Gaindegiak, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak, maiatzaren 29an hamar urte bete ditu Euskal Herria batzen eta egituratzen. Hainbat koloretako lagunak izan ziren Donostian Gaindegia sortu zutenak, alabaina, bazuten zerk batu. Euskal Herri osorako erakundea nahi zuten, sektore banaketak gainditu, Euskal Herria garatzeko gai estruktural eta estrategikoei buruz ezagutza eta eztabaida bultzatzeko. Hiru ardatz zituen: Euskal Herriaren argazki sozioekonomikoa egitea; hausnarketa eta eztabaida bultzatzea; eta sareak sortzea erraztea administrazio banaketa gainditzeko.
Zailtasunak zailtasun, hamar urte eta gero, Gaindegiak izaera propio eta aitortua du, eta teknikari talde gero eta egonkorragoa. Haren zerbitzuek eta diskurtsoek gero eta leku gehiago dute gizartean. Horri eskerrak, gaur egun hobeto ezagutu daiteke Euskal Herriko sozioekonomiaren argazki erreala. Gaindegiak nahi duenaren esku jartzen ditu Euskal Herriaren ezaugarri ekonomiko eta sozialak ezagutzeko bitartekoak. Arduradunek badakite zer dagoen egiteko; ekonomiari eta gizarteari dagokionez, Euskal Herria artikulatzeko moduez egon beharko luketen hausnarketak eta eztabaidak ahuldu egin dira.
Euskal Herrian, auzoko herrialdeetan eta munduan gertatzen ari diren aldaketa handiei aurre egiteko erreminta beharrezkoak eskura jartzeko konpromisoa hartu dute. Horregatik guztiagatik, hamargarren urteurrenean Gaindegia zoriontzea dagokigu, eta aurrera begira Euskal Herriaren argazkirik osoena egiten jarrai dezan opa diogu. Erakundeek aitor dezatela egiten duen lana, baita ordaindu ere.
Duela aste batzuk, gurean egon ziren El Salvadorko eta Kanarietako emakumeen eskubideen aldeko hainbat aktibista. Sexu- eta ugalketa-eskubideez eta eskubide horiek urratzeak emakumeengan dituen ondorioez aritu gara; hala nola El Salvadorren berezko abortuak izanda homizidio... [+]
Tasa edo zerga turistikoaren eztabaida urtetan luzatzen ari da, erakunde publikoetan ordezkaritza duten indar politikoen artean zabala den arren ezarri beharraren gaineko adostasuna. Eztabaidetako bat da zerga hori zein erakundek kobratuko duen: zenbait udalek (tartean... [+]
Zuberoako ohiturei buruzko bi liburu ditut gogoan. Batek XX. mendean aritu izan diren 180 dantzari eta soinulari aipatzen ditu. Haien artean, emakumezkorik ez da agertzen. Besteak, pastoralei egiten die errepasoa eta hor emakumeak aipatu aipatzen dira, baina omisio esanguratsuak... [+]
1984an ‘Bizitza Nola Badoan’ lehen poema liburua (Maiatz) argitaratu zuenetik hainbat poema-liburu, narrazio eta eleberri argitaratu ditu Itxaro Borda idazleak. 2024an argitaratu zuen azken lana, ‘Itzalen tektonika’ (SUSA), eta egunero zutabea idazten du... [+]
Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.
---------------------------------------------------------
Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.
Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]
La bajona kolektibo kide Heiko Elbirak salatu du psikiatriak zisheteroarautik aldentzen diren erotikak kontrolatu nahi dituela.
Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]
22 talde gehiago iragarri dituzte Lakuntzan uztailean izanen den HatortxuRockerako: Bad Sound, Dupla, Su Ta Gar, Chuleria Joder!, Brigade Loco, Leihotikan, Burutik, Tribade, Maskak, Les Testarudes, Non Servium, Añube, Dj Plan B, Gatibu, DJ Trapella, La Jodedera, Süne,... [+]
Maite Nosti diputatuak kargua utzi du alderdiarekin izandako desadostasunengatik, eta horrek kide bakar batekin utzi du alderdi faxista, talde mistoan sartzera behartuz.
Bidarteko gasnategian bahiketa burutu duen gizona, militar ohia zen. Asteazken arratseko 7.30tan Erretegia izeneko gasnategian bertako kudeatzailea bahitu eta poliziaren kontra tiro egin duen gizonak 54 urte zituen.
Prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Marc Aillet Baionako apezpikuak, elizbarrutiko hezkuntza katolikoko zuzendari Vincent Destaisek eta Betharramgo biktimen entzuteko egiturako partaideetarikoa den Laurent Bacho apaizak. Hitza hartzera zihoazela, momentua moztu die... [+]
PPrekin eta EH Bildurekin negoziazioetan porrot egin ondoren etorri da Ahal Dugurekin adostutako akordioa. Indar politiko honek aitortu duenez, maximalismoak atzean utzi eta errealitateari heldu diote, errenta baxueneko herritarren aldeko akordioa lortuta.
“Posta publikoa eta kalitatezkoa. Eskubideen aldeko Hitzarmen eta Akordio baten alde” aldarrikapenarekin, LAB, ESK eta ELA sindikatuek lan-baldintzak eta posta-zerbitzu publikoaren kalitatea defendatzeko mobilizazioa egin zuten atzo, hilak 12, Bilboko Eliptika Plazan.