Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Negozioa krisian, sorkuntza puri-purian

  • Musika industriak hondoa jo du. Moduak, denborak, diru iturriak eta negozioa aldatu dira. Baita musikarien zereginak eta helburuak ere. Baina musikak musika izaten jarraitzen du. Krisia industriarena dela diote batzuek, ez dela musikariena edo sortzaileena, baina teknologia berriek irauli egin dituzte ildoak, eta bakoitzak egokien iruditu zaion bidea hartu du. Hala ere, hemen ageri diren guztiak bat datoz: egun dugun euskal musika eszena aberatsa eta anitza da.

Maria Rivero Siroka taldeko abeslaria eta Taupaka elkarteko kidea
Maria Rivero Siroka taldeko abeslaria eta Taupaka elkarteko kidea

Maria Riverorekin hitz egin dugu lehenik. Siroka taldeko abeslaria da, eta baita taldearen diskoak argitaratzen dituen Taupaka elkarteko kidea ere. Taupaka sortzaileek osatzen dute eta Muskherria plataforma desegin zenean sortu zen. Ez da ohikoa sortzaileak besterik ez aurkitzea diskoetxe batean edo musika enpresa batean, baina kasu honetan halaxe da; eta musika esparrukoak ez ezik, arlo ugaritako sortzaileak ere badira dira: pailazoak, Dj-ak, argazkilariak, ipuin-kontalariak...

Autogestioa eta Copylefta dira elkartearen ezaugarri nagusiak. “Taupaka jaio berria da –urtea beteko du abuztuan–, eta pausoak eman ahala konturatzen gara norako bidea hartu behar dugun. Arlo anitzetako sortzaileak gaudenez, eztabaida interesgarriak izaten ditugu. Ez dakigu kulturan zer gertatuko den, baina badakigu zer ez dugun nahi. Ez dugu nahi beste inork, are gutxiago SGAEk, gure lana kudeatzerik, gizarte oso baten eskubidea lehenesten dugulako, doako kultura duinaren aldekoak garelako. Azken helburua, gure musika ahalik eta jende gehienak entzutea da, eta horrek, egun, ez dauka zerikusik diskoen salmentarekin”, dio Maria Riverok.

Sorkuntzak eta kudeaketak sortzailearen esku geratu beharko lukete Taupakakoen aburuz, alegia musikarien esku. “Bide ugari dago horretarako, baina autogestioaren munduan beti ere. Egungo sistemak ez du balio, ez musikan, ez beste zenbait alorretan ere”.

Emakumezkoen rolari dagokionez, berriz, “kulturan ohikoa dena gertatzen da musikan ere, gizartearen ispilu da. Okorrean, aurrerapausoak eman direla dirudi, eta emakumeak oso lasai ikusten ditut. Gauzak ez dira eginak etorriko, borrokatu beharra dago”. Arduraz bizi du Riverok genero diskriminazioa: “emakumeek aurreiritzi asko gainditu behar izaten dituzte eszenatokira igotzerakoan, gizonezkoari aplikatzen ez zaizkionak”.

Aiora Renteriak 15 urtetik gora daramatza Zea Mays musika taldeko lehen planoan. Haserretu zait, euskal musika eszenan emakumeek duten presentzia eskasa aipatzerakoan. “Jende asko dago hori aldatzeko prest”, dio.
1998an sortu zen Zea Mays. Panorama arrunt aldatu da geroztik. “Hasi ginenean, diskoetxeek dirua inbertitzen zuten, eta grabazioa, promozioa eta disko aleak haien esku zeuden. Internetek ez zuen indarrik. Gaurko talde gehienek gutxienez grabazioa ordaindu behar izaten dute eta normalena, den-dena ordaindu behar izatea da. Gero, zure musika munduratzeko, Internet duzu”.

Gauzak horrela, eta disketxe batetik bestera jo eta gero, autoekoizpenaren aldeko apustua egin zuen taldeak Morphina (2007) diskoa plazaratzea egokitu zenean.“Naturaltasunez egin dugu, gure lana maite dugulako, ahalik eta aukera gehien eman nahi diogulako gure musikari. Egin genezakeen onena egin dugu, abantailak eta desabantailak gure gain hartzea, horrek lan handia ekartzen duen arren”.
Hainbat talderekin egiten du lan Aiora Renteriak, eta ondo ezagutzen du gaurko egoera. “Osasuntsu ikusten dut, pila bat talde dago, kalitate handikoak dira, estilo oso ezberdinetakoak. Musika estilo guztiak entzun daitezke euskaraz, rap, pop, death metal, rock, punk... lehen ez zen horrelakorik gertatzen. Ehunka kontzertu dago astebururo, mota guztietako aretoetan (gaztetxe, taberna, plaza...). Ematen du krisia dela-eta txarto doala dena, baina ondo begiratzen baditugu, argi dago eskaintza handia eta kalitatezkoa dugula”. Zea Mayseko abeslariaren hitzak ditugu. “Bitxia da gertatzen dena. Jaialdi bat antolatzen denean, enzenatokia edo ekipoa jartzen dutenak, elektrizistak, promotoreak, managerrak, segurtasuna, publizitatea.... denak egiten ari diren horretatik bizi dira, denak salbu eta eszenatoki gainera igotzen direnak”.

Musika mintzagai

Entzun! egitasmoak 1996. urtean du jatorria, gazte talde batek euskara hutsezko lehendabiziko musika aldizkaria abiatu zuenean. Garai horretan prentsa idatzian zegoen hutsunea betetzeko sortu zen, eta bi hilean behin argitaratzen zen. Lehen urratsak eman zitueneko hartan Esan Ozenki zigiluaren babesa izan zuen. Denborak aurrera egin ahala, hainbaten eskuetatik pasa zen Entzun! aldizkariaren ardura, harik eta 2002 urtean, zenbait hilabetez huts egin eta gero, www.eragin.com-ek bere gain hartu zuen arte. Bada, 1996 urtetik, 57 zenbaki argitaratu ziren, azkenekoa 2007ko abenduan. Bitartean, 2003 urtean,www.eragin.com-ek berak, www.entzun.com ataria sortu eta aldizkaria sareratu zuen estreinakoz. Ahalketsu abiatu zen euskarri berria, baina apurka presentzia eta indarra hartu zuen.

“Hazkundea ikusita, eta komunikazioaren aro berrian bete-betean murgilduta geundela sinetsita, gure indarrak web euskarrian jartzeko hautua egin genuen. Halere, ez genion paperezko bertsioari muzin egin nahi izan, eta Entzun! disko-liburua sortu genuen”, azaldu digu Xabier Sagardia webguneko arduradunak.

Sagardiaren ustetan “euskal musikak ez du merezi duen espazioa hedabideetan, “batik bat medio erdaldunez eta bereziki telebistaz eta irratiaz, ari bagara”. Entzun!-eko arduradunaren hitzetan, euskal musika eszena erabat anitza da: “Dagoen guztia ez da ona, baina gauza on asko ditugu. Hala ere, askotariko izaera hori batzuetan ez da behar bezainbeste islatzen, edo bederen, estilo batzuek kostata lortzen dute publiko handiagora heltzea”.

Teknologia berriek hainbat aldaketa ekarri dute musikaren eremura. Besteak beste, errazagoa da grabatzea, errazago ere ikus-entzunezkoak Interneten jartzea, eta musika saretik entzun edo deskargatzea. Egun edozeinek grabatzen ahal du etxeko estudio batean eta CDan tirada bat egin. “Alde positiboa ere badu horrek, baina amateurismorantz jo dugu hein handi batean. Sorkuntzari dagokionean, bere zentzu hertsian, talentua, konposatzeko abilezia... ez dago teknologia berrien menpe”, Sagardiaren ustez.

Musika industriak hondoa jo du, eta horren ondorioz, musikak ez dakarkio lehengo negoziorik inori. BEZ zergaren igoera, hondoratze horren azken erasoa dugu. “Kultura gutxiestea da BEZaren igoera ezinbestekoa dela esatea, baina ez dira konturatzen, (edo beharbada bai, eta horregatik egiten dute) musikak, antzerkiak, arteak, hitz batean, kulturak, gizartea eta pertsonak aberasten dituela, hazi egiten dituela. Eskuinak beti izan dio beldurra kulturak berarekin dakarren askatasunari”, dio Sagardiak.

Zuzenekoak

Musika munduan, sorkuntza bera baino gehiago, negozioa egiteko moduak aldatu dira. Egun, diskoa argitaratzeak ez du dirurik ematen, zuzenekoetatik ateratzen dira sosak. Esparru hori ongi ezagutzen du Ritxi Aizpuruk, Baga-Biga Musika Ideiak disketxearen arduradunak. Baga-Biga musika taldeen zuzenekoak eramateko sortu zen 2005ean, “Urgabe taldearen ekitaldiak garai hartan biderkatu egin zirenez, abagune egokia zen taldeen zuzenekoak kudeatzeko eta euren diskoak argitaratzeko” dio Aizpuruk. 2007an eraldaketa etorri zen eta Baga-Bigak 360 graduko politika kulturalari ekin zion. Management bulegoa edo diskoetxe arrunta izateari utzi zion. “Musika bulego integral eta oso bezala definitu genuen Baga-Biga. Marketin interaktiboa deitzen zaio horri, eta kontsumitzailea bera markaren balore aktibo bilatzen da”.

Ikuspegi orokorreko irizpideak edo 360 graduko ekimenak heldu dira, beraz, musikaren industriara. “Musika taldeek zituzten galdera eta beharrei erantzuna osoki emateko gai izatea zen bidea. Musikarekin lanean, taldeekin lanean, zuzenekoetan lanean”, dio Aizpuruk. “Urte gutxi ditu Baga-Biga Musika Ideiak bulegoak, baina erreferente bilakatu da Euskal Herrian. Guztira 107 disko argitaratu ditugu eta milaka zuzeneko antolatu ditugu urteotan. Eskarmentua, esperientzia, profesionaltasuna eta trebakuntza garatu ditugu ahalik eta emaitzarik zintzoenak eskaintzeko”.

Autokritikarik ere bada halere. “Ekintza guztiak ez dira ateratzen nahi bezain airos eta indartsu. Aldagai ugari dago, eta estropezu egiten da nonahi. ‘merezi’ eta ‘espazioa’ oso termino erlatiboak dira. Denok merezi dugu hoberena, denenetzat espazioa exijituko dugu, baina den-dena ez da posible. Denek nahi dute merezimendua eta espazioa. Egongo balitz oso erraza litzateke gure jarduna. Musika talde batek ez badu pentsatzen bere musikarekin mundua jango duela, ez da urrutira iritsiko. Baina errealista izaten ere jakin behar da eta norberaren gabeziak ere onartu. Kantu guztiek ez dute balore berbera. Kantuei efektu biderkatzailea aurkitzea da Baga-Biga bulegoaren lana” zehaztu digu Aizpuruk.

Baga-Bigako kidea dugu Ritxi Aizpuru, baina garai batean Oihukako arduraduna ere izan zen. Musikan aditua, ondo ezagutzen du eszena, oraingoa eta lehengoa ere. “Euskal Herriko musikak beti egon behar du indartsu, hori pentsatu behar dugu bederen. Baina talentuak ez dira sortzen minututik minutura. Noizik eta behin sortu egiten dira, besteetan landu. Garai bakoitzari aurkitu behar zaio kritika eta oniritzia emateko gunea. Ikuspegi integraletik aztertu behar dira. Betidanik anitza izan da, baina kanpoan, beste hainbat herrialdetan, urtetako abantaila dute”.

Eremu honetan gertatu diren aldaketak hizpide hartu ditu Ritxi Aizpuruk, batez ere teknologia berriek ekarri dituztenak: “Ongizate gizarteak aurrerakuntza handiak eskaini dizkigu, baina horiek guztiak kapitalaren hitzik kuttunenak dira. Kontzeptu aurrerakoi eta ikuspegi kritikoak beti geure alboan behar ditugu. Tramankulu tekniko guztiek erraztasuna ekarri diote musikariari, aprobetxa ditzala modu kritikoenean gizarte otzan honen aurka”.

Inaxio Esnaola, Harrobia Lantzen ekimeneko arduraduna
"Geure zilborrari pixka bat gehiago begiratu beharko genioke"

Euskal musika taldeek behar besteko espazioa dute?

Ez naiz sekula nekatuko Euskal Herriko musika taldeei dena zor diegula esateaz. Horren herri txikia izanik, hemen dugun talde kopurua harrigarria da, eta oro har, maila ere ona da estiloz estilo. Kanpoko musika estimatu eta goresten den garaian, uste dut geure zilborrari pixka bat gehiago begiratu beharko geniokeela, hamarkada pare bat atzerago egin zen bezala. Euskal Herriko musika eszena zinez interesgarria da, gaztea, trebatua eta osasun onekoa. Horregatik, gehiago babestu beharko genuke, argitalpenak eskuratuz, kontzertuetara joanez, banden ekarpenari arreta jarriz.

Urtean argitaratzen diren euskal diskoen zerrenda biltzen duzu. Zerrenda gero eta luzeagoa da, zein diagnosi egingo zenuke?

Azken urteetan, batez beste 300 lan plazaratu dira gurean. Beraz, argitalpenek gora egin dute, batetik, talde askoren lehen urratsa maketa izan beharrean diskoa edo EPa bihurtu delako. Bestetik, aurrerabide teknologikoek grabazioak erraztu dituztelako. Eta Internet ere mugarri izan da lanak sarean jartzeko. Formatuei dagokienez, ohiko jewel box eta digipack formatuek bizirik jarraitzen dute, baina beheranzko joeran daude. Biniloa geroz eta estimatuagoa da, eta formatu digitalak ere berebiziko garrantzia du. Disko ukigarria desagertuko ez den arren, mp3 sortadun karpetak, disko digital gisa ezagutzen direnak, izango dira etorkizuneko argitalpenak. Bestalde, nabarmendu behar da urtetik urtera soinu kalitatea eta sormena maila onean mantentzen direla.

Garaiei lotuta al dago euskal eszena?

Hemengo musika eszena askotarikoa eta aberatsa da, horrela defendatzen dugu Harrobia Lantzen ekimenaren urrats bakoitzean. Musika estiloen oreka gertatu da gurean, eta modak desagertu ez diren arren, estilo oso ezberdinak jorratzen dituzten bandak bizi dira elkarrekin. Ziurrenik rock musika izango da nagusi, baina pop musika (komertziala zein indie gisakoa) indarra hartzen ari da. Noski, skacore dantzagarriak herriko plazak betetzen ditu eta nerabe iraultzaileen gustuak bereganatzen. Punk eszena ere badago, bereziki Gipuzkoa eta Bizkaian. Musika beltzak ere badu lekua, hazten ari den reggae eta hip hop korronte interesgarriari esker. Aldiz, heavy metal musikak iraganeko oihartzuna apaldu eta oreka egoki bat topatu du, taldeek zein zaleek gustuko dutena. Azkenik, musika tradizional edo folk kutsukoak ohiko leku garrantzitsua mantentzen du gurean.

Duela gutxi sortu da euskal musikarien elkartea. Nork hitz egiten du musikarien izenean?

Elkartzea ezinbesteko bihurtu da, kulturan ez ezik, baita beste alorretan ere. Hori horrela, erabat normala da musikariek bat egitea, diskoetxeek bat egitea, musika eragileek bat egitea… Musikariei dagokienez, beraien eskubideak defendatzeko tresna egokia izan daiteke elkartea. Baina ondo definitu behar dira eskubideak. Musikariek gainontzeko langileen eskubide berberak dituztela esaten dute maiz. Alegia, okinak ogia egiten duen bezala, musikariak abestiak egiten dituela. Nire ustez, hori ikuspegi okerra da. Gainera, Espainiako SGAE elkartearen defendatzaile sutsuen tesiak etortzen zaizkit gogora. Musikarien ekarpena ofizio batetik harago doa, kultura sortzen baitute. Horrek ez du esan nahi kobratu behar ez dutenik, baina helburua ezin da izan kobratzea. Horregatik, ikusten dudanean musikari bat “errespeta nazazu, ez dut doan jotzen” esaka, urdaila nahasten zait.

Euskal musikariak elkartuta daudela uste duzu, dena den?

Eskubideak defendatzeko orduan, ados jarriko dira, seguru. Diru kontuetan zailtasun handiagoa ikusten dut. Maila apaleko taldeen artean gertatzen dena jarriko dizut adibide gisa. Talde asko kexatzen da beraien kontzertuetara ez delako jenderik etortzen. Baina talde horietako zenbat hurbiltzen dira beste taldeen kontzertuak ikustera? Babesaren aferan galdu egiten dira banda asko, eta horrek agerian utz dezake zer nolako harremana izan dezaketen elkarrekin.

Nola ikusten duzu musikarien lan egoera?

Musikatik bizi direnak oso gutxi izango dira gurean. Ehuneko oso txiki bat izango dira horiek. Egia da musikari askok beren afizioa, eta ez ofizioa, antzeko lanekin uztartzen dutela. Esaterako, musika irakasleak dira asko, edo kulturaren eremuan aritzen dira lanean. Baina aurrerago esan bezala, nik ezin dut alderatu abesti sortzaile bat makina saltzaile batekin. Musika ez dut ofizio bezala ulertzen, lan normal bat izan daitekeen arren, zilegitasun osoz.


Últimas
Rueda de pedra do tempo na catedral de Pamplona
"Pictura est laicorum literatura", escribiu Umberto Eco en Il nome della rosa. O pobo fala máis a través das imaxes que das palabras. A función narrativa da arte é notable nas imaxes da Idade Media, aínda que a súa interpretación pode resultar difícil cos ollos actuais... [+]

Redes sociais
Deixando a X, onde imos agora?
Estes días está a producirse un “eXodo” nas redes sociais. Moitos usuarios decidiron abandonar a plataforma X, até o punto de desmentir a evolución “tóxica” da man do empresario Elon Musk, e saltaron a Mastodon ou a Bluesky. A reportaxe centrouse nestes proxectos,... [+]

O Ararteko pide ao Goberno Vasco que garanta a atención da Ertzaintza en eúscaro
Dous veciños de Donostia-San Sebastián denunciaron que unha patrulla da Ertzaintza deulles un trato lingüístico incorrecto. Recibiron unha multa, tras unha reiterada petición de ser atendidos en eúscaro. O Ararteko fíxose cargo da agresión á Ertzaintza.

Tecnoloxía
Pés no solo

En Internet aparece o título dunha película que aínda vin de pequena cando buscaba a palabra Willow. Nesta película chea de fantasía, o protagonista, un pequeno home chamado Willow, transformou o mundo liberando aos seus habitantes dun reino opresor. Google acaba de lanzar... [+]


Materialismo histérico
Para vós

Araia díxome que vos escribise. Díxome que antes de deixalos (fareino este ano), queren levarvos un texto meu, que eu nunca vos levei, e que merecedes, que sentiredes orgullosos de min. Non se pode deixar pasar unha oportunidade así. Non se que podo dicirvos que xa non volo... [+]


Quilómetro cero

Recentemente tiven a oportunidade de ver o último traballo de Pierre Carles, un autor de documentais comprometido. Baixo o nome de Guérilla deas FARC, l'avenir a une histoire (guerrilla das FARC, o futuro ten historia), propón un relato renovado do conflito armado que durou... [+]


Alertas laranxas

A mala xestión da pinga fría valenciana provocou un cambio nas alertas por meteorología adversa, como se puxo de manifesto na primeira tempada de "inverno". Ante a ameaza de que os ríos se desbordasen en Hego Euskal Herria, as indicacións de protección chegaron por varios... [+]


Pola chea da cortesía, Kittof pasara por alí.

Estamos nun caos. Iso dixéronnolo os medios franceses, que o Parlamento fixo caer ao goberno o 4 de decembro. O temor de que o caos político, institucional, social, económico ráptenos na horda do inferno a todos vénnos ás veas. En que comedia imos xogar! En que miserable... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Nova era de loita nos Países Cataláns

En 2011 estalou o poderoso movemento do 15-M, que puxo en aprietos ao Govern catalán. Entre outras cousas, naquela ocasión a Policía abalanzouse sobre a indignada acampada da praza Cataluña de Barcelona e asediou o Parlament o día en que os activistas debían aprobar os... [+]


Izar Mendiguren. Sempre nas novas salsas
"Vivir eu en eúscaro non significa pechar as portas a outras linguas e culturas"
Primeiro fundouse o Medio de Comunicación Aiaraldea e despois Faktoria. Teñen a súa sede en Laudio, onde traballa Izar Mendiguren. Xornalista, bertsolari, músico, militante... A sentenza sinala que non se poden tapar dous asentos cun traseiro, pero a capacidade de... [+]

Eguneraketa berriak daude