Filma jatorrizko hizkuntzan ikustea aberasgarriagoa al da? Erantzuna oso erraza da: jakina baietz. Aktorearen ahotsari interpretazio mailaren portzentaje oso handia dagokio. Adibide nabarmen bat aipatzearren, Colin Firth The King's Speech filmean; saiatu bi moduetan ikusten, ikaragarria da aldea. Filma osotasuna da, eta beste norbaiten ahotsak tartean sartzeak zeharo alda dezake jatorrizko sormen lana.
Espainian, 1941 urtean, lege bat ezarri zuten, zeinaren arabera pelikula guztiak bikoiztuta estreinatu behar ziren, komeni ez ziren elkarrizketak zentsuratu ahal izateko. Geroztik bikoizketara ohitu da gizartea eta jatorrizko hizkuntzan ikustearen aurkako argudio ugari entzutera ohitu gara. Nire ustez, filma bikoiztuta ikustea, Rolling Stonesen kontzertu batera joan eta Mick Jaggerrek ezpainak mugitzen dituen bitartean, Bisbalek abesturiko bikoizketa bat entzuten aritzea bezala da.
Askotan erabiltzen den beste argudio bat honakoa dugu: gaztelaniaz bikoizketa arduradun bikainak dituztela. Ez zaie arrazoirik falta, baina hori da arazoa hain zuzen, bikoiztaileak direla, eta ez zine zuzendariak. Testua ezpainen mugimenduari itsasten saiatzen dira, eta ñabardura ugari gal daitezke bidean. Zuzendariak aktorearekin hamar saiakeraren ondorioz burutu duen lan gogorraren ostean eginiko lanaren fruitua. Jatorrizko hizkuntzan ikusiz gero, obrarekiko pertzepzioa askoz ere zuzenagoa izango da, igorlearen eta hartzailearen arteko bitartekariak saihestuko baititugu. Adibide oso argi batez ulertuko duzue. Demagun menperatzen duzun hizkuntza batean film bat estreinatzen dela –adibidez euskaraz–. Nola gustatuko litzaizuke ikustea? Menperatzen duzun jatorrizko hizkuntza horretan ala bikoiztua? Ziur nago %100ek jatorrizko hizkuntza aukeratuko lukeela. Eta, zergatik galdetuko banizue, emango zenituzketen argudioak, nik eman ditudan berberak izango liratekeela. “Ez dut jatorrizko hizkuntza hori menperatzen”, horretarako sortu zen azpititulazioa. Bikoizketarekin, hots-banda guztia aldatu behar da (musika, ahotsak, zaratak...). Azpitituluekin aldiz, lerro idatzien bidez adierazten du aktoreak dioena, eta lan originalarekiko errespetua erabatekoa da. Ahalik eta osoen adierazten dute esaten den guztia, ahalik eta xehetasun gehienak kontuan hartuz. “Ni ez noa zinemara irakurtzera”, “Hitzei begiratuz gero, ezin ditut irudiak ikusi”. Hementxe azalarazten da benetako “arazoa”, alferkeria. Onartu ezazue, filmak bikoiztuta ikustearen egoskorkeria horren arrazoi nagusia, nagitasun intelektuala da, pasibotasunaren gaixotasunak eragindako beste ondorio bat.
Alferkeria horren kontrako ertzean, herrialde ugari aurki ditzakegu –India esaterako– muga ekonomikoak direla eta, behartuak daude AEBetako filmak jatorrizko hizkuntzan ikusten. Bikoizketan aurreztea sarrerak ez garestitzeko modu bat da, eta hori dela-eta ingelesa nahiko ongi ezagutzen dute. Beste hizkuntza bat ikastearen prozesua, murgiltze kultural gisa ulertu beharko genuke.
Ahaztu ezin dugun beste elementu garrantzitsu bat, interneten erabilpen masiboa da, eta egunero irensten ditugun film eta telesailak. Geroz eta ikusle gehiago dira, jatorrizko herrialde jakin batetik datozkigun telesailak, igortzen diren erritmoan ikusi nahi dituztenak. Gazteak dira nagusiki eta jatorrizko hizkuntzaren defendatzaileen armadara batuz doaz pixkanaka. Hizkuntza aldetik prestatuago daude, aurrerapen teknologikoekin batera hezi dira eta horrelako produktuak askoz gehiago eskatzen dituzte, oso ohituta baitaude egunero kontsumitzera.
Beldurra galtzea da gakoa, oso aberasgarria baita ikus-entzunezko produktuak jatorrizko hizkuntzan gozatzea. Munduko jende askorentzat, zinema ikusteko modu guztiz naturala da, urte luzetako ohiturak finkatua. Ikustear dago oraindik zinemaren etorkizunak norantz joko duen. Baina momentuz, eta utopikoa dirudien arren, ez al duzue uste, bi modalitate horien artean erabaki behar ez izatea eta momentu oro bi aukerak izatea izango litzatekeela bidezkoena?
108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]
1999an sortu zuten Udalbiltzaren sortzaileetako bat izan zen, eta erakundeko lehen presidente izendatu zuten urte berean. Ondarroako alkate izan zen hiru agintalditan, eta hango udalak eman du albistearen berri.
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.
Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]
EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]
Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.
Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".
"Amorru handiko eguna" dela adierazi du Zabarteren bikote Noboak, emazteak epailearen aurrean deklaratu berritan. 2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean... [+]