Ar Redadeg du izena Bretainian antolatzen duten Korrikaren antzeko lasterketak. AEK-k prestatzen duena erreferentzia moduan hartuz 2008an hasi ziren egiten. Korrika bezala, bi urtez behin egiten dute eta aurtengoa laugarren edizioa da. Maiatzaren 24tik 31ra arituko dira korrika. Morlaix herrian hasi eta Glomel-en bukatuko dute. 1.500 kilometroko bidea egingo dute.
Ipar Euskal Herriko AEK-k autobusak antolatu ditu bukaerako festara joateko. Nahi duenak hilaren 29an joan eta ekainaren 1ean itzultzeko aukera izango du.
Euskaldunak hara joaten diren bezala, iaz bretoiak Baionara etorri ziren Korrika 18ren bukaera-festa ezagutzera eta gozatzera.
220.000 biztanlek erregularki erabiltzen dute bretaindar hizkuntza. Emaitza aski arranguragarria, jakinez Bretaina historikoan 4 milioi biztanle badirela. Hori da bretaindarraren egoera gaur egun.
Hamar urte daramatza Nantes Revoltéek informatzen, baina urtarrilean hedabidearen disoluzio prozedura abiatu du Frantziako Gobernuak. Nantes Revoltéek salatu du beren aurkako prozedurak hedabide independente oro eta informazio eskubidea mehatxatzen dituela.
Agroindustriaren sektoreaz informatzeko orduan, “benetako omertà” egoeran kausitzen dira kazetari bretoiak. Inork ez du hitz egin nahi eta hitz eginez gero presioak, mehatxuak, auzibideak zein zentsurak dituzte ordainean. Sektore indartsua delako... [+]