“Krisi ekonomikoa eta hedabide tradizionalena bizitzea egokitu zaigu, eta bi aukera geneuzkan: etxean gelditzea edo errebelatzea. Bigarren bidea hautatu dugu”. Martxelo Otamendiren hitzok ezin hobeto definitzen dute Berria Taldearen apustu ausart bezain beharrezkoa: Berria.info eta Badok.info webguneen berritzea. Ikusmira sortu du nobedadeak, eta gehiago jakin nahian, ia 200 lagunek bete genuen Donostiako San Telmo museoko Abadia.
Euskarri digitalean zein paperean Berriak izan(go) dituen aldaketak zerrendatu zituen Otamendik, ohi bezain mihi eta buru biziaz. Baina hitz errenkada hauek kultura saileko (web-)orrian ari zara irakurtzen, eta ondorengo lerroak Badok.info-ren aurkezpenari eta gaua borobildu zuten musikariei eskaini nahi nizkieke; musikari eta musikazaleontzat egun seinalatua izango baita iragan maiatzaren 27a.
Jon Eskisabel da “euskal musikaren atari” berritua konposatu duen orkestraren zuzendaria, eta hark izan zuen erreminta berria aurkezteko ardura. Bere hitzetan, “Badok zaharra garai analogikorako egina zegoen, eta oraingoa aldiz, garai digitalera egokitua dago”. Jarraituko du euskal musikagintzaren datu-base osoa izaten, baina izango da hori baino gehiago ere.
Berrikuntza nagusia sarean dagoen euskarazko musika guztia webgunean bertan entzuteko aukera da: garatu duten teknologiari esker, Soundcloud, Bandcamp, Spotify eta beste hainbat plataforma digitaletan dagoen musika guztia atarira eraman dute. 11.000 kantutik gora daude jada entzungai. Badira berrikuntza gehiago ere, baina horiek ezagutzeko ataria bera miatzea duzu onena.
Aurkezpenen osagarri, azken urteotan Euskal Herriko eszenatokietan ikusi ditugun aurpegi eta proiektu (jada ez horren) berriak gonbidatu zituzten, webgunearen ekarpen handietako bat halako taldeak ezagutaraztea izango baita.
Jon Basaguren, Izaki Gardenak taldeko ahots eta burua, izan zen gauari doinua jartzen lehena. Fin aritu zen, baina hotz xamar, hiru abesti soilik kantatu zituenez ez baitzuen berotzeko astirik izan. Ruper Ordorikaren Ene Begiak kantaren bertsio ederrarekin agurtu eta lekua utzi zien hurrengo gonbidatuei: Tania de Sousa eta Fermin Bouzari.
Zuloak proiektuan ezagutu genituen Tania de Sousa eta bere ahots indartsua, eta bertan ikasitakoarekin bakarkako proiektuari heldu dio orain. San Telmokoa izan bere abestiak zuzenean entzuteko lehenengo aukera, eta duo akustikoan eskaini zituen abesti bakanek gehiago jakiteko gogoz utzi gintuzten. Uztailaren 8rako Donostiako Piratek antolatu duten jaialdian talde osoarekin –laukotea dira– ikusi ahal izango dugu, Manu Chaoren kontzertu sonatuaren aurretik. Orduan ezagutuko dugu Tania de Sousaren lanaren potentziala eta maila.
Hirugarren eta azken emanaldia izan zen ikusleak oholtzara gerturatzea lortu zuen bakarra. Neighbor osatzen duten Maite Larburu hernaniarrak eta Josh Cheatham estatubatuarrak arratsalde-gaua borobildu zuten. Bizibide duten musika barrokotik urrundu eta pop-folk kutsuko diskoa kaleratu zuten pasa den urtean: Ura patrikan. Azken boladan euskal eszenatokietan izan den agerpen interesgarrienetakoa dira. Oraindik ezagutzen ez badituzu, Badok erabiltzen hastea duzu onena.
Nick Linbött
Nick Linbött
Kaset Producións, 2024
------------------------------------------------
Co traxe de cómic vintage, o inicio do rock and roll e as vivencias da Guerra Fría foron testemuñas dalgúns personaxes de xeración que, cunha crítica feroz á nosa... [+]
Cidade de Po
Sal do Coche
Fume Internacional, 2022
-----------------------------------------------
Bo, xa se acabou a moda de citar a Gramsci, podemos traelo a estas liñas sen acusación de oportunismo. Máis aínda si os do Sal do Coque tráeno así: "Parece que os... [+]
Cando falamos de compositores franceses, pensamos en Claude Debussy e en Ravel. Hai quen se divirte, defendendo un ou outro como o mellor compositor francés de todos os tempos. En verdade, dous xenios foron absolutos, como consecuencia das circunstancias do seu tempo. Foron un... [+]
Deus
Kaskezur
Usopop, 2024
-----------------------------------------------------
Nada temos que perder” din os baztandarras. E así é. Sempre fixeron música para gozar, xogando e xogando entre catro músicos que foron crecendo. Desde que en 2008 crearon o grupo,... [+]
Hai tempo que coñecemos a Aitor Bedia Hans, cantante do grupo Añube. Naquela época reconciliámonos con BEÑAT González, ex guitarrista do grupo Añube. Foi na época universitaria, cando os dous mozos de Debagoiena viñeron a Bilbao a estudar coa música nas veas. A... [+]