Higgsen bosoiaren existentzia lehenengoz proposatu zuten Peter Higgs eta François Englert zientzialariei eman diote aurtengo Asturiasko Printzea saria, zientziaren arloan. Aitzakia hori hartuta, eta partikulen fisika gure zentzumenetatik harago doan gaia izan arren, Higgsen bosoia zer den azaltzen ahaleginduko gara.
Higgsen bosoiaren aurkikuntzak frogatuko luke partikulen fisikaren teoria nagusia: eredu estandarra. Materiaren osaketa eta haren osagaien arteko indar eta elkarrekintza gehienak azaltzen ditu teoria horrek, naturaren funtzionamendu orokorra, alegia. Antzinatik landutako gaia da materiaren egiturarena. Greziar filosofoek jadanik materiaren jarraikortasunaz eztabaidatu zuten, hots, materia infinituki zatigarria ote den, edo zatitu ahala uneren batean gehiago zatitu ezin daitekeen osagairen batera iritsiko ote ginatekeen. Hala, Demokrito izan zen atomo hitza lehenengoz aipatu zuena. Atomo hitzak zatitu ezin daitekeena esan nahi du grezieraz, eta beraz, Demokritok materia zatitu ezin daitezkeen osagaiez, atomoz, osaturik zegoela defendatu zuen.
Atomoen inguruko lehen teoria zientifikoa XVIII. mendearen bukaeran proposatu zen. Gerora, elektroiaren aurkikuntzarekin, atomoaren barruan karga positibo eta negatiboak daudela ondorioztatu zuten. Karga positiboa nukleoan pilatzen da (protoietan) eta negatiboa nukleoaren inguruan biraka ari diren elektroiei dagokie. Erabat zuzena ez bada ere, hurbilketa bat eginez atomoak eguzki sistemaren itxura duela esan daiteke. Dena den, tamaina izugarri txikiez ari gara. Ideia bat egiteko, atomo baten tamaina armstrong baten ingurukoa da, hau da, milimetro bat baino 10 milioi aldiz txikiagoa. Kontuan hartu beharreko beste gauza bat da materia ia hutsik dagoela. Izan ere, elektroiak nukleotik oso urrun daude biraka. Alderaketa bat egitearren, nukleoak milimetro bateko tamaina izango balu, elektroiak hamar metrora egongo lirateke. Eta era berean, atomoak futbol zelai baten tamaina izango balu, nukleoak zelai erdian dagoen atorra baten botoiaren tamaina leukake.
Badirudi elektroia oinarrizko partikula edo partikula elemental bat dela, ez baita bere barne egiturarik ezagutzen. Aldiz, atomoaren nukleoa osatzen duten protoi eta neutroiak beste oinarrizko partikula batzuen konbinazioz osaturik daude, quark-ak. Hain zuzen ere, egitura hori azaltzen ahalegintzen da partikulen fisika. Honetan guztian aintzat hartu behar da Einsteinen erlatibitate orokorraren teoriak adierazten duen gisan, energia eta masa elkartrukagarriak direla (E = mc2 formula famatua). Hala, beharrezkoa da, masarik izan ez arren, energia badaukaten partikulak ere kontuan hartzea.
Partikulen fisikaren teoria nagusiak, eredu estandarrak, materiaren osaketa eta materia horien arteko elkarrekintzak oinarrizko partikulen bidez azaltzen ditu. Labur esanda, bi partikula mota nagusi daude, fermioiak, materiaren osagaiak, eta bosoiak, elkarrekintzen erantzuleak. Bi fermioik elkarrekintza dutenean, elkarrekintza hori bosoi baten transferentzia bidez gertatzen da. Esate baterako, material bat eguzkitan berotzen denean, ezaugarri jakin bateko fotoi batzuk absorbitzen dituelako da. Hala, fotoiak bosoi mota bat dira. Era berean, unibertsoko indar mota bakoitzari bere bosoia dagokio. Lau dira indar horiek: grabitazioa, elkarrekintza elektromagnetikoa, elkarrekintza nuklear sendoa eta elkarrekintza nuklear ahula.
Partikula elemental mota bakoitzak karga jakin bat dauka, positiboa, negatiboa edo ezer ez. Aldiz, teoria horren arabera, partikula hauek berez ez lukete masarik izan behar, ez lukete pisatu behar, bestela egindako kalkuluek ez bailukete zentzurik izango. Teoria horrek dioenez, masa edo pisu hori Higgsen eremu batekin elkarrekintza bat izatearen ondorioz lortzen dute; zenbat eta elkarrekintza handiagoa izan, orduan eta pisu handiagoa. Gutxien pisatzen dutenak oso erraz higitzen dira Higgsen eremu horretan, elkarrekintza txikia izaten dutelako. Asko pisatzen dutenak aldiz, gutxi higitzen dira, elkarrekintza handia dutelako.
Konparaketa bat egiteko, pentsa dezagun Higgsen eremu hori itsasoa dela eta bertan fermioi ezberdinak daudela, tamaina ezberdinetako barkuak. Barku txikiak erraz higitzen dira itsasoan, elkarrekintza txikia dutelako urarekin. Handiek ordea, gehiago pisatzen duten heinean elkarrekintza handiagoa dute, gehiago kostatzen zaie higitzea.
Higgsen eremua existitzen bada, Higgsen bosoi bat existitzen delako da. Beraz, Higgsen bosoia partikula elementala aurkitzeak Higgsen eremu hori existitzen dela baieztatuko luke, eta ondorioz, teoria zuzena litzateke. Era horretan azalduko litzateke unibertsoan pisua duten gauzak egotea: elektroiak, atomoak, planetak, izarrak, bizidunak eta gu geu ere bai, noski. Aldiz, bosoiek ez dute Higgsen eremu horrekin elkarreragiten, eta beraz, ez dute masarik. Fotoiz osaturik dagoen argiak, esaterako, ez du pisurik.
Higgsen bosoiaren ezaugarririk garrantzitsuenetakoa sortu eta berehala desagertzen dela da. Bere bizi-denbora segundo bat baino mila trilioi aldiz txikiagoa da eta horregatik ezinezkoa da zuzenean hautematea. Desagertzen denean baina, beste partikula elemental batzuk ematen ditu, eta horiek aztertuz jakin daiteke Higgsen bosoi hori uneren batean existitu den ala ez.
Ikerketa hauetan probabilitate balioak eman ohi dira. Izan ere, gerta daiteke Higgsen bosoiaren desintegraziotik sortu eta zientzialariek igarri behar lituzketen beste partikula elemental horiek beste perturbazio baten ondorioz sortuak izatea, eta hortaz, beharrezkoa da aurkikuntzaren probabilitate maila hori zehaztea.
Teoria hau 1970. urte inguruan proposatu zen eta 2012. urtera arte ezinezkoa izan zen Higgsen bosoia aurkitzea. Genevako CERN zentroko LHC azeleragailuan hasi ziren esperimentu erabakigarria egiten 2008an, eta 2012an esan ahal izan zuten ziurtasun handiz Higgsen bosoia aurkitu zutela. LHCn, protoiei energia handiz elkarrekin talka eginarazten zaie, argiaren abiaduratik gertu azeleratzen dira eta baldintza horietan Higgsen bosoia sortzen da. Esperimentuaren bitartez, unibertsoaren sorrera azalduko lukeen teoriaren punturik garrantzitsuena frogatu dela baieztatu daiteke.
Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.
Urruña, 1750eko martxoaren 1a. Herriko hainbat emakumek kaleak hartu zituzten Frantziako Gobernuak ezarritako tabakoaren gaineko zergaren aurka protesta egiteko. Gobernuak matxinada itzaltzeko armada bidaltzea erabaki zuen, zehazki, Arloneko destakamentu bat. Militarrek... [+]
Ezpatak, labanak, kaskoak, fusilak, pistolak, kanoiak, munizioak, lehergailuak, uniformeak, armadurak, ezkutuak, babesak, zaldunak, hegazkinak eta tankeak. Han eta hemen, bada jende klase bat historia militarrarekin liluratuta dagoena. Gehien-gehienak, historia-zaleak izaten... [+]
Martxoaren 3ko Memoriala hornitzeko erabiliko dira bildutako objektuak. Ekimena ahalik eta jende gehienarengana iristeko asmoz, jardunaldiak antolatuko ditu Martxoak 3 elkarteak Gasteizko auzoetan.
Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte.
Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]
Nacemento 23 de febreiro de 1945 Pouco antes do oito da noite, os avións aliados comezaron a bombardear a cidade con bombas incendiarias. O ataque causou en pouco tempo unha terrible masacre. Pero o sucedido en Pforzheim quedou na sombra, porque uns días antes, do 13 ao 15, os... [+]
Un grupo de investigadores polacos analizou a Casa dos Paxaros do xacemento sevillano de Itálica e o mosaico do solo do edificio concluíu que é a colección de aves máis pequena da época romana.
Na casa dos paxaros hai 33 aves representadas con gran detalle nos mosaicos... [+]
Judea, K.o II. mendea. Erromatar probintziako giro nahasi betean, Gadalias eta Saulosen kontrako epaiketa egin zuten, iruzurra eta zerga-saihestea leporatuta. Epaiketaren berri grekeraz idatzitako 133 lerroko papiro batean jaso zuten (argazkian). Dokumentu nabateoa zela... [+]