Logikoa da pertsona orok bere herrian lan egin eta bizi nahi izatea. Munduan milioika pertsona eta familia dira, tamalez, emigratu behar izaten dutenak bizitzeko eta lan egiteko. Euskal Herrian gure artean bizi dira milaka etorkin. Baina hemen ere badaude pertsonak eta familiak emigratzera derrigortuak, euren herri eta eskualdeetan ez dutelako lanik aurkitzen. Krisiarekin, adibidez, 500 barakaldar joan dira herritik kanpora. Egoera hori orokorra da eta aspalditik ari da gertatzen, batez ere Euskal Herriko ekialdean, Pirinioetan. Pirinioetan 103 udalerri daude, Nafarroa Garaia, Nafarroa Beherea eta Zuberoan, Espainiako eta Frantziako estatuetako muga administratiboen barnean. Herriotan gero eta jende gutxiago bizi da, gero eta jende helduagoa, eta lan bila kanpora doazen gazteen exodoa etengabekoa da. Zerbitzuak (eskolak, ospitaleak…) herri horietatik urrun daude.
Halako egoera larriaren aurrean, Udalbiltzak hartutako erabakia txalotzekoa da, herri piriniar horien garapen ekonomiko eta soziala sustatzeko proiektua jarri baitu martxan, bertako jendeen parte-hartzearekin. Eragin, Elgarrekin eta Garapen Soziala izeneko programen bidez, gazteen emigrazio tasa altua murriztu eta inposaturiko mugen gaineko kolaborazioa bilatu nahi dute. Testuinguru horretan, Gaindegia Euskal Herriko Ekonomia eta Gizarte Garapenerako Behategiak egin duen lana onartu eta aintzat hartu beharra dago, baita Euskal Herriko Laborantza Ganbarak egindako ahalegina ere. Bi erakundeak eraikuntza nazionalaren sustatzaile dira eta Udalbiltzarekin elkarlanean ari dira Pirinioetako euskal herritarrek ere Euskal Herrian lan egin eta bizitzeko aukera izan dezaten. Euren lanagatik eskerrak eman behar dizkiegu.
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Buñueleko (Nafarroa) kasuan, 34 urteko gizona makina batean harrapatuta geratu da. Arratzun (Bizkaia), aldiz, garabiak goi-tentsioko linea bat ukitu ostean hil da 61 urteko gizona.
Betsaide enpresan gertatu da, 08:00ak aldera. Urtea hasi denetik gutxienez bederatzi behargin hil dira.
2024ko laneko ezbeharren txostena aurkeztu dute LAB • ESK • STEILAS • EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek aurtengo otsailean. Emaitza larriak bildu dituzte: geroz eta behargin gehiago hiltzen dira haien lanpostuetan.
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]