Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Lan merkatutik kanpo nago eta zahartzaroak ez dauka itxura onik

  • Carlos Tobajas Casales dut izena, 54 urte ditut eta Iruñekoa naiz. Txantrea auzoan bizi naiz Mertxe emaztearekin eta hiru alabekin: Irune, Amaia eta Ekhiñe. Krisiak langabezian utzi nau. Ekonomia solidario eta kolektiboagoa sortzeko alternatibak badaude eta Iruñeko Langabetuen Asanbladan horretan dihardugu. 

2008ko urte amaiera aldera, lanpostu finkoa galdu nuen. Soldadura komertzial kooperatiba txiki bat sortu genuen 2001ean, baina zazpi urteren bueltan beherakada nabaritzen hasi ginen. Ordainketak atzeratzen hasi ziren, guretzat bezero garrantzitsuak ziren enpresa batzuek ateak itxi zituzten,  finantzazioarekin hasi beharra zegoen baina bankuek ordura arte maileguekin izandako barra librea moztua zuten... Enpresaren gastu finkoei aurre egiterik ez, eta itxi egin behar izan genuen. Orduz geroztik, tartean behin Aldi Baterako Laneko Enpresen bidetik lortu dut lanen bat edo beste, baina lan merkatutik kanpo nago jada.
 
Garai txarrean harrapatu nau ziklo ekonomiko honek. 19 urterekin lanean hasita, hainbat birmoldaketa bizi izan ditut, baina 54 urterekin tokatu zait langabezian geratzea. Langabetu guztien artean heren bat dago nire egoera berean. Adin txarra gurea, ez soilik lan munduan murgiltzeko aukera baxua dugulako, baita ere zahartzarorako etorkizun beltza geratzen zaigulako, egiten ari diren murrizketak eta erreformak kontuan hartuta.
 
Sistema indibidualista irauli eta irtenbide kolektiboak bilatzen hasi beharra daukagu. Enpleguaren banaketa leloa darabilgu Langabetuen Asanbladan. Inongo diru-sarrerarik gabe egonak gara etxean denbora batez… Orain emazteak zortzi orduz egiten du lan egunero eta hori da gurean sartzen den dirua. Moldatzen gara, baina guztiz injustua da bikotekideak zortzi orduz lan egin eta nik lanerako aukerarik ez izatea; logikoagoa litzateke lan hori bakoitzak lau orduko jardunaldiak eginez banatzea. Baldintza eskaseko lanpostuak sortzea baino hobeagoa da horrelako banaketa sistemak ahalbidetzeko baliabideak jartzea. 
 
Kontsumitzeko molde jasangarriagoetara bueltatzea nahitaezkoa dugu; bertako produktu eta errekurtsoak aprobetxatu eta arduraz kontsumitzen hasi. Ekonomia ilogiko batean bizi gara: ahalik eta azkarren produzitu, ahalik eta azkarren kontsumitzeko. Ikasi beharra dugu, daukagunaren araberako bizimodua egiten, gure ahalmenen gainetik bizi gabe. Psikologikoki daukagun diru beharra askoz ere altuagoa da, benetan bizitzeko beharrezkoa duguna baino. 
 
Egokitu zaidana medio, gaurko egoerari distantzia pixka batetik eta beste plano batetik begiratzeko beta izan dut, sistema zalantzan jartzeko aukera. Lehendik datorkit ikuspegi kritikoa, baina horrelako egoera gordina bizituta, bi buelta eman dizkiot. Nire ekintzetan kontzienteago naizela nabari dut: daramagun bizimoduaz egiten dut gogoeta, eta ondorengoak datozkit burura. Zer uzten diegu? Murgilduta gauzkan sistema finantzarioak ezin du betiko iraun eta gurpil honetatik desengantxatu beharra daukagu. Oraindik garaiz gaude maniobra egin eta ondorengoei bidezidorrak irekitzeko.

Interésache pola canle: Prekarietatearen aurpegiak
2020-07-16 | Irutxuloko Hitza
Os socorristas que protestan na Zurriola denuncian que lles quitaron as pancartas e impuxéronlles multas
Os socorristas iniciaron a folga o 15 de xuño, e desde entón concentráronse todos os días entre as 8:00 e as 20:00 na praia dA Zurriola. O día de onte, con todo, foi diferente. Segundo informaron os socorristas de Donostia-San Sebastián en folga, sobre as 12:00 horas... [+]

Mikel Yanci e Jon Ibarguren
"O Concello de Donostia-San Sebastián e a empresa BPX Sport queremos informar sobre as condicións nas que nos fan traballar aos socorristas das praias"
A empresa BPX Sport suspendeu este ano a varias persoas que levaban anos traballando no servizo de salvamento das praias de Donostia-San Sebastián. Esta empresa, subcontrata do Concello de Donostia-San Sebastián, denunciou durante moito tempo as precarias e precarias... [+]

"A nós non nos matará o coronavirus, a nós mataranos a fame"
Os gobernos deron respostas variadas á crise provocada polo coronavirus, pero a maioría obrigou aos cidadáns a quedar en casa. Seguindo a linguaxe bélica que utilizaron algúns gobernos, o “inimigo” está fóra e a forma máis eficaz de defenderse é quedar en casa,... [+]

2019-08-19 | ARGIA
Sutan Gaude ekimenak lan arloko esplotazioak bistaratu nahi ditu

Gasteizen sortu da ekimena. Instagram bitartez langileen lekukotasun anonimoak zabaltzen ditu, “lan esperientzia txarrak sufritu dituzten pertsonek euren bizipenak konpartitzeko aukera izan dezaten”.


2019-07-23 | ARGIA
Deliveroo enpresako banatzaileak soldatapeko langileak dira eta ez autonomoak, Madrilgo epaitegi baten arabera

Epaileak arrazoia eman dio Gizarte Segurantzari Deliverooren aurrean. Epaiaren arabera, bizikletan banatzaile lanetan aritzen diren langileek soldatapeko lan harremana dute enpresarekin, enpresak ezartzen ditu lan baldintzak eta langileek ez dute autonomiarik.


Datos que non lerás sobre o emprego

O período electoral ha posto sobre a mesa diversos temas de actualidade. O emprego non está entre os primeiros. É destacable, sobre todo cando a maioría da poboación é asalariada e non superamos aínda as consecuencias da Gran Recesión. Doutra banda, os indicios da... [+]


2018-06-15 | ARGIA
Huelvako emakume marokoar laborariek pairatzen dituzten abusuak salatuko dituzte igandean Bilbon

Bidaya emakume musulmanen elkarteak Almonteko (Andaluzia) soroetan lan egiten duten emakume marokoarrek pairatzen dituzten lan eta sexu abusuak salatu ditu komunikatu bidez, eta mobilizaziora deitu.


2018-06-04 | ARGIA
Sasoikako langileak diren 300 emakume marokoar ‘bahitu’ dituzte Almonten (Espainia)

SAT sindikatuak salatu du gertakaria, eta ehun bat langilek enpresarien eta langileburuen aurka Guardia Zibilaren aurrean jarritako salaketaren ondorioa izan daitekeela uste da. 'Bahiketaren' helburua langileak beraien herrialdeetara bueltan bidaltzea da.


2018-06-01 | Hiruka .eus
EHUko Aurre-doktoreen Asanblada
“Eskulan merkea baino ez garela ematen du”

Lan-baldintzen "benetako" hobekuntza eskatzeko protestan dabiltza EHUko aurre-doktoreak. Euren lan-eskubideak ukatzeko unibertsitateak legearen "anbiguotasuna" erabiltzen duela salatu dute.


Huelvako marrubi soroetako langileek jasaten duten indarkeria matxista azalera

Marrubien ustiapenean lan egiten duten emakumeak egunerokotasunean jazarriak, irainduak eta bortxatuak direla jakinarazi du Collectiv aldizkari alemaniarrak.


Doktoregaien baldintza prekarioak salatu dituzte EHUko campusetan

Unibertsitateak haien langile izaera onartu eta hitzarmen kolektiboan sar ditzaten eskatu dute.


Hitzarmen Kolektiboan sar ditzaten, mobilizazioak deitu ditu EHUko Doktoregaien Asanbladak

Unibertsitateak beraien langile izaera behingoz onartu eta, ondorioz, Hitzarmen Kolektiboan sar ditzatela eskatzeko mobilizaziora deitu du UPV/EHUko Doktoregaien Asanbladak.


2017-07-12 | Xalba Ramirez
Kobratzen ez zuten sukaldarien kasu birala

Madrilgo Tommy Mels jatetxeko sukaldariak hilabete kobratu gabe zeramatela salatu zuten ostiralean Facebookera igotako bideo batean. Jatetxeko sukaldean lanean  ari zirela egindako bideoak 1.400.000 bisita eta 27.000 partekatze izan ditu egun gutxian. Enpresak bederatzi... [+]


2017-07-10 | Xalba Ramirez
Deliverooko langileek bi greba egun egin dituzte asteburuan

Deliverook langabezia eta prekarietate egoera masiboa aprobetxatzen du “kolaboratzaileak” lortzeko, bertako langileen arabera. Kontratu irregularrak, autonomo faltsuak, soldata baxuak… lehen aldiz antolatu eta greba egin dute bizikleta gidariek Bartzelonan,... [+]


Oasis Vasca en chamas
O informe bruto foi publicado pola economista Nekane Xurado, membro de HerriUni. Comparou o ano 2008, considerado o primeiro ano da crise, coa actual conxuntura, e puxo de manifesto que tamén en Hego Euskal Herria está a estenderse a brecha entre ricos e pobres. Saber que... [+]

Eguneraketa berriak daude