Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Gaizki jokatzeagatik kritikatzea, horrek kezkatuko ninduke"

  • 22 urte profesionaletan (Asegarcerekin lehenengo, Asperekin 1998tik), Lau T’erdiko txapela, Binakakoan beste lau garaipen eta makina bat bizipen frontoietan. 45 urterekin, pilota utziko du Triciokoak (Errioxa). Ikuskizuna maite duen jokalaria eta aho bilorik gabeko gizona, ez du inor epel uzten Augusto Ibañez Sacristan Titin III.ak.

"Irabaztea edo galtzea baino gehiago da kirola, eta ikuskizuna funtsezkoa da. Ikusleek ez badute gozatzen, pilotariak berak ez badu gozatzen, hilda dago pilota" (argazkia: Aspepelota.com).Aspepelota.com
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zein egoeratan utziko dituzu frontoiak?

Fisikoki eta mentalki ongi, ezin naiz kexatu. Nire ibilbidean lesio gutxi izan ditut eta aurten ere berdin, arazorik gabe ari naiz partiduak jokatzen eta egia esan, asko ari naiz gozatzen. Erretiro urte hau oso pozgarria izaten ari da eta geroan pentsatzeko aukera izango dut aurrerago, orain uneaz disfrutatzen ari naiz.

22 urte profesionaletan. Nola eta zertan eboluzionatu du pilotak?

Pixkanaka eboluzionatu du, kirol guztiek eta oro har bizitzak bezala. Kirol tradizionala da eta joko-arauak ez dira ia ezer aldatu, baina bai frontoiak, materiala, kirolarion prestakuntza...

Materiala aipatu duzu eta sarri polemika iturri izaten dira pilotak; bizkortu egin dira urteotan. Onerako ala txarrerako?

Lehen pilotak sebo beltza zuen eta gehiago irauten zuen, orain pilota zuriak dira, makinaz eginak, eta ezberdinak dira, bai, baina ez onerako ez txarrerako: hainbatetan mesede egingo die batzuei eta alderantziz; materialak denon ahotan jarraituko du eta normala da, jokoaren oinarrietako bat delako pilota.

Eta giroa, asko aldatu al da?

Frontoietako giroa beti izan da bikaina. Ikusten dudana da gazte gehiago dagoela pilotaren inguruan, neskak nahiz mutilak. Asteburuan pilota partidu bat ikustera joateko ohitura zabaldu da gazteen artean eta gustura joaten da bat frontoira, kirol guztien artean afiziorik onena pilotak duelako, nire ustez.

Eskuzko jokoari ikusgarritasun handiagoa eman zion belaunaldiko pilotarietako bat zara…

Ahalik eta ongien egiten saiatu naiz beti, pilotan jokatzeko eta pilota ulertzeko dudan modua galdu gabe. 1992ko Olinpiadetatik aurrera, Asegarce ere jaio zelarik, aldaketak izan ziren pilotan orokorrean eta hor egotea egokitu zitzaidan. Pilotaren kontzeptua zertxobait aldatu zen, pilotari profesionalen irudia sendotu eta konfiantza eman ziguten, baita hedabideetan oihartzuna ere, eta testuinguru horretan, botera beharrean airez jokatzeko joera handiagoa genuen aurrelari batzuek debutatu genuen. Iraultza txiki bat eman zen, norabide guztietan.

Ikusgarri izan behar du pilotak?

Bai, kirolak orokorrean izan behar du ikusgarri. Jendeak, batek edo besteak irabaztea nahi izateaz gain, ondo pasa nahi du, ikuskizun bila doa. Denoi gustatzen zaigu irabaztea, baina irabaztea edo galtzea baino gehiago da kirola, eta ikuskizuna funtsezkoa da. Ikusleek ez badute gozatzen, pilotariak berak ez badu gozatzen, hilda dago pilota.

Irabazteko arriskatu egin behar da?

Bai, bizitzako arlo guztietan arriskatu behar da, une jakinetan. Pilota ulertzeko eta tantoak egiteko modua da, nire kasuan. Nik ez daukat jo izugarria eta txapa gaina eta ertzak bilatu ditut tantoa egin ahal izateko. Arriskua duten jokaldiak dira, baina horretarako gaude egunero entrenatzen.

Zeintzuk dituzu partidurik gogoangarrienak?

Debutaren eguna eta erretiratzen naizen eguna izango dira niretzat garrantzitsuenak eta ahaztuko ez ditudanak.

Baina badira ikusleen gogoan geratu diren beste partidu batzuk. Retegi II.aren aurka 1997an jokaturiko Lau T’erdiko finala, esaterako [21-17 irabazten joan ostean, norgehiagoka galdu egin zuen Titinek].

Tira, nik 2007koa hobeto gogoratzen dut, kar, kar, kar [urte horretan, Lau T’erdiko finala irabazi zuen Titinek, Abel Barriolaren kontra]. Partidu gogoangarriak dira, egindako jokoagatik baino gehiago, ekarri zuten guztiagatik eta sortu zen giroagatik. Ezinezkoa zait finaletan bizitzen dena deskribatzea, baina izugarria da, eta zaila da horietako bat aukeratzea.

2007ko final hura gainera bereziki hunkigarria izan zen zuretzat…

Bai, astebete lehenago aita hil zen eta egun gogorrak izan ziren emozionalki, ez nekien jokatu edo ez, baina Lau T’erdiko aurreko bi finalak galdu ostean azkenean irabazi eta aitari eskaini ahal izan nion txapela. Egun garrantzitsuenetako bat izan zen.

Pertsonaia polemikoa zara. Iaz bertan, Bikotekako txapelketan kanporatua izan ondoren piloten aukeraketaren aurka mintzatu zinen eta enpresen atzeko interesak salatu zenituen.

Inori ez zaigu galtzea gustatzen eta kalte egin dizutela iruditzen bazaizu, pilotariak hitz egiteko aukera eta eskubidea duela uste dut. Jokatzeko gaudela? Bai, baina gure iritzia ere eman dezakegu, oker egon arren. Haserretzeko eta erratzeko eskubidea dugu, beti ere errespetuaren barruan eta inor iraindu gabe. Une horretan horrela sentitu nuen eta hala bota nuen.

Pilota enpresak hainbatetan kiroletik kanpo dauden interesen arabera mugitzen dira, hortaz?

Ez, ez. Bakoitzak bere egitekoak ditu. Gurea ahal bezainbeste entrenatzea eta ahal bezain ongi egotea da, partidua ahalik eta ondoen jokatzea. Pilota hautatzaileak bere egitekoa du, enpresak berea… baina gauza batzuez edo besteez iritzia eman dezakegu, besterik gabe.

Nahikoa dira bi enpresa (Aspe eta Asegarce), pilota profesionalarentzat?

Pilotari bezala, zenbat eta enpresa gehiago egon, guretzat orduan eta hobeto. Lehen pilotari profesional gehiago zeuden, baina enpresek jakingo dute zenbaterako eta zenbatentzako aukera dagoen, hor ez naiz sartuko.

Duela hiru urtetik Logroñon PPko zinegotzi izateak ere zeresana eman du. Sumatu al duzu frontoietan?

Ez, eman nahi izan nuen urratsa izan zen, enpresarekin hitz eginda eta adostuta eman nuen, eta ez dut arazorik izan. Ilusio handiz bizitzen ari naizen esperientzia da, eta Logroñoko Udalari eta Asperi eskertu behar diet urte hauetan emandako laguntza. Afizioari dagokionez, iritzia emateko eta kritikatzeko eskubidea du, eta uneren batean kritikatuko zuten, baina orokorrean jendeak ez ditu bi jardunak nahastu, eta hala behar du. Gaizki jokatzeagatik kritikatzea, horrek kezkatuko ninduke.

Tira, nolabait pilotarien estereotipoa zabaldu duzu…

Bakoitzak gure pentsamoldea eta gure helburuak ditugu bizitzan, kirolaria ezin da bizitza guztian kirolera dedikatu eta norberaren ilusioekin lotuta dauden ateak irekitzen badizkizute, ondo dago probatzea. Baina ez dut estereotipoak apurtzeko egin; pilotariak frontoian dena ematen badu eta duen kontratua betetzen badu, beste gauza batzuk egin ditzake.

Nola ikusten duzu harrobia?

Aurrean nahiz atzean aukera handiak dituzten gazteak ikusten ditut. Pilotak bide hau jarraitu behar du, gazteei lagunduz, haurren eskolak bultzatuz… eta profesionaletan ere maila handiko gazteak daude. Etorkizun itxaropentsua ikusten diot pilotari eta ziur naiz harrobi oso ona mantenduko dela.

Pozik

“Oso pozik nago bizitako guztiarekin. Ezin diot pilotari gehiago eskatu, dena eman dit: txikitatik izandako ilusioa ogibide bihurtu dut. Porrotak izan dira, gaizki pasatako uneak, jokoz okerrago aritutako garaiak… baina balantzan jarrita, dudarik gabe positiboa da emaitza”.


Interésache pola canle: Pilota
2024-08-26 | Jon Torner Zabala
No Campionato do Mundo de Pelota Vasca, as seleccións de pelota vasca non teñen sitio
O frontón Labrit de Pamplona/Iruña acolle o XI Torneo Sub-22 que se disputa este sábado en Pamplona. Campionato Mundial de Pelota Vasca. Até o 31 de agosto, máis de 200 pelotaris de sete países tomarán parte no Festival de Pelota Vasca. Decenas de persoas concentráronse... [+]

50 pelotaris rexeitan xogar coas seleccións de España e Francia
Unha decena de pelotaris reivindicou nun acto celebrado en Hendaia a selección de Euskal Herria de pelota a man. A decisión foi dada a coñecer nun acto celebrado o pasado sábado no frontón Beltzenia de Hendaia (Lapurdi).

Josu Garritz
"Na Diáspora viven no día de hoxe, esquecendo un pouco a orixe e a historia dos seus antepasados"
Foi un famoso pelotari, campión do mundo, pero só unha vez xogou en Euskal Herria, xa que naceu, creceu e vivía en México, onde os seus pais viaxaban alí fuxindo da guerra de 1936. Abertzale, presidente da euskal etxea mexicana, asesor do Goberno, amezketarra, esposa... [+]

2024-04-22 | Javier Cuadra
En verso, irradaka, do partido de pelota de Irun 1820

Hai tempo que o adquiriu e leuno por encima, pero só recentemente puiden atender coa atención que quería ao libro Joxemari Iriondo Pilota eta Bertsoak. Atopei vellos coñecidos e resucitáronme algunhas das loitas, perdidas e ganancias que me pasaron pola lectura.

Pero... [+]


2024-02-15 | Estitxu Eizagirre
Gana e perde
Desde pequenos vivimos a competencia nesta sociedade: de neno nos xogos infantís, de adulto en todos os ámbitos da vida (ás veces aceptamos conscientemente xogar e outras veces caemos involuntariamente nas dinámicas competitivas). Quizá por iso os deportistas son o... [+]

Naroa Iturain, xuíz de pelota
"Hai poucas mulleres xuíces porque temos medo a ser desfavorecidas"
Naroa Iturain (Pamplona, 1992) alberga o frontón. É pelotari e tamén xuíz de pelota. De neno, a pa espertoulle expectación e, seguindo a paixón, comezou a correr a man. Con todo, o xuíz fíxose case forzado, xa que as medicións entre mulleres eran dirixidas polos propios... [+]

2023-05-11 | Estitxu Eizagirre
Como se forma un equipo do Campionato Interpueblos por cada 250 habitantes?
O 13 de maio xogaranse os partidos Larraul Azpeitia dentro do Campionato de Gipuzkoa Interpueblos en modalidade manual. Os partidos comezarán ás 18:00 no pequeno pobo de Tolosaldea e serán froito do traballo realizado durante anos na promoción da pelota, unha gran festa na... [+]

Debate sobre a oficialidade da selección na pelota vasca, coa federación española en contra
A Federación Internacional de Pelota Vasca celebrará unha asemblea, tras expor a súa disposición a analizar por primeira vez o cambio de status dos pelotaris vascos. A Federación Española de Pelota afirmou a súa intención de "insultar" contra ela e engadiu que implicaría... [+]

Organizado a liga de cesta punta de Euskal Herria, unifícanse as competicións de Iparralde e Hegoalde
As competicións de Gernika, Donibane Lohizune, Biarritz e Pau uniranse creando a Jai Alai League.

2022-12-15 | Jon Torner Zabala
Binakako kluba de Ados Pilota Kluba, fóra da programación de ETB
O club Ados Pilota denunciou que ETB non vai emitir ningún partido do Campionato de Parellas que arrincará o sábado, polo que Eusko Label non vai patrocinar o torneo.

Eguneraketa berriak daude