Idazle eta irakasle kataluniarrak okerrena pentsatzen idatzi du
El Punt Avuiko zutabea. Espainiak Katalunia indarrez hartzeko aukeraz gogoeta egin du, Espainiako Estatua Balkanekin alderatuz. Hainbat pasarte ekarri ditugu gurera.
Hotzean aztertuz gero, autogobernua bortxaz hartzea da Kataluniaren independentzia ekiditeko Espainiako Estatuari geratzen zaion aukera bakarra. Zenbait sektoretako elite politiko katalanen traizioak ere (izan borondatez, diru truke, edo haien hegemonia mantentzeko Espainiaren menpeko bihurtu diren eta frankismotik datozen egitura ekonomiko eta mediatikoen presiopean), ez luke herritarren gurari geldiezina oztopatzerik izango.
Agian, aipatu astakeriak tarteko fase bat behar luke, esku-hartze arinago bat, aurrekontuei dagokiena, defizita bete ez denaren aitzakian. Baina, herritarren borondatearen eta inposatze erregimenaren arteko kontraesanak indarkeria erabiltzera eramango du Espainia, historian hainbatetan gertatu diren hilketak errepikatzeko arriskuak Kataluniako erdi-mailako klaseak kikilduko dituelakoan.
Eta nazioartea? Eta Europar Batasunak mende erdi honetan osatu duen bake eta segurtasun eremua? Okerrena pentsatzeak, haiek “biziraupen nazionala” deitzen dutena jokoan badago, Espainiak makineria guztia martxan jarri dezakeela aurreikustera garamatza. Nazioarteko mobilizazioak abiatzerako, beranduegi litzateke.
Izan ere, ez gara soilik Kataluniaz ari. Aznarrek berak, orain salbatzaile gisa agertzeko bere ondorengoaren [Rajoyren] aurka lan ezkutuan ari denak honakoa aurreratu zuen, 2005ean Kataluniako Parlamentuak Estatutuaren erreforma proposamen bat onartu zuenean: “Espainaren balkanizazioa hasi da”. Jugoslaviaren mamuak hartu du Iberiar Penintsula, bertako zati aberatsenetako baten independentziarekin, erdialdetik zuzendutako lapurretak gainontzeko lurralde errentagarrietan jarraituko baitu. Kontzertu ekonomikoa (euskaldunen independentzia nahia oztopatzen duen traba bakarra) erortzen ikusiko lukeen Euskal Herriak, eta gainontzeko Herrialde Katalanek, (Valentzia eta Balear Uharteak) espainiar erreinuan jarraituko lukete are makurrarazi eta estutuago.
Nola begiratzen den, Kataluniarekin lotutako pentsamendu negatiboa leundu liteke, Esloveniaren papera jokatu duela onartzen badugu: banaketa azkar eta eraginkor bat, hamar eguneko gatazka eta hildako gutxi batzuekin. Zorigaitza Espainiako gainontzeko zatietara zabalduko da, non Gaztela indargabe, txiro, ustel eta isolatuak bere gorroto guztiz astinduko dituen geratuko zaizkion indar apurrak. Zein izango da, beraz, espainiar gatazkako Bosnia? Gehiengo nazionalista duen zein lurraldek nozituko du min gehien? Nafarroak? Herrialde Valentziarrak?
Ano da Guerra, ano da mentira!
Así o di a frase e así o corrobora a realidade.
Ante a situación de guerra no mundo e en Europa, o seu constante repunte e as posibles consecuencias que iso tivo e terá en Euskal Herria, o pasado mes de decembro varios cidadáns reunímonos... [+]
A restauración das características naturais da praia de Laga iniciouse hai tres décadas e continúa sen interrupción na restauración graduada a contrarreloxo.
Laga (Bizkaia) é un espazo excepcional, moi significativo desde o punto de vista natural e social. Trátase dun... [+]
Despois de tantos anos de loita por iso, 34 anos, precisamente, estamos moi contentos pola decisión que se tomou hai uns días, o 28 de decembro, día do Inocente, en Pamplona, na asemblea que organizou a Federación Internacional de Pelota Vasca. Porque ben, en diante teremos... [+]
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]