Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Hizkuntzaz harago, beste muga batzuk ditugu, beste harresi asko"

  • Beste mundu bat posible da. Bea bezalako gazte askorekin lor daiteke, ezbairik gabe.

Beatriz Chivite ezkieta
Beatriz Chivite ezkietaDani Blanco.

Nondik datorkizu “Ekialdezaletasun” hori?

Batxilergoa Italian egin nuen eta han genuen munduko arteari buruzko ikasgaian Ekialdeko artearekin zaletu nintzen. Unibertsitatea aukeratzeko garaian Amerikako Estatu Batuetara joan nahi nuen nazioarteko politika eta diplomazia ikastera. Hara bidali nituen eskaerak eta unibertsitate batean hartu ninduten, baina gero ohartu nintzen hori ez zela niretzat, politika gero eta gutxiago gustatzen zaidalako eta erabaki nuen neure gustuko zerbait hartzea. Pentsatu nuen nazioarteko harremanetarako artea oso garrantzitsua dela, horren bidez kultura ezagutzen duzulako eta kulturaren bidez pertsonak eta beren historia. Guk asko dakigu Mendebaldeko arteari buruz, baina beste guztiaz ezer ez. Hemen Japoniako artea oso estimu handian dugu eta asko hitz egiten da horretaz, baina Txinako arteaz piperrik ere ez dakigu. Herrialde ikaragarria da. Milaka urteko historia du eta kultur adierazpen ugari: 56 talde etniko daude, bakoitza bere kultura eta hizkuntzekin. Honekin batera txinera ikasten hasi nintzen hizkuntza jakinda errazago delako artea ikastea, horren inguruko liburuak irakurtzea eta artistekin hitz egitea. Orain laugarren eta azken urtea eginen dut eta jarraian tesia. Landuko dudan gaia da Londresko bigarren belaunaldiko txinatar artistek beren identitateaz duten ideia eta nola islatzen duten hori beren obran. Txinatarrena oso komunitate handia da han, baina artistak ez dira asko eta haien artean mota guztietako jarrerak daude: batzuek badakite txineraz, badira Txinan inoiz egon ez direnak, zenbaitek oso idealizatuta dute… Denetik.

Burlatatik 16 urterekin atera zinen batxilergoa Italian egitera, ikastetxe berezi batean. Nola izan zen hura?

Niretzat loteria modukoa izan zen. 11 urterekin egunkari batean beka batzuen iragarkia ikusi nuen. United World Colleges (UWC) edo Munduko Ikastetxeen Batasuna izeneko fundazioak kultur aniztasunaren bidez bakezaletasuna sustatzeko proiektua du. Horren baitan urtero hamar beka ematen ditu batxilergoa ikasteko munduko hainbat tokitan eta ikastetxe berezi batzuetan. Amak esan zidan 15 urtera arte itxaroteko eta hori egin nuen. Milaka pertsonarekin batera aurkeztuta, zortea izan eta aukeratu egin ninduten. 45.000 euroko beka eman zidaten bi ikasturtetarako nik aukeratutako Italiako ikastetxean aritzeko. Elite intelektual bat eratzea da haien asmoa. Hezkuntzaren bitartez kultura, politika eta natura hobetzea da helburu nagusia. Herrien arteko kultur harremanak hezkuntzaren bidez sustatzea mundua aldatzeko

Eta esperientzia horren ondoren, desberdin sentitzen zara?

Ni sentitzen naiz, sentitzen nintzena. Aukeraketa prozesu horretan badakite zer nolako pertsonak nahi dituzten. Haien bila doaz, gero formakuntza berezia ematen dizute.

Italiako egonaldia oso polita izan zen. Denok gaztetxoak, ikasten, itsasoa eta mendia aldamenean, mundua aldatzeko gogoz… Bazen utopia bezalako bat.

Eta handik Londresera eta gero Txinara. Zer moduz han?

Duela bi urte ikasturte batez joan nintzen Txinara. Han nahiko nahasia da guztia. Txinatarrak oso alaiak dira, oso ozenki hitz egiten dute, garagardoa edaten dute, lagunekin egotea gustatzen zaie. Alde horretatik gurekin antza handiagoa dute japoniarrek baino, adibidez. Hala ere, harrigarria da hango jendearen egoera: %70a  pobrezian bizi da. Ezberdintasun handiak daude klaseen artean. Hori gertatuko da gero hemen Mendebaldean, murrizketak eta oraingo erabaki askoren ondorioz. Txina ikaragarri handia da, baina zalantzarik gabe, gogorrena hirian eta dirurik gabe bizitzea da. Nik han mutil-lagun bat izan nuen 60ko hamarkadan egindako bunker batean bizi zena. Lurrazpian. Leihorik, komunik eta sukalderik gabe, arratoiekin. Mutil honek unibertsitateko karrera bat badu, baina ez dago lanik eta ez du erraza izanen bizimodu horretatik ateratzea.

Bestalde, klase dirudunetako gazteek Mendebaldeko dirua eta teknologia iristea nahi dute. Gehienei oso erakargarria egiten zaie gure mundua. Duten politika moldea edo zentsurak ez ditu gehiegi kezkatzen. Ez dute YouTube, baina badute Youku, ez dute Messenger baina bai QQ, ez dute Google baina badute Baidu eta badituzte Iphonak eta ordenagailuak. Oro har estres maila oso altua da han. Gainera kutsadura ikaragarria da. Egun batean, adibidez, irrati bidez aholkatu zuten haurrak ez jolasteko kalean, ez korrika eta salto egiteko airea oso kutsatua zegoelako eta osasunerako oso kaltegarria izan zitekeelako. Hori ez da nik nahi dudan bizimodua.

Nepalen ere bizi izan zara.

Katmandun sei hilabetez bizi izan nintzen barnetegi batean haurrekin, irakasle moduan. Oso baketsua da.  Jendea oso lasaia da baina han ere izugarrizko aldea dago dirua dutenen eta ez dutenen artean. Nepalen espiritualtasuna oso garrantzitsua da, Txinan ez. Batere ez. Han materialismoa da nagusi. Ia erlijioa da. Ni oso urduria naiz eta Nepalen oso lasai nengoen. Goizeko bostetan altxatu, ur hotzarekin dutxatu, ordu bateko meditazioa egin eta gero klaseak eman. Oso polita. Agian noizbait errepikatzekoa, baina ez horrela bizitzeko beti.

Ekialdean mundua beste modu batez ikusten dute?

Nik uste dut pertsona bakoitzak ikusten duela mundua modu batez. Nik ez dut nire ahizpak bezala mundua ikusten, adibidez. Donostiako Zinemaldian aritu naiz lanean eta han ezagutu dut Txinatik etorritako zine zuzendari bat. Lehen aldia zen Beijingetik ateratzen zena. Ez du ezta Shangai ere ezagutzen. Ez zekien ingelesez. Filmaren aurkezpenean galdetu zioten ea txinatarrak sentimendurik gabeko animaliak ote ziren, bere filma oso hotza eta gogorra delako. Eta nik esaten nuen, baina zer arrazistak, nola egin dezakete halako galderarik? Ingmar Bergman suediarrari halako galderarik seguru ez lioketela eginen. Gure buruan muga eta harresi asko dago eta hori aldatu beharra dugu.

Eta Eskoziako esperientzia?

Eskozia oso gogorra iruditu zitzaidan. Hotza zen eta alkoholismo maila, adibidez,  oso altua. Gainera depresioaren kontrako Gobernuz Kanpoko Erakunde batean aritu nintzen lanean, dirua biltzen, bazkideak egiten, eta iruditu zitzaidan jendeak baietz esaten zizula, baina handik denbora gutxira uzten ziotela ordaintzeari. Oso tristea zen dena.

Aurten bi hilabetez izan zara Taiwanen.

Bai, hiriburuan, Taipein. Txotxongilo museo batean aritu naiz lanean. Japoniarrak eta Taiwangoak dira Mendebaldetik gehien hartu dutenak, horregatik haiekin harremanetan sartzea errazago da kanpotarrentzat. Oso giro polita eta sortzailea aurkitu dut han. Indigenak ere ezagutzeko aukera izan dut itzal txinatarren proiektu baten bidez.
Eta Londresera berriro.
Bai. Han gustura nago, baina dena oso garestia da. Ez naiz zinemara joaten dirurik ez dudalako. Ez daukat etxerik. Mutil-lagunarekin eta beste lagun batzuekin biziko naiz.

Eta ikasi bitartean lan egin… ahal den tokietan, ezta?

Bai, haur italiar batzuk zaintzen ditut han eta tarteka ere itzulpenak egiten ditut. Ahal dudana. Txinan kabaret batean lan egin nuen denboralditxo batez. Neska europarrak behar zituztela ikusi nuen eta dantza egitea asko gustatzen zaidanez aurkeztu egin nintzen. Han ere itzulpen lanak egiten nituen zenbait telefono aplikaziotarako, txineratik euskarara eta alderantziz. Beti lan txikitxoak.

Zaila dago lana aurkitzea?

Apirilean itzuli nintzenean harrituta gelditu nintzen hemengo giroarekin. Denak krisiari buruz solasean, langabezia, dendak itxita… Baina krisia mundu guztian sentitzen da eta are gehiago gaztea bazara. Nik sei hizkuntza hitz egiten ditut, goi mailako ikasketak ditut eta ez dut inon lanik aurkitzen. Soilik eskaintzen dizkigute praktikak eta horiek ez dira ordaintzen. Esaten dizute beharrezkoak dituzula zure curriculuma osatzeko, baina ordaindu inon ez. Momenturen batean hasi beharko dut dirua irabazten, ezta? Udan bi hilabetez Taiwango museo batean aritu naiz sosik batere kobratu gabe. Hegazkina ere ez zidaten ordaindu. Londresen bi jaialditan aritu naiz eta ez didate ordaindu. Donostiako Zinemaldian bi astez aritu naiz itzulpenak egiten txineraz eta ingelesez eta ez didate ordaindu. Donostian zegoena ez zen praktikak egiteko postu bat, boluntario lantalde bat baizik. Baina emaitza berdina da: doan egiten duzu lan. Beno, 150 euro eman zidaten. Gutxi gorabehera euro bat lanordu bakoitzeko. Ez da krisia bakarrik, esklabotza sistema berri bat da. Enpresek, eta enpresak ez direnek ere, pentsatzen dute onena dela curriculum harrigarria duen gazte bat hartzea denboralditxo baterako deus ordaindu gabe eta gero botatzea, hurrengo urtean beste esklabo bat hartzeko. Unpaid internships, ordaindu gabeko praktikak, esaten zaio horri. Nik erabaki bat hartu dut honen inguruan: ez dudala horrelako praktikarik gehiago onartu behar, ez delako zilegi. Nire lana, nire itzulpenak, nire eskuak nahi badituzte, ordaindu egin beharko dute. Hori da pentsatzen dudana, baina ikusiko dugu. Gauzak oso zailak jartzen badira Txinara joanen naiz. Han errazagoa da lana aurkitzea, hangoa ez bazara. Atzerriko aurpegiak bilatzen dituzte enpresa askotan. Momentuz ikasi egin nahi dut eta olerkiak idatzi, ea noizbait argitaratzen dizkidaten… Hori beste bide bat izan daiteke.

Iaz Iruñean saria irabazi zenuen. Euskaraz idazten duzu beti?

Gehienetan bai, batez ere ez ahazteko. Ene bakardadean horrela lantzen dut nire euskara. Beste olerki batzuk hizkuntzak nahastuz idatzi ditut. Nik uste dut hori dela munduaren irudia: nahiz eta hizkuntza asko jakin eta erabili, besteak ulertzea oso zaila da. Hizkuntzaz harago, beste muga batzuk ditugu, beste harresi asko.

Aita ere idazle ezaguna duzu, Fernando Chivite.

Bai, eta amak ere liburu bat argitaratu zuen, baina ni ez naiz haiek bezalakoa, idazle lasaia. Nik gehiago irudiak eta irudiak hartu eta jan eta jan egiten ditut, gero, barruan ezin diedanean gehiago eutsi, arrapaladan botatzeko. Bulimiko baten antzera jokatzen dut. Literaturaren bulimikoa naiz.

Beste arte adierazpideekin saiatu zara?

Esaten dute Arte Historia ikasten dugunok bagarela artista izan nahi baina trebeziarik ez dugunok. Asko gustatzen zait marraztea, eskuekin gauzak egitea, zeramika… baina ez dut uste artista naizenik, beraz arte historia eta artisten obrak ikastearekin konformatu behar.

Eta Londresen arte terapia ere egiten duzu. Zer da hori?

Down, autismo, depresio edo antsietate arazoak dituzten pertsonei laguntzen diegu artelanen bidez beren sentipenak adierazten. Hiru orduz emozio guztiak kanporatzen dituzte margo eta material desberdinak erabiliz. Guk laguntzen diegu esanez nola erabiltzen diren materialak, baina gero askatasun guztiarekin aritzen dira. Boluntario moduan egiten dut lan hori, baina esperientzia ederra da. Han dagoen energia oso ona da eta han bai ez naizela esplotatua sentitzen!

Etorkizunean zer gustatuko litzaizuke egitea?

Hezkuntza hobetzearen alde zerbait egitea gustatuko litzaidake, irakasle moduan, agian. Baina baita itzulpenak egitea, museoetan, jaialdietan, arte terapian aritzea. Hori dena gustatzen zait. 

Hezkuntza nola hobetu daiteke?

Espainiako Gobernuak ez dio garrantzirik ematen hezkuntzari. Murriztu duten lehen gauza izan da eta hori da egin daitekeen okerrena. Etorkizuna hezkuntzaren bidez eraikitzen da. Irakaskuntza alorreko profesionalek garrantzi ikaragarria dute. Orain unibertsitatean sartzeko Magisteritza da nota apalena eskatzen duena eta ez luke horrela izan behar. Medikua izatea bezain garrantzitsua da, pertsonen burua salbatzen ari zarelako. Literatura, artea eta filosofia behar ditugu pertsonak aldatzeko. Hezkuntzan benetan sinesten duen jendea eta jakinduria transmititu nahi duena behar da.

Nortasun agiria

Beatriz Chivite Ezkieta (Iruñea, 1991ko martxoaren 16). Burlatan (Iruñerrian) hazia eta han bizi izandakoa 16 urtera arte. Txinatar Filologia eta Ekialdeko Artea ikasten ditu School of Oriental and African Studies (SOAS) fakultatean, Londresko Unibertsitatean. 22 urterekin sei hizkuntzatan mintzatzen da (euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, italiera eta txinera). Italia, Txina, Nepal, Eskozia, Taiwan eta Londres izan ditu bizitoki azken sei urte hauetan. Ogibidez haurrak zaindu eta itzulpen lanak egiten ditu. Tarteka ere idazten du. Iaz lehen saria irabazi zuen Pekineko kea izeneko poemarekin Iruñeko Udalak antolatutako egile berrientzako literatur lehiaketan.

Azken hitza
Bizimodu zoroa

Beari ez zaio gustatzen telefono mugikorren menpe, teknologien menpe, oro har, bizitzea. Ez du whatsappik. Soilik mugikor zahartxo bat Londresen dabilenean. Gainera azkar mugitzen da toki batetik bestera: hegazkinak, autobusak… Hau eromena! Hitzordua ezartzea ez da batere erraza izan. Nora deitu? Nola aurkitu? Mezuak bidali eta egun batzuetara, igande arratsalde batean, deitu zidan gelditzeko. Lehen hau normala zen. Orain salbuespena. Bearekin hitz eginez zer pentsatu ugari datorkizu burura, baita gure bizimodu azkar eta zoro honetaz ere.


Interésache pola canle: Gizartea
2025-01-03 | Leire Ibar
Dúas familias en risco de desafiuzamento en Burlada
En Burlada, Navarra, dúas familias están en risco de ser desafiuzadas dos seus fogares. O Sindicato Socialista de Vivenda da Comarca de Pamplona explicou que unha familia quere ser desafiuzada por un fondo de voitres que lle denegou a renovación do contrato de aluguer,... [+]

Análise
Que vivenda en 2025?
Empezamos un ano novo, pero a vivenda converteuse nun problema moi gordo nos últimos anos, iso non é novo. Con todo, á vista dos datos que se deron a coñecer nos últimos tempos, pódese dicir que 2025 está a piques de marcar un fito, e pódense observar consecuencias... [+]

2025-01-03 | Leire Ibar
A partir de 2025, en Hego Euskal Herria os alugueres subirán un máximo do 2,2% na renovación
O Instituto Nacional de Estatística (INE) publicou o 2 de xaneiro un novo índice de referencia. En función diso, os prezos dos alugueres poderanse incrementar até un máximo do 2,2% ao ano. Este índice é consecuencia da Lei de Vivenda que entrou en vigor o 25 de maio de... [+]

2025-01-03 | Gedar
Unha persoa afroamericana é asasinada a golpes por carceleros nun cárcere de EEUU
Robert Brooks foi golpeado por tres funcionarios coas mans atadas ás costas. Morreu ao día seguinte, e a autopsia indica que a causa da morte foi a asfixia.

2025-01-03 | ARGIA
Un profesor de surf pide 85 anos de cárcere por abusos sexuais a menores
A Fiscalía de Gipuzkoa considera que o profesor de 40 anos de Hondarribia abusou sexualmente de once menores de entre 9 e 17 anos entre os anos 2011 e 2021. Foi encarcerado en 2021, tras ser denunciado por seis dos seus alumnos.

Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


O tribunal ordena reabrir o caso doutra persoa ferida no ollo no partido Real-PSG
Nas cargas efectuadas pola Ertzaintza antes do partido de fútbol de San Sebastián en marzo de 2024, ademais da afeccionada Amaya Zabarte, unha segunda persoa resultou ferida, ao parecer por un impacto visual cunha pelota de foam. Agora, a Audiencia Provincial de Gipuzkoa... [+]

Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.

 


Eraikiz kolektiboa
“Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.


2024-12-31 | ARGIA
Detido en Zarautz un home con consulta de terapia por agredir sexualmente a unha muller
A moza foi agredida nun domicilio de Getaria, segundo informou o Departamento vasco de Seguridade. A muller acudía cada semana a unha consulta de terapia natural e a Ertzaintza investiga si hai máis vítimas de actos similares aos que se deu en Euskadi.

2024-12-31 | Leire Ibar
Máis da metade das mulleres xornalistas catalás sofren discriminación por razón de sexo
Media.cat puxo de manifesto a discriminación sexual que sofren as mulleres xornalistas en Cataluña. O 54,4% das mulleres enquisadas afirma sufrir acoso sexual e o 55,1% afirma sufrir acoso por razón de sexo.

2024-12-31 | Julene Flamarique
A acusación pide dezaoito anos de cárcere para o exentrenador de Gernika Mario López
As agresións sexuais iniciáronse en 1998, cando a vítima contaba con 13 anos e non tiña antecedentes policiais. Aínda que en 2003 abandonou o club, a muller denunciou o ano pasado as agresións sexuais, xa que Mario López continuaba exercendo de adestrador no club. A... [+]

Petardos e bengalas, unha tradición con danos colaterais
En Noitevella moitos dos participantes xogarán con petardos, bengalas, tracas, foguetes e outros dispositivos pirotécnicos. E repetiranse os accidentes, as intervencións dos bombeiros e os nenos, anciáns e animais que sofren un forte estrondo. Prohibicións, limitacións e... [+]

Eguneraketa berriak daude