Frantziako Gobernuak berean segitzen du. Seaskari ez dio arnasarik hartzen utzi nahi. Azken bilkuran prefetak eta suprefetak adierazi zuten Falloux legea zorrotz baliatuko dutela, hau da, herriko etxeen baimena izanda ere, Seaskak ezingo ditu ikastolak jaso edo handitu eremu publikoan eta herriko etxeek zoru publikorik ezingo diote utzi eraikinak altzatzeko. Seaskak legea urratzen badu auzitara eramango du administrazioak.
Jarrera horren jakitun, Seaskaren ustez egoera larria da. Azkenaldian lehen lerrora ekarri diren bi adibideak Hendaiako eta Beskoitzeko ikastolarenak dira. Lehenengoari ez diote uzten eraikina handitzen eta bigarrenari lur publikoa merkatuko prezioan alokatzen ez diote utzi. Bi ikastolak baino, ia hogeik izango lukete antzeko arazoren bat, herriko etxeek utzitako eraikinetan edo lurretan ari direlako eskolak ematen. Denak dira arriskuan Frantziako Gobernuak jarrera aldatu eta Falloux legea bertan behera uztea erabakitzen ez badu. Seaskaren iritziz, oso erraza da berriz ere Hendaiako eta Beskoitzeko egoerak errepikatzea, nahikoa delako hautetsiren baten salaketa suprefetaren eskuetara heltzea.
Egoera larriari aurre egiteko bi borroka lerro abiatuko dituzte; batetik, Frantzian eta nazioartean salaketaren bideari helduko diote, eta bestetik, karrikara aterako dira. Seaskaren iritziz, Falloux legeak berdintasun eskubidea urratzen du, alegia, hezkuntzako bigarren mailan lokal publikoa erabil daiteke, lehen mailan aldiz ez. Besteak beste, Auzitegi Konstituzionalera jotzea aztertzen ari da.
Karrikara begira, azaroaren 30ean Baterak antolatutako manifestaldiarekin bat egingo du Seaskak. Abenduaren 28 eta 29an berriz, festa aldarrikatzailea antolatuko dute Baionan. Talotegi handi bat prestatzeko asmotan dira, jai giroan errebindikazioari indar emateko.
Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]
Aiaraldeko hainbat irakaslek mezua igorri diete ikasleen guraso eta familiei, dagoen informazio zurrunbiloan, grebarako arrazoiak modu pertsonalean azaltzeak euren borroka eta lanuztea hobeto ulertzeko balioko dielakoan.
Grebaren bezperan Hezkuntza Sailak “edukirik gabeko” mahaia deitu zuela eta sindikatu deitzaileak “errespetatu gabe” akordioa “antzezteko” gutxiengoa duten sindikatuak “erabili” nahi izan zituela salatu ostean, beste bi greba... [+]
Eric Etxartek Seaskako lehendakarikide ardura hartu berri du urte hatsarrean, Antton Etxeberri eta Sophie Layusekin batera. Peio Jorajuriaren lekukoa hartu dute hirurek, eta Lehendakarikidetza taldea osatu dute.
A federación SEASKA conseguiu entrar no programa cun centenar de alumnos máis que o ano pasado. Cos alumnos de dous anos que se incorporen nos próximos meses, superarase o límite de 4.300 alumnos. En primeiro curso, o aumento é de 33 alumnos, pero o máis destacado é o... [+]