Berandu bada ere Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak aurkeztu ditu 2014ko diru-laguntzak. Iazko kopuru bera izango da: 43.358.630 euro. Bi zatitan banatzen da kopurua: 41.068.000 euro diru-laguntzetan eta 2.290.630 euro hitzarmenetan. Aurten, deialdi berria sortu du HPSk eta nagusiki gaztelaniaz aritzen diren hedabide idatzien edizio digitaletan euskara gehiago erabiltzeko 180.000 euroko diru-laguntza emango du. Diru-laguntzak banatzerakoan printzipio nagusi bat aplikatuko du aurten HPSk: eraginkortasun printzipioa. Euskara bultzatzeko proiektuek kontsumitzaileentzat eraginkorrak beharko dute izan.
Hamar deialditan banatzen dira diru-laguntzak:
- HABE (helduen euskalduntzea): 30.896.000 euro. Diru-laguntza guztien %71 da.
- Euskalgintza: 979.200 euro. 131 proiektu lagunduko dira.
- Euskarazko hedabideak: 4.875.000 euro. HPSk adierazi duenez, laguntzak emateko irizpidea aldatuko dute. Iaz arte hedabideen zabalkundeari eta produktuen kalitateari begiratzen zioten. Aurten aldiz, hedabide bakoitzak duen eremua kontuan hartuko da eta eremu horretan duten irismen maila neurtuko da. Alberto Barandiaran Hekimeneko zuzendariak diru-laguntzei buruzko balorazioa egin du eta hala esan du: “HPSk adierazi du 2015etik aurrera urte anitzeko diru-laguntzen deialdietako irizpideak sektorearekin eztabaidatzeko konpromisoa, eta sektoreak ontzat eman du. Hekimenen ustez, eztabaida hori funtsezkoa izango da egoera larriari buelta eman eta sektoreak eskatzen duen apustuan aurrera egiteko”. Barandiaranek azpimarratu du bi urtez jarraian hedabideentzako diru-laguntza kopuruak ez duela igoerarik izan.
-Nagusiki gaztelaniaz ari diren hedabide idatzien edizio digitaletarako: 180.000 euro.
-IKT: 807.500 euro
-LanHitz: 1.944.800 euro
-EBPN/ESEP: 1.385.500 euro
Militante eta ikerlari antiarrazistak abiapuntu argia adierazten du: arrazakeriaren aurka borrokatzea ez da zeregin psikologiko edo diskurtsibo bat, baizik eta egiturak desegiteko premia.
EAEko Auzitegi Nagusiak agindu ostean eskola kirolaren aurkako epaia berehala betetzeko, Gipuzkoako Diputazioak jakinarazi du erabakia "onartu eta errespetatu" egingo duela, helegiterik ez duela aurkeztuko, eta aurrez Espainiako Auzitegi Gorenean jarritako kasazio... [+]
Antton Kurutxarri, Euskararen Erakunde Publikoko presidente ordearen hitzetan, Jean Marc Huart Bordeleko Akademiako errektore berriak euskararen gaia "ondo menderatzen du"