Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Teknikari batek ikusiko balu nola grabatzen dudan, sekulakoak botako lizkidake"

  • Ibilbide oparo bezain anitza du Keu Agirretxea musikariak. Beste hamaika lan egin bitartean sortutako ideiak etxean bertan grabatu eta Behe presioaren erdigunean disko akustikoan bildu berri ditu.

Diskoa lehenengoz entzun eta pop-folk doinuak direla esan liteke. Baina bigarren entzunaldian, beste hainbat estilotatik edaten duzula ere igartzen da. Zure ibilbideari erreparatuta, zaila da zu etiketatzea.

Benetako abestiak egitea izan dut asmoa. Kantu umil batzuk egin nahi izan ditut, transmititzeko gai direnak, estiloari gehiegi erreparatu gabe. Goxotasunez egin ditut. Egia da,  sarritan, disko akustikoa dela entzun eta abesti astun edo goibelekin lotzen dugula. Ez nuen hori nahi, eta nolabaiteko oreka lortzen ahalegindu naiz.

Kolaborazioen ekarpena garrantzitsua izan da horretan?

Dudarik gabe. Nik abestiak defendatu ditzaket gitarra eta ahotsarekin, baina kolaborazioek beste ukitu bat ematen diete, eta beste musikarien ikuspuntua eta nortasuna erantsi diote diskoari. Koloreztatu egin dute.

Etxean eta zure kabuz grabatu dituzu abestiak. Horrek askatasun handiagoa ematen dizu lana nahieran moldatu ahal izateko?

Etxean grabatu dudan laugarren diskoa da. UEK, Fjord, Etsaiak edo Governors bezalako proiektuetan aritu naizenean esaterako, ezin nuen halakorik egin, baina proiektu akustiko honekin gai sentitzen naiz horretarako. Gainera, nahieran grabatzeko aukera ematen dizu horrek. Teknikari batek ikusiko balu nola grabatzen dudan, sekulakoak botako lizkidake agian, baina nik horrela egin nahi dut, soinuarekin esperimentatuz. Askotan, estudio batera joan eta ez zara ausartzen buruan duzuna esaten; edo proposatzen duzu eta aurpegi txarra jartzen dizute, eta asmo hori galdu egiten da. Alde horretatik, askatasuna nahi nuen. Bestalde, merkeagoa ere bada, eta gainera, nire bizitza pieza askoko puzzlea denez, ez nuen denborarik hilabetez estudioan aritzeko.

Gitarra, slide gitarra, ahotsa… Perkusioaz ere zu zeu arduratu zara.

Nire musika-tresna gitarra da. Abestu ere egiten dut, eta nire mugen barruan, gero eta erosoago sentitzen naiz, gauza arrarorik egiten saiatu gabe. Baxua jotzen dut, edo jo dezaket behintzat, eta berdin bateria ere. Perkusio aldetik ikusi nuen erritmoaz arduratu nintekeela, eta piano akorde batzuk ere sartu ditut neronek.

Eta nola eraman daiteke hori guztia zuzenekoetara?

2010ean hasitako laukotea aritzen gara: Iñaki Jaio baterian, Isusko Ramón saxoarekin, Mikel Arakistain baxuan eta ni neu. Uste dut zuzenekoan abestiek irabazi egiten dutela, baliabide asko dituzten musikariak dira eta. Nik diskorako baterian egin dudana, asko hobetzen du Iñakik, adibidez; saxoa ere, ia abesti guztietan sartu dugu;  Mikelek eta biok aldiz, hogeita bat urte daramatzagu batera hainbat proiektutan, eta oso ondo ulertzen dugu elkar.

Gaurko musikariak gaitasun tekniko handia bai, baina esateko ezer ez omen du hainbaten ustez. Zer da zure abestiek kontatu nahi dutena?

Abestiak, hitza eta musikaren arteko fusioa dira, eta nik bien arteko oreka bilatu dut. Ez dut demostrazio tekniko bat egin nahi izan. Horregatik nahi izan ditut kolaborazioak hitzetan ere. Leire Bilbao, Aiert Goenaga eta Mikel Etxabururen hitzak irakurri eta zerbait pizten zait barruan. Musikarekin efektu hori pertsona gehiagorengana helaraztea da nire helburua. Horrekin konformatzen naiz.

Mikel Etxabururen hitzekin osatutako Zubia abestiarekin, Ondarroako Herri Harresia ekarri nahi izan duzu gogora?

Horrela atera zaigu, ez da neurtutako hautua izan. Hilabete batzuk igaro dira jada, baina guk oso gertutik bizitu genuen, Urtza, Mikel eta hiruok lagun minak baikara. Ez duzu negar egitea erabakitzen, malkoak nahigabe ateratzen zaizkizu; bada, berdin gertatu zaigu guri abesti honekin. Egun horretan sentitu genuenaren ondorioa izan da.

Musika irakasle ere bazarenez, musika duzu ogibide.

Euskaraz abesten baduzu, ez da erraza horrekin bizitzeko adina ateratzea. Etsaiak taldean nintzenean, hamabi urtez, ez nuen besterik egiten. Baina beste egoera bat zen: kontzertu asko eskaintzen genituen, disko asko saldu… Gaur egun, eskertuko nuke zuzeneko gehiago izan eta musikari lanari denbora gehiago eskaini ahal izatea. Baina hala ere, ez dut uste irakasle lana utziko nukeenik. Nire diskoko kolaboratzaile gehienak eskolan ezagutu ditut eta gainera izugarri ikasten da eskolak ematen.

Proiektu ugaritan aritu zara. Zure esperientziatik, zein da gurean arrakasta erdiesteko gakoa?

Nire ibilbidean, arrakasta handiena lortu duena Etsaiak izan da. Fjord egin genuen gero, eta horrek ere oso ondo funtzionatu zuen. Baina, orokorrean, harritu egiten nau euskal talde interesgarriak entzun eta urtean bost kontzertu besterik ematen ez dituztela ikusteak. Aldiz, Betagarrik hasitako bide beretik doazen ehunka talde sortzen badira ere, plaza guztiak betetzen dituzte. Egia da gauza berriak proposatzen dituzten batzuk bidea egin dutela: Napoka Iria, Mursego edo Joseba Irazokik adibidez. Merezi dute. Orokorrean, sorpresa asko eraman ditut.

Etsaiak edo Governors zaleak harritu egiten dira zu kontzertu akustikoak ematen ikusita?

Askotan esaten didate: “Nola aldatu duzun estiloa, ezta?”. Ez dakite 1997an Zain izeneko proiektu akustiko bat izan nuela eta hiru disko instrumental argitaratu ditudala. Pentsatzen dute beti musika gogorra jotzen aritu naizela, eta bat-batean, gitarra akustiko bat erosi eta honekin hasi naizela, hego haizeak jota edo.

Urteak daramatzazu honetan, baina euskal musikari hasiberriak badu aurrera egiteko modurik?

Egoera sozial eta ekonomikoa aldatu egin da, baita antolatzeko modua ere. Lehen astero frontoietan ematen nituen kontzertuak. Orain arraroa da hori. Badaude kontzertuak ematen hasteko tokiak, baina jendeak ez du lehen bezala erantzuten. Talde ezezaguna ikustera ez gara joaten, oro har. Ez dakit ez ote garen Youtuben ikusitakoarekin konformatzen.

Sare sozialak direla eta, hasierako pauso horiek emateko modua aldatu da. Lehen kontzertu pila eskaini behar zenituen zure taldearen izena ahoz aho zabal zedin. Orain irudimen pixka batekin eta bideo batzuk eginda, ezagun egin zaitezke zuzeneko bakar bat ere eskaini gabe.


Interésache pola canle: Musika
2025-02-21 | Iker Barandiaran
Vida libre

Unha boa viaxe
Autoproducción
Braulio, 2024

-----------------------------------------------------

Eu non poría o nome de Braulio a un grupo, e seguramente ninguén empezaría un traballo cunha canción que ten unha duración de seis minutos. Pero a eles tocoulles e... [+]



Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


La Furia. Mimoa eta indarra
“Cascante Euskal Herria bada, zergatik ez dira jotak euskal kultura?”

Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.


Análise
Nostalxia 'sold out'

As cousas non son fáciles de ser, e será por unha ou outra, pero ultimamente mordín a lingua máis do debido por dúas cousas: a cultura do sold out e o FOMO, que quizá hai que explicar porque non llo dixen tantas veces: o medo a non ser parte dunha experiencia concreta e... [+]


2025-02-14 | Iker Barandiaran
A miña lingua materna é o feminismo

Ultra
A Furia
Baga Biga, 2024

---------------------------------------------------------

A Furia de CASCANTE saca á praza o seu quinto disco. Desde o mimo e as entrañas, con eses ingredientes que son esenciais para ela, preparou esta alegría, velenosa e á vez... [+]



Emeadedei + Mahl Kobat
Falan de nós

EMEADEDEI + MAHL KOBAT CANDO:
2 de febreiro.
ONDE: Gaztetxe de Zuia, en Murgia.

----------------------------------------------------

O 20 de setembro do pasado ano tivemos coñecemento por primeira vez do colectivo musical no perfil da rede social que acababan de crear:... [+]



Atrasan o xuízo contra o grupo Raimundo O Canastea, acusado de acusacións máis graves
O xuízo que debía ter o mércores foi modificado de data por un recurso presentado no último momento polo alcalde de Estella. Agora, ao grupo acúsaselle tamén de "incitar ao odio" e os seus membros corren o risco de ser condenados a até catro anos.

Arabako musika kolektiboak
Guk geuk, geure erara

Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]


Julen Goldarazena, 'Flako Fonki'. Xakea eta jotak
“Ez dakit euskara hobetu dudan edo lotsa galdu, baina horrek oso pozik jartzen nau”

Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]


Wagner eterno

Ópera 'Tristan und Isolde'

Orquestra Sinfónica de Bilbao. Dirección: Erik Nielsen.
Coro de Ópera de Bilbao. Dirección: Boris Dujin.
Dirección de escena: Allex Aguilera.
Solistas: Deus meu! Nicholls, G. Hughes Jones, M. Mímica, E. Silins, C. Daza, D. Barcellona, J. Cabrero... [+]



2025-01-30 | Iker Barandiaran
Gure iragan eta oinarria testuinguruan

Fiesta y rebeldía. Historia oral del Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Liburuak, 2025

------------------------------------------------

Javier Corral ‘Jerry’ EHUko Kazetaritzako lehen promozioko ikaslea izan zen, Euskal Herriko rock... [+]


Eguneraketa berriak daude