Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Izena aldatuz izana ahaztu

  • Montori edo, izen zaharragoz, Berorize, Zuberoa eta Biarnoko mugan dago. Euskal Herriaren barne dago lurraldetasunez, baina euskaradun oso gutxi topatuko da bertan. Biztanleen artean batzuek “biarnotasun” izaera bat aldarrikatu nahi balute ere, adineko bakan batzuk entzun daitezke noizbehinka biarnesez mintzo. Azken batean, Montorik bizkarra emana die aspalditik bere jatorrizko nortasunei eta zerbait baldin bada, frantsesa eta frantximanta da ororen gainetik. Beti ere, herri polita da eta balio du bertara ihes egitea.

Montori erdialdeko plazatxoa, ibilbidearen hasiera.
Montori erdialdeko plazatxoa, ibilbidearen hasiera.

Atharratze-Sorholüzetik Olorüerako bidean dago Montori herria. Biarnoko Barétous –zubererazko Ibarrettoa, hots ibar txikia– haranarekin mugakide da, muga hori Montoriko aldaparen goialdean emana delarik. Gure Ihesi honetarako, Montoriko herriaren erdialdean kausitzen den iturriko plazatxo politean geratuko gara. Iturri horren ura edangarria da eta hori preziatzekoa da, ez baita denetan hala gertatzen. Iturriarekin batera arreta jarriko diegu zubereraz latsagiak deitzen ditugun antzinako arropa garbiguneei.

Eliza gotortua: erlijio gerren ondare

Leku horretatik abiatuta, eliza alderat joko dugu eta haren albo-alboan jarrita dagoen Herriko Etxeari erreparatuko diogu, lehenago apaizetxea zena. 1970. urte amaieran, etxe hau gertakari oso berezi baten lekuko izan zen, aparte kontatzen dizueguna. Elizari dagokionez, eraikin gotortu bat dela ohartuko gara, eta ezaugarri horrek zerikusia du Montorik pairatu zituen erlijio gerren ondorioekin. Izan ere, Biarnoko mugan izanda, Montori erlijio kalbinistarekin gehiengoz bat egin zuen eta hori ez zuten batere begi onez ikusi katolizismoari leial geratu ziren beste zuberotar gehienek. Zuberotar katolikoek, beraz, bi aldiz erre zuten Montoriko eliza: 1568an eta 1661ean, azken aldi horretan Matalaz ospetsuaren manupean.

Historia zalapartatsu horrek, dena den, eraikin oso eder bat utzi digu ondarez, hogei metroko altuera eta zortzi metroko zabalera dituen kanpandorre gotortuarekin. Andere Dona Mariari eskainita dagoen elizaren barnealdea ere guztiz ederra da, hamabi metro gorako nabearekin eta XVIII. mendekoa den zur urreztatuzko erretaula batekin. Gaur egun berriro dotore eta miresgarri agertzen zaigu eliza hau, baina ia osoki berreraiki behar izan zen 1967ko agorrilaren 13an gertatu zen eta Montori larri kaltetu zuen Eretako lurrikararen ondorioz.

Elizatik aurrera segituz eta herri erdialdeari bizkarra emanda, Atharratze-Sorholüzetik Olorüerako bide nagusia zeiharkatuko dugu, pare-parean abiapuntua duen Barkoxerako bidea hartzeko. Hortxe bertan, bitxikeria bat. Herriko sarrera-irteeretan euskal idazkerako Montori emana delarik, Paueko Kontseilu Nagusiak ezarrarazia duen autobus geldiguneko aterpean, aldiz... Berorize izena ere emana da! Horrek erran nahi ote du Paue aldean herri honen euskal izen zaharrari arreta handiagoa jarri diotela Montorin bertan baino?

Trenbide zaharraren lekuko isila

Galdera hori gogoan, aurrera joko dugu bide txiki horretan, Erretzü izena daramaten ibilbide seinaleei jarraituz. Erretzü da, apur bat ezkerraldera daukagun mendi pottoloa. Apanize errekaren gaineko zubitxo bat pasaturik, aldapa baten goiko aldean eta gurutze bati bizkarra emanda, ezker alderat hartuko dugu beste bide txiki batean, beti ere Erretzü ibilbideko seinale hori kolorekoei jarraituz. Berehalaxe, laborari etxe batetik hurbil, tankera bitxiko etxe zahar txikitxo bat ikusiko dugu, gaur egun nekazalgo tresnen aterpe gisa baliatua dena. Eraikin hori da, Maule-Lextarre eta Olorüe artean, Atharratze-Sorholüze eta Barétouseko ibarretatik pasatuz, 1902 eta 1931 urteen artean funtzionatu zuen P.O.M. trenbideko geltoki ohi bat. Geltoki ohi horietatik hiru baizik zutik geratzen dira Zuberoan: Zalgizekoa, Sorholüzekoa eta Montorikoa.

Carrère izena duen baserria igarota, bideak gorantz egiten du, Erretzü mendiaren altzoan bihurguneak eginda. Igotzen garen neurrian, geroago eta ikusmen zabalagoa gozatuko dugu, Montori herria eta Beguze mendia hegoaldean ditugula eta Arbaila mendialdea, berriz, mendebaldera. Hego-ekialdean, berriz, eskalada egiteko toki apartak diren Argibeleko harkaitzak ditugu. Beste bide sarde batera iritsirik, eskuin alderat hartuko dugu, oraino ere ibilbide seinalatuari jarraituz. Aldaparen goian, Ürrütigoti baserri zaharraren ingurura helduko gara. Etxea bera saihesteko gisan, bidea utziko dugu eta xenda batean sartuko gara. Ürrütigoiti etxearen albo-alboan iragan eta gero, xenda oso polit batean jarraituko dugu, bi aldeetarik gorosti eta hurritzek benetako tunel batean pasaraziko gaituztelarik. Bidexkak apurtxo bat behera egin ondoren, Erretzüko lepora iritsiko gara, ezker aldean borda handi eta polit bat izango dugularik.

Belokeko bazkalekuan behera

Hementxe, kontuz! Orain arte jarraitu dugun ibilbide seinale horiduna utziko dugu, zuzen-zuzen eta apurtxo bat behera abiatzen den lurrezko bidexka bat hartuz. Hasiera horretan lokatz asko egon daiteke, baina zati horiek erraz saihesten ahal dira. Erretzü mendiaren ekialdeko maldaren behealdean garela, lurrezko bide horretan poliki-poliki behera eginen dugu. Beloke izena duen lautadatxo polit batean atsedena hartzeko aukerarik izango dugu, pare-parean pinuz landatuta dauden Saihabiagako hegiak ditugula. Lurbide hori, azken batean, bide txiki batean amaituko zaigu eta langa bat ireki eta itxi ondoren, bide horretan eskuin alderat joko dugu.

Barkoxe eta Montoriren arteko bide txiki eta polit horretan hiru kilometro inguru egingo dugu, bazter berdeak gozatuz eta Montori oraingoz ere laborantza bizirik duen herria dela argiki ohartuz. Topatuko ditugun bide sarde orotan zuzen joko dugu eta une batean gurutze batez hornitua den aldapa gainera bueltatuta izango gara. Bertatik, bospasei minutu barru sartuko gara berriro Montori-Berorize herrira. Montorin bertan janari saltoki bat eta okindegi bat topatuko ditugu, baita ospe oso ona duen L'Étable izeneko jatetxea ere.

Zehaztu dugun ibilbide hau ordu eta erdi eta bi ordu bitartean egin daiteke. Zerbait luzeago egiteko gogoa dutenentzat, Erretzüko lepoan ibilbide seinalatuan jarraitzeko aukerarik badago, Erretzü mendi tontorrera igota (700 m), haren hegi guztiz miresgarriaren behera eraitsiz eta topatuko diren ibilbide seinaletan Montory norabidea aldi oro hautatuz. Txango horren egiteko bost ordu inguru behar da, baina benetan merezi du.

Kontsula apaizetxean gatibu

Montoriko oraingo Udaletxea (argazkian) apaizetxe ohia da. Frantziako bandera aitzinaldean harro agertzen duen bastimendu polit eta xume horrek ospe zabala bildu izan du Euskal Herri guztian, Roger Idiart lapurtar-zuberotar apaiz zenak idatzi zuen Basabürüan Montori abestiarengatik.

Kantu horrek kontatzen du 1970. urte amaieran jazo zen gertakari xelebre bat. ETAko hamasei kide Burgosen (Espainia) epaituta zeudelarik eta heriotza zigorra arriskatzen zutelarik, erakunde horretako komando batek Alemaniako Errepublika Federaleko kontsul Eugen Beilh bahitu zuen Donostian. Roger Idiarten kantuak dioenez, “Txerkatürik zen aspaldi / Eta nihon ez ageri / Non ote zen gizon hori / Orai jenteak badaki...”. Bai, une batean jendeak jakin zuen Montoriko apaizetxean gatibu zegoela Beilh kontsula! Eta abenduko gaualdi hotz batez, egoitza horretatik ihes egitea lortu zuela.

Ez goiko solairuko leihotik salto eginda, alegiak eta kantuak dioten bezala... baina begirarien zaintzak huts eginda, atetik bertatik kanporatuz! Gau hotz hartan irekita zegoen herriko taberna batean harrapataka sartuz, Beilh gizajoak pentsatu zuen salbatuta zegoela... Itxaropen horrek ez zion luzaz iraun, tabernan zeudenek, antza, ez baitzuten sinetsi erdi biluzik zegoen eta mintzairaz ulergaitza zen gizon bitxi hura Alemaniako kontsul bat izan zitekeenik! Burutik makaldu batentzat hartu omen zuten herritarrek. Beste aieru batek dio, baina, tabernako jende haiek ohartuki berrekarri zutela kontsula apaizetxera, bertan zeudenei hitzemanaraziz onik eta salbu utziko zutela handik laster. Eta halaxe gertatu zen, ETAk Beilh kontsula aske utzi baitzuen 1970eko abenduaren 25ean. Gerorago, nazioarteko iritzi publikoaren eta salaketen presiopean, Franco diktadoreak ez zituen Burgosen epaituak heriotza zigorrera kondenarazi. Orduan bai, Roger Idiarten kantuaren amaierak beharbada egia dio: “Montorik ez ote dütü / Eüskaldün zonbait salbatü?”.


Interésache pola canle: Zuberoa
2024-12-16 | Garazi Zabaleta
Colectivo de Zuberoa
Huerta colectiva en Maule para sementar relacións sociais
Unha das liñas de traballo de Xiberoko Kolektiboa é a de promover a rede entre a cidadanía e os espazos para a vida social. Neste camiño, en 2020 presentóuselles a oportunidade de crear un horto colectivo en Maule e, sen dúbida, decidiron emprender o proxecto. “Foron uns... [+]

Anbroxi Burguburu. Un simple agricultor (din)
"Hai uns anos, Santa Grazirat era euskaldun a estas alturas"
É o libro de Txomin Peillen, Animismua Zuberoan (Haranburu, 1983). As súas historias trouxéronnos a Urdatx ou Santa Grazi. Entre outras, as historias do último oso falecido, xa que neste caso non se trata dunha historia. Na pousada do pobo pregúntannos, ensínannos unha... [+]

As golondrinas sempre volven

Maule, 1892. Oito mulleres alpargateras do val de Salazar dirixíronse ás súas casas desde a capital de Zuberoa, pero no camiño, en Larrain, foron sorprendidas pola neve e todas foron asasinadas polo frío. Do oito chegáronnos sete nomees: Felicia Juanko, Felipce Landa,... [+]


2024-09-11 | Euskal Irratiak
Elorri Arkotxa
“XIX. mendeko gutunen bidez, Xiberoako garaiko gizartea ezagutu nahi izan dut”

XIX. mendearen bukaeratik Lehen Mundu Gerrara arte xiberotarrek gutun bidez ukandako komunikazioa ikertu du Elorri Arkotxak Nafarroako Unibertsitate Publikoan eginiko tesian.


2024-08-28 | Euskal Irratiak
Mauleko espartingileek udako sasoi txarra ukan dute

Espartingileek ez dute nahi beste saldu uztailean eta ekainean. Turismoak beheiti egin du uda honetan Ipar Euskal Herrian eta supermerkatuek espartina gutxiago manatu dituzte.


2024-07-16 | Euskal Irratiak
Sébastien Castet
"Hai máis euskaldunes, pero os vascos viven nun ambiente cada vez máis francés"
Este luns comezaron os cursos de verán transfronteirizos en Baiona e estudaranse os pasos para unha nova Política Lingüística en Ipar Euskal Herria.

A redada penal hospitalaria na memoria

Nacemento 27 de xuño de 1944. Os soldados alemáns realizaron unha redada nun pequeno pobo duns 80 habitantes de Zuberoa. Oito persoas morreron no acto e dezanove foron detidas, todas civís, das que nove serían deportadas e só dous sobrevivirían dos campos de concentración... [+]


2024-06-03 | ARGIA
Pintadas homofóbicas á Asociación de Atharrados Prefosta
A asociación Prefosta organiza o festival Bekat'uros, que promove a visibilidade do colectivo LGTBIQ+. Denuncian que as tinturas foron un "ataque contra este traballo". Concentración o luns.

Anne-Marie Lagarde. Con matriarcado (e con vida)
"O zume elimina de forma pura a identidade sexual e o pulmón constrúe"
Anne-Marie Lagarde realizou a súa tese doutoral sobre o matriarcado e no noso caso é especialista na materia. Nun, prima, no outro cadet, descríbenos e interpreta a situación do matriarcado dos nosos pobos, explicando as fórmulas matriarcais que existen no mundo e partindo... [+]

2024-05-02 | Ainize Madariaga
Nas ladeiras das mascaradas
A mascarada do Pagola ten moito que preocuparse: o primeiro é que o pobo de Pagola dá as mascaradas; o primeiro é que o personaxe de Kabana xoga unha moza; o primeiro é que os txirularis da mascarada foron as mozas no tempo das barricadas de Urdiñarbe; o primeiro é que... [+]

2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


Eguneraketa berriak daude