Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Gainezka egitear al gaude?

  • Krisi demografikoa dago? Askok uste dute baietz. Zehazki, populazio hazkundea krisi globalaren (energetikoa, ekologikoa, klimarena...) osagai garrantzitsutzat daukate; giza populazioa egonkortzea –eta murrizten haztea– krisi global horri aurre egiteko urratsetako bat da, beraz, hala uste dutenentzat. Bada ere, ekologismoaren barruan, arazoaren “alderdi demografikoari” garrantzia kentzen dionik. Ingurumena hondatzearen eta baliabideak xahutzearen zergatia ez da pertsona kopurua, pertsona horien oso gutxiengo txikiaren jarduna baizik. Hala uste du, esaterako, LARRUN honen azken orrialdeetan elkarrizketatu dugun Iñaki Sainz Moncalvillo desazkundearen aldeko militanteak; populazioak mugaren bat izan behar duela onartuta ere, ondasunak behar bezala banatuz gero gaudenontzat eta are gehiagorentzat lekua badela aldarrikatzen du Sainzek. Haren hitzen aurretik, Manuel Casal Lodeiroren artikulua aurkituko duzue. Oso bestelako ikuspegia du Casalek: azken mendeko populazio eztanda erregai fosilen eskuragarritasunarekin lotzen du zuzenean; ondorioz, erregai horiek agortzean biztanleriak behera egingo duela iragartzen du. Oso behera.

Jendetza Hong Kongeko kale batean. Munduko populazioaren erdia baino gehiago Asian bizi da.
Jendetza Hong Kongeko kale batean. Munduko populazioaren erdia baino gehiago Asian bizi da.Hamedog-CC By SA
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Lerro hauek idazten ari den bitartean, www.worldometers.info webguneko datuei begira ari da kazetaria. Lehenbizikoa munduko giza populazioa da; zifra ikaragarri azkar aldatuz doa, goranzko joera geldiezinean. 7.261.522.000 pertsona inguru gaudela dio webguneak, gehiago noski zuk hau irakurri orduko. 7.000 milioiko kopuru sinbolikora iristear, 2011n, NBEk iragarri zuen 10.000 milioira iritsiko ginela 2100ean. 2013an, berriz, aurreikuspenetan gora egin du nazioarteko erakundeak, “ugalkortasuna uste baino handiagoa dela” ohartu baita: gizakiak 9.600 milioi izango omen dira 2050ean, eta hazkunde handiena garatu gabeko eta garatze bidean dauden eskualdeetan emango da.

Jende gehiegi? Iritzi desberdinak daude. Iñigo Antepara Desazkundea kolektiboko kideak uste du ingurumen inpaktua neurtzeko ez dela egokiena biztanle kopurua besterik gabe bere horretan hartzea, pertsona bakoitzaren inpaktua ez baita berdina. Stephen Pacalak, Princeton Environmental Instituteko ikerlariak, hitzaldi ospetsu batean esan zuenez, “munduko 3.000 milioi pertsona pobreenek emititzen duten berotegi-efektuko gas kopurua hutsaren hurrengoa da”. Bide horretatik doaz, halaber, Simon Butler eta Ian Angus, Too many people? (Pertsona gehiegi?) liburuaren egileak. Grist.org webgunean argitaratutako artikulu batean adierazi zutenez, “talde  populazionistek 7.000 milioiko kopuruari ematen diote arreta, baina ingurumena suntsitzearen erantzuleak biztanleriaren %1 baino ez da”. Multinazional handien jabeak, funtsean.

Batler eta Angusen argudioei erantzuna eman zien, idatzizko ika-mika bizi baten testuinguruan, John Andrews idazle eta politikariak. Funtsean, hark zioen multinazionalek ez luketela hainbesteko suntsipena eragingo kontsumitzaile kopurua hain handia ez balitz. Andrewsen ustez, klima aldaketa eragiten duten faktore zerrendako lehena izan beharko litzateke gainpopulazioa.

Lehen aipatutako artikuluan, Simon Butlerrek eta Ian Angusek honakoa diote: “Jende gehiegi leloari kritika egiten diogunok sarritan entzun behar izaten dugu hazkundearen mugak ukatzen ditugula. Gure kasuan, ez da egia. Guk dioguna hauxe da: mundu ekologikoki eta sozialki justu batean, non familia handiak ez diren behar ekonomiko bat, populazioa egonkortu egingo da”.

Iritzi berekoa da Laurie Mazur populazio gaietan aditua. Euskarara Emakumeen eskubideak dira giltza populazio hazkundea moteltzeko itzul genezakeen artikuluan, Mazurrek dio: “Ez dut uste giza populazioaren neurri ideal bat dagoenik: berdintasuna zabaltzeak eta baliabideen erabilera efizienteagoak planetaren karga gaitasuna handituko dute. Edozein kasutan, 8.000 milioiko zifrak jasangarriago dirudi 16.000 milioikoa baino. Zorionez, badakigu nola moteldu populazio hazkundea: pertsona guztiei guraso izateari buruz hautua egiteko benetako aukera emanez. Emakumeen oinarrizko eskubideak errespetatzen diren lekuetan, familia txikiagoak (eta osasuntsuagoak) dira gauzarik usuena”.


Interésache pola canle: Gainpopulazioa
2022-07-12 | ARGIA
Munduko jaiotze tasa txikitzen eta biztanleria zahartzen ari da

Hurrengo urtean India izango da munduko herrialderik populatuena, Txinaren aurretik; datorren azarorako, 8.000 milioi herritar izango ditu planetak; zortzi herrialdetan kontzentratuko da biztanleriaren hazkunderik handiena; baina oro har jaiotze tasa txikitzen eta biztanleria... [+]


2021-06-30 | Unai Brea
Iñaki Sainz Moncalvillo, membro do colectivo Desazkundea
“A falta de dispoñibilidade de petróleo barato no futuro non ten por que afectar o colapso da civilización”
Nacido en Leioa en 1979. É enxeñeiro de telecomunicacións e o seu centro de traballo habitual é a Escola de Enxeñaría da UPV/EHU. O Decrecimiento é militante do colectivo desde hai tres anos. Sainz non cre que a superpoblación sexa un problema; non se trata de cantos... [+]

2019-07-16 | Mikel Asurmendi
As zonas rurais perden poboación
Construír novos consensos sociopolíticos para equilibrar o territorio
Nos últimos 50 anos aumentou considerablemente o desequilibrio poboacional entre zonas metropolitanas e rurais, tamén no País Vasco. Os principais índices demográficos dalgunhas rexións son negativos. Estanse despoblando zonas rurais e de montaña: tanto Zuberoa - Baixa... [+]

Nós, vertedoiros
Manuel Casal Lodeiro é galego, nacido en Barakaldo (1970). Véspera de nada / Asociación por unha Galiza sen petróleo (Asociación a favor de Galicia sen Petróleo) é unha das fundadoras do grupo. Dedícase sobre todo a divulgar o cume do petróleo e o colapso da... [+]

Eguneraketa berriak daude