Iñigo lagun erlezaleak argitu dit erle eultzeak gure bizitzari egiten dion maileguaren kontabilitatearen berri: etxeko bi lagunok hilero jaten dugun libra eztia egiteko 1.152 erle 180.000 kilometro ibili dira eta 4,5 milioi lore bisitatu eta baliatu dituzte.
Erle bakoitzak 156 kilometro egin ditu 3.906 loretara iristeko. Bakoitzak ia 4.000 fruitu gauzatzeko polinizazio lana egin du. Hau da, milaka eta milaka landare emango dituzten haziak sortu ditu.
192 milioi sagar 2024. urtean. Segundoero sei sagarretik gora saltzen du Britainia Handiko Tesco supermerkatu kate han ezagunak; ia 27.000 tona. Zenbaki ikusgarriak dira baina are harrigarrigoak dira bertokoak, Ingalaterrako sagarrak direla jakinda.