditugun mundu honetaz mintzo da Gus Jimenez ipuin fantastiko honetan; Moraderoko biztanleek denbora galdu beharrean irabazi egiten dute, astia dute gauza asko egiteko patxadaz, berriketarako geratuz, paisaia ikusiz, lasaitasun osoz. Eta hori guztia erloju bati esker: “Zuretzako oparia da –argitu zion alkateak (…) Demeter erlojugileak egindako horma-erlojua da. Makina benetan miresgarriak dira gizon honek egiten dituenak”.
Zenbaitetan liburuaren narrazioak ere Demeter erlojugilearen erritmoarekin bat datorrela dirudi, astiro eta ezer gertatzen ez den egoera dirudi; amaierak, baina, dena argitzen du, baita kontakizunaren moteltasuna ere.
Liburuaren egitura, hasieran eta amaieran June eta Neliseren presentzia eta kontakizunaren gune nagusia, Saali Moraderon jazotakoa, agian bortxatua da eta gertakari sinpleen kontaketak berez ez du irakurlea harrapatzen; bestalde, baina, kapitulu laburrez osaturik egoteak lagundu egiten du eta nobela erraz irakurtzen da; erraz eta harridura puntu batekin, Núria Fortunyren irudiek sortzen duten harriduraren antzeko puntuarekin.
Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]
FERMÍN MUGURUZA 40. ANIVERSARIO
Cando: 21 de decembro.
Onde: Bilbao na Area.
-------------------------------------------
Cada ano vístese de festa Bilbao o 21 de decembro. A sidra e o tallo, protagonistas da xornada, é o día da feira de Santo Tomás. Este ano, ademais,... [+]
Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).
Por razóns pedagóxicas ou metodolóxicas, os historiadores tendemos a fragmentar e dividir en prazos os períodos históricos do pasado. Hai épocas tradicionais que todos coñecemos (Prehistoria, Antigüedad, Idade Media, Idade Moderna e Contemporánea), pero tamén varias... [+]