ARANTZA QUIROGA EAEko PPko idazkari nagusia haserre dago eta irmo adierazi du ez duela onartuko bere alderdia zikintzerik. Beranduegi makinak gelditzeko: espainiarren %86ren ustez –El Mundo-k iragan asteburuan kaleratutako inkestaren arabera–, PP legez kanpoko diruaz finantzatu da. Hori Espainian, pentsa Euskal Herrian zer pentsatuko den.
Eta, enfokea handituz, Nafarroan zer? Ez dut azken uneko inkestarik ikusi, baina orain artekoak argi erakutsi dute herritarren gehiengo zabalak oso ilun ikusten duela UPNren kudeaketa, eta bereziki CAN auzian, baita bere botoemaile askok ere.
Baina Espainiako Auzitegi Goreneko fiskal Antonio Narbaezek ez du delitu zantzurik ikusten CAN auzian, eta bere begiek, orain arte Maria Paz Benito epaile nafarrak ikusi duen guztiz kontrakoa ikusi dute. Ezaguna da legea interpretatzeko dagoela egina, baina hainbeste? Zer pentsatuko du CAN auziaz, orain, bat-batean, kudeaketa publikoaz hain arduratsu agertu den Juan Calparsoro EAEko fiskal buruak? Eta Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko buru den eta oraintsu arte PPko militante izan den Francisco Perez de los Cobosek?
Espainia gero eta okerrago dago eta ez da samurra irudikatzea nola aterako den ataka horretatik gatazka sozial edota politiko handi bat bizi barik. Nafarroako herritarren gehiengo oso handiarentzat eskandalua da Yolanda Barcinak CANeko batzorde mamu batean parte hartu izana eta 31.324 euro kobratu izana bilera gutxi batzuengatik. Narvaezentzat normala. Miguel Sanzek, Barcinak eta abarrek aitortzen dute publikoki gaizki egin zutela, eta dirua itzuliko dutela; Narvaezek, aldiz, lasai egoteko esaten die, ongi egin zutela, CAN pribatua dela eta beraiek kobratzeko eskubidea dutela. Horrek guztiak, izen bat du: Madril. Ikusiko da zer dioen Auzitegi Gorenak berak, baina abiapuntua ezin da desegokiagoa izan.
ZUBIETAKO ERRAUSKAILUA ere justiziaren zaintzapean dago, noiz eta Bilduk errauskailu proiektua gelditu duenetik. Ikerketak emango du eman beharrekoa, baina susmagarria da Calparsorok orain bakarrik ikusi izana, eta bere ekimenez, agintariak ikertu beharra, zergatik eta herritarren patrika babesteko asmoz. Bitxia da, esaterako, EAEko Abiadura Handiko Irlaren sorrera inongo ikerketarako motiborik ez izatea. Baina, ondo pentsatuta, logikoa ere bada, 5.000-6.000 milioi euroko inbertsio horrek ez duelako, antza, eragin handirik herritarren poltsikoan. Agintariek etengabe dioskute oparotasun garaian gure ahalmenetik gora bizi izan garela, baita instituzioak ere, eta behar baino gehiago gastatu dugula. Baina ez, Calparsorok orain ikusi du herritarren sosak babestu beharra, azken hamabost urteetan ez.
Errauskailua eta Juan Calparsororen albistearena irakurrita, medio gehienek badute norabide bat, batzuetan agerikoagoa eta besteetan lerro artean irakurri beharrekoa: Bilduk hartutako erabakiaren ondorioz, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) dirutza ordaindu beharko diela hainbat enpresei kalteordain gisa, eta hori Bilduren kudeaketa txarraren ondorio dela eta, beraz, ikertu beharrekoa.
Auziak aurrera egiten badu, etorriko dira atzera begiratzeko garaiak eta orduan aztertu beharko da, besteak beste, instituzioek noraino eta nola baldintza dezaketen hurrengo legealdiko gobernua; eta, batez ere, noraino joko politikoan aritu herritarren diruak erabiliz eta arriskatuz.
GHK-k udal hauteskundeak baino bi hilabete lehenago erabaki zuen –2009ko otsailean– Zubietako erraustegiaren esleipena FCC eta beste enpresa batzuen esku uztea. Garai berean sinatu zituen swap ospetsuak barne dituzten mailegutzarrak hainbat bankurekin (azken-azken sinadura ekitaldia maiatzeko udal hausteskundeak baino 10 egun lehenago).
Bistan da, Zubietako errauskailu proiektua lotuta uzteko egin ziren mugimendu haiek eta hurrengo balizko gobernua baldintzatzeko.
Justiziaren bidea aparte utzita eta soilik etika politikotik begiratuta, zilegi ote da legealdiaren azken egunetan, teorian gobernu berri bat etor daitekeenean, halako operaziorik egitea? Zilegi ote da horrela jokatzea herritarren diruarekin? Ez ote da logikoagoa zain izatea eta hauteskundeen ondorioz ateratzen den gobernuak, aurrera edo atzera egitea, bere programan agertutako aginduaren arabera? Badu lana Juan Calparsoro fiskal buruak.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
En 2011 estalou o poderoso movemento do 15-M, que puxo en aprietos ao Govern catalán. Entre outras cousas, naquela ocasión a Policía abalanzouse sobre a indignada acampada da praza Cataluña de Barcelona e asediou o Parlament o día en que os activistas debían aprobar os... [+]
En Internet aparece o título dunha película que aínda vin de pequena cando buscaba a palabra Willow. Nesta película chea de fantasía, o protagonista, un pequeno home chamado Willow, transformou o mundo liberando aos seus habitantes dun reino opresor. Google acaba de lanzar... [+]
A charla de Irene Coulon sobre a bela dormente e a imaxe da incineración foi o tema principal da Feministaldia deste ano. Ha desgarrado as ideas culturais do soño, aclarando que tamén temos masculinizado o soño. Moitas das leccións (culturais) do soño están... [+]
Araia díxome que vos escribise. Díxome que antes de deixalos (fareino este ano), queren levarvos un texto meu, que eu nunca vos levei, e que merecedes, que sentiredes orgullosos de min. Non se pode deixar pasar unha oportunidade así. Non se que podo dicirvos que xa non volo... [+]
Recentemente tiven a oportunidade de ver o último traballo de Pierre Carles, un autor de documentais comprometido. Baixo o nome de Guérilla deas FARC, l'avenir a une histoire (guerrilla das FARC, o futuro ten historia), propón un relato renovado do conflito armado que durou... [+]
A mala xestión da pinga fría valenciana provocou un cambio nas alertas por meteorología adversa, como se puxo de manifesto na primeira tempada de "inverno". Ante a ameaza de que os ríos se desbordasen en Hego Euskal Herria, as indicacións de protección chegaron por varios... [+]
O emprendimiento está de moda. O concepto cobrou forza e estendeuse moito máis alá do vocabulario económico. Just do it: faino sen máis. Pero non o esquezamos: a lema vén do mundo da propaganda. É o disfrace da palabra ser compradores activos? Os empresarios actuais... [+]
Estamos nun caos. Iso dixéronnolo os medios franceses, que o Parlamento fixo caer ao goberno o 4 de decembro. O temor de que o caos político, institucional, social, económico ráptenos na horda do inferno a todos vénnos ás veas. En que comedia imos xogar! En que miserable... [+]
Seguramente, a maioría de nós xa compraron, aquí e alá, os agasallos para o Nadal. Porque a visita nocturna a Olentzero é unha gran cita, especialmente para os máis pequenos. Todos se preparan para esta frutífera época do ano: Bilbao arde tanto como Vitoria, Pamplona e... [+]
Que é o que máis che sorprendeu cando saíches do cárcere? Preguntáronme moitas veces no último ano e medio.
Ver que as rúas de Bilbao están cheas de turistas e de cans con dúas patas, por exemplo? Ou os cambios na situación política? O primeiro cansoume e amoloume... [+]
O tema das axudas para a aprendizaxe do eúscaro é realmente confuso. O cidadán que queira aprender euskera deberá acudir a máis dun portelo para saber canto lle custará o curso que quere realizar e de onde, como e cando obterá as subvencións. Porque aínda custa diñeiro... [+]
A comprensión e interpretación da lingua matemática é o que ten importancia no proceso de aprendizaxe, polo menos é o que nós dicimos aos nosos alumnos. A linguaxe das matemáticas é universal, e en xeral, a marxe de erro para a interpretación adoita ser pequeno... [+]