Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Janarien “ospea” aldatu egiten da (I)

Kolesterol maila handitzearekin lotzen bada ere, egunero arrautza bat jan daiteke inolako kezkarik gabe.
Kolesterol maila handitzearekin lotzen bada ere, egunero arrautza bat jan daiteke inolako kezkarik gabe.

Nutrizioaren eremuko aurkikuntzek zenbait elikagairen alderdi negatiboak eta positiboak hobeto ezagutzeko aukera ematen digute. Baina aurkikuntza horiek mendetan zehar gure elikaduraren oinarria osatu duten “egia biribilak” zalantzan jarri edo are, erabat iraultzen dituztenean, galdera bitxiak sortzen zaizkio edonori: Txerrikia oso koipetsua da? Saihestu beharra ote dago ezinbestean gure eguneroko jan-neurritik? Zer komeni da, arrain urdin asko ala gutxi jatea? Arrautza  ona ala txarra da osasunerako? Izan ere, betidanik txarra zela uste genuena ez omen da hain kaltegarria, eta ontzat jotzen genuenak badu zer hobetua...

Dena den, elikagaiek gure begien aurrean duten ospea urteen eta  garaiko moden arabera dezente aldatuz joan den arren, ez da komeni elikagaiak “osasungarri” eta “kaltegarri” moduan sailkatzea, dieta osotasunean baloratu behar baita: jaten eta edaten ditugun elikagaien kalitatea, barietatea eta proportzioa dira kontuan hartu beharreko alderdi nagusiak.

Gizakiak betidanik eman dio garrantzia jan-edanari, baina elikagaien inguruko usteak, iritziak eta balorazioak apenas izan duten oinarri zientifikorik historian zehar. Nutrizioa oso zientzia gaztea da, XIX. mendean hasi baitziren “kaloria” , “elikagai” eta halako kontzeptuak erabiltzen. Ordura arte, behaketan eta adituen eskarmentuan oinarritzen ziren. Hipokratesen aforismoak dira horren lekuko: “Izan dadila janaria zure elikagai, eta elikagaia zure sendagai”.

Janariak sailkatzeko hainbat irizpide erabili dira historian zehar. Hala, “puruak” eta “ez-puruak” bereizten ziren, edo “sendoak”, “tartekoak” eta “ahulak”, “osagaiak” eta “pozoiak” zituztenak, eta are “droga” gisa erabil zitezkeenak.

Arrautza

Kolesterol asko dutenen artean begi txarrez ikusia den jaki honek balio handia du elikaduraren ikuspegitik, eta balio biologiko handiko proteinak, lezitina, mineralak eta bitamina ugari dauzka. Lezitinak, hain zuzen, odoleko kolesterola suspentsioan edukitzen laguntzen du, eta horri esker ez da arterien paretetan pilatzen. Hala ere, oraindik askok dute arrautza beren odoleko kolesterol-maila altuaren erantzule bakartzat, animalia-koipeetan aberatsak diren beste elikagai guztiei ere –hestebeteei edo gaztei, esaterako– erreparatu eta bizimodu aktiboari ekin ordez. Laburbilduz, egunero arrautza bat har daiteke inolako kezkarik gabe.

Arrain urdina

Luzaroan, arrain urdina zuria baino askoz ere kaltegarriagotzat jo izan da, koipe asko duelako, besterik gabe. Baina XX. mendearen bukaera aldera ikerketa ugarik frogatu zutena baliatuz, arrain urdina txartzat ez, aitzitik, oso mesedegarritzat jo zuten adituek, haren koipe poli-insaturatuek –omega-3, adibidez– kolesterol txarra gutxitu eta ona gehitzen zutela ikusi zelako. Gaur egun, ordea, eta ez dira azkeneko aldaketatik 25 urte ere pasatu, arrain urdinaren mesedeak zalantzan jartzen hasi dira, bi arrazoirengatik: batetik, omega-3 gehigarrien inguruan egindako ikerketa zabal batek frogatu du gehigarri horiek ez dutela hilkortasun-tasarik jaisten –heriotzaren zergatia edozein dela ere–; bestetik, gure inguruan asko kontsumitzen diren arrain espezie batzuetan aurkitutako metilmerkurio kopuru handiak ikusita, gomendatutako asteroko errazioak birplanteatzen hasi dira adituak.


Interésache pola canle: Nutrizioa
Eli Gallego Moreiro. Porque se aprende a alimentarse
“A saúde está en moitas formas corporais, non nun corpo concreto”
Eli Gallego Moreiro nace para cumprir os seus soños. Para iso creou Elikaeskola en Hondarribia, hai ano e medio. “Si quero facer algo, traballarei até conseguilo”, dinos. Insiste na necesidade de nutricionistas na saúde pública para que a saúde de todas as persoas sexa... [+]

O chocolate, bo para os humanos pero non para os animais veciños

Nos últimos anos apareceron numerosos artigos sobre os beneficios do chocolate. O chocolate negro, composto por máis do 70% de cacao, contén potasio, magnesio, calcio, vitamina B3, epicatechina e antioxidantes, entre outros ingredientes.

Os antioxidantes, ademais de actuar... [+]


2014-10-17 | ARGIA
4.000 hitzeko ‘Elikadura hiztegia’ ondu du Edorta Agirrek

Elikadura hiztegiak bi osagai ditu, batetik, glosario hutsa eta bestetik hiztegi entziklopedikoa. Biak sarean daude erabiltzeko moduan.


Seguridade alimentaria
Hidróxido de amonio en hamburguesas
Unha información relacionada con McDonald’s foi difundida nas redes sociais fai un par de meses. A compañía viuse obrigada a cambiar a receita, despois de que a cociñeira británica Jamie Oliver demostrase que a carne que se vende nos restaurantes de McDonald’s é... [+]

Eguneraketa berriak daude