Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Biktimen gainean berba egiteko, bizi zen egoera politikoaz berba egin behar da"

  • 2012ko azaroan Eusko Jaurlaritzaren Sufrimendu Bidegabeen Biktimen Balorazio Batzordeak indarkeria politikoaren lehen zortzi biktimak aitortu zituen. 1960 eta 1978 artean izandako biktimei erreparazioa ematen hasi zen gobernua. Lehen zortzi biktima haietan bakarra da bizirik: Antxone Telleria Mendia. Eta non izan gara gu orain arte?

Jaurlaritzak 2012an indarkeria politikoaren biktimatzat jo zituen lehen zortzi pertsonen artean bizi den bakarra da Telleria (argazkia: Dani Blanco).
Jaurlaritzak 2012an indarkeria politikoaren biktimatzat jo zituen lehen zortzi pertsonen artean bizi den bakarra da Telleria (argazkia: Dani Blanco).

“Antxone Telleria Mendia larriki zauritu zuen Guardia Zibilak Lekeitioko Santa Maria eliza hustu zutenean, 1977an”. Horixe irakurri dugu, eta, horrekin batera, zu ez zarela oroitzen…

Bertan egunean zer gertatu zen ez dakit. Kontatu didatena baino ez dakit. Momentu batera artean daukat gomuta. Hurrengo gomuta, hil bi pasa ondoren izandakoa da. Ez daukat gomutarik, ez. Mila alditan kontatu didatena dakit. Hain suertez, itxialdi berdinean egon ziren nire ahizpa bat, lehengusu-lehengusinak… Familiako jendea zegoen elizan, eta beraiek gogoratzen dute. Nire gomuta da han nengoela eta momentu jakin batean abadea etorri zela, sartu zela eta esan zuela kanpoan guardia zibilek eliza inguratuta zeukatela, eta sartu egingo zirela. Abade parrokoa orduantxe etorri berria zen Lekeitiora, Benito Ansola. Berarekin batera beste abade bat etorri zen, gaztea, Andoni Perez Urraza zuen izena. Nik ez nuen artean ezagutzen, Bilbon bizi nintzen-eta, ikasketak egiten ari nintzelako. Abade gazteak hori esan eta taldeak osatu genituen, babesteko asmotan edo. Esanda geneukan elizan ez genuela erreko, baina azkeneko gomuta da mundu guztia erretzen ari zela orduan, eta ni ere bai… Ahizpak dio ni beraren aurretik nindoala eta, kanporatzean, atetik irtetean galdu ninduela. Baina ni ez naiz gogoratzen.

Guardia zibilek jo zintuztela ere ez?

Ezer ere ez.

Zer diote medikuek memoria galera horretaz?

Defentsa mekanismoa izan ahal dela. Nire buruak babesa ipintzen duela hain gauza desatseginaren aurrean. Tira, ez dakit horrela den, baina badakit burua oso txarto eraman nuela. Burezurreko traumatismoa neukan. Medikuek esaten dute gorputzak bere defentsak antolatzen dituela, “orain arte!” esaten duela eta kito.

1977ko otsailaren 26an, zure urtebetetze egunean, itxialdia Lekeition, amnistiaren aldeko astean…

Lekeition bi itxialdi izan zirela gogoratzen naiz. Bata, Gabonak pasa eta gero, eta jarraian, otsailean. Bi itxialdi bata bestearen ondoren… Otsailekoan ni irten nintzen txarren, baina Lekeition jende asko egon zen zaurituta, baita jende nagusia ere. Nire ahizpa, adibidez, kulatarekin jo zuten buruan. Hiru edo lau puntu eman zizkioten, gero jakin nuenez. Guardia zibilek karrajoa egin zuten elizatik irtetean, eta alde batekoek eta bestekoek jotzen zuten. Ni karrajoan gelditu nintzen. Baina ez dut gogoratzen. Oso kuartel txikia zen Lekeitiokoa, baina elizara ez ziren herriko lau guardia zibilak joan. Kanpoko jendea zen. Badirudi herria hartuta zegoela…

Gerokorik, kontatu zizutena dakizu, Lekeitioko osasun zentrora eraman zintuztela lehenengo, eta Gurutzetako ospitalera zuzen, ondoren.

Itxialdian zegoen emakume bat, Marije Arrinda, nolabait konturatu zen zelako jipoia ematen zeuden guardia zibilak, eta aurpegia eman zien. Orduan, emakume hark eta abade gazteak-eta –esaten dutenez ari naiz–, anbulantzia ekarri zuten elizatik gertuko Itsas-institutu Sozialetik. Anbulantzia joatekoa ei zen, baina emakume hark eta abadeak esan zioten ezetz, eurak barik ez zela inora joango. Eta Gurutzetara izan zen bidaia.

Gurutzetako oroitzapenik baduzu?

Egun batean esnatu, begiratu eta ahizpa ikusi nuen, behearen gainean lo, etzanda. “Zer egiten zagoz hor?”, nik, eta: “Zeu zaintzen!”. “Ni zaintzen? Zer pasaten jat niri ba?... Ez egon hor, etorri neugaz lotara”. Baina nik ez nekien non nengoen. Mugitzen hasi nintzenean berari lekua uzteko, esan zidan: “Egon geldirik, ezin zara mugitu eta!”. Lotuta nengoen. Badirudi oso agresibo nengoela, neure buruari min egiten niola. Hitzez ere, agresibo. Horixe da ospitaleko lehenengo gomuta. Bertan egunean, eguerdian, ama etorri zen: “Eta gaur goizean zer pasatu da?”. “Josune ikusi dot!”. Eta berak eman zion alerta medikuari: “Begiratu, gaur goizekoa gogoratzen du!”. Besterik ez dut gogoratzen. Hala ere, berba egin, badirudi asko egiten nuela.

Zenbat denbora igaro zen guardia zibilek jo zintuztenetik ospitalean ahizpa behearen gainean etzanda ikusi zenuen arte?

Berrogeita sei egun edo. Ez dakit. Orduan Zaintza Intentsiboetako Unitatea zen. Han, zortzi egun edo. Gero, neurologiara eraman ninduten. Diote nekatu egin nituela hangoak… Nire alboan zegoenak garuneko tumorea zeukan, eta diote neuk beste inork ez ziola hari berbetan ulertzen. Baina nik ez nekien nor nintzen neu! Momentu guztietan txorakeriak esaten ari nintzela diote. Burezur haustura neukan, eta haustura zarratzeko ere, uste dut dopatuta egoten nintzela. Gainera, odolbatu bat ere baneukan buruan, eta buruko mina ematen zidan, baina bere kabuz garbitu edo eliminatu behar zen, gauzak lasai-lasai joan behar ziren…

Irakurri dudanez, luze jo zuen osatze prozesuak, eta hor dira beti guardia zibilen jipoiaren ondorioak…

Bai, orain ere hor dira. Baina kontuan hartu Gurutzetatik lehenengo aldiz irten nintzenean begia zentimetro eta erdi beherago neukala. Orain ere beherago daukat, baina orduan askoz beherago neukan. Denak du bere ondorioa. Aurpegiaren ezker aldea mokorreko hezurraz eginda dago: mokorretik kendu eta aurpegiko aldea berregin. Orduan 21 urte nituen, baina gaur 58 dauzkat. Zenbat eta nagusiago, gutxiago ardura zait. “Niri kendu mina!”, esaten nuen nik. Gaur egun, beste ondorio batzuk dauzka jipoi hark, momentu hartan ez zeuzkanak. Mokorra osatzea izan zen gaitzago, aurpegia osatzea baino, leku osasuntsu batean ibiltzeak min handiagoa egiten zuelako. Ondorioak… ezkerreko begia kaltetua dut, bai kanpotik eta bai barrutik. Ohean etzan eta telebista ikusi nahi badut, ezinezkoa zait, bi pantaila ikusten ditut eta. Diplopia dut. Eta horrekin batera, beste hainbat kalte izan dut.

Ebakuntza kopurua ere, ez nolanahikoa.

Sekula ere ez ditut kontatu. Amak bai, kontua zeraman. Esaten zidan: “Ez dozu jakin gure?”, eta, “ez, ama, zertarako!”. Momentu batean, esan nuen: “Ezin dut gehiago! Berdin zait!”. Hil ala bizikoa izan artean ni ez noa gehiago kirofanora. Aurpegian, ezkerreko aldean, paralisi txiki bat daukat, eta beti betikoa esaten zidaten: “Begia ondo ipini… Gaztea zara oraindino… Hobeto geldituko zaizu”. Popatik! Hamar urte edo gehiago pasatu zirenean, “nahikoa da” esan nuen. Beti zen zer edo zer. Batean bat, bestean bestea, gero hurrengoa… Kontua ez zen “hauxe egin eta amaituko dugu”. Ez. Begia beraren lekura ekartzea oso prozesu luzea izan zen: ebakuntzak, infekzioak, hau eta bestea…

1977an irakasle ikasketak ari zinen egiten Derion…

Otsailean gertatu zen nirea, eta ordurako lehen lauhileko azterketak amaituta genituen. Gero, irakasle praktikak egin behar ziren. Ikasturte hartan pare bat ikasgai geratu zitzaizkidan gainditu gabe, eta praktikak ere egin behar nituen. Hurrengo urtean lanean hasi nintzen, eta, baimenak tarteko, lanean ari nintzela bukatu nituen ikasketak. Bestela, bertan urtean, ekainean nik justu-justu nekien Antxone Telleria nintzena. Askoz gehiago ez nekien!

“Indarkeria politikoaren biktima” irakurri dut euskaraz. Gaztelaniaz, “indarkeria polizialaren biktima”. Hor ere bada koxka. Politikoa eta poliziala, zuri ez zaizu gustatzen biktima titulua, irakurri dudanez.

Egia da, ez zait gustatzen. Ez zait hitza gustatzen, ez nire gainean berba egiten dutenean, ezta beste biktimen gainean ere. Biktima, izan, hil zen pertsona da. Haren senideak, albokoak dira. Nik uste konnotazio eskasa duela biktima hitzak. Konnotazio politiko negatiboak dituela. Uste dut hitz hori erabili eta baten batzuek ondo moldatu dutela euren bizia. Biktima? Ez.

Zer deritzezu biktima batzuek eta besteek egiten dituzten bilkurei?

Txalogarria iruditzen zait. Batzar horietan parte hartu duten pertsonak miresten ditut. Eduki duten arrazonatzeko kapazitatea! Niri proposatuko balidate ez dakit kapaz izango nintzatekeen. Uste dut baietz, parte hartuko nukeela, baina minaren sakonaren arabera, eta pertsonen arabera. Iruditzen zait zenbait pertsonarekin ez dagoela aurrerapausorik egiterik. Irlandan egin zituzten topaketak, adibidez, giro baikorrean egin zirela ikusten da. Aldiz, jende asko pozoituta dago: ezin dute besteren minik onartu. “Zu txarto pasatzen zagoz, maitxea… Aitxa, ama, neba edo dena delakoa hil dotzue, baina beste batzuei ere pasatu jake. Ez zara bakarra munduan!”. Hori onartu ezin duten bitartean, nik ezingo nuke jende horrekin hitz egin. Kosta egingo litzaidake.

Beste lerro bat ere ireki zuten, edo ireki nahi izan zuten politikariek: nork bere testimonioa ikastetxeetan azaltzea. Irakasle zara, zer diozu horretaz?

Niri neuri, neure ikastetxean ere ez didate galdetu. Uste dut gauza batzuk ahaztu egin behar direla. Testimonioak kontatzea eta hori, ez dakit, bada, 14 urteko gazteari norarte ardura zaion niri zer pasatu zitzaidan. Ez dut seme-alabarik eduki, baina gurasoen etxea oso handia zen, eta hantxe ibiltzen ziren ahizpa, haren umeak eta denak. Garai batean, konturatu nintzen gaia ez zela behin ere ateratzen, “ez dugu jakin” bat egin zutela adin horretako gazteek. Ez zuten jakin nahi eurak ezberdinduko zituen ezer. Beste interes batzuk dauzkate, eta ez dakit ulertu ahal duten ere. Biktimen gainean berba egiteko, bizi zen egoera politikoaz berba egin behar dela uste dut. Kideen artean –esan dezagun, biktimen artean–, berba egitea, ondo, ateak zabalik daudenean. Bestela, kanpora joan eta zurtziloak ukitzen hasten zaizkizunean… “Los vascos sois malos… Porque los vascos… ¿Y qué piensas tú sobre esto?”… “Aita hil badizute, zer esango dizut nik? Beharbada ez zuen horrelakorik gertatu behar. Ulertzen dut zure mina”. Baina beste aldekorik ezin badute ikusi, ez garela izan mundu honetan sufritu dugun pertsona bakarrak, ez dakit bada.

Indarkeria politikoaren lehen zortzi biktimen artean zara.

Lehenengoak. Eusko Jaurlaritzak onartutakoak, ez Espainiakoak. Alderantziz, seguruenik atzetik ibiliko zen Espainiako Gobernua, gu biktimatzat ez onartzeko. Baina indemnizazioa barregarria izan zen, trafiko istripuan min hartzen duena edo hiltzen dena indemnizatzeko baremo bera erabili zuten. Guk ez dugu jaso beste biktima askok duten errekonozimendua. Ez errekonozimendu politikoa, ezta ekonomikoa ere. Eta, txarrena, kendu egin nahi dute hori ere! Gure ostean, zain daude beste biktima batzuk ere, errekonozitu zain, baina hor dira Espainiako poliziaren sindikatua, AVT, COVITE eta beste, kontra. Prozesua gerarazita, Estrasburgora joan artean.

Urte asko guardia zibilak jo zintuenetik Eusko Jaurlaritzak zure mina onartu arte…

Urte asko, bai. Gogoratzen naiz, behin, ni oso haserre. Jaurlaritzaren kanpaina bat, aspaldi, biktimen alde. Bala bat ageri zen. Eta idatzi egin nuen Jaurlaritzara: “Haiek euren mina daukate, baina guk ere, etxekook, geure mintxoa daukagu”. Erantzuna? “Bai, arrazoia daukazu, baina kartzelarako zara”.

“Kartzelarako zara”?

Esaera da hemen gure artean: “Arrazoia daukazu, baina horrek ez du ezertarako balio”.

Gainerako erakundeen aldetik babesik jaso duzu inoiz? Lekeitioko Udala, Bizkaiko Diputazioa…

Jendeak ematen duen babesa. Esan dizut ama ibili zela guztiaz arduratzen hasieran. Gurutzetako ospitalean lehenengo faktura eman ziotenean… Ile-apaindegira joaten zen permanentea egitera, baina egun hartan permanentea betiko geratu zitzaiola uste dut, faktura hura ikusita. Ama hemendik hara eta handik hona ibili zen, gestioak egiten. Gu Lekeition bizi ginen, baina Bilbon ere egon behar izan ginen, ospitalean, eta horrek ere gastuak ekarri zituen, inork espero ez zituenak. Udaletxera joan, eta ez alkateak, baina bai zinegotzi batek, erantzun omen zion: “Zure alaba etxean egon izan balitz, nirea egon zen bezala, ez zitzaion ezer gertatuko”. Kito egin zuen harekin betiko. Bizi guztiko gorrotatu zuen. Horixe erantzun ofiziala: “Etxean egon balitz, ez zitzaion ezer gertatuko”.

Lehen zortzi biktima aitortuen zerrenda horretan, hainbat izen, guztiz ahaztuak. Memoriaren Institutuaz ari dira orain Gasteizko Legebiltzarrean…

Uste dut gauza guztiak gorde behar direla, historiaren zatiak dira. Datuak, gertakariak… gorde egin behar dira. Gorrotoak, ahaztu.

Nortasun agiria

Antxone Telleria Mendia (Lekeitio, 1956). Irakasle ikasketak ditu eginak Derion (Bizkaia), eta Lekeitioko R.M. Azkue ikastolan da irakasle. Ikasketak amaitzen ari zela, 1977ko otsailaren 26an, 21 urte betetzen zituen egunean, Lekeitioko Santa Maria elizan zen, amnistiaren aldeko itxialdian. Guardia zibilek eliza hustu eta larri zauritu zuten. Orain bi urte, indarkeria politikoaren biktimatzat jo zuen Eusko Jaurlaritzak, Angel Otaegi, “Txiki”, Antonio Fernandez Elorriaga, Francisco Javier Nuñez Fernandez, Segundo Urteaga Perez de Unzueta, Francisco Javier Batarrita Elexpuru eta Alberto Soliño Mazachs-ekin batera. Biktima askoren artean, zortzi.

Indemnizazioa

“Indemnizazioa eman zidaten, behin, eta behin betikoa da. Hala ere, trafiko istripua izan duenaren baremoa eduki dut. Ez gara beste biktima batzuen mailakoak. Euskal gobernuak errekonozitu gaitu. Kostatu zaio, horratik!, etxean zer daukan konturatzea, baina egin zuen, behintzat. Espainiako gobernuak ez du horrelakorik egin. Gatazkan alde bat baino gehiago dagoela ez du onartzen. Balantza ez dago orekatuta, alderantziz, oso desorekatuta baino. Horrek guztiak pentsarazi egiten dizu”.

Ama, amama

“Gure ama hil zen, baina jaso nuen errekonozimendu ekitaldian egon izan balitz, uste dut bertan egunean hilko zela, pozik. Baita aita ere. Banuen amama bat, laurogeitaka urte edukiko zituen, eta bertan urtean, Gabonetan, karpeta bat oparitu zidan: egunkari guztietako ebaki guztiak zeuzkan hantxe gordeta. Esan zidan: ‘Atera horixe, gaur egunean egiten dena, fotokopia. Atera eta gorde, ze hau da zure historiaren partea!’. Batzuetan kostatu egin zait honetaz berba egitea, mina, sufrimendua, ernegua ekartzen dituelako gogora”.

Azken hitza
Antzar eguna kirofanoan

“21 urte dituzula ez zaizu gustatzen besteetatik ezberdina izatea, eta Antzar Eguna zure lagunak antzarak disfrutatzera joatea eta ni, aldiz, kirofanora, mahoizko jantzita!”.


Interésache pola canle: Biktimak
Vítimas do Estado piden ao lehendakari Chivite que estea presente no acto de recoñecemento o 13 de febreiro
En 2023 e 2024 o Goberno de Navarra recibiu 125 solicitudes de recoñecemento como vítima da violencia de Estado. Delas, 41 foron admitidas. A Asociación de Débedas e Torturados Egiari valoraron moi positivamente o camiño que se está levando a cabo.

O asasinato de Ordóñez, no contexto de "Oldartzen" e "A alternativa democrática"
Este xoves cúmprense 30 anos do asasinato por parte de ETA do concelleiro do pp en Donostia-San Sebastián Gregorio Ordóñez por parte do Concello. Trátase dun atentado que, por diferentes motivos, causou unha especial impresión na sociedade vasca. Abriu a porta aos... [+]

2024-11-12 | Julene Flamarique
Sortu manifestarase o 20 de novembro en Bilbao con motivo do aniversario dos asasinatos de Brouard e Muguruza
Sortu advertiu de que os Estados español e francés queren "afogar o movemento de liberación nacional" e afirmou que os asasinatos dos militantes de HB Santi Brouard e Josu Muguruza "forman parte da guerra sucia" que fan ambos os estados.

A Comisión de Valoración da CAV recoñece a outras 93 vítimas da violencia de Estado
Este mércores a Comisión de Valoración que realiza os exames de vítimas do estado e de grupos parapoliciales recoñeceu a outras 93 vítimas. Tamén recoñeceu as dificultades para continuar co seu traballo por falta de medios. A Fundación Egiari Zor valorou o traballo da... [+]

2024-10-11 | Leire Ibar
O 12 de outubro a Memoria Total organiza un acto para criticar as actuacións da Garda Civil e protexer ás vítimas
A plataforma expresou a súa vontade de "condenar as accións da Garda Civil desde o respecto a todas as sensibilidades e opinións", co obxectivo de construír a convivencia democrática.

O Concello de Pamplona colocará unha placa en homenaxe a Anxo Berrueta
O acto terá lugar o venres ás 12:00 horas na rúa Martín Azpilikueta do barrio San Juan de Luz. Desde o asasinato, a plataforma Angel gogoan puxo en varias ocasións os recordatorios, pero atacáronos e retirado unha e outra vez. Trátase dunha proposta do equipo de Goberno e... [+]

Astrabudua lembrará a Josu Murueta e Antón Fernández no 55 aniversario do seu asasinato
No acto lembraranse os tráxicos acontecementos de 1969 e homenaxearase tamén aos defensores da memoria histórica.

2024-10-04 | ARGIA
Memoria Total denuncia a revictimización dalgunhas vítimas en homenaxe á Garda Civil
A iniciativa Memoria Total denunciou que varias institucións están a impulsar a desigualdade entre as vítimas da violencia e fixeron un chamamento a que se "endureza" esa dirección. A iniciativa reúne a quince asociacións de vítimas da violencia dos estados. O 12 de outubro... [+]

Egiari Zor pide ao Goberno vasco que dea máis pasos no recoñecemento das vítimas do Estado
A Fundación Egiari Zor celebrou un acto en Urnieta despois de 31 anos da morte de Xabier Kalparsoro e Gurutze Iantzi, ambos en mans de policías e gardas civís españois. Pediu ao Goberno Vasco que abra de novo un prazo para que se poidan presentar solicitudes de... [+]

Ibai Azkona: “Nire torturen aitortza aurrerapauso txiki bat da, baina oraindik ehundaka tortura kasu daude aitortu gabe”

2008an Fernando Grande Marlaska epailearen aginduz atxilotu zutenean Ibai Azkonak pairatu zituen torturak aitortu ditu Nafarroako Gobernuak. Euskalerria Irratian, pauso honek suposatzen duena azaldu du Azkonak.


O Goberno de Navarra recoñece a Iturbide, Jiménez e Azkona como vítimas do Estado
O Goberno de Navarra recoñeceu que o tres detidos son vítimas de motivación política e pediron recompensa. Con este tres novos recoñecementos, o Goberno xa recoñeceu oficialmente a 36 persoas que xa foron vítimas da crise.

Aquel trece mortos no café Rolando de Madrid no medio da división de ETAm e ETApm
Este venres cúmprense 50 anos desde que ETA fixo estalar unha bomba no Café Rolando de Madrid o 13 de setembro de 1974 e asasinou a trece persoas. A organización recoñeceu oficialmente en 2018 a autoría de ETA, cando se puxo en camiño da súa desaparición e dos seus... [+]

O Goberno de Navarra recoñece como vítima a Mikel Iribar, ferido dun bote de fume
A Policía Nacional ha obtido o recoñecemento dunha institución pública tras 31 anos en Pamplona, onde foi gravemente ferido cun bote de fume e incendiado en 1991. O Goberno español tamén tivo que pagar a indemnización, pero non se sancionou a ningún policía polo caso da... [+]

Eguneraketa berriak daude