Pentsionisten zati handi bat erabat kezkaturik dago pentsioen etorkizunarengatik. Gauza bera gertatzen zaie lanean dabiltzanei, baita lanik eta etorkizunik gabeko gazteen gudarostea osatzen duten lagunei ere. Errua sistema kapitalistak dauka, urtero pentsioen murrizketa larriagoa inposatzen baitie ohiko politikari eta gobernuei, aseguru etxeek, finantza enpresek eta bankuek etekin handiagoa izan dezaten.
Azkeneko egunetan eztabaida puri-purian dabil, Espainiako eta Frantziako gobernuek erreforma erradikalen alde egin baitute, eta pentsionistei eskubideak eta erosteko ahalmena murriztuko dizkiete. Espainiako Gobernuak bederatzi urtetan 33.000 milioi euro murriztu nahi du pentsioen gastua. Hala, pentsionistei erosteko ahalmena gutxituko zaie urtetik urtera. Kalkulu batzuen arabera bataz besteko pentsioak –981 euro hilean–, urtean 1.500 euro galduko ditu datozen sei urteetan.
Euskal herritarrek bi estaturen inposizioa jasaten dute, euren subiranotasuna mugatzen baitute. Bertako pentsioak Madrilen eta Parisen erabakitzen dira, eta Euskal Herriak ezin du bere dirua kudeatu eta administratu herritarren ongizatea bermatua izan dadin. Berezko pentsioen sistema aldarrikatu behar dugu, baita lan harremanetarako berezko markoa ere. Euren burua subiranistatzat dutenek balore horiek praktikatu beharko lituzkete, juridikoki subiranoak ez izan arren. Berezko pentsioen sistema kudeatzen ez dugun bitartean, autonomi, foru eta udal boterean dauden horiek subiranismo hori ezarri beharko lukete, pentsio baxuenak osatzeko irtenbide onenak bilatuz. Subiranismoa ekintzen bidez gauzatzen baita. Eta Madrildik nahiz Paristik mugak jartzen dizkiguten arren, badago tarterik horretarako.
Que pensar dá o pequeno rastro das denuncias realizadas o 28 de abril e que a súa única sucesión sexa a cadea continua de accidentes e mortes de traballadores. En Azkoitia, unha vez máis na construción, un traballador de 62 anos morre nun accidente moi común e por tanto... [+]
Cando os avós eran novos, a xubilación representábase como un momento para gozar da vida. Período de recollida dos froitos do traballo realizado durante estes anos. Que satisfacción! É unha pena que os mozos de hoxe en día non sexan capaces de sentirse nunca. Pódese... [+]