Askoren artean ::Hala bedi, 30 urte kolpez kolpe
Bonberenea ekintzak, 2013
80ko hamarkadan militar, elizgizon eta arriba-españako marka zuen Gasteiz hartan kale-agerraldi ateoak egiten hasi ziren, eta polemika handia piztu zuten. “Gaizki ikusitako” jende multzo hartatik batzuk kontrainformazioaren aldeko hautua egin zuten, hala sortu zen Resiste! fanzine aitzindaria, eta Hala Bedi irrati librea ere orduan jarri zuten martxan. Berehala batu zitzaizkien bide lerro antzekoan zebiltzan punk eta rock elementu erradikalenak eta elkar elikatzen hasi ziren: taldeek irratiko mikrofono eta uhinak zabalik zituzten; eta musikari horiek Hala Bedi moduko ekimenak babesten saiatzen ziren. Horra hor, esaterako, 1987an Gasteizko irratiaren alde Vomito, Kortatu, La Polla Records eta Quemando Ruedas taldeek egindako kontzertua. Ez zen bakarra izan, baina garrantzia hartu du, irratiak berak zuzenekoan oinarritutako maketa argitaratuko zuelako orain 10 urte, eta CD formatuan ere eskuragarri jarri zuen.
Rockak, kale-musikak beti izan du leku pribilegiatua, merezitakoa, Hala Bediko uhinetan. Bai irratsaio espezializatuetan (Pesadilla del Punk Rock, Hiru Kortxea…) zein programazio orokorrean. Belaunaldiz belaunaldi, eraso guztiei aurre egin eta hazi egin da Hala Bedi; eta hainbat belaunaldi batu ditu bere baitan. Horren adibide dira 30. urteurrenerako prestatutako disko-bilduman aurki ditzakegun protagonistak eta horiek aukeratutako kanta gogoangarriak.
Johnny & Josephek Kortaturen ‘Kolpez kolpe’ri ukitu hillbillyagoa eman diote, hitz berriak sortuz eta Hala Bediren urteurreneko kanta bilakatuz. Iraganean Euskal Herriko rythm&bluesaren errege izan zen The Allnighters berriki berpiztu da eta Eskorbutoren ‘Cuidado’-ri arrisku-puntua kendu eta groove-a gehitu dio, dantzagarri bihurtuz. Berako Sexty Sexers taldea Euskal Herriko rock-and-rollaren aita den Niko Etxart omendu du merezimendu osoz, ‘Zkrax’ kantaren bidez. Sakanako Hesian taldeak 90eko hamarkadako ‘Amets bat’ hit-a –Alaitz eta Maiderrena– gaurkotu du, erritmoa gehituz. Anai-Arrebak disco taldeak M-ak taldearen ‘Barkatu Ama’ klasikoa ekarri du gazteagoen belarrietara. Indarrap-ek Gozategiren ‘Pakia Beyau’ erabat eraldatu du hip-hopera eramanda. Garik aspaldiko bidelagun RIP omendu du ‘Mundo muerto’-ren gordintasuna biluztasunetik landuta. Eskerrak Betagarrik erreskatatu duen Hala Bedi eta Gasteizko idiosinkrasiaren eredu parekaezina den ‘Rula’, Potatorena. Ortophonkek soul bihurtu du La Polla Recordsen ‘Tú alucinas’. Izaki Gardenak-ek intentsitatea eman dio Ruper Ordorikaren ‘Ene begiek’ ederrari. Neubat taldeak Negu Gorriak-en ‘Zipaioen matxinada’ pisutsuago bihurtu du. Bronzek punch berezia, rockeroagoa, ezarri dio Itoizen ‘Hegal egiten’ hunkigarriari. Sumision City Blues taldeak blues-rock irakurketa egin dio Zuloak proiektuaren ‘Artzai Ona’-ri. Willis Drummond taldeak ‘Pakean utzi arte’ gaurkotu du. Eta, azkenik, Bap!-en ‘Plastikozko janariak’ kutsu orkestral amorratuz jantzi du Xabier Montoiak.
Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]
Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien... [+]
Que debo saber? Con quen debo relacionarme? Onde debo vivir? Con estas responsabilidades, os seres humanos estamos no camiño de vivir a idea dunha boa vida no seo das nosas sociedades. Si non sabemos responder correctamente, por medo a quedarnos nas marxes.
A semana pasada,... [+]