Amodioaren arbola eta Judaren arbola, Cercis siliquastrum, arbola beraren izen parea, horixe parea! Makina bat traizio badakar amodioak! Saldukeriaren habia ez al da, bada, Judea? Erlijioen zokoa...
Zurikeriaz gain, erlijioek badute hurkoarekiko errukia, benetako errukia. Juda salduak ere izango zuen herrenen bat... Judaren arbolak behintzat bai. Arbola, landarea izaki...
Sagardi, madaridi, olibadi eta bestelako fruitu arboladietan lankide bikaina izan daiteke Judaren arbola. Hara, bada. Psila izeneko intsektu batek Judarena erasotzeko ohitura du. Psila horrek ekain aldera arte jotzen du, eta udaberria aldera, hura jaten duten Orius, Chrysoperla eta, batez ere, Anthocoris generoetako harrapariak inguratzen dira. Ekainetik aurrera zer janik ez dutenez, aldameneko fruitu arboletan orduan puri-purian dauden beste psilak jatera mugitzen dira. Judarenak beste arbola horietako izurri horren kontrol biologikoa ahalbideratzen du. Psilak ez du ikaragarrizko kalterik sortzen sagarrondo, madariondo eta olibondoetan, baina, haren ninfak iraitzitako melaza edo kaka gozoa onddoei erasotzen diete eta fruituak zikin itxuraz eta likatsu geratzen dira. Itxura ederreko fruitu garbiak izateko Judarena.
Buddleja davidii zuhaixkak, Daviden budleia edo tximeleten zuhaixka deituak, antzeko lana egiten du. Baratze eta fruitu arboladi ertzetan aldatzen da. Uda partean loraldi ikusgarria du, kono-itxurako lore multzo handiak irekitzen ditu, nektarrez eta usainez gainezka, eta haietara milaka tximeleta inguratzen dira. Era berean, kanabera formako adarrak ditu, barrutik hutsak. Tarte hori liztor onuragarri askok bere habiak egiteko erabiltzen dute. Liztor horiek izurriteak sortzeko gai diren intsektu ugariren beldarrak akabatzen dituzte. Zuhaixka inbaditzaile izendatu dute eta zenbait biologok eta ekologok ezin dute begien bistan ikusi ere egin. Gerra santua deklaratu diote. Lur sail abandonatuak harrapatu eta bertakoen garapena eragozten iaioa bada ere, mesedeak egiten badaki. Zein jakintsuk du bere burua landare bat “judatarra” den edo ez izendatzeko gai? Eta Biologo eta ekologoen izurritea nork eragotziko du?
Gudan tximeleten zuhaixka akabatzen badute ere, banbuek bezala kanaberak (Arundo donax), intsusak (Sambucus nigra), deutziak (Deutzia gracilis) eta abarrek prest dituzte antzeko adar hutsak liztor mesedegarriak apopilo hartzeko.
Landare batzuek ohitura berezia dute: zimelkorrak dira, martzeszenteak. Hostoak zimeltzen dira, baina ez dira erortzen eta hurrengo udaberria iritsi artean bertan zintzilik irauten dute. Izerdi berriak begiak puzten dituenean txortenaren heldulekua hautsiko da, eta erori. Ametza... [+]
Unha das preguntas que máis me fixeron será: Cando e como debo podar a hortensa? Pois aquí a resposta, ao amparo do muro de Zerain Beneficencia.
A hortensias recolle nos seus ollos durante o inverno as flores que abrirá na próxima primavera. Tamén é arbusto e, si... [+]
Aproveitamos o esplendor do saúco milagroso? Pasou o tempo para facer o seu sirope, o seu viño ou o que sexa. Este ano, o Sambucus nigra (Sambucus nigra) abriu máis tarde e máis tarde que nunca o visaje no que estivo o tempo.
Pouco despois abre os seus outros, os cimbris... [+]
Este ano tamén me atrasei. Sempre é tarde e, grazas. Gústame escribir algo sobre o saúco (Sambucus nigra) que florece cada ano no corazón da primavera. O avellana Corylus está descartado como o avellano, e a min non me gusta... Os dous cascabeis lembráronme o esquecemento... [+]