Txina, XII. mendea. Kuartzozko kristalak kearen bidez iluntzeko teknologia garatu zuten eta, hala, lehen betaurreko tindatuak asmatu zituzten. Baina lehen “eguzkitako” horien helburua ez zen ikusmena babestea, betaurrekoak janzten zituenaren aurpegi adierazmena ahal zen neurrian ezkutatzea baizik. Izan ere, betaurreko belzkarak erabiltzen lehenak Erdi Aroko Txinako epaileak izan ziren. Betaurreko horien bidez auzian nahasitakoek azken epaiaren zantzuak garaia baino lehen izan zitzaten saihestu nahi zuten. Epaileari poker aurpegiari eusten laguntzen ziotela, alegia; arrazoi beragatik, gaur egun, zenbait poker jokalarik nahiago dute eguzkitako betaurrekoekin aritu.
Beraz, betaurreko tindatuak ikusmen arazoak konpontzeko antiojoak baino mende bat lehenago asmatu zituzten. Alessandro della Spina fraide veneziarra izan zen XIII. mendean betaurreko neurtuak asmatu zituena. Asmakizunaren monopolioa Veneziak izan zuen urte luzez, baina, azkenean, 1430eko hamarkadan, betaurreko neurtuak Txinara iritsi ziren. Eta kuartzozko kristalekin egin bezala, txinatarrek Italiatik etorritako leiar berritzaile horiek ere ketu zituzten, ikusmen arazoak zituzten epaileen mesederako.
1752an, James Ayscough optikari eta diseinatzaile ingelesa urdinez eta berdez tindatutako lenteekin esperimentatzen hasi zen. Baina haren helburua ere ez zen begiak eguzki izpietatik babestea; koloretako leiar tindatuen bidez zenbait ikusmen arazo hobetu zitezkeela uste zuen.
XIX. mendearen amaieratik XX. mende hasierara, eguzkitako betaurrekoen erabiltzaile nagusiak sifilitikoak izan ziren; zehazki, sifilitiko aberatsak, produktua oso garestia baitzen. Sifiliaren sintometako bat argiarekiko sentiberatasuna da, eta beraz, gaixotasun benereoak bultzatuta eman zitzaien betaurreko tindatuei egun duten erabilera nagusia; ikusmena gehiegizko argitik babestea. Jakina, eguzki izpien ziztada begietan nozitzeko ez da nahitaezkoa sifiliak jota egotea, eta eliteak, betaurrekoen prezioa ordaintzeko aukera zuten bakanak, eguzkitakoak erabiltzen hasi ziren.
Eguzkitako betaurrekoen erabilera 1929an hasi zen demokratizatzen. Sam Foster buru zuen Foster Grant enpresak eguzkitakoak masiboki ekoizteari eta banatzeari ekin zion Atlantic Cityn, eta horrek prezioak nabarmen jaistea eragin zuen. Handik aurrera ez zen beharrezkoa izango aberatsa, sifiliduna edo epaile txinatarra izatea eguzkitakoak eramateko. n
Nova York, 1960. Nunha reunión da ONU durmiuse o ministro de Exteriores de Nixeria e embaixador da ONU, Jaja Wachucu. Nixeria acababa de lograr a independencia o 1 de outubro. Por tanto, Wachuku convertíase no primeiro representante da ONU en Nixeria e acababa de asumir o... [+]
A día de hoxe, fai 50 anos, o movemento obreiro de Euskal Herria escribiu un capítulo moi importante da súa historia. En Hegoalde, uns 200.000 traballadores realizaron unha folga xeral en protesta contra o réxime franquista, que durou dous meses. Esta mobilización deixou... [+]
Investigadores da Universidade Johns Hopkins descubriron varios cilindros con inscricións no actual xacemento de Siria, o Tell Umm-o Marra. Os expertos cren que os signos escritos nestas pezas de barro poden ser alfabéticos.
No século XV a. Os cilindros datáronse en 2400 e... [+]
Pamplona, 1939. No principio do ano, a praza de touros da cidade foi utilizada como campo de concentración polos franquistas. Tivo oficialmente capacidade para 3.000 prisioneiros de guerra, nun momento no que non había fronte en Navarra, polo que os encerrados alí deben ser... [+]
Pensar sobre os clásicos literarios significa necesariamente pensar desde hoxe. Precisamente, a denominación clásica está condicionada a que se trate de obras que chegaron até hoxe, polo que pensar sobre elas é pensar como e por que chegaron até nós esas obras, preguntar... [+]
Londres 1928. Á Vitoria and Albert Museum chegou un cadro moi especial: no cadro aparece un home negro, con perruca e levita, rodeado de libros e instrumentos científicos. Así foi catalogado no Museo: “Singular retrato satírico que representa un experimento errado na... [+]
Dise que Simone de Beauvoir escribiu que o opresor non sería tan forte si non tivese cómplice nas liñas do oprimido. A min paréceme moi normal... Que queredes? Cando estás pisado, tamén é comprensible que queiras mellorar a túa condición, e para iso é moi útil ofrecer... [+]