D ereduko irakasleek ETArekin zerikusirik daukaten ala ez, eta eskolako liburuetan “Nafarroako errealitate instituzionala” errespetatzen den ala ez. Bi gai horiek bururatu zaizkio orain Nafarroako Gobernuari eta temati ari da euskarazko irakaskuntzaren aurka, beste behin. D ereduko hainbat ikastetxe astindu du eta “intoxikazio kanpaina” salatu dute. Hegoalde, Amaiur, Iturrama eta San Frantzisko ikastetxeetako guraso elkarteek haien seme-alaben irakasleen lana defendatu dute. Guardia Zibilaren txostenak eskola publikoko D ereduko irakasleak jarri ditu jomugan. Irakasleok babesteko eta euskarazko irakaskuntzaren alde, hainbat eragilek deituta, manifestazioa egin zen joan den astean. Deitzaileen artean zeuden ELA, LAB, EILAS, Sortzen eta Ikasle Abertzaleak. 15.000 lagun atera ziren Iruñeko karriketara Hezkuntzan, kolore guztiak lelopean.
Nafarroako Gobernuaren bigarren adarra aipatu dugu: eskolako edukiak “Nafarroako errealitate instituzionalarekin” bat datozen aztertuko dute. Dena dela, ez da gauza berria, lehen ere egiten zuten, baita edukiren bat ilegaltzat jo ere (Euskal Herriko mapa agertzea ilegala da Nafarroako Gobernuarentzat). Hemendik aurrera behaketa zorrotzagoak egingo dituzte.
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Profesor de Historia en homenaxe a un ex compañeiro que acaba de xubilarse. Bravo e máis bravo!
As leis educativas subliñan a importancia de fomentar o pensamento crítico no alumnado. Pero o claustro de profesores, nun tempo un espazo de debate de ideas e contraste de... [+]
Recollín o seu e-mail no portal da folga, no correo persoal. Ao principio pensei que era para dar a coñecer, como moitos outros, as posibilidades que temos ante a folga. Pero non, o e-mail recibido era o movemento político e comunicativo contra a folga.
Confesareivos que me... [+]