Musika Hamabostaldia. VICTOR ULLATE BALLET
Zuzendaria: Victor Ullate.
Zuzendariaren ondokoa: Eduardo Lao.
Egitaraua: Ullate eta Laoren koreografiak.
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren 29a.
Ibilbide luzea du Victor Ullate dantzari zaragozarrak. Bakarlari gisa edota koreografo moduan urte asko daramatza, arrakasta izugarriak lortuz. Beharbada, Espainiako estatuan dantzari onenaren aurrean aurkitu ginen Musika Hamabostaldiko edizio honetan. Orain dela 25 urte sortu zuen Victor Ullate Balleta, eta handik aurrera, kontuan hartuta balletaren mundua konplexua dela, bere tokia bilatu du eta munduan ospe eta prestigioa lortu ditu.
Oraingo honetan egitarau bariatua ekarri zuen, eta alor guztiak landu zituen. Batzuentzat oso gustukoa, beste batzuentzat, ordea, nahasgarri xamarra. Jaleos izeneko koreografiak erakusten digu, modu interesgarriz, festa flamenko bat, Ullateren estetikatik filtratua, oso estilizatua, idealizatua, eta dantza-teknika erabat klasikoa erabiliz. Dantza-talde osoak egiten du birtuosismo erakustaldia. Ez da harritzekoa lan honekin New York-en lortutako arrakasta, flamenkoaren muina eta sentsibilitatea batzen baititu, haren zakarkeria baztertuz.
Ondoren, giro erabat desberdina aurkitu genuen Tres izeneko dantzaldian. Marlen Fuerte, Reika Sato eta Cristian Oliveri dantzariek teknika garbia, doitasuna eta interpretatzeko sena erakutsi zituzten, Eduardo Lao konpainiaren zuzendari ondokoak Beethovenen musikaren gainean egindako koreografia honetan. Jarraian, Beethoven izan zen berriz ere inspirazioa, Après toi ballet obran. Josué Ullate (Victor Ullateren semea) izan zen protagonista. Dantzari fina eta dotorea aurkitu genuen, segurua. Primeran interpretatu zuen aitaren koreografia hori, non garbi-garbi aurkitzen genuen Maurice Béjart-en eragina. Béjart maisu frantziarraren XX. Mendeko Balleta taldean hamalau urtez aritu zen Ullate, eta, beraz, nabari da haren estiloa eta teknika zaragozarraren lanetan. Hori bai, bere ukitu pertsonalarekin.
Ukitu bera begi bistan zegoen Ravelen Bolero-ren Ullateren bertsioan. Ikuspuntu mundutar eta sofistikatua ematen du Ullatek hain ezaguna eta antzeztua den pieza horren bidez. Manisero kantarekin hasita, Bolero-ra pasatzen da, ñabardura eta sentimendu desberdinak irudikatuz. Lehen esan bezala, oinarri tekniko klasikoa oso nabaria da, eta eskertzekoa ere bai. Batzuetan, dantza “modernoa”-ren atzetik teknika eta kalitate eskasa ezkutatzen da, baina ez da Ullateren taldearen kasua. Bikain.
"Pide a túa quenda e acompañarémosche", dixo o digno e animado locutor de estudos Arnold ao novo correspondente que percorre as rúas da capital biscaíña. O presentador dirixiuse inmediatamente aos oíntes, que non tardaron en responder. "Mentres tanto, imos a Pamplona..."... [+]
Até agora cremos que na Idade Media e antes de que se estendese a imprenta, os encargados de copiar os libros eran homes, concretamente monxes dos mosteiros.
Pero un grupo de investigadores da Universidade de Bergen (Noruega) concluíu que as mulleres tamén traballaron como... [+]
Florencia, 1886. Carlo Collodi, autor da coñecida novela Le avventure de Pinocchio, escribiu sobre a pizza: “Masa de pan tostado ao forno con salsa de calquera cousa que estea ao alcance da man”. O escritor e xornalista engadiu que aquela pizza tiña “unha forma complexa... [+]