Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Goi mailan, jokoarekin zerikusirik ez duten gauza gehiegi daude"

  • “Natural sentitzen dut egiten dudana, eta natural egin sentitzen dudana...”


09 de abril de 2014
Dani Blanco

80ko hamarkadan, Berriatuan...

Orduko berritxuarraren prototipoak hiru ezaugarri zituen: zestalaria, athleticzalea eta golfoa. Aita mutrikuarra neukalako atera nintzen moldetik. Debako hondartza-futbolean hasi nintzen jokatzen eta aitak txikitatik eraman nau Atotxara. Hortik datoz nire futbolerako pasioa eta Realzaletasuna. Pentsa, Realak 1987ko kopa irabazi zuenean, finalerako autobusa jarri zuten Mutrikutik. 9 urte baino ez nituen, baina eskolan ondo moldatzen nintzenez, joateko tratua eginda neukan aitarekin. Amak, ostera, ezezko borobila eman zidan. Nire bizitzan ez dut sekula horrenbeste negar egin. Hamar egun egon nintzen amari hitzik egin gabe. Baina tira, denborarekin urak euren onera itzuli eta herriko joerak aldatu dira. Gure sasoian ez bezala, orain futbol zelaia dago Berriatuan, haurrak frontoira baino errazago bertaratzen dira, eta ez dira denak hain zuri-gorriak.

Jokalari eta entrenatzaile aritu zara Realeko gazte mailetan. Hamabost-hogei urtetan, zenbat aldatu dira Zubietako giroa eta jokalari gazte baten ingurua?

Ni Aranburu eta Barkeroren labealdikoa naiz eta orduan apenas etortzen zen ikuslerik entrenamenduetara, ez zegoen ez ordezkaririk ez ezer. Dena zen naturalagoa, puruagoa, futbola bera eta lagunartea ziren nagusi. Orain, gazte mailetatik hasita, kanpo-faktore askok eragiten diote jokoari eta futbolak bere esentzia galdu du. Neurri batean gurasoen errua da, baina sistema oso batek bultzatzen ditu gurasoak horretara. Ordezkarien, komunikabideen eta jendartearen eragina itzela da, eta gurasoek neurriz kanpoko garrantzia ematen diote euren haurrak egiten duenari. Ez da sanoa. Gurasoak ume koxkorrei zarataka edo entrenatzaileak esandakoaren kontrakoa agintzen ikusten ditudanean auzo-lotsa sentitzen dut, pena. Baina berriz diot, gurasoak ez dira horretara bakarrik heldu, sistema oso batek ekarri ditu.

Sistema horrek sekulako frustrazioa sortu dezake lehen mailara iristen ez direnengan. Nola egiten zaio horri aurre?

Realaren papera ezinbestekoa da. Guri argi esaten ziguten hogeitik asko jota bi baino ez zirela lehen taldera iritsiko. Hala, Realak ezin ditu bi jokalari horiek esne-mamitan eraman eta besteak ahaztu. Denei eman behar die heziketa bat, ikasketak, gerta litekeenari aurre egiteko prestaketa psikologikoa...Gero, jakina, bakoitzaren izaera eta inguruaren presioa daude. Niri ez zitzaidan kostatu erabakia onartzea. Disgustuarekin batera konturatu nintzen mundua ez zela Zubietan amaitzen eta futbola ere ez. Ikuspegi kontua da dena, batzuek porrota ikusten duten lekuan besteek bidegurutze bat ikusten dute.

Beste bidegurutze bat, handik urte batzuetara, jokatzeari utzi zenionekoa izango zen, ezta?

2. B eta 3. mailan ibili naiz beti, leku batzuetan nahiko soldata onarekin, baina horrek bizimodua ez zidala konponduko jakinda. Magisteritza ikasi nuen, irakasle beharrean ere hasi nintzen, eta behin 28-29 urte beteta, kontua ez zen ez nintzela hortik biziko, 2. B-tik gora ez nuela egingo baizik. Orduan erabaki nuen entrenatzaile titulua ateratzea, baina uste dut inkontzienteki beti formatu naizela entrenatzaile izateko. Jokalari nintzela herriko umeekin ibiltzen nintzen, besteengan progresio bat ikusteak asko asetzen nauelako ikasi nuen magisteritza, eta irakasle aritu naizenetan beti saiatu naiz ikasle bakoitzari errendimendurik onena ateratzen, futbolean jokalari bakoitzarena ateratzen ahalegintzen naizen bezalaxe. Pixkanaka ontzen eta heltzen joan den prozesua izan da.

Zer da entrenatzaile on bat?

Dauzkan baliabideei ahalik eta etekin handiena ateratzen diena. Ez da futbolaz asko dakiena bakarrik. Taldea kudeatzen jakin eta jokalari bakoitzaren larruan jartzea ezinbestekoa da. Zuk asko jakitea ez da nahikoa jokalari bati zukua ateratzeko. Pozik egon behar du, egoera ulertu, motibatuta sentitu... Egun bakoitza aldarte bat da, pertsona bakoitza mundu bat. Hirugarren mailatik lehen mailarako ezberdintasuna jokalarietan dago entrenatzaileetan baino gehiago. Abiadurak, zehaztasunak eta talentuak askatzen dute korapiloa. Hirugarren mailan entrenatzaile bati eskapatzen zaizkionak, kontrolatu ezin dituenak, askoz gutxiago dira lehen mailan baino. Hala, entrenatzaileak bere esku dagoena lotu behar du, makina martxan jarri eta olioztatu, baina jokalariak markatzen du diferentzia. Pentsa, askotan entrenatzaile txar batek kalte gehiago egiten dio talde bati entrenatzaile on batek mesede baino.

Zuk esan duzu, egun bakoitza aldarte bat da eta pertsona bakoitza mundu bat.

Ezin diezu denei gauza bera modu berean esan. Bere larruan sartu eta bere egoera ulertu behar duzu, zure mezura ekarri zure erabakia konprenitu dezan. Jokalaria lehen mailara heldu bada ez da oso ona delako soilik, berekoia eta inkonformista delako ere bada, bestela ezin da iritsi. Oinarri horrekin oso gaitza da jokatzen ez duena pozik egotea, baina guri dagokigu partaide sentiarazi eta edozertarako puntuan eta prest mantentzea. Badakigu gure erabaki batek bati mesede eta besteari kalte egingo diola, baina kaltetuak ere asko ardura digu. Gure erantzukizuna da denongan jartzea fokua, ez jokatzen dutenengan soilik. Taktika eta teknika bezain garrantzitsua da psikologia. Jokalariak sentitzeko zuk transmititu behar duzu, eta zuk transmititzeko zuk egon behar duzu motibatuta eta sinetsita. Etengabeko borroka da.

Balio erantsia dauka nagusiki euskaraz bizi den aldagela kudeatzeak?

Taldeen nortasuna gero eta lausoagoa den garaian plus izugarria da, oinarri bat. Zubietako baloreek eta euskarak zerikusi handia dute azken urteetako lorpenekin. Oso balore errotu eta irekiak dira, kanpotik datozenak oso ongi barneratzeko modukoak. Horregatik, niretzat oso garrantzitsua da Old Trafford-era joan eta kazetariei euskaraz erantzutea. Ez da detaile hutsa. Euskara gure dohainetako bat da, indartu beharrekoa.

Egungo futbolean komunikabideek duten indarra ere ez da detaile hutsa.

Mundo Deportivo-k egunero sei orrialde eskaintzen dizkio Realari, El Diario Vasco ikaragarri saltzen da... Jende batek oso uste eta iritzi sendoak ditu, baina politikan bezala, medioetan irakurtzen dutenaren arabera mugitzen den jende asko dago. Ez dakit medioak entrenatzaile bat botatzera iritsi daitezkeen, baina bai jendea kontra jartzera, eta elur bola aldapa behera doanean oso zaila da frenatzen. Sentitzen dudana transmititzen saiatzen naiz, esan behar dudana ahalik eta modu naturalenean esaten, baina batzuetan taldearen interesak eta norbere burua babestu behar ditut. Gustatuko litzaidake pentsatzen dudana ri-rau esatea, %80an hala egiten dut, baina beti ezin da. Zertarako uste duzu direla betiko lau topikoak? Hanka ez sartzeko, esan nahi ez duzuna ez esateko, zure burua babesteko. Esaterako, ni desiratzen nago jokoari buruz hitz egiteko, orduak eta orduak emango nituzke, baina apenas galdetzen didaten. Ez dakit ez duten jokoa dominatzen, ez zaien interesatzen, edo besterik gabe, ez duen saltzen.

Zentzuzkoa iruditzen zaizu prentsan eta jendartean futbolari ematen zaion lekua?

Prentsaren negozioaz eta audientziaz gain, interesak daude mundu guztia futbolaren inguruan kateatu eta bitartean beste gauza batzuei buruz ez hitz egiteko. Jendeak eskatzen du albistegia futbolarekin hastea ala beste gai batzuk ez zabaltzeko modua da? Benetako eskaria dago, benetako gosea, ala arreta desbideratzeko komunikabideen trikimailua gara? Kontuak kontu, sistema horrela eraikita dagoenez, esaten dudan guztiak espazioa dauka, eta espazioa daukanez badirudi interesa ere baduela, baina ez da hala!

Herria kontentatzeko ogia eta zirkoa aski zirela zioten erromatarrek. Gure zirkoa futbola da, baina ez al da zirkoa ogirik gabe gelditzen hasi?

Taldeen zorrak eta zorren barkatzeak albiste arruntena bezala ematen zaizkigunez onartutzat dauzkagu, baina horrek ez du esan nahi sekulako injustiziak ez direnik. Bestalde, gogoan dut Bielsaren urte zoragarri hartan, Berriatuan ostegunero sekulako parrandak antolatzen zirela, bidaia hona bidaia hara, eta jendea lanik gabe! Hemen gure ahalmenen gainetik bizi izan gara, bai jendartean eta bai futbolean. Begira zer gertatu zaigun aurten guri. Txapelketa berean, astebeteko epean, kobratzen ez zutelako ez jokatzea erabaki zuten Racing-ekoak eta Bartzelonako izar aberatsak izan ditugu aurrez aurre. Ez da onargarria. Oker handi bat dago hor, akats sistemiko bat.

Berdin ikusten da zirkoa kanpotik zein barrutik?

Futbola jarraitzen duen edozeinek daki jokoa bigarren planoan geratu dela. Jokalari batek, adibidez, soldatatik baino diru gehiago jasotzen du irudi eskubideetatik. Bere irudiak bere lanak baino gehiago balio du. Horrek publizitate spotak, jendaurreko agerraldiak eta konpromisoak dakartza, eta jokalariaren errendimenduan eragina edukitzeaz gain, izugarri zailtzen du entrenatzailearen lana. Zorionez, guk ez daukagu horrelako arazorik, baina beste talde askotan lehen mintzagaia da. Horregatik diot futbola askoz puruagoa dela beheko mailetan. Hor partida aurretik kafea hartzeko batzen zarenetik partida osteko tragora arte jokoaz baino ez da berba egiten. Mailaz gora joan ahala, partida aurretik prentsaurrekoa eman behar duzu, balizko hamaikako bat argitaratu eta partida hasi aurretik larrutzen zaituzte... Goi-mailan, jokoarekin zerikusirik ez duten gauza gehiegi daude. Negozioak gaina hartu dio jokoari. Ikusi besterik ez dago futbol programak zenbat aldatu diren azken hamar urteotan. Orain hamar urte dena zen informazioa, laburpenak, jokaldi onenak... Orain dena da debatea, saltsa eta kontua, eta laburpena ikusi nahi baduzu gau osoa pasa behar pantaila aurrean. Negozioak balio du, eta negozioari saltzeak ardura dio. Ados egon edo ez, ezin duzu hori guztia existituko ez balitz bezala jokatu. Horregatik, entrenamenduak, jokalariak, taldea eta jokoa dira nire lehentasunak, baina inguruko guztia gure interesen arabera kudeatzen saiatzen naiz. Haizea alde jartzea ere bada nire lanaren parte.

Entrenatzaile guztiek dakizue, ordea, haizea kontra jartzean nork egiten duen lehenbizi hegan.

Kontratua izenpetzen duzun unetik gero eta gertuago daukazu botako zaituzten eguna. Zure lehentasunetan, zure eguneroko lanean, zentratzea beste erremediorik ez duzu. Lana ondo egiteak emaitza onak lortzeko aukerak handitzen ditu eta emaitza onek denbora irabazteko balio dute. Gaur egun oso zaila da talde batean hiru urtetik gora irautea, eta hori onartzeak egunerokotasuna pasio gehiagorekin bizitzea ahalbideratzen du. Garbi daukat hau dela nire momentua, topera bizi nahi dudala, egiten dudanak asetzen nauela. Hau amaitzean zer egingo dudan? Auskalo. Dakidana da zer egin eta nora joan erabaki aurretik etxekoekin baloratuko dudala. Orain Zubietatik hogei minutura bizi naiz, ia gauero egiten dut lo etxean, eta hala ere alabatxoak beti egon nahi du nirekin, emaztearentzat ez da beti erraza... Oso kontutan hartzen ditudan hutsuneak dira. Futbola izugarri gustatzen zait, futbol munduan ikusten dut nire burua, baina bizitza ez da futbola bakarrik.

Nortasun agiria

Jagoba Arrasate. Berriatuan sortua 1978ko apirilaren 22an. Jokalari bezala Realaren gazte mailetatik Eibar B-ra egin zuen jauzi, eta Lemoa, Beasain, Elgoibar, Amorebieta eta Portugaleterekin 2. B eta 3. mailan jokatu zuen. 2007an jokatzeari utzi eta Berriatua F.T entrenatzen hasi zen, Elgoibarrekin nabarmendu, eta Realak gazteak entrenatzeko fitxatu zuen. 2012-2013 denboraldian Montanier-en laguntzaile izan zen, 2013ko uztailean taldeko entrenatzaile nagusi izendatu zuten arte.

Azken hitza
Egunerokoa

“Entrenamendua baino pare bat ordu lehenago iristen naiz Zubietara. Entrenamenduaren azken detaileak lotu, lan-saioa errepasatu, medikuekin hitz egin, zelaia prestatu eta buru-belarri entrenatzen dugu. Ondoren, balorazioa egin, pultsometroak begiratu, ondorioak atera eta prentsarekikoak egiten saiatzen naiz. Bazkalostean, bideo lana egiten dugu, aurkariei buruzko txostenak lagun, partidak aztertzen ditugu, gure hutsak detektatzen eta zuzentzen saiatzen gara, eta entrenamenduak planifikatzen. Egunero 8 edo 10 ordu pasatzen ditut Zubietan, baina badakizu, gustuko tokian aldaparik ez”.


Interésache pola canle: Reala
O tribunal ordena reabrir o caso doutra persoa ferida no ollo no partido Real-PSG
Nas cargas efectuadas pola Ertzaintza antes do partido de fútbol de San Sebastián en marzo de 2024, ademais da afeccionada Amaya Zabarte, unha segunda persoa resultou ferida, ao parecer por un impacto visual cunha pelota de foam. Agora, a Audiencia Provincial de Gipuzkoa... [+]

O xuíz quere identificar aos responsables dos ertzainas que feriron a Amaya Zabarte
No caso do afeccionado que resultou ferido grave nun partido de fútbol entre a Real Sociedade e o PSG, o xuíz aceptou que os avogados da familia teñan acceso a todas as imaxes. Tamén solicitou unha investigación para identificar aos responsables dos grupos de ertzainas que... [+]

A Real Sociedade pide "responsabilidades" á Ertzaintza no caso dun afeccionado ferido cun lanzamento de foam
O presidente da Real Sociedade, Jokin Aperribay, explicou que pediu á Policía autonómica que "aclare" o sucedido. A familia de Amaia Zabarte, ferida, acusou ao club de non condenar publicamente a agresión.

2024-10-24 | Jon Torner Zabala
Jokin Aperribay, presidente da Real Sociedade: "Sería inxusto vincular a Maccabi coa guerra"
A Real Sociedade enfróntase este xoves en Belgrado ao Maccabi de Tel Aviv israelí no Palau blaugrana. Por motivos de seguridade, o Exército israelí non xogará ante o Elisio na Franxa de Gaza. Algúns afeccionados do equipo txuri-urdin pediron á Real que faga algún xesto a... [+]

2024-09-26 | ARGIA
Os xornalistas volven protestar polo uso do eúscaro por parte do adestrador da Real Sociedade
O adestrador do equipo de fútbol da Real Sociedade, Imanol Alguacil, tivo que escoitar as queixas de varios xornalistas ao responder en eúscaro aos medios de comunicación na rolda de prensa previa ao partido de Europa League. Hai unha semana produciuse en Valladolid unha... [+]

Zupiria, no caso do ferido afeccionado da Real Sociedade: "Non se pode confirmar que foi un proxectil de foam"
A conselleira de Seguridade do Goberno Vasco mantén a versión mantida até o momento. Doutra banda, afirmou que Amaya Zabarte, a afección da Real Sociedade gravemente ferida en Anoeta no partido de fútbol contra o PSG de marzo, non sinalou na súa declaración que un... [+]

2024-06-26 | ARGIA
Un vídeo mostra que un ertzaina propinoulle unha patada ao afeccionado do Realismo, presuntamente ferido de gravidade cun proxectil de foam
Nun dos vídeos da investigación da Ertzaintza, segundo informou Noticias de Gipuzkoa, pódese ver como un policía lle deu unha patada ao afeccionado da Real. A muller de 44 anos resultou ferida de gravidade nos incidentes rexistrados no marco do partido de fútbol de... [+]

Unha muller está grave na UCI tras ser golpeada pola Ertzaintza en San Sebastián cun proxectil de foam
A muller está ingresada no Hospital Donostia tras ser golpeada polo proxectil foam e provocar un derrame de sangue. Antes do partido de fútbol entre a Real Sociedade e París Saint Germain foi ferido nas cargas dos axentes de policía. Informa que a Ertzaintza abriu a... [+]

O impulso pechará a bancada Aitor Zabaleta no próximo partido para denunciar a represión
O equipo de seguidores do Impulso Real ha anunciado que non acudirá ao partido contra as Vilas Reais do venres e manterá pechada a bancada a Aitor Zabaleta para denunciar a “represión” que está a sufrir.

En homenaxe a Aitor Zabaleta, o venres celebrarase en Donostia unha manifestación contra o fascismo
O venres cúmprense 25 anos desde que o fascista Ricardo Guerra asasinou o seguidor da Real Sociedade Aitor Zabaleta. En recordo de Zabaleta e contra o fascismo, o Impulso organizou unha manifestación en Donostia.

A Ertzaintza detén a cinco persoas ante os incidentes acaecidos no partido entre a Real Sociedade e Roma
O partido tivo lugar o 16 de marzo e houbo incidentes entre os afeccionados de ambos os equipos. Entón detivo a tres persoas e a Ertzaintza anuncia que a operación está aberta e que pode haber máis detidos.

Fiskaltzak 66 urteko espetxe zigorra eskatu du Iñaki Badiola Realeko presidente ohiarentzat

Iñaki Badiola Realeko presidente ohia akusatuen aulkian eseriko da asteartetik aurrera. Fiskaltzak 66 urteko espetxe zigorra eskatu du berarentzat, Gipuzkoako politikari, epaile eta kazetarien aurkako ustezko irain eta kalumniengatik. Epaiketa hainbat egunez luza... [+]


2020-09-22 | ARGIA
Os xogadores da Real Sociedade ofrecerán roldas de prensa en eúscaro
A Real Sociedade comezou xa a facer roldas de prensa en eúscaro cos xogadores do primeiro equipo masculino, e pronto empezarán tamén os do equipo feminino. “Así, periodicamente, os xogadores dos primeiros equipos de fútbol da Real Sociedade ofrecerán as súas habituais... [+]

2020-04-14 | Jon Torner Zabala
A Real Sociedade non abrirá expediente de emprego e reducirá nun 20% o soldo dos seus xogadores e xogadoras
O Consello de Administración da Real Sociedade anunciou que o club non proporá un Expediente de Regulación Temporal de Emprego (ERTE) e que o salario dos xogadores do primeiro equipo masculino reducirase un 20% (un 5% se a liga se acaba). "Esta decisión contribúe a evitar... [+]

Eguneraketa berriak daude