Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Mundu mailako energi ereduaren errebisio sakona egin behar da"

  • Zarautzen jaioa orain 42 urte. Gaur egun Eusko Jaurlaritzako Energia eta Meategi zuzendaria da, Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna Sailaren barruan. Zuzenbidea ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, eta enpresa pribatuan ez ezik zenbait kargu publikotan ere jardun du aurrez. Besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen zuzendaria izan zen. Idatziz erantzun dio guk bidalitako galdetegiari.


26 de setembro de 2013
"Kontsumitzaileen ohiturak aldatu behar dira energia modu arrazionalagoan erabiltze aldera".Energiaren Euskal Erakundea

2020rako Euskadiko Energia Estrategian irakur daiteke munduko energi eredua ez dela jasangarria epe ertain eta luzean. Horren arrazoiez jardun nahi nuke.

Euskadiko Energia Estrategia 2020 txostenak nazioarteko hainbat erakunderen hausnarketak jasotzen ditu eta, emandako datuen arabera, munduan errebisio sakona behar duen energi eredua daukagula dio. Hiru arrazoi nagusi daude: batetik, erregai fosilen prezioen gorakada, ekonomian inpaktu handia daukana; bestetik, energi erreserba handienak dauden herrialdeek eskaintzen duten hornikuntza-berme eskasa; eta hirugarrenik, negutegi efektuko gasen igorpena, bai gaur egungo bolumenari bai aurreikusitako kopuruari dagokienez ezin eutsizkoa.

Horrek guztiak, ezinbestean, eraman behar gaitu gobernuek, eta batez ere herrialde aurreratuenetakoek, beren eredu energetikoaren oinarriei buruzko hausnarketa arduratsua egitera. Hausnarketa horren emaitza izan behar da erregai fosilen erabilera gutxitzea iturri berriztagarrien mesedetan, eta gizarte-eragile guztietan aurreztearen, eraginkortasunaren eta erabilera arrazionalaren kultura behin betiko finkatzea.

Bestelako energi ereduetara jo beharko dugu nahi eta ez, hortaz. Eredu horiek gaur egungo kontsumo erritmoari eustea ahalbidetuko dute? Kontsumoa gutxitzeko neurriak hartu beharko lirateke? Neurri gogorrez ari naiz, ez alferreko gastua gutxitzeko edo eraginkortasuna handitzeko kanpaina hutsez. Bestela esanda: Europako 20-20-20 estrategiak aurreikusten du energia kontsumoa %20 murriztea. Efizientzia hobetze hutsa nahikoa da horra iristeko?

Energia politika berriak energia fosilen kontsumoa murriztean oinarritu behar dira. Tarte zabala dago oraindik sektore kontsumitzaileek gutxiago kontsumitu dezaten. Halaber, energia berriztagarriak hobeto aprobetxatzea ahalbidetu dezaketen baliabide teknologiko asko dago, gaur egun erabat garatzeke. Eta ez dago zalantzarik etorkizunean, teknologiaren garapenari esker, alternatiba energetiko jasangarri gehiago eduki ahal izango dugula.

Energi beharren erabateko murrizketari dagokionez, adierazi beharra dago energi ereduen emaitza epe ertain eta luzean geratzen diren aldaketa estrukturalak direla. Industria ez hain intentsibo batera jotzeak, pertsonen kontsumo ohiturak aldatzeak, energiaren bestelako erabilera ezartzeak... hezkuntza eta kontzientziazioa dute oinarrian, besteak beste. Aldaketa ekonomiko eta sozialak gertatzeko ahalegin handia eta epe luzeko politikak behar dira.

Azkenik, EBren 20-20-20 estrategiaren helburua, efizientziaren arloan, zera da: 2020an, lehen mailako energiaren [naturan dagoen energia guztia, guk erabili ahal izateko eraldatu aurretik] guztizko kontsumoa %20 gutxiago izatea 2005ean baino. EBk daukan informazioaren arabera, aurrezte eta efizientzia neurriak ez direnez orain arte nahikoak izan, neurri osagarriak hartu behar izan dira. Neurri horiek, batik bat, 2012ko irailean onartu zen efizientzia energetikoari buruzko zuzentarauan jaso dira; estatuek hamazortzi hilabeteko epea dute zuzentarau hori beren legedietan txertatzeko. Gogoan eduki behar da, bestalde, EBko estatu kideek ez daukatela ezarrita 2020rako derrigorrezko helbururik efikazia energetikoaren alorrean.

Petrolioa ordezkatzea bereziki zaila da garraioan. Bideragarria da auto elektrikoa, orain errepideetan dabiltzan auto guztiak ordezkatzeko?

Garraioak, errepidez, airez zein itsasoz, petrolioarekiko menpekotasun handia du. Eta menpekotasun hori txikitzea da helburuetako bat. Bioerregaiak erabiltzeko ekimena, mugak edukitzeaz gain, ez da oso arrakastatsua suertatzen ari. Egoeraz kezkatuta, Europar Batzordeak eztabaida sustatu du garraiorako bestelako energiari buruz, eta elektrizitateak eta gas naturalak dirudite bideragarrienak. Nolanahi, edozein ibilgailu motarako aldaketa estrukturala epe luzean gertatuko da. Nekez pentsa daiteke gaur egungo ibilgailuen zati esanguratsu bat ibilgailu alternatiboz ordezkatu daitekeenik  epe labur-ertainean.

Nazioarteko Energi Agentziak (NEA) balizko hiru egoera deskribatzen ditu (gaur egungoa, politika berriena eta 450 izenez ezagunak). Zeinetarantz goaz?

NEAk hiru eszenatoki aurkeztu zituen 2010ean: bata da gaur egungo energia politikei eusteak ekarriko lukeena, beste bat “450 eszenatokia” deritzan egoera ideala. Bigarren horrek ahalbidetuko luke planetako tenperaturaren igoera, mende amaieran, bi gradutik gorakoa ez izatea. Hirugarrena, “politika berriena”, aurreko bien tartean dago, eta Kopenhagen akordio loteslerik erdietsi ez izanaren porrotaren ostean ezarri zen. Erdibideko eszenatokia da, gaurkoak baino politika zorrotzagoak dituena. Zentzu horretan, energia kontsumo handia daukaten hainbat herrialdek (AEB, Txina, Errusia, Europar Batasuna, Brasil, Japonia...) beren CO2 igorpenak gutxitzeko neurri gehigarriak hartu dituzte. Azken urtean, halaber, efikazia energetikoa hobetzeko neurri berriak iragarri dira. Hala ere, aurrerapausoak geldoak dira, eta beharrezkoa da ekonomikoki bideragarriak diren neurrientzako oztopoak ezabatzea. Ildo horretan, NEAk eszenatoki berria aurkeztu zuen 2012an. “Mundu eraginkorra” du izena, eta haren oinarria da eraginkortasunean dagoen potentziala ustiatzea, teknologia modernoak denen esku egotea erraztuz. Eszenatoki horretan, Lurreko tenperaturaren igoera hiru gradura mugatuko litzateke.

Azken bi urteetan eztabaida ugari eragin dute energia iturri bik: nuklearrak eta ez-ohiko hidrokarburoek. Zer deritzozu?

Fukushimako istripuak eragin du hainbat herrialdetan politika nuklearra berraztertzea. Japonia bera ezbaian jartzen ari da energia nuklearraren alde egin zuen apustua, eta gaur egun dituen 50 erreaktoreetatik bakarra ari da funtzionatzen. Frantzia ere sartu da energia nuklearra gutxiago erabiltzeko asmoa duten herrialdeen multzoan. Kanadan eta AEBetan zalantzan jartzen ari dira energia mota hori, gas naturalaren bidez elektrizitatea sortzea merkeago zaielako. Badirudi energia nuklearrak garrantzia galduko duela beste energia mota batzuen aurrean (gas naturala, ikatza, eolikoa eta eguzkikoa).

Hidrokarburo ez-konbentzionalei dagokienez, ikuspuntu orokorra da AEBetako ekoizpenaren gorakada Europa eta Asiako gas naturalaren prezioekiko aldea handitzen ari dela. Gainera, gasa merkeagoa izateak dakar industriarentzako elektrizitate hornikuntzaren kostua lehiakorragoa izatea. Hori guztia munduko energia-merkataritza eraldatzen ari da, apurka. Europar Batasuneko estatuetan, berriz, jarrera desberdinak daude haustura hidraulikoa erabiltzeaz. Batzuk, Erresuma Batuak eta Poloniak esaterako, asmo irmoa dute baliabide mota hori ustiatzeko; Frantziak eta beste batzuek, aldiz, moratoria ezarri dute.

[Espainiako] Estatuan Ingurumen Ebaluazioaren Lege Proiektua ari da tramitatzen. Horren arabera, haustura hidraulikoa erabiltzea beharrezkoa duten proiektuek ingurumen inpaktu azterketa gainditu beharko dute. Euskadin, aurretiazko analisiek adierazten dute gas ez-konbentzionala eskuratzeko aukera dagoela. Baliabide mota horren baldintza tekniko, ekonomiko eta ingurumenezkoak ikertu behar dira.

Laburbilduz, zein izan beharko litzateke energiaren eszenatokia epe ertainean?

Munduko energiaren ikuspegia aldatzen ari da, zenbat politika direla medio. Gas ekoizpenaren gorakada AEBetan –ekoizpen ez-konbentzionalaren garapen handia barne–, etorkizun oparoa eduki dezaketen berriztagarrien (eolikoa, eguzkikoa) etengabeko hazkundea, energiaren prezio altuen inpaktua leuntzeko gero eta kontzientziazio handiagoa, zenbait herrialdetan zentral nuklearrak ixteko zorian egotea... Horiek guztiak energiaren eszenatokia aldatzen ari dira. Baina aldaketa prozesua geldoa da, eta munduko energia-sistema bide jasangarriago batetik eramateko ahalegina porrot egiten ari da, erregai fosilak baitira oraindik jaun eta jabe.
Testuinguru horretan, energia baliabide urriak eta erregai fosilekiko menpekotasun handia daukaten herrialdeen estrategia izan behar da energi beharrizanak gutxitzea. Horrek esan nahi du enpresen eraginkortasun energetikoa handitzen jarraitu behar dela, administrazio publikoek energia jasangarriaren aldeko konpromisoa hartu behar dutela, kontsumitzaileen ohiturak aldatu behar direla energia modu arrazionalagoan erabiltze aldera, eta eskura dauden teknologia efiziente eta jasangarrienetan inbertitu behar dela.


Últimas

“A pesar de todas as carencias, os sindicatos fixeron máis que calquera outra organización humanitaria que estea nunca a favor da humanidade. Contribuíron máis á dignidade, á honestidade, á educación, ao benestar colectivo e ao desenvolvemento humano que calquera... [+]


Levantamento de pedra
O impulso das escolas de pedra
Nos últimos anos produciuse un incremento da harrijasotzailes, sobre todo entre as mulleres. Os mozos aprenden nas escolas de pedra de quen teñen experiencia no deporte. O crossfit, as redes sociais e a televisión foron factores importantes no estalido do deporte, xunto coas... [+]

As redes ELB, Lurzaindia e Ostia envorcan as terras de Mariene en Kanbo
O 17 de maio reuníronse os veciños e veciñas da localidade biscaíña para plantar verduras e hortalizas. A este peirao elaborouse un programa de todo o día no que se quere que os terreos de Marienea sexan retidos para o cultivo.

Ao día seguinte do apagamento, as tensións entre o Goberno de España e Rede Eléctrica de España dominan a xornada
Pedro Sánchez acusou aos provedores privados e a Rede Eléctrica de España de ofrecer pouca información sobre o apagamento, pero este último informou de que "máis ou menos" atoparon a razón pola que a subministración eléctrica afectaba a toda a península ibérica. Aitor... [+]

Sabían falar o Homo eréctus?

O lingüista surafricano Rudolf Botha acaba de lanzar unha hipótese sobre o Homo erectus: a especie desenvolveu algún modo de comunicación oral fai máis dun millón de anos. O Homo sapiens é, como se sabe, a única especie capaz de falar e, por tanto, de aí despréndese... [+]


Iraultza, iraultza baino lehen

Böblingen, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1525eko maiatzaren 12a. Georg Truchsess von Waldburgek Wurtembergeko nekazari matxinatuak mendean hartu zituen. Handik hiru egunera, maiatzaren 15ean Filipe Hessekoak eta Saxoniako dukeak bat egin zuten errebelde turingiarrak... [+]


2025-04-30 | Jon Torner Zabala
Aramu + AimarZ
Si vive é pola calor da música

Aramu + AimarZ Cando:
26 de abril.
Onde: No frontón aberto Zelai Arizti de Zumarraga.

---------------------------------------------------------

A páxina web do Concello di: “A marca turística Bide Bizia e o festival do mesmo nome están pensadas para mostrar a alma de... [+]



Ruídos corporais
"Como son moi literal, gústame entender o que debuxo"
É imaxinativo e humorístico, e debuxar é a súa paixón. Oihan Iriarte Eletxigerra (Bilbao, 2001) creou o libro ilustrado Autismoa eta biok (Txalaparta, 2025) para visibilizar o autismo. É un libro que parte das súas vivencias. Centrouse na arte figurativa: “Hei visto que... [+]

2025-04-30 | OlatuKoop sarea
Maiatzaren Lehenerako proposamen bat: lan desiragarriak eta burujabeak denontzat

Maiatzaren Lehenaren kari, bere gogoeta partekatu nahi izan du Olatukoop Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko sareak. Langileen egunari lotuta, lanaren izaeraren eta zentzuaren inguruko gogoeta egin dute, lan burujabe eta desiragarriak denontzako garatzeak gure bizitzak eta... [+]


2025-04-30 | Estitxu Eizagirre
Que pode ter un concello fronte ás macrorenovables?
Ao redor de 70 persoas viron onte en Villabona a película Vidas non renovables. Tras a proxección, tomaron a palabra os cidadáns, un cargo público e o propio autor. Apareceron moitos temas e puntos de vista diferentes, pero só trouxemos un tema a este artigo. A potestade... [+]

2025-04-30 | Sonia González
Trampa da vulnerabilidade

A vulnerabilidade é un concepto que se escoita con frecuencia desde hai varios anos. Neste momento, nos discursos políticos é habitual falar de persoas vulnerables. Estou seguro de que eu tamén utilicei esa palabra na web Bizilan.eus para explicar os dereitos laborais e as... [+]


Eguneraketa berriak daude