Nazioarteko ikerketa baten arabera (Datorren bost urtetan lan merkatuan dauden aurreikuspenen gakoak, Randstad Workmonitor) Espainiako Estatuko hamar langiletik bederatzik uste du “duela bost urte baino gehiago exijitzen dietela”, baina lanpostua ez galtzeko %94k dio “bere laneko baldintzak asetzeko edozer egiteko prest” dela. Emaitza horiek egoera dramatikoaren erakusgarri dira, lanpostua galtzeko beldurrak langileak behartzen ditu euren osasuna kaltetzen duten lanak egitera, bizitza arriskuan jartzeraino. Kontu jakina da arlo ugaritan egindako murrizketek bizkorrago lan egitera behartu dituztela langileak; prekarietatea eta lan baldintzen kaskartzea ekarri du horrek. Lan osasunarentzat kaltegarria da (depresioak, gaixotasunak, suizidioak…) eta bizitzarentzat ere bai, lan-istripu hilgarriek erakusten duten gisan.
Hala, ez da kasualitatea Euskal Herrian azken hiru asteetan lan-istripuetan zortzi langile hil izana, bestalde, langabezian zegoen pertsona batek bere buruaz beste egin du. Bistan da murrizketen ondorioz gehiago eta segurtasun gutxiagorekin lan egiten dela, jende asko prekarietateak harrapatuta baitago. Bistan da murrizketek hil egiten dutela. Bistan da kapitalismoak eta bere erreformek hiltzen dutela. Bistan da jasotako mandatuarekin itsututako gobernuak ere konplizeak eta hiltzaileak direla.
Gobernuek benetan jendartearen zerbitzura egon nahi badute –horretarako jaso zituzten botoak– ezin dute Kapitalaren aginduetara egon, ikusi dugun bezala, gaixotasunak, suizidioak eta lantegietan heriotzak eragiten dituelako. Hori eragozteko, gobernuek erreformak egin beharko lituzkete gehien dutenengandik diru-sarrera gehiago eskuratzeko. Jendarteari iruzur egingo ez dion erreforma fiskalari ekin, enplegu duina sortzen lagundu eta herritarren ongizatea mantendu. Hori da egin beharko luketena.
Na miña condición de profesor da UPV / EHU, moitas veces recibín unha invitación para impartir as conferencias. A miúdo por musutruk ou remuneracións baixas. Por ser profesor supuxeron que tiña un salario digno e estable. Ninguén me preguntou pola situación laboral. Eu... [+]